Alderdi praktikoak

Erromesaldia noiz egin?

Erromesaldia noiz egin?

Ignazioren Bideak 600km inguru ditu, Euskal Herriko lur menditsu eta sarritan hezeetan, eta Monegroseko eskualde lehorretan zehar, Zaragozatik hurbil. Gure ibilbidean beraz, bi klima oso ezberdini aurre egin beharko diegu, eta ezin dugu eguraldi baldintza oneko une egokirik aukeratu. Agian, udaberria eta udazkena izan daitezke Ignazioren Bidea egiteko garairik egokienak.

Zaragozako eskualdeak klima mediterraneoa du, erdi-lehorra, Ebro Bailarako ohiko klima kontinentala. Bataz besteko prezipitazioa 310mmkoa da, udaberrian erortzen dena batez ere, eta uda garaian lehorte nabarmena du. Tenperaturak altuak dira udan, 40° C ingurukoak. Neguan, aldiz, baxuak dira (0 eta 10° C artean) behe-lainoaren eta ziertzoaren, ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotz eta lehorraren eraginez. Neguan, elurra izango da oztopo nagusiena, Ignazio Bidearen lehen zatian, Loiolatik Logroñorakoan alegia.

Gure gomendioa da, meteorología local española web orriari begirada botatzea eta erromes joan behar dugun eskualdeko eguraldia egiaztatzea (webean informazio guztia aurkitzen da gure web gunearen hizkuntza guztietan).

Gaur egun, Ignazio Bidea, Done Jakue bidea baino dezentez garestiagoa da, azken honek harrera-leku ugari baititu, 6 €gatik (edo gutxiago) ohatze bat eta dutxarekin. “Aterpe” hauetako asko azken hamabost urteetan hasi ziren lanean, erromesen bolumena asko hazi zenean. Itxaropena badugu, web-gida hau irakurtzen dutenek (eta beste askok) Ignazio bidea egingo dutela, erromesaldi berri baten aukera gisa, eta honek ere erromesen ostatuak ugaltzea ekarriko duela kostuak merkatzeaz batera.

  • Garraioa abiapuntura joateko eta iritsi ondoren etxera itzultzeko. Kontuan izan, 30 € eta 50 € artean behar direla eguneko, zer erabakitzen dugunaren arabera: hori baino merkeago egin daiteke eta askoz garestiago ere bai: erromes bakoitzak erabaki beza.
  • Ostatua: 6 eta18 €  bitartean, “aterpean” tokirik aurkitzen bada, publikoa zein pribatua izan, eta 25  eta 45 € bitartean, ostatu edo hotel batera joanez gero. Egia esan, aire librean lo egitea da merkeena Eta pentsa dezagun egun batean edo bitan egin dezakegula hori. Gure ekonomiarentzat ona da hori, baina ez da beti oso erlaxagarria.
  • Afaria: Herri eta hiri askotan 10 € inguru kosta daiteke turista-menu bat, zopa edo entsalada, plater nagusi bat, postrea eta ardoa (gehienetan) barne. Erromes batzuk erosi egiten dituzte beren janariak, bideko dendetan eta ostaturako gordetzen dute dirua. Ez espero gure Bidean sukalderik eta prestaketarako tresnarik aurkituko dugunik, “aterpe” kopurua oso urria baita.
  • Gosaria eta bazkaria, aukera dira erromesarentzat, dirua xahutu edo aurrezteko. Arratsaldero erosi behar ditugu hurrengo gosarirako eta bakarirako janariak, 3 edo 4 € kostako zaigu hori. Gosaria eta bazkaria jatetxe batean eserita egitea 14 € inguru kosta dakiguke egunero. Nolanahi ere, gogoan izan beharko dugu, kafea eta croissantak ematen dituzten tabernak ez direla egunsentian irekitzen.
  • Ura: Iturriko ura segurua da gehienetan. Supermerkatuetan erosten badugu 2 € gehitu behar dizkiogu gure eguneko gastuari. Eta gehitu horri gure ibilaldian zehar jan nahiko ditugun beste gauzatxoak.
  • Oso erabilgarria da banku edo kutxako txartela: Nahikoa da bi edo hiru egunean beharko dugun dirua bakarrik eramatea gainean, eta gero bideko kutxazain automatikoetan atera, behar dugun heinean. Interesgarri izan daiteke gure banku edo kutxarekin irten aurretik hitz egitea, dirua ateratzeagatik zenbat kobratuko diguten jakiteko. Banku batzuek ez dute ezer kentzen baina beste batzuek bai.

