Araia Alda
22 Kms
Ezer ez zaio egiari denbora luzez gailentzen: eraso egingo gaituzte, baina inoiz ez gaituzte gaindituko
Araiatik Presalde kaletik irtengo gara eta Santsarreka kalean gure ezkerrera dagoen kalea hartuko dugu, eskolarantz eta herriko kultur -etxerantz. Bidegurutzera heltzean, eskumara jo. 100 metrora ondo trazatutako mendi-bidea utzi eta gure ezkerrean hasten den bidexkatik sartuko gara eta zelaien artetik erein gabeko gunera helduko gara. Bertan, gure eskumara joko dugu Albenizerako bidea hartzeko. Herria gure aurrean ikusiko dugu eta betara joko dugu iristeko inolako arazorik gabe.
Errepidea zeharkatuko dugu eta elizatik pasatuko gara. Tren geltokira goaz, herriaren beste aldean eta gure ezkerretara. Geltokia Albeniz herritik 500 metrora dago.
Trenbidea pasa eta eskuinera hartuko dugu, asfaltatutako bide bat ikusiko dugu eta horrek bide horretatik E-5 autobidearen gainetik igarotzen den zubi batera iritsiko gara. Gurutzatu zubia eta Durruma herrira joango gara. Durruman sartu eta gurutzatu egingo dugu kale nagusian zehar, herriaren bukaeran dagoen iturrira arte. Hemen ezkerrera hartuko dugu eta 70 m inguru egin ondoren, eskuinera hartuko dugu; ganadua pasatzeko ate bat ikusiko dugu, GR-25 adierazten duten zutabe batzuk ere bai; Bikuñarako norabidea da hori.
Hemendik aurrera bidea bitan sardetuko zaigu: Lehenengoz 250 m ingurura eta kasu honetan ezkerreko bidea hartuko dugu, bigarren aldiz hemendik 150 m ingurura eta kasu honetan ere ezkerrekoa hartuko dugu. Hemen GR-25en markak utzi eta Bikuñako mendatera garamatzan bidea hartuko dugu. Bide horri jarraituko diogu, batzuetan zaia izango den arren, oso lokaztuta badago.
Ganaduarentzako langa bat igaro eta itxi egingo dugu. Igotzen jarraituko dugu. Bidegurutze batera iritsiko gara eta GR-282 adierazten duen zutabe bat ikusiko dugu gure aurrean. Eskuinekoa hartu eta igotzeari utziko diogu. GR-282ri jarraituko diogu eta beste langa batera iritsiko gara; honek katea bat du eta pasatakoan itxita utziko dugu hau ere.
Zutabe batean “San Vicente de Arana (Done Bikendi Harana), 18 km” ikusiko dugu. Horko seinale gorri eta zuriei jarraituko diegu, baina kontuz ibiliko gara amildegitik gertu. Kontu berezia izan behar da lainoa dagoen egunetan. GR markak aurkitu beharko ditugu. Hemen ez dago biderik, basoko bidexka bat besterik ez. Zuhaitzetako eta harrietako seinaleei begiratu beharko diegu.
Opakuako mendatera iritsiko gara eta Zezama lautadara. Hemen GR-282 utzi eta 90 gradu biratuko gara gure ezkerrera ukuilu baten ondotik igarotzeko, egurrezko hesia du eta gure ezkerrera utziko dugu eraikina. Traktorearen arrastoei jarraituko diegu. Zezamako belardia igaro eta artegi baterantz joango gara, horma txiki bat du atearen ondoan eta zuhaitz batzuk igaro ondoren ikusten da. Artegia igaro eta eskuinera hartuko dugu eta 500 m-ra, apur bat igo ondoren, lur zurizko bide bat ikusiko dugu, egoera onean dago.
