Programatu zeure Ignazioren Bidea

Komeni da Bidearen egiaztagiria eskaintzen duten Ignazioren Bideko punturen batekin harremanetan jartzea. Horrekin, zenbait erraztasun lor zenitzake harrerako Aterpetxe eta Udaletan.

Zuk ezagutuko dituzu zure ahalmen ekonomiko, denbora eta forma fisikoaren mugak: presta ezazu zuren Ignazioren Bidea gida honen laguntzaz. Fede onez, Santiagora bidean doazen erromesen bideko zerbitzuak guretzat ere eskuragarri daude egiaztagiri hau behar bezala aurkeztuz gero. Etapa bakoitzaren deskribapen xehean aurkituko dituzu, Ignazioren Bide honetan beharko dituzun, horniketarako aukerak, aterpetxeak eta beste laguntzak. 2010ean Santiagorako Bideak, 19 aterpetxe, leku edo  harrerako gune zituen erromesentzat, Montserratetik Logroñoraino bidean zehar barreiatuak. Etapen deskribapenetan ikusiko duzunez, ostatu eta pentsio pribatu asko daude erromesaren eskura. Kontuan hartzeko puntu garrantzitsua, tarte horretan ostaturik ez dagoelako, Zaragozatik Fragarako tartea da: Monegroseko “basamortua” deitzen duguna da, gure ibilbideko tarterik bakartiena eta zailena.

Ignazioren Bidean zeharreko erromesaldia, oinez edo bizikletan egin daiteke, ondoen iruditzen zaizun eren. Hala ere, aholku bat nahiko bazenu, Bide hau oinez hobeto egiten dela iruditzen zaigu, izan ere, denbora gehiago ematen baitizu “bide luze eta saiatuko” esperientzia batek eskain dezakeen “barne dinamikan” sartzeko. Bizikleta, ahalegin handia  eskatzen duen tresna da, baina aldapa behera zoazenean azkar zoaz eta kilometroak arin pasatzen dira: ibilgailu hau erabiltzen bada arreta berezia jarri beharko zaie “barneratze uneei”.

Normalean eta arauak hala eskatzen duelako, erromesen aterpetxeetako egonaldiak gau bakar batekoak dira. Egia da osasun arazoak edo beste era batekoak badituzu ez zaituztela botata utziko, baina ezin da pentsatu leku berean egun bat baino gehiago pasatzerik. Era berean, hotel eta ostatu pribatuek zoratzen hartuko zaituzte beraiekin denbora gehiago pasa nahi baduzu. Guk ostatu hauen informazioa eman baino ez dizugu egiten, baina ez ditugu den-denak bisitatu eta ez dugu horien arteko onenen aukeraketarik ere egin nahi izan: prezioak eta zerbitzuak asko aldatzen dira nagusi batzuetatik besteetara, eta ostatuen kalitateari buruzko informaziorik onena beste erromes batzuek gure webean utzitako balorazioetan aurkituko duzu.

Inaziotar Bidea

Erromes-bideak, Iraganean erromes, Ignazioren Espainiako aldian, Eskerrak ematea…

Bizitza, erromesaldia

Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…

Erromesaren Bulegoa

Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…