Zenbat kosta daiteke?

Prestaketak.

Zenbait prestaketa erraz egiten baditugu, erromesaldia errazago eta oinaze gutxiagoz egiten lagunduko digute. Zehatz esanda: Ibili! Egin ditzagun ibilaldi luze batzuk, ibilaldian erabiliko ditugun oinetakoak erabiliz, oinetakoak ongi bigunduta daudela ziurtatzeko. Ibilaldi hauetan, Ignazio Bidean eramango dugun antzeko pisuarekin eraman motxila. Ez genuke geure pisuaren %10a baino gehiago eraman beharko. Ziurta dezagun hori dela benetan gehieneko pisua, eta ez ahaztu ur botila betearen pisua ere gehitu behar dugula %10eko pisu horretan. Ez ahaztu, bidean denda asko aurkituko ditugula gure erromesaldian behar duguna erosteko.

Ezin gara prestatu halabehar guztietarako, horretan saiatu arren, alferrikako hainbeste zamarekin aspertu eta utzi egin beharko genituzke gero bidean. Ona da ahal den erabaki burutsuenak hartzea, eta erromesaren espiritua izatea, hau da, izan konfiantza! Konponbideak etorriko dira. Garrantzitsuena oinetakoak dira: arinak baina beharrezko babesa ematen dutenak. Gure erromesaldirako aukeratu dugun urtaroa izan behar dugu kontuan: negua hotza eta bustia izango da Loiola inguruko lurraldeetan, uda aldiz oso beroa eta lehorra izango da Zaragoza aldean.

Motxila batzuk, tarte motz batean ahalik zamarik astunenak eramateko daude prestatuta. Guk guztiz alderantzizkoa behar dugu: motxila arina behar dugu, ongi diseinatuta dagoena pisua gerri aldean ongi banatzeko (ez sorbaldetan bakarrik). Jar diezaiegun arreta dituen konpartimenduei. Motxila batzuk espazio-ontzi batek baino konpartimendu gehiago dituzte alfer alferrik: behin ere ez genuke aurkituko bila gabiltzana. Beste motxila batzuk hain gaizki diseinatuak daudenez, gordeleku edo zulo baten hondoan bezala sentituko zara zerbaiten bila hasitakoan. Ez ahaztu euritarako pontxo bat eramatea, gu eta gure motxila estaltzeko. Ona da modelo arin bat erostea, bildutakoan toki gutxi hartzen duena.

Motxilan leku asko hartzen ez duena eta azkar lehortzen dena.

espazio gehiegi bizkar-zorroan ez dezala har eta bizkor ihar dadila.

Espainiako eguzkia “beroa” izan ohi da, eta Ignazioren Bideko zenbait zatik ez dauka itzalik. Komeni da ezpainetarako baltsamo bat eramatea

Eguzkitik babesteko, belarriak barne.

Lepoa babesten du eguzkitik eta izerdia jasotzen du.

Eguzkitik babesten dute.

Baben aurkako materiala behar da (“bigarren azala” bezala ulertzen dena). Urraduraren bat sentitu orduko jarri behar da estalkia, baba sortzeko bidean izan daiteke-eta. Ez dezagun jarraitu benetako baba bat atera arte. Komeni da ibuprofeno bezalako analgesiko orokorren bat eramatea. Nola nahi ere jabetuko gara Espainian botikak nonahi daudela. Gomendagarria da baita ere belarriko zuloak estaltzeko zerbait eramatea “aterpeetako” zurrunga-gau luzeetan belarriak estaltzeko.

ezinbestekoa

Goizetan garaiz jaikitzeko eta lotan daudenak ez molestatzeko. Gauez ibiltzeko. Argiak itzalitakoan irakurtzeko.

Beti da erabilgarria, eta gehiago oraindik, gauren batean izarpean erabili beharko dugula jakinda.