Bide horretatik jarraituko dugu asfaltatutako errepide baten bidegurutze batera iristeko. Gure aurrean, bide estu bat dago, ukuilu batetik datorrena. Entzia eta Iturrieta Etxaldean gaude. Beti aurrera egingo dugu traktoreen arrastoetatik. Bidea belardi batean galtzen da, baina nola sardetzen den antzeman daiteke. Hemen eskuinekoa hartuko dugu lur zuriko bide batera iritsi arte, hor eskuinera hartuko dugu. Horrela, A-2128 errepide asfaltatuan sartuko gara eta ezkerrera hartuko dugu. Ezkerrera jo eta 50 metrora, metereologia-estazio baten ondoan, eskumara hasten den bidea hartuko dugu. Gutxi trazatutako bidexketatik aurerra egin eta norabide bera mantentzen saiatuko gara. Kilometro 1en ostean, zelai batera helduko gara eta gure ezkerrara hartuko dugu 90 gradu inguru eta horrela, Iturrieta Garairarako errepiderantz garamatzan ondo trazatutako bidetik aurrera egingo dugu.
Behin A-3114 errepidera helduta, 500 metro hartu eskumara Iturrieta Garaiara igotzeko eta bertan, ezkerrera hasten den mendi- bidea hartuko dugu. Bide hori hartu eta errepidetik aldenduko gara eta beti aurrera, bi kilometro baino gutxiagoan Mendate Berrira iritsiko gara. Etapa hau hasi genuenetik 18 km inguru egin izango ditugu eta 4 faltako zaizkigu Aldara iristeko.
Kontuz hemen: ez dago seinalerik, eta gogoratu gure mendi-bideak bihurgune itxi bat hartzen duela ezkerrera. Puntu horretan, aurrera jarraitu, Harana Bailarara bidean. Bide-zidor ez oso garbi bat ikusiko dugu geure aurrean, hortik jarraitu. Ganaduentzako langa bat eta seinale zuri eta horiak izango ditugu tokia identifikatzeko lagungarri. 1,2 km ingurura soroetara iritsiko gara, eta urtegi batera, eskuinera ikusiko dugu hau. Beti aurrera jarraituko dugu, alboetako biderik hartu gabe, eta Uribarri herrira iritsiko gara. Herrirako sarreran, ezkerrera, Santa Maria Ermita ikusiko dugu. Herria igaro eta Uribarriko elizaren ondotik pasako gara, eskuinera dugula. Kale Nagusiaren amaieran dago San Kristobal Ermita. Puntu honetan kalea sardetu egiten da eta guk eskuinera hartuko dugu, zuzenean Aldara jotzeko, hau baita gaurko gure helmuga.
ALDA
Ayuntamiento . Tel.: 945 406 006Casa Rural Biltegi Etxea . Carretera, 3. Tel. 945 406 042 / 656 762 793. Deitu beharra dago, bertan dituzten 12 ohetakoren bat libre dagoen ala ez jakiteko. Beste aukera Done Bikendi Harana hurbiltzea da eta taxia hartu Kanpezura joateko (ikus hurrengo etapa). Izarpean lo egitea da beste aukera. Erromes bakoitzak daki zein diren bere baldintzak.
Taxi y Autobus Carlos Pérez (San Vicente de Arana) . Tel: 659 641 183 // 686 391 355
ARAIA
Taxi Elizondo (Agurain) . Tel: 608 871 820
Taxi Juan Francisco Gonzalez Flores (Agurain) . Tel: 945 301 113
Gasteiz Iruñearekin lotzen duen bailara gurutzatuko dugu, eta Entzia mendatea igoko dugu, Urbina eta Andia mendiguneen mendebaldean. Entziako mendatetik aurrera, etapa hau, ikuspegi zoragarriko Harana Bailara jaitsiz amaitzen da.
Ostatatzeko arazoekin jarraitzen dugu: gaua izarpean pasatzeko prestatu beharko gara.
URIBARRI: Herrixka txikia, erromesarentzat gutxieneko zerbitzuak dituena.
