Cervera Igualada
38,6 Kms
Saihestu egoskorkeria oro, baina zerbait ona hasitakoan, heldu eta ez joan ihesi nekearen edo etsipenaren ondorioz.
Cerverari agur esan eta N-II errepidera zuzenduko gara. Santiago Bidearen gezi horiek, Cerveratik irteteko beste bide bat adierazten dute, Kale Nagusia jarraituz, baina 2,5 km “estra” egitea eskatzen du horrek, eta nahiago dugu horiek aurreztea etapa luzea baita datorkiguna. Hala bada, Paeriako sarreratik Santa María kalean behera joango gara eta geroago ezkerrera hartuko dugu eta Muralla kaletik hiritik irteteko atera gerturatuko gara; ezkerrera jaitsiko gara, harresiari jarraituaz.
Sant Francesceko askara iritsiko gara eta eskuinera biratuko gara Ondara ibaiaren bideari jarraitzeko. Atseden guneetatik eta ur-errota zahar batetik igaroko gara. Zutabeek adieraziko digute Vergóserako bidea.
Vergós erdigunera iritsi eta eskuinera hartuko dugu, San Salvador elizaren aurretik igaroko gara eta errepideari jarraituaz irtengo dugu herritik eta N-II errepidera iritsiko gara. Gure ezkerrera tunel bat ikusiko dugu eta gurutzatu ere egingo dugu; gero eskuinera dagoen errepidea jarraituko dugu, A-2 autobidearen paraleloan. Beti paraleloan jarraituz, beste tunel bat aurkituko dugu, baina ez dugu gurutzatuko. Beste 700m egin ondoren, gure bidea ezkerrera biratzen da A-2tik urrunduz.
Bideak bihurgune zabala egiten du eskuinera, berriro A-2ra zuzenduz, eta hau azpitik igaroko dugu. Ohiko zementu lantegi bat utziko dugu gure ezkerrera eta A-2 autobidea azpitik igaroko dugu. Biribilgune batera iritsiko gara, zuzenean gurutzatuko dugu, eta hala Sant Pere dels Arquellseko etxeetara zuzenduko gara. Herrian sartzean, zelai txiki batean, ezkerrera, “aparkatutako” erreakzio hegazkinek harrituko gaituzte. Aurrera jarraituko dugu Sant Pere iturrira iritsi arte. Leku honetan ezkerrera biratuko dugu angelu zuzenean.
Iturritik 200 m-ra, landa ingurura irtenda, bikoiztu egiten da bidea. Gurea ezkerrekoa da. Hortik jarraituko dugu bide bihurgunetsuan beti aurrera. 1,6 km-ra aurkituko dugu L-203 errepidea, eta ezkerrera hartuko dugu. N-II errepidera hurbilduko gara. Errepidean sartzeko puntuan, angelu zuzenean eskuinera dagoen kalea hartuko dugu eta Sant Antoli i Vilanova herrian sartuko gara.
Herria alderik alde zeharkatuko dugu, eta errepide bera jarraituz irtengo gara herritik. Zuzen jarraituko dugu hurrengo herrira, Pallerolsera iritsi arte. Errepide bera jarraituz igaroko dugu herria. Errepidean aurrera jarraituko dugu zuzen.
Adi orain!! Errepideak 90°-ko bihurgunea egiten du ezkerrera eta hortik 100 m-ra eskuinera biratzen du. Beste 150mra 90°-ra gure ezkerrera dagoen bidea hartuko dugu. Eskuinera dugun zuhaizti baten ondotik pasako gara. Beti zuzen aurrera, gure bide zabala utzi gabe. Zuhaizti batzuek igaroko ditugu, gure bidearekin gurutzatzen diren bideak hartu gabe. 1,7 km-ra, Panadella Zerbitzugunera iritsiko gara.
N-II errepidera hurbilduko gara. Panadellako gasolindegi eta jatetxeen aurretik igaroko gara, eta biribilgunera zuzenduko gara, hura gurutzatu eta jaitsiera hasiko zaigu, beti ere N-II errepidea jarraituz. N-II errepidetik 5 km-ko jaitsiera egin ondoren Porquerises herria ikusiko dugu, pixka bat hondoratua.
