Iraganean erromes
Zenbait argibide kronologiko:
1491: Loiolako Ignazioren jaiotza (Euskal Herria).
1521: Maiatza. Iruñeko borroka, sendatze-aldia eta konbertsioa.
1522: Ignazioren esperientzia Manresan.
1523: Ignazioren esperientzia Jerusalemen.
1524 – 1527: Ikasketak Bartzelonan, Salamancan eta Alcalan.
1528 – 1535: Ignazioren Parisko egonaldia. Lehen jesuita-lagunak.
1537: Ekaina. Ignazio Venezian apaiz egin zen.
1540: Pablo III. Aita Santuak Jesusen Lagundia onartu zuen.
1548: Pablo III. Aita Santuak Gogo-jardunak onartu zituen.
1553 – 1555: Ignaziok bere bizitzako pasarteak agertu zizkion bere idazkariari eta bere Autobiografia idatzi zen.
1556ko uztailaren 31: Erroma. Loiolako Ignaziok Betiko Atsedena hartu zuen Jaunarengan.
Ignazio 1941ean jaio zen, behar bada, Euskal Herriko, familia noble ez hain garrantzitsu batean. 1951ean, hamar mila soldadu frantses inguruk, erregearen aurka altxa ziren tokiko zenbait agintarirekin batera, Nafarroako erresuma inbaditu zuten, Espainiak barruan bizi zuen kaosaz baliatuta. Espainiar erregearen defendatzaileak, Loiolako Ignazio tartean, indarrez nahiko urrituak, alferrik saiatu ziren erasotzaileen aurkako borrokan. Ignazio kanoikada batek zauritu zuen, hiriko azken gotorlekuan, inbasioa amaitzear zela. Irabazleek, errespetatu egin zuten soldadu haren ausardia eta, horrela, Azpeitiko bere etxera ekarri zuten, bertan gorputzeko ebakuntza oso mingarriak jasan behar izan zituelarik. Garai horretan, bere sendatze-aldi luze eta mingarrian, jaso zuen ordea konbertsio esperientzia sakonaren grazia ere.
Erromes bihurtzeko erabakia hartu zuen eta Lurralde Santuetara erromesaldia egitea, lehenbizi, hara joan aurretik, Montserrateko Andre Mariaren Santutegira erromesaldia eginez. Bere bidaia, 1552ko urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran abiatu zuen, eta martxoaren 21ean heldu zen Montserratera. Bere autobiografia laburrean, Espainiako bere erromesaldiari zortzi puntu baino ez dizkio eskaintzen, horien artean musulmanarekin izandako halabeharrezko topaldia eta bien artean izandako sinesmen eztabaida aipatzen ditu. “Erlijioen arteko elkarrizketaren” gertakari nabarmen hori, gaizki bukatu zen ia, musulmanaren Mariaren pertsonarenganako ulertu ezinak Ignazio mindu baitzuen.
Ignaziok, Lurralde Santuetarako bere erromesaldiaren Espainiako zatia, Manresan ia hamar hilabete pasako egonaldia eginez amaitu zuen, egonaldi horren kontakizunak hartzen du hain zuzen bere autobiografiaren zatirik handiena. Bere Gogojardunen bizipen eta intuizio gakoak Loiola eta Manresa arteko epe honetan esperimentatu zituen, eta “gogojardun” hauek, dagoeneko milioika kristauk, ia bost mendetan zehar praktikatu dituztenak, egiteko dauden beren hamaika mota ezberdinetan, gaur egun ere praktika espiritual ospetsuen eta eraginkorrenak izaten jarraitzen dute kristau katolikoen artean. Ez gara Ignazioren garai honen garrantzia puzten ari. Bere Autobiografian adierazten ditu berak, “izan ere, bere bizitzaren kontaketan, hirurogeita bi urte beteta, Jainkoagandik jaso dituen laguntza guztiak bateratuz, eta gertatu diren gauza guztiak, denak batean elkartuko balitu ere, ez zaio iruditzen, une jakin hartan jaso zuen beste iritsi duenik”.
Testuinguru historikoa: Loiolako Ignazio eta bere erromesaldia, 1522
Ignazioren esperientzian sartu
Zoritxarrez, bidaiariak ezingo du pentsatu, Ignazio Bidea egitean, Ignaziok jaso zituen goi-argiez gozatzerik izango duenik. Alabaina, bidaiariek santua igaro zeneko leku berberak miretsi eta ibiltzeko aukera dute eta, horrek, bidaiari asko poztu eta liluratuko ditu. Gerta liteke (segurua ez bada ere) Ignaziok XVI. mendea baino lehenagoko eraikin arkitektoniko eta eliza gehienak bisitatu izana, gure webean zehaztuak denak. Ignazio erromes erlijiosoa izan zen, kultura erlijioso batean. Herri txikietan, bi edo hiru eliza zituztenetan, agian guztiak bisitatuko zituen eta meza entzun, tokiko garrantzia zuen aldare aurrean errezatu edo Orduen Liturgiako fraideen kantuak entzungo zituen.
Ignazio hiriko plaza nagusietan geldituko zen erosketak egiteko, hurrengo herrixkara zenbat bide zuen jakiteko, edo hizketan egiteko besterik gabe. Egiaz, erromesak ez du aurkituko, Logroñon, Zaragozan, Tuteran edo Lleidan “Loiolako Ignaziok hemen lo egin zuen” bezalako seinalerik. Baina, ibilbideko ehunka puntutan pentsa dezakegu Ignaziok otoitz egin zuela leku horretan, edo plaza horretako azokan erosiko zuela, edo ibai horren ondotik joango zela, edo santutegia edo monasterioa dagoen mendixka hori igoko zuela, edo paisaia horixe bera miretsiko zuela.
Erromes bideak ugari izan ziren Erdi Aroan, sagaratutzat ziren lekuetara, izan santuarekin izandako loturaren batengatik edo Jainkoaren presentziagatik. Erromesak, beren etxeak utzi eta bidean jartzen ziren era guztietako arrazoiengatik. Batzuek mesedeak lortu nahi zituzten, eta sendatzea bilatzen zuen beste askok. Erromes abiatzeko praktika, infernuaren beldurrarekin lotuta zegoen, eta hauxe zen Ignazioren munduaren eta bere mundu ikuskeraren ezaugarri garrantzitsua ere, alde nabarmena duelarik horrek egungo pentsamoldearekin. Alabaina, erromesaldia nahiko gauza arrunta zen erdi aroko bizitzan. Europar asko eta asko joaten ziren erromesaldi laburretan beren bizilekutik hurbilen zuten santutegietara, eta gutxi batzuk ziren beren bizitzan behin bada ere, Compostela, Erroma edo Lurralde Santuetarako erromesaldia egiten zutenak. XXI. mendeko erromesek zenbait egokitzapen egin beharko dituzte beren irudimenean, San Ignazioren garaiko erromesaldiaren irismena, praktika eta teologia ulertzeko, baina merezi du saiatzeak! Ez ahaztu puntu hau zuen erromesaldian!
Bizitza, erromesaldia
Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…
Erromesaren Bulegoa
Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…