ALDA: Aurrekoa baino oraindik txikiagoa da herrixka hau, baina golf zelaia du inguruan, Severiano Ballesterosek diseinatua. Ez dago dendarik, jatetxerik edo tabernarik, beraz, afaltzeko eta gosaltzeko zerbait ekarri beharra dago edo Done Bikendi Haranara eramateko taxi bat eskatu, herri horretan bai baitaude dendak eta jatetxea, baina lo egiteko tokirik ez.
Oharpenak: Prestamen-otoitzaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu eta denbora hartzea komeni da hori hausnartzen. Gogora dezagun Ignaziok esaten digula gehiago asetzen duela “gauzak barrenean sentitu eta gozatzeak” asko jakiteak baino, eta beraz ez dugu presarik izan behar. Gaur gure Sustraiaren eta Oinarriaren inguruan begiratzen jarraitu behar dugu.
Eskaria: Eskatzen dizut, Jauna, nire ekintza guztiek Zugan aurki dezatela argia, eta zure graziaren bidez burutuak izan daitezela, nire asmo eta ekintza guztiek beti Zugan izan dezatela hasiera eta Zugatik amai daitezela zorionez.
Gogoetak: Aurreko hausnarketek gogoratu digute non egon den Jainkoa, zer izan den eta zer izaten jarraituko duen: presentzia leiala gure bizitzako bidean. Gaur gure arreta, ikuspegi orokorrera mugitzen da, koadro handiagoa, zabalagoa hartzen du, gure gizadiaren “bizitzako bidearen” zentzuaz: Zein da Jainkoak gizakiontzat duen asmoa? Zein da mundu honetako gure erromesaldiaren xedea? Gogojardunetan erantzuten die Ignaziok galdera hauei, erantzun soil baina sakonez : «Pertsona Jainko gure Jauna goresteko, jauresteko eta zerbitzatzeko egina da eta, horren bidez, bere arima salbatzeko; eta lur gaineko beste gauzak pertsonarentzat eginak dira, zein xedetarako egina izan den pertsona, huraxe erdiesten lagun diezaioten».
Adierazpen hau xumea baina sakona da. Jainkoak Harekin bat egiteko (“arima salbatzeko”, dio Ignaziok) sortu gintuen. Mundu honetan lurreko gauza zoragarriak goretsiz eta eskertuz hurbiltzen gara Jainkoagana, eta erakusten dugun miresmenez gizadiarenganako eta Jainkoak sortu dituen dohainekiko errespetu sakonean, eta geure hurkoak zerbitzatuz Jainkoa zerbitzatzeagatik.
Benetako askatasun espiritualaren jabe naiz, Jainkoaren maitasunak oso osorik harrapatzen nauenean, nire bihotzaren nahi guztien eta horietatik sortzen diren ekintza, maitasun, pentsamendu eta erabaki guztiak Jainkoarengana, nire Aita/Amarengana, eta haren zerbitzu eta goresmenerako zuzentzen direnean bakarrik.
Hasi gaitezen gogoeta egiten geure kasa: badakigu zertarako den kafe-makina bat; zertarako dira gizakiak?
Testuak:
104. salmoa. Niri deitzen didan Jainkoa da ni eta beste gainerako dena egin zuena, Berak maitatu egin ninduelako.
Hasiera 22:1-18. Abrahamen sinesmenaren testuak zalantzan jartzen du nire sinesmenaren askatasuna, eta neure askatasuna bera.
Markos 12:28-34. Jainkoa Maitatzea da nire Sustraia eta Oinarria.
Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Jesusekin, lagun batek beste batekin hitz egiten duen bezala hitz eginez. Egindako bide-zatian aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.
Bizikletentzat oso zaila
Bizikletaz egiteko oso zaila da. Igoeran aldapa oso handia dago, baina okerragoa da goiko zatian egiten den lokatza.
Opakuara arte ezin da bidezidorretatik joan: bizikleta alboan dela ibili behar da eta batzuetan markatu