Garraiobideak
Programa zure Inaziotar Bidea
Hasteko, Loiolako Santutegiko web orria kontsulta dezakezu. Bertan aurkituko duzu santutegia kokatzeko mapa zehatza, eta baita ostatuak bilatzeko informazioa ere. Donostiako zein Bilboko aireportuak, bide egokiak izan daitezke bertara iristeko. Eta iristeko aukera onak izan daitezke hiri bakoitzeko tren-geltokiak ere (kontsultatu RENFEren web orria). Nola Bilbotik hala Donostiatik, hiriarteko autobusa hartu behar da, Azpeitia eta Azkoitia bi herrien artean dagoen Loiolara iristeko.
Bilboko aireportutik Donostiara zuzeneko zerbitzua dago, Donostiako autobus geltokia. plazara. Badago zerbitzu konbinatu bat ere, aireportua Bilboko autobus geltokiarekin (Termibus) eta hau Donostiarekin lotzeko, eta alderantziz. Ordutegi eta prezioen informazioak jasotzeko eta zerbitzu konbinatuei buruzkoak jakiteko ere, Pesa web orria bisitatzea komeni da. Donostiako aireportutik dauden autobusen ordutegien berri jakiteko, begiratu Interbus web orria.
Trenez edo hegazkinez iritsita, autobusa hartu behar da Loiolarako. Bilboko autobus-geltokitik Azpeitira datorren Pesa autobusa har daiteke, Loiolan gelditzeko. UK01 La Guipuzcoana autobus konpainiak joan-etorri erregularra dauka Donostia eta Loiola artean, ordubete inguruan iristen da.
Tren geltokia, Europa Plazan dago. Logroñora trenez irits daiteke, Bilbotik, Zaragozatik, Madrildik edo Bartzelonatik. Kontsultatu RENFEren web orria elkarren arteko loturak eta ordutegiak ezagutzeko. Logroñoko Agoncillo aireportua, hiritik 15 kilometrora dago. Ez dago autobus zerbitzurik baina taxiak eraman gaitzake atetik atera. Lotura ohikoak ditu Madrilgo aireportuarekin.
Tren geltokia, Geltokiko Cuesta kalean aurkitzen da. Tuterara trenez irits gaitezke, Bilbotik, Donostiatik, Zaragozatik, Madrildik edo Bartzelonatik. Kontsultatu RENFEren web orria elkarren arteko loturak eta ordutegiak ezagutzeko. Hemen ez dugu aireportu aukerarik, baina Madril Barajas (T4) aireportuan badago Tuterara zuzeneko autobus-zerbitzua (ibilbidean ez dugu autobusez aldatu beharrik izango). Kontsultatu ALSA enpresaren web orria. Era berean Zaragozako aireportura joatea nahiago izanez gero, handik har daiteke Tuterarako autobusa.
Zaragozako Delicias tren-geltokia Rioja kalean aurkitzen da. Zaragozara trenez irits gaitezke, Bilbotik, Donostiatik, Logroñotik, Madrildik edo Bartzelonatik. Kontsultatu RENFEren web orria elkarren arteko loturak eta ordutegiak ezagutzeko. Tren-geltokian bertan dago autobusen Amaiera geltokia, beraz, handik autobus-lineak har daitezke, erromesari interesa lekiokeen beste puntu batzuetara iristeko. Kontsultatu estación de autobuses web orria elkarren arteko loturak eta ordutegiak ezagutzeko. Zaragozako aireportua hiritik 10kmra dago. Autobus-zerbitzuak hiri erdian utziko gaitu30 minutuan.
Lleida Pirineo tren-geltokia Ramon Berenguer IV. plazan dago. Lleidara trenez irits gaitezke Zaragozatik, Madrildik edo Bartzelonatik. Kontsultatu RENFEren web orria elkarren arteko loturak eta ordutegiak ezagutzeko. Autobus geltokia 10 minutura dago oinez, Saracibar 2 kalean, Segre ibaiaren paraleloan, eta San Ignazio parrokiatik gertu. Lleida Alguaire aireportua hiritik 15kmra dago. Autobus zerbitzua nahiko eskasa da, beraz hobe taxia hartzea garraiobide modura.
Ignazio Bidean herri honek garrantzi berezia badu ere, bertara iristea ez da oso erraza. Garraio publikoan, autokarra (ALSA) erabil genezake Tarregaraino, eta han autokar-aldaketa (Autocars Agramunt) egin ondoren Verduraino iritsi. Aukeratik onena RENFEko trena hartzea da Tarregaraino eta han Autocars Agramunt konpainiako autokarra edo taxia hartu, Verdura iristeko (973 310 060).
Trenez irits gaitezke Bartzelonatik (Plaça Espanya geltokia) Igualadara. Ordutegiak eta beste informazioak eskuratzeko www.fgc.es web gunea kontsultatu.
Trenez irits gaitezke Bartzelonatik Montserratera. Lehenbizi Montserrateko Monistrol herrira joan behar da FGC (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya) linean, Bartzelonatik Manresara bidean. Irteerako geltokia Plaça Espanyakoa da, eta Monistrol Vila helmugako geltokia. Hau kremailera-tren ospetsuarekin lotzen da, 2003an estreinatua, eta ibilbide polit bat eginez lotzen ditu Monistrol herria eta Montserrateko monasterioa. Ibilbidea 15 minutuan egiten da eta 20 minutu oro dago trena. Ordutegiak eta beste kontsultatzeko www.fgc.es web gunea begiratu.
Trenez irits gaitezke Bartzelonatik Manresara. Bartzelonatik Manresara FGC linean (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya) joaten bagara (Plaça Espanya geltokia), Manresa – Viladordis geltokian jaitsi behar da. Han La Cova de Manresaren helbidez galdetu, oinez 5 minutuko bide besterik ez baitago, Cardoner ibaiaren norabidean. Bartzelonatik RENFEren tren-lineatik ere irits gaitezke. Tren-geltokitik La Cova de San Ignacio etxea ikus daiteke. Cardoner ibaia zubi zaharretik gurutzatu, eta zubiaren ondoko lehen kaletik gora jarraitu.
Inaziotar Bidea
Erromes-bideak, Iraganean erromes, Ignazioren Espainiako aldian, Eskerrak ematea…
Bizitza, erromesaldia
Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…
Erromesaren Bulegoa
Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…