Ahal den arinenak. Garrantzitsua da ez ahaztea zein urtaro aukeratu dugun gure erromesaldirako: hotzegia izan daiteke “txankleta” eta antzekoentzat.

Berriz ere, erromesaldirako aukeratu dugun urte gariaren eta ostatu motaren araberako aukera izan beharko du. Hotel eta ostatuetan erretiratzekotan, zalantzarik ez izan maindire eta mantak aurkituko ditugula. Erromes batzuk beren burukoentzako azalak eramaten dituzte. Eguraldiaren arabera artilezko azpiko estalkia bakarrik ere erabil daiteke lo-zakuaren ordez.

hiru (bat soinean, bestea aldatzeko, eta bestea garbitutakoa garaiz  lehortu ez bada janzteko).

hiru (bat soinean, bestea aldatzeko eta bestea garbitutakoa garaiz  lehortu ez bada janzteko. Azkar lehortzen diren kamisetak bilatuko ditugu. Mauka luzea egokia da azala eguzkitik babesteko.

Bi pare. Udan bagabiltza, ona da galtza luzeak izatea, zangoak eguzkitik babesteko (kremaileraz ipini nahiz kenduz). Komeni da galtza arinak eramatea, “gau-jantzi” gisa eta kamiseta bat parean doakiona, eta pijama aurreztuko dugu.

Arropak zabaltzeko sokan lehortzen jartzeko, edo bidean goazela motxilan esekita lehortzeko.

Zerbait arina baina berotzeko nahikoa. Berriz ere eguraldia izan behar da kontuan, Euskal Herriko mendateetan zehar edo Monegrosko eskualde hotzean neguan egiten den ala ez.

Hortzak garbitzeko eskuila eta pasta, xaboi pastilla (gogorra eta irauten duena), desodorantea… baina ez ahaztu: ahal den gutxien eta arinena eramatekoa izan behar du araua. Behar dugun guztia aurkituko dugu bideko herrietan.

Platera, edalontzia, sardexka, koilara, labana. Dena arina izango da. Sukaldeko oihal bat ere baliagarria da oso. Arropak garbitzeko xaboi likidozko botilatxo bat eramatea komeni da.

Oso erabilgarria gerta daiteke haren gain bermatzeko, arropak esekitzeko, bideko zakurrak uxatzeko…

Egin behar ditugun etapen fotokopiak eramatea gomendatzen da. Interesgarria da eguneroko pertsonal bat eramatea, gure gogoetak bertan jasotzeko, eta Biblia (dagoen txikiena).

Telefono txartel bat edo nazioarteko telefono mugikorra.

Pasaportea eta nortasun agiriaren beste paperak.

Begiratu gure webean erromesaren “pasaporte” hauek zein tokitan eskura ditzakegun jakiteko.

Txikia eta soila.

Gure musika gogokoenarekin, etapako azken bost kilometroak eguzki galgatan egiten laguntzeko. Baina geure buruari egin behar diogu mesede bat: ez dezagun horietako aparailurik eraman ipod/MP4aren zale itsuak ez bagara. Egunero, bost ordu pasatzen baditugu musika entzuten, gure erromesaldia hondatuko dugu, agian gure bizitzan izan dezakegun aukera bakarra izanda, munduko zarataz inguratuta egon beharrean gure bihotzari eskuzabaltasunez eta arretaz kasu egiteko.

Eraman behar ez duguna:

  • Pijama: Kamisetaz ere lo egin daiteke. Pijama eramatea beharrezkoa bada, oso arina izan dadila.
  • Bizarra egiteko makina: Ez hartu alferrikako lanik. Loiolako Ignaziok horrelakorik gabe iraun zuen, eta baita guk ere. Xaboiak ongi funtzionatuko du.  Edo bestela,  aprobetxa dezagun erromesaren bizar luzea eramateko!
  • Xanpu: Ez da beharrezkoa. Abiatzerakoan ilea ongi moztu. Eta gorputzerako xaboiak ere balio du.
  • Ilea lehortzekoa: Ez zara ba adarra jotzen ariko?

Inaziotar Bidea

Erromes-bideak, Iraganean erromes, Ignazioren Espainiako aldian, Eskerrak ematea…

Bizitza, erromesaldia

Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…

Erromesaren Bulegoa

Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…