Ez daukagu N-II errepidea jarraitu beste erremediorik, Loiolako Ignazioren Errepide Nagusia, eta baita beste askorena ere, errepide hau erabili baitzuten orduan, eta erabiltzen baita orain ere, guk bezalaxe. Bide horretatik Santa Maria del Camira iritsiko gara.
N-II errepidean beti, zubi batek lagunduko digu A-2 autobidea gurutzatzen, berriro A-2 autobidea gurutzatuko dugu, baina azpitik oraingoan. A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu eta gasolindegi baten aurretik pasako gara. Zuzen aurrera jarraituko dugu. Biribilgune batera iritsiko gara. Eskuinera hartuko dugu, N-II errepidea jarraituz.
A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu. A-2 gainean dagoen biribilgune garai batera iritsiko gara. Biribilgunean sartuko gara eta A-2 autobidea igaro ondoren, N-II errepidearekin lotzen den irteera hartuko dugu, gure norabidean beti ere. N-II errepidetik Jorbara iritsiko gara. Errepide honi jarraituz igaroko dugu herria eta herriaren amaieran, bide asfaltatua ateratzen da, eskuinera. Hori hartuko dugu. Errepide zaharra da, N-II errepidearen nahiko paralelo doana. Futbol zelai bat ikusiko dugu eskuinera. Ez dugu errepidea utziko, eta eskuinera dauden Sant Geniseko etxeetara zuzenduko gaitu.
Herrian sartu eta Kale Nagusitik igaroko dugu. Errepide bera jarraituko dugu, Igualdara bidean A-2 autobidera hurbildu eta zubi batetik gurutzatzen duena. Aurrera jarraitu eta A-2 autobidearen bestaldean biribilgunea ikusiko dugu. Aurrez aurre gurutzatuko dugu Santa Margarida de Montbui aldera eta Igualada herriaren norabidean jarriko gara herrian sartzeko.
Sant Jaume Sesoliveres Errepidean gaude, B-222 errepidean hain zuzen. Zuzen jarraituko dugu errepidetik, Igualadara jaitsiz. Biribilgune baten ondotik igaro eta zuzen jarraituko dugu. Angel Guimera Etorbidean aurkituko gara. Sant Jaume de Sesoliveres ermita izango dugu ezkerrera, goian. Angel Guimerá etorbidea alde batera utzi eta Felicia Matheu kalean sartuko gara eta horrela ez dugu errepidetik jarraitu beharrik izango. Sant Jaume Serras kalean aurrera zuzen, gero Z erako bira bat emango dugu eskuinera eta ezkerrera, Les Alzines kaletik. Zuzen aurrera jarraituko dugu hurrengo biribilgunera arte, Anoja ibaiaren zubiaren ondoren. Zuzen gurutzatu eta Angel Guimera etorbide beretik jarraituko dugu, gure eskuinera gasolindegi bat agertu arte. Eskubitik abiatzen gara, Prat de la Riba kaletik. Kale honetan zehar, ezkerrerantz, 200 m ingurura, erromesentzako aterpea dago lantegi zahar baten barruan. Gure kalea mozten duen kalea gurutzatu eta Sant Ignasi kalean aurkituko gara. Zuzen jarraituko dugu bertatik. Sant Domenech kalera aldatzen da. Creu plazara iritsiko gara. Plaza horretatik ateratzen da l’Argent kalea, Santa Maria elizara eramango gaituena.
Esta opción para hacer la etapa desde Cervera hasta Igualada pasando por Sant Guim de Freixenet, es una alternativa con menos asfalto que la opción del Valle del río Ondara. Tiene la desventaja de encontrar menos pueblos a lo largo del recorrido, por lo que habrá que cargar con algo más de agua. La ventaja es tener más tiempo de bosque. En Sant Guim hay refugio de peregrinos, así que se puede cortar la etapa, como también se podría hacer en La Panadella, si eso fuese necesario. Ambas opciones se reencuentran antes de llegar a Santa María del Camino, así que a partir de ese momento los dos caminos siguen juntos hasta Igualada. Ambas opciones no representan ningún problema para las bicicletas.
