Inaziotar Bidea

Inaziok egin zuen bidea birsortzen dugu

1522 urte hartan Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz.

Gure helburua, XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.

1522 urte hartan Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz. Gure helburua, XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.

Erromesak altxor bilatzaileak dira. Urre bila dabiltzanak bezalaxe, erromesak ere bilatzeko egarriak bultzatuta mugitzen dira. Bilatutako altxorrak barrukoak dira beti: barkamena edo adiskidetzea, bizitzari beste norabide edo biziera bat bilatze, egindako aukeraren baten berrespena, norbait edo zerbaitekiko aldeak markatzea, norbere nortasuna bilatzea edo lantzea, norbere idealak garbitzea… Erromesa beti da ase gabe dagoen gizon edo emakume bat, baina nolabait sumatzen duena, bere barruko huts hori baketzea posible dela uste duena… eta bidean jartzen da. Gaur egungo erromesak, “ameskeria kontsumistaren” zentzugabekeriari egin behar dio aurre, asetasunaren, plazeraren – gozamenaren etengabeko bilaketa gisa ulertuz, ia gogoetarik egin gabe eta onartutako erantzukizunik gabe.

“Inaziotar Bidea” gisa ezagutzen da, gida honetan adierazten dugun bide hau, Loiolako Ignazioren jaiotetxetik (Azkoitia eta Azpeitia artean, Euskal Herrian, dagoen jauregi bat), “San Ignazioren Leize-zulo” gisa ezagutzen den Manresako hiriraino (Montserrateko Monasteriotik gertu, Katalunian). Loiolan, bere lehen konbertsio espirituala izan ondoren, Ignaziok, Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, aurrez beste askok egin izan zuten bezala, bere garaiko gizarteak eman zizkion bizierak baztertuz. Ignaziok “korrontearen aurka” joatea erabaki zuen eta Jerusalemerako bidea hartu zuen, Bartzelonara eramango zuen Errege Bideari jarraituz. Han itsasontzi bat hartu behar zuen, bere erromes-bidea jarraitzeko, Lur Santuetara.

Biderako Aholkuak

Alderdi praktiko, ziurtatuak, egiaztagiriak, garraiobideak, ostatua…

Bizitza, erromesaldia

Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…

Erromesaren Bulegoa

Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…