Palau d'Anglesola Verdú
24,7 Kms
Egingo duzun oro laudoriorik espero gabe egin, baina justiziaz erruduntzat ez jotzeko moduan.
Herritik irteteko, eskolen eraikinetik aurrera, Calvari kalea hartuko dugu, Marius Tort kalearekin dagoen bidegurutzera eramango gaituena eta gure ezkerrera aterako dena. Hau ez dugu hartuko eta beti zuzen jarraituko dugu. Asfaltatutako gure bideak beti zuzen jarraitzen du eta nekazal zelai eta nabeetatik gertu pasatzen da. Harri eta hare harrobi bat ezkerrera utzi eta A-2 autobidea zeharkatzen duen zubira gerturatuko gara.
Zeharkatu eta jaitsi, gure bidea jarraituz, trenbiderako norabidean. 800 metroan trenbidearen beste aldera pasatzeko tunela ikusiko dugu. Pasatu eta Bellpuig herria gure aurrean ikusiko dugu. Lehenengo bidegurutzean ezkerrera jo eta bigarrenean eskumara herrira Avinguda d’Urgell kaletik sartzeko. Zuzen jarraituko dugu eta Ramon Folch plazara helduko gara. Bidegurutzean zuzen jarraituko dugu Sant Roc plazara heltzeko eta gero Kale Nagusira. Kale Nagusia bukatzean, 90 gradu giratu ezkerrera eta gero 80 metro lehenengo kalean. Oraingoan 90 gradu ere giratu, baina eskumara. Kontuz, Z bat egiten dugu: ez goaz Avinguda Preixana bilatzera, gure atzean dagoela, eta ez gara ezta elizara helduko, gure aurrean dagoela.
Herritik aterako gara asfaltatutako bide batetik, hau zuzen jarraituko dugu beti bi erreietako asfaltatutako errepidera heldu arte. Hau zeharkatu eta zuzen jarraitu bide beretik. Beti asfaltatutako bide beretik jarraituko dugu ez eskumarako, ez ezkerrerako biderik hartu gabe. Errepidearekin 1,5 kilometrorako bidegurutzean ezkerrera Kataluniako Mot- Kros zirkuitoa utziko dugu.
Beti bide beretik jarraituko dugu eta elikadurako bi edukiontzi dituen baserrira helduko gara. Bat TEGAPOL izenarekin markatuta dago. Jarraitzen dugun mendi- bidea ezkerrera dago, eta baserriaren metalezko hesia jarraituko dugu. Beti bide beretik aurrera ubidearen gaineko zubira heldu arte. Hau zeharkatu eta jarraitu, zuzen.
Mendi- bidea asfaltatuta bihurtzen da kataluniar baserri batera eta Preixanarako norabidea adierazten duen errepidera heltzean. Dena zuzen jarraitu eta etxea gure ezkerrera utziko dugu. Etxetik 1,3 kilometrora eskumara giratu mendi- bide batean eta 100 metrora ezkerrera jo. Dena aurrera, zuzen, bide beretik, desbiderapenik hartu gabe, ez eskumara, ezta ezkerrera ere. Metro pare batean hare harrobia eskumara utziko dugu eta 50 metroan eskumako bidetik jo.
LV-2021 errepidera helduko gara. Eskumara Erremedioen Jainko Amari eskainitako kapilla erlijioso txikia dago. Errepidea zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu gure mendi- bidetik. Bost bidetako bidegurutzera helduko gara eta gure ezkerrera dagoen bigarrena hartuko dugu, hau nahiko zabala da. Jarraitu egingo dugu errepidera heldu arte, C-14ra hain zuzen. Gurutzatu eta zuzen jarraitu Verdúrakoa norabidean.
Verdúrako norabidean dagoen ubidera heldu gara eta herriaren sarreran dagoen Sant Miquel ermitara. Dena zuzen jarraitu eta herrian sartuko gara. Sant Miquel kalea jarraituz, bidegurutze batera helduko gara eta dena zuzen jarraituz Sant Pere Claver kalea aurkituko dugu. Kalearen hasieran, ezkerrera, “Santuari – Casa natal de Sant Pere Claver” ikus dezakegu.
BELLPUIG
Ayuntamiento . Tel: 973 320 408.
Hostal Agustín Martín Mingot. av. Catalunya, 32. Tel: 973 320 076
Hotel Stop ** . Tel. 973 320 865 (a 1 km del pueblo por la carretera N-II)
Refugio de Peregrinos . (8 camas) Tel: 973 320 408 (llamar con 2 días de antelación o escribir a oficinaturisme@bellpuig.cat)
CASTELLNOU DE SEANA
Ayuntamiento . El Ayuntamiento ofrece refugio para 8 peregrinos. Tel: 973 320 705 de lunes a viernes de 8 a 15h y 663 139 226 fuera de ese horario. En el Cafè Modern se puede recabar información (c/ Sant Blai, 23. Tel: 973 320 843 / 642 046 776).
Casa Rural Olivé . Tel: 973 321 373.
Taxi Segarra . Tel: 630 538 180
VERDÚ
Refugio de Peregrinos de Sant Pere Claver . Calle de Sant Pere Claver, 30 Tel. 616 893 602 – 30 plazas (Asociación de Amigos de San Pedro Claver) Email: refugipelegrinsverdu@gmail.com.
Apartamentos turísticos Cal Senyor Joan . Plaça Major, 21, tel. 636 990 493
Ayuntamiento . Oficina de Turismo Tel. 973 347 216. El Ayuntamiento también puede ofrecer información sobre el albergue de trabajadores del campo. Tel: 973 347 007.
Casa rural Ca N’Aleix . Arquebisbe Terés, 10, tel. 973 311 393 / 678 640 343.
Casa Rural L’Era de Can Roger . c/ Sant Miquel, 34 Tel: 973 311 393 / 678 640 343.
CASTELLNOU DE SEANA: 1.000 biztanle eskaseko herria. Jatetxea, supermerkatua, botika, osasun-etxea eta bankua eskaintzen ditu
BELLPUIG: 5000 biztanle ingu dituen herriak Ramón Folc de Cardona-Anglesolaren (1525) marmolezko sarcófago ikaragarria ikusteko aukera ematen digu. Hau San Nicolasi eskainitako elizan dago (XVI. mendean). Sarkofagoa katalan errenazimenduko pieza nabarmenda da. Elizara sartzeko harmailadia 1792an eraiki zuten eta barroko estilokoa da. Bellpuig gaztelua berriz, 1079an eraiki zuten eta XII. mendean Bellpuig baroientzako bizilekua izateko modatu zuten. 1472an berritu zuten eta Espainiako Ondorengotza- gerratean gotortu zuten. Eraikinaren parte bat Independentzia Gudan leherrarazi zuten. Jatetxea, supermerkatua, farmazia eta bankua daude. Udaletxeko tf: 973 320 408.
VERDÚ: Jesusen Lagundiarentzat esanahi handiko herria (1.000 biztanle) da Katalunian, hemen jaio eta hazi baitzen, gerora Cartagena de Indiasen (Kolonbia) esklabo beltzen defendatzaile izango zen Sant Pere Claver. Herri txikia bada ere, santuaren lagunen elkarteak besoak zabalik hartzen ditu erromesak. Bisitatu Santutegia. Herri honetako monumentu erlijiosorik garrantzitsuena Santa Maria Parrokia-eliza da (XIII. mendekoa), bere atari erromanikoarekin. Barruan Amabirjinaren tailu gotikoa aurkituko dugu (XV. mendekoa), harri polikromatuan eta Sant Flavia herriko zaindariarena; ezkerreko habeartean Erretaula Barrokoa nabarmentzen da, egur polikromatuzkoa, Agusti Pujolena, XVII. mendeko Kataluniako eskulturaren obra nagusitzat hartua, eta aldare nagusian Jaume Miguellek margotutako freskoa. Elizaren ondoan Gaztelua (XII. mendekoa), herri hau horren inguruan sortu zen. Hemendik gertu dagoen Pobleteko Zistertarren Monasterioaren eraginpean, abadeen egoitza bihurtu zen, hauek Verdura bisitan zetozenean. Gazteluaren sotoan olio upelategi bat eta errota bat daude. Beste eraikin erlijiosoa Sant Miquel Ermita da (XIV. mendekoa), gotiko estilokoa. Plaza Nagusia XVII. eta XVIII. mendeko etxez inguratua dago. Herri honetan ekoizten den zeramika oso estimatua da bere kolore beltz bereziagatik. Merezi du bisitatzea “Museo de juguetes y automatas” ikusgarriak. Herri honek jatetxea, supermerkatua, botika, osasun-etxea eta bankua eskaintzen dizkigu. Informazio-bulegoa Tel. 973 347 216
Oharrak: animo alaiarekin jarraitzen dugu, Jainkoaren Bizia osotasun osoan kontenplatzen ari baikara, orain ez dago betiereko askatasunerako eta zorionerako bidean geratuko gaituen ezer, Jainko maitasunean. Azkeneko astea graziaz eta argiz beteta biziko dugu. Lore txiki bakoitza, txoriak, irribarrea, luzatutako eskua poz iturri ditugu. Ez dezagun ahaztu “sarrerako otoitza” kontenplazioan sartu aurretik eta egunean zehar. Gogoan izan dezagun amaierako elkarrizketa: Jesus berpiztuaren barne ezaguerara gerturatzen gara, betiko biziarekin dugun konpromisoa betetzen lagunduko digu. Otoitzaren amaierako elkarrizketan eta egunean zehar eztabaidatuko dugu gure “adiskidearekin”. Etapa honetan San Pedro Claverrek aipatzen duen ignaziar pistari begiratuko diogu. Pedro Claver Jesukristoren ikaslea eta jesulagun misiolaria izan zen Amerikan, esklaboen esklabo deitzen zioten.
Eskaria: Dohain hau eskatuko diogu Aitari: Berpiztuaren eta garaipenezko Kristoren pozean sartzeko gai izan gaitezela. Jesusek lortu digun Bizi Betea kontenplatzeko gai izan gaitezela. Erabat poztu Kristorekin eta bere zereginarekin jarraitzeko mundura igorria senti nadila eskatuko dut.
Hausnarketak: bizirik egoteko grazia, berpizkundea zugan izateko grazia ez da soilik zuretzako oparia, baizik eta besteekin partekatzeko grazia eta Jesusen Misioaren zerbitzura jartzeko energia: Jainkoaren Erreinuaren Berri Ona hots egitea. Gaur berrituta sentitzen gara, baina, aldi berean, gure “adiskiderik” onenari hitza emanda ere sentitzen gara lurrean duen misioan laguntzeko. Aitak Jesusen espiritua isurtzen jarraitzen du gure garaiko gizon-emakumeengan. Berak kontsolatu egiten gaitu oraindik eta sufritzen dutenak, pobreak eta salbazioa nahi duten guztiak kontsolatzeko misioarekin bidaltzen gaitu. Idatzita dagoen bezala: “Zeure arnasa bidali eta berriro sortzen dituzu eta lurbira berritzen.” (Salmoa 104:30). Gaur Jaunari eskatuko diogu bozkarioan sartzeko gai izan gaitezela eta Jesusek bere berpiztutako bizian duen misio kontsolagarrian onartuak izan gaitezela.
Mateoren ebanjelioan Jesusek ikasleei Galileara joateko eskatzen die han berari lagundu ahal izateko. Ikasle horiek bere jarraitzaile izateko eskatu zien bekatariak ziren, azken unean saldu zutenak. Orain horiekin gaude, Erreinurako erromesaldian ikasle ditugu. Elkarrekin gaude, gu baino bekatariagoekin edo leialagoekin batera. Baina ez dio axola, Kristo baita gure indarra eta jakinduria, beraz, ez gaitezen bere deiari erantzuteko beldur izan. Mendian gaude, Jainkoak eta bere herriak topo egin zuten toki horretan. Gure kasuan auzoa izan daiteke, laborategi bat, eliza bat, klinika bat, bulego bat, egongela bat, eskola bat. Jesusek gure misioa eman digu: joan, bataiatu, irakatsi, maitatu eta komunikatu Jainkoaren errukia, gizateria adiskidetzeko. Uneoro, bizitzako gorabehera bakoitzean misioa betetzeko eskatzen zaigu. Eta Jesusek hitz ederrak esan dizkigu: beti gurekin egongo dela hitza eman digu, une alai edo atsekabe bakoitzean. Beharbada bere presentzia sentitzeko duin ez gara sentituko, baina bera beti nigandik gertu egongo da, ni bekataria, ez leiala, mugatua izan arren. Berak bere Espiritua eskainiko digu, edozein giza egoera hazteko esperientzia bihur dezagun.
Gure fedea txikia izan arren, Jesusek gugan pentsatzen du. Tomasek bere fede gabezia aitortu beharra dauka mundura igorri aurretik. Otoitz egin dezagun Jesusen deia entzuteko, berari hondartzara jarraitu eta berarekin egotera gonbidatzen baikaitu. Ikasleekin bat egingo dugu bere konpromisoa eta bedeinkapena hartzean.
Testuak:
Mateo 28:16-20. “Ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte”.
Joan 20:24-29. Jesusek Tomasen iluntasuna eta sinesgogortasuna onartu zituen bezala, gaur ni onartzen nau eta gustura kontsolatzen nau berritutako fedearen dohainarekin. Bere presentzia maitagarrian nik ere esaten dut: “Ene Jauna eta ene Jainkoa!”
Joan 21:1-17. Une pozgarria – “Jauna da!” Lagun egiteko unea – “Etorri nirekin gosaltzera.” Intimitatezko une erabakigarria – “Maite al nauzu?” Misioaren unea – “Larra itzazu nire ardiak.”
Amaierako elkarrizketa: gure barne erromesaldiko etapa honetan gure lagun eta adiskide Jesukristorekin ibiltzen ohitu gara eta adiskideek elkarrekin hitz egiten duten adinako askatasunez hitz egiten dugu elkarrekin. Barneko indarra eta grazia baldin badauzkazu, eska iezaiozu bere ikurrinaren pean har zaitzala Jainkoaren Erreinua bere ondoan eraikitzeko. Amaitzeko, “Aita Gurea” esan.
Hiru esaldiren inguruan laburbil genezake San Pedro Claverren pertsonaia aparta.
1.- 1580ko ekainaren 26an izan zen bataiatua, Parrokiako Artxibategian gordetzen den bataioen erregistro liburuan egiazta daitekeenez. Orduko parrokoak hitz hauekin jaso zuen: “Jainkoak bihur beza kristau on”. Eta bita hala gertatu ere.
Apaiz egin nahi izan zuen eta Bartzelonatik joan zen 17 urterekin. Han jesuitak ezagutu zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen 22 urte zituela. Gero, hiru urtez egon zen Palma Mallorkako Ikastetxean. Alonso Rodriguez, santu ospeko atezaina izan zuen bere lagun eta maisu, bere bizitza oso sakon markatu ziona eta mende bat lehenago aurkitutako Ameriketako lurraldeetan lan egitera bultzatu zuena. 1610eko apirilaren 15ean itsasoratu zen Sevillatik, eta Indietako Cartagenan, gaurko Kolonbian, porturatu zen.
2.- Pedro Claverren bizitzak historiako une ilun batera eramaten gaitu, esklabotzak ilunduriko garaira hain zuzen. 1622ko apirilaren 3an adierazi zuen bere konpromiso ospetsua: “Esklabo beltzen esklabo betirako”. Sinatu eta bete egin zuen.
Zalantzarik gabeko maitasun gizatiar eta ebanjelikoaren eredua eman zuen bere esklabo maiteentzat. Beti hartu izan zituen arreta guztiak merezi dituzten gizakitzat. Beltzekin zetorren ontzi bakoitzeko agertzen zen portura eta bihotz zabalez eta irribarre zabalez egiten zien ongietorria, arropak, jatekoa, zer edana eta gozokiak banatzeaz batera. Berak idatzi zuen bezala, hitzez ez, baizik bere esku eta ekintzen bidez hitz egiten zien. Alferrik zen beste era batera hitz egitea. Gaixoen ondoan belaunikatzen zen eta garbitu egiten zituen, eta gizakiak gaixo bat pozteko egin ditzakeen maitasun adierazpen guztiak egiten zizkien. Maitasunetik eta gizakiaren duintasunaren errespetutik egiten zuen bere lana. Beltzak zaindu egiten zituen materialki, sinesmenean hezten zituen eta bataiatu ere egiten zituen. Zerbitzariaren uste sendotik beti ere , “esklaboen esklaboarenetik”.
3.- Leon XIII. Aita-santuak kanonizatzerakoan esan zuen: “Kristoren bizitzaz aparte, inoren bizitzak ez nau Pedro Claverrenak bezain sakon hunkitu”.
Behartsu eta aske bizi izan zen munduan 74 urtera arte, sufritzen dutenekin sufrituz, beltzen artean zuri, beti esklaboen esklabo. Katalan hau, hitz gutxikoa baina emankorra izan zen heroismoan.
Bizikletaz egiteko erraza
Palau d'Anglesola : Km 0.
Castellnou : Km 8.
Bellpuig: Km 12,5.
Verdú: Km 24,7.
Leave a Reply