La referencia del camino desde Cervera hasta Sant Guim de Freixenet será siempre la vía del tren. Desde la Plaza Mayor, vamos todo recto en dirección a la plaza de la Universidad y luego hacia la plaza de la Estación del tren y tomamos a nuestra derecha la avenida de Manresa para salir de la ciudad. Dejamos el gran edificio del Sindicato de Cervera y la vía del tren a nuestra izquierda. Vemos la comisaría de los Mossos también a la izquierda. Cruzamos la carretera y vemos un indicador donde dice Centro de Recogida. Seguimos por una pista asfaltada paralela a la vía del tren sin desviarnos. A unos pocos metros atravesamos por encima la Autovía A-2 y continuamos recto durante unos 2 km por un camino de tierra. Continuamos recto y, más allá, cruzamos la vía del tren por el puente. Continuamos por el otro lado de la vía del tren, que nos queda a la derecha. A unos 3 Km encontramos las ruinas de Mas Suave, que dejamos a la izquierda. Tomamos el camino de la derecha y vemos delante una torre aislada en medio de un campo. Cruzamos por debajo la vía del tren y vamos por el camino de la izquierda. Continuamos adelante hasta encontrar un segundo puente para cruzar por encima la vía del tren. El camino que va recto lleva a Montpalau, pero nosotros giramos por el primer camino que encontramos a la derecha, que va hacia el pueblo de la Rabassa. Cruzamos un puente sobre la vía del tren que pasa en trinchera. Seguimos por el camino principal y dejamos el camino de la derecha. Vemos Sant Guim al fondo y el paisaje de generadores de viento. El camino sube hasta las primeras casas de la Rabassa. Al llegar al pueblo dejamos un camino a la derecha y atravesamos el pueblo. Dejamos una pequeña iglesia a la derecha. Seguimos por la carretera LV1007 que sale del pueblo, y caminamos por ella durante 2 km hacia Sant Guim de la Rabassa. Una vez llegados a Sant Guim de la Rabassa, dejamos la carretera girando a la izquierda y nos dirigimos hacia las casas. Tomamos el primer camino hacia la derecha y bajamos hasta la primera bifurcación, que tomamos a la izquierda, para pasar por debajo de las vías del tren, por un túnel estrecho. Pasado el túnel, vemos unas casas a nuestra derecha: es la antigua escuela de los jesuitas, construida en el siglo XVII y que estuvo en funcionamiento hasta 1767 cuando los jesuitas fueron expulsados de España. Después ya no pudieron volver nunca más aquí. Desde este lado del túnel se puede subir a la plaza para ver más de cerca el edificio del Convento-Colegio de los Jesuitas, el campanario de la capilla y las arcadas de lo que eran los establos para los caballos y otros animales. De vuelta al camino, continuamos recto y a unos 150 metros tomamos el camino de la derecha, que va subiendo hasta llegar a un punto en el que vamos paralelos a la vía del tren que nos queda a la derecha. Vemos a la izquierda la fábrica del Pastoret y a la derecha la fábrica del Yak. Vamos recto hasta llegar a un puente que nos queda a la derecha, pero continuamos recto sin cruzarlo. Entramos en Sant Guim de Freixenet y a la izquierda vemos el emblemático edificio del Sindicato, obra de César Martorell, discípulo de Gaudí. Seguimos por la calle Mayor y, detrás de las casas, en una plaza a la izquierda, vemos la Iglesia parroquial dedicada al Sagrado Corazón de Jesús. Al lado izquierdo de la iglesia está la Hospedería Casa y Colla, el refugio de peregrinos.
Saliendo de la Plaza Dr. Perelló volvemos hacia la calle Mayor, y giramos hacia nuestra derecha para ir atrás hacia la entrada del pueblo, hasta el paso a nivel, por donde podemos cruzar las vías del tren (no hay otro lugar de cruce posible). Estamos en la carretera B-100 o carretera de Santa Coloma. Seguimos hasta llegar a una rotonda. Tomamos la carretera a la derecha, en dirección a la Panadella. Seguimos todo recto hasta llegar a las piscinas del pueblo y continuamos todo recto por la carretera para pasar todo el polígono industrial. Pasamos por la acera junto al polígono. Encontramos otra rotonda y la cruzamos todo recto. Una vez cruzada cogemos un camino a la izquierda que empieza allí mismo: es el Camí de les Planes. A unos 300 m cogemos el camino de la derecha. A unos 500 m más allá encontramos un cruce de caminos: cogemos el de la izquierda y vamos siguiendo recto, en dirección a los generadores eléctricos de viento. Tenemos por delante un depósito de agua de color amarillo. Encontramos otro cruce y tomamos el camino de la derecha. Pasamos cerca del primer molino de viento y después del segundo, pero seguimos recto en nuestro camino. Siguiendo por este camino, vemos a nuestra izquierda un punto geodésico y una muy bonita panorámica en la que sobresale la hermosa montaña de Montserrat. Hay un camino a la izquierda que lleva a los molinos del parque eólico que no cogemos. Seguimos siempre en el mismo camino sin tomar ningún otro. Pasamos muy cerca de un molino generador y en este punto un camino empieza a nuestra izquierda, y que ya muestra que se empieza la bajada, junto a unos árboles. Tomamos este camino y vamos bajando durante 1 km. La pendiente se hace más pronunciada. Llegamos a una confluencia de caminos y vemos una cabaña: tomamos el camino a nuestra derecha y dejamos la cabaña a nuestra izquierda. A unos 100 metros llegamos a una bifurcación y tomamos el camino de la izquierda. Bajamos por nuestro camino bastante ancho y no tomamos otro camino a derecha o izquierda: siempre recto. La pendiente baja fuerte y haciendo curvas, y podemos ya ver y oir la autovía A-2, hacia donde nos dirigimos. Llegamos al Cementerio de Porquerisses donde también se pueden ver los restos de una ermita. Seguimos recto para llegar al túnel por donde cruzamos la autovía. En el otro lado del túnel, encontramos la carretera N-II. Tomamos hacia nuestra izquierda la carretera N-II, sin nada de tráfico, y seguimos todo recto hasta llegar a Santa María del Camino y después Jorba e Igualada.
A partir de este punto de la carretera N-II seguimos la misma ruta que los demás peregrinos que vienen del Valle del río Ondara, hasta Jorba e Igualada. Desde Cervera hemos hecho 23 km y nos quedan 9 km hasta llegar a Jorba y aún 6 km más hasta Igualada. La distancia final desde Cervera a Igualada por un lado o por el otro, es la misma. Es importante que cada peregrino discierna lo que le conviene más.
CERVERA
Auto Taxi Sala 24h . Tel: 608 608 130Taxi Agramunt . Tel: 973 923 327
IGUALADA
Ayuntamiento . Tel: 938 031 950.
Hotel América*** . Av. Mestre Montaner, 44-45. Tel: 938 031 000.
Pensión Canaletas . Av. Mestre Montaner, 60. Tel: 938 032 750
Refugio de peregrinos . Cal Maco, Albergue y Oficina de Turismo. Plaça de la Creu, 18, Igualada. https://albergcalmaco.com [email protected] Tel: 93 516 40 16
Albergue Nuestra Señora de la Mercè. c/ Nuestra Señora de la Mercè, nº 1. Tel: 627429773. Abierto: de Julio a Octubre.
Taxi Enric Subirana . 630 538 033
Taxi Marcial . 938 045 503
Taxiradio Igualada . Tel: 938 070 308
Taxis Igualada . 609 478 219
JORBA
Albergue de peregrinos . Ofrecen servicio de comidas. Plaza de la Fuente, 3, tel. 93 809 41 01
LA PANADELLA
Hostal Bayona . (con precio especial para los peregrinos, si se pide). Tel: 938 092 011.
SANTA MARIA DEL CAMÍ
Hostal Can Llobet. Restaurant. Tel: 722 753 994
Etapa oso luzea izan da eta bideko tarte honetan arazoak izango ditugu ostatatzeko, beste etapa batzuetan bezala.
VERGÓS: Seguru gaude beste erromes askok bezala, Ignaziok ere XII. mendeko San Salvador elizan sarturen bat egin izango zuela hemendik igaro zenean, Errege Bidean baitzegoen. Herrian taberna bat dago.
SANT PERE DELS ARQUELLS: Ezohiko irudi bat. Erreakzio hegazkinak herriaren sarrerako soro batean “aparkatuta”. Bada bitxikeria polit bat ere: etxe bakoitzak bere izena du azulejuetan eginda eta garai batean etxekoek zuten lanbidea ere ageri da. Ez dago zerbitzurik.
SANT ANTOLI I VILANOVA: Jatetxea, supermerkatua eta botika eskaintzen ditu.
PALLEROLS: Santiagora doazen erromesentzat, herri honetan Sant Jaumeri eskainitako eliza eder bat dago, XII. mendekoa. Puntu desberdinetan ikusi ahal izango ditugu “Donejakueko maskorrak”. Santiagoren tradizioaren testigantza bat gehiago, Errepide Nagusi honetan. Ez dago zerbitzurik erromesentzat.
LA PANADELLA: Errepide nazional zaharreko zerbitzugune ezaguna. Jatetxea eta supermerkatua eskaintzen dizkigu.
SANTA MARIA DEL CAMI: XII. mendeko eliza erromanikoa. Behar bada erromesen eta bidaiarien babestokia zen garai batean. Ez dago zerbitzurik XXI. mendeko erromesentzat.
JORBA: Bere gaztelua X. mendekoa da (hondatua baina goiko aldean ikus daitekeena). Jatetxea eta supermerkatua eskaintzen dizkigu.
SANT GENIS: Ez dago zerbitzurik.
IGUALADA: Herri garrantzitsua. Herri honetan erosi zituela dirudi Ignaziok, gerora jantzi asmo zituen “oihal latzeko arropak”. Hemen Ignaziok, pentsatua du jada Montserraten egingo duen otoitz gaubeila. Santa Maria eliza XI. mendekoa da, azken berriztatze lanak XVII. mendekoak badira ere. Herri honek jatetxeak, supermerkatuak, botikak, osasun-etxea, bankuak, bizikleta-tailerra eta informazio bulegoa (Tel: 938 051 585) eskaintzen ditu.
Oharrak: gure “laugarren astean” jarraitzen dugu, umore onez, Jesukristori gero eta lotuago baikaude bere misioan: Jainko maitasunean betiereko askatasunerako eta zorionerako bidean geratuko gaituen ezer ez dago. Ez dezagun ahaztu “sarrerako otoitza” eta amaierako elkarrizketa otoitzaren amaieran eta egunean zehar. Eta bizi dezagun Kristo Berpiztuaren poza! Ongi etorri argia, loreak, ura eta adiskideak! Gaurko ignaziar pistak ere Ignaziok bezala egitera garamatza: eros ditzagun arropa berriak, oinetako berriak, gure erromesaldian izandako barne aldaketa islatzeko.
Eskaria: Jainkoari eskatuko diot Kristo Berpiztuarekin poztu nadila, orain mundura igorri bainua bere misioa zerbitzatzera. Nire bizitzan bere presentzia antzaldatua ezagutzeko gai izan nadila erregutuko dut, gizateria adiskidetu eta bizia emateko bere zereginean lagun eginda.
Hausnarketak: Jesusek gure eskuak behar ditu arreta, adiskidetzea, Maitasuna eta Bizia behar duten gizon eta emakumeei harrera egiteko. Jesusek gure borondatea behar du, guk aurrera egiteko eta eraikitzeko dugun nahia, denon artean Erreinua eraikitzen jarraitzeko. Jesus Berpiztuak bera jarraitzera eta Munduan hasi den eraldaketan Berarekin parte hartzera deitzen gaitu. Ebanjelioetan Jesusek beraien izenez deitu zien zenbait pertsonari. Gaur proposatutako misterioei begira gaude eta geure izena entzun dugu, horrela jakin dugu gure barnean zerbait mugitzen dela: zer sentitzen dut Zakeo bezala deitua izatean? Zer sentitzen dut Jesusekin Tabor mendira igotzera deitua izatean? Zer esan nahi du niretzat Jesusen ondoan sentitzeak?
Tabor mendian Jesusek izandako antzaldaketaren kontakizuna gure gizaterian ezkutatuta dagoen Egiaren iragarpena da. Askotan oso ilun egon arren, gugan dago argia. Jainkozko Esentzia gugan bizi da eta haragiztatzen garen une beretik hauteman daiteke. Gure giza izaera Argi Jainkotiar horrentzako “iragazki opakua” da. Batzuetan “izar argitsu” ordez “zulo beltz” bihurtzen gara. Sufrimendua, bidegabekeria, inguratzen gaituen absurdua… direla eta, “iragazkiak” Argi printzarik txikiena ere itzali egiten digu. Baina Jesus Berpiztuan aurkitu dugu bizitzen ditugun zentzugabekeria guztien gainetik Argiak piztuta jarraitzen duela gugan eta esperientzia horrek antzaldatu egiten gaitu. Ezerk ez gaitu bananduko Jainkoaren Maitasunetik. Dena antzaldatu daiteke bere Maitasunean.
Jesus Berpiztua gugan dagoen Jainkoaren Bizia da. Bere biziarekin mezu hau komunikatzen duenak ez digu huts egingo. Zer antzaldatu behar da gure bizitzan? Zerk ez dio uzten jainkozko argiari gure bidez iragazten?
Testuak:
Lukas 19,1-10. Jesusek Zakeori hots egin eta bere kezketatik eta bizi estilotik jaisteko esan zion: Jesus ikusi nahi baduzu, jaitsi zaitez egin dituzun mendietatik. Jesus zure bizitzan ikusi nahi baduzu, zoaz zure etxera Bera han baituzu zain. Eta utzi zure burua Jesusen eskuetan, topaketa eskuzabala eta eraldatzailea izan dadila.
Erromatarrei 8,31-39. Ezerk ere ezin gaitu Jaunaren Maitasunetik aldendu.
Mateo 17,1-13. Jesusek bere ikasleei dei egin zien eta bere antzaldaketan lagun egiteko eskatu. Nik ere Berarekin mendira joan beharra daukat. Minak eta zailtasunek gure fedea eta gure erabakimena txikitu dezakete, baina Berpizkundean sinesten badugu, Bizia ez dela amaitzen sinesten dugu, gugan ezerk ere ezin duela Argia ezkutatu, gugan ezerk ere ezin duela Hitza isildu.
Mateo 17,14-21. Jesukristo zerbitzatzeko eta bere misioan laguntzeko deituak, gure fedea ezin da ahula izan. Berarengan sinesten badugu, ez dugu porrot egingo. Gugan eta gure aukeretan sinesten badugu, Bere izena eraman arren, ez dugu ezer lortuko.
Amaierako elkarrizketa: gure barne erromesaldiko etapa honetan gure lagun eta adiskide Jesukristorekin ibiltzen ohitu gara eta adiskideek elkarrekin hitz egiten duten adinako askatasunez hitz egiten dugu elkarrekin. Barneko indarra eta grazia baldin badauzkazu, eska iezaiozu bere ikurrinaren pean har zaitzala Jainkoaren Erreinua bere ondoan eraikitzeko. Amaitzeko, “Aita Gurea” esan.
Dirudienez Igualada herrian erabaki zuen Ignaziok, gerora eramango zituen erromes jantziak erostea, urte batzuek geroago deskribatu zuen bezala:
16. « Montserrat baino lehenago dagoen herri handi batera iritsita, han erosi nahi izan zuen, handik aurrera jantziko zuen eta Jerusalemera eramango zuen jantzia; eta hala, zakuak egiteko oihala erosi zuen, oihal ez oso itxia eta arantza asko zituena, eta oinetaraino iristen zen jantzia egiteko agindu zuen oihal horrekin. Eta pordoia eta kalabazatxoa erosi zituen, eta dena jarri zuen mandoaren zela-egur aurrean. Eta espartinak ere erosi zituen, baina ez zuen pare bat besterik eraman; eta hori, ez hala agindu zuelako, zangoetako bat guztia bendaz lotua eta pixka bat zauritua zuelako baizik; hain zuen zauritua zangoa, zaldiz joan arren, handitua aurkitzen baitzuen gauero: hanka horretan oinetakoa janztea egokiago zela iruditu zitzaion».
Leku eta une hau egokiak izan daitezke, gure bizitzan zehar, gainean hartzen goazen zamak aztertzen joateko, “itxura oneko jantzi horiek” eta “bitxiak”, agian Montserrateko Amabirjinaren oinetan uztea erabaki dezakegunak. Ez ote genuke hartu beharko egiten ari garen erromesaldiarekin bat datorren bizitzeko era bat? Zakuzko jantziak eta erromesaren sandaliak? Zer uzten dugu eta zer jasotzen? Seguru asko, gure Bide honek, daukaguna eskuzabal eskain dezakegun leku hartara eramango gaitu, izan ere, Sustraia eta Oinarria baitira garrantzitsuak, ez osagarriak, ezta?
Bizikletaz egiteko erraza
eta La Panadellatik Igualadara aldapa behera zoragarria.
Cervera : Km 0.
Pallerols: Km 12.
Panadella: Km 16.
Santa María del Camí: Km 23,8.
Jorba: Km 31,6.
Igualada: Km 38,6.
Leave a Reply