Sarrerako otoitza

Loiolako Ignaziori jarraituz, meditazio aldi bakoitza ondorengo otoitzarekin hastea proposatzen dugu: «Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen». (Gogojardunak 46)

Ignazioren testua erromesaren baldintza pertsonaletara egokitu daiteke, adibidez: «Jauna, bizi nadila zuretzat eta ez neuretzat. Egiten dudan guztia izan dadila zure zerbitzua eta goresmena bilatzeko, eta ez neurea». Edo baita «Jauna, nire izate guztia zuzendu dadila zuregana, ez dadila zure nahitik urrundu, ez nire kontzientzian ezta inkontzientzian ere. Gida nazazu zuregana bakarrik. Erakar nazazu oso-osorik».

Eskatzen dena dohaina da, grazia. Benetan eskatzen duguna geure burua ezagutzea da eta, geu ezagutze horretan, izan dezagula zoriontasunerako norabidea, berez Jainkoaren presentzian bizitzea bakarrik dena. Horregatik eskatzen dugu gure asmoak (nahiak, motibazioak), ekintzak (kanpoko obrak) eta jarduerak (gogoeta egin, planifikatu, galdetu, dastatu) Bizitzaren Argira zuzen daitezela.

Eskari hau, Gogojardun guztietan zehar, behin eta berriro errepikatuz, eremu magnetikoa ari gara sortzen, gure molekula guztiak Egiazko Bakarra denarengana, Zoriontasunaren iturrira zuzenduz. Pixkanaka, urratsez urrats, Ignazio Bidea, gure Jatorrirako Bide bihurtzen da, bultzatzen eta erakartzen gaituen, hasiera eta amaiera den Jainko horrengana. Espiritu ukiezinak norabide indar bat egiten du erromesaren barruan, hauen “asmo, ekintza eta ariketa” guztiak Maitasunaren “aintza eta goresmen” bihurtzen dituelarik.

Gogojardunen fruituetako bat zoriontasun osora gidatua sentitzen denaren bakea esperimentatzea izango da, gaur egun dagoeneko bere ibilaldian esperimentatzen ari dena neurri batean.

Biderako Aholkuak

Alderdi praktikoak, egiaztagiriak, ziurtagiriak, garraiobideak, ostatua…

Inaziotar Bidea

Erromes-bideak, Iraganean erromes, Ignazioren Espainiako aldian, Eskerrak ematea…

Erromesaren Bulegoa

Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…