Fraga Lleida

33 Kms

Katalunia.

Autonomia Erkidego historiko honetan sartzen gara, Cinca ibaia utzi eta berehala, Fraga herria gure bizkarrean dugula.

Kataluniak besoak zabalik hartuko gaitu, eta gure Ignazioren Bidea egiteko gida seguru baten opariarekin: Kataluniako Generalitatek zutabe adierazgarriak jarri ditu Kataluniako Santiago Bide osoan zehar eta seinale horiek lagunduko digute gure erromesaldia Montserrat eta Manresara jarraitzen.

Nazio katalana historia luze baten fruitua da eta hizkuntza propioa du, eta baita kultura adierazle oso bereziak ere, gizaki gazteluak, “els castellers” famatuak esate baterako, orain gutxi (2010) UNESCOk Izadiaren Ondare gisa hartu duena eta, agian, erromes ignaziotarrak aukera izango du Manresa hirian halakoren bat ikusteko. Seguru asko, entzuna izango du Bartzelonako basilika handientsuaren berri, Familia Sakratuarena, Gaudi arkitektoaren obra da bera.

Gure ibilbidea, Loiolako Ignazio erromesari babesa, laguntza eta adiskidetasuna eman zion Katalunian zehar jarraituko dugu.

Nagusiak bere mendekoak tratatzean alai sentiarazi behar ditu, tristezia orotatik aske eta Jainkoa adimen lasaiarekin zerbitzatzeko gai.

Bizikletaz egiteko erraza

Fragako irteeran aldapa handia dagoen arren eta kontuz ibili behar da bidegurutzean.

Fraga : Km 0.
Camino Real: Km 13.
Alcarràs: Km 19,3.
Butsènit: Km 25.
Lérida / Lleida: Km 33.

Bidea

Etapa eskema

Altimetria

Lleidako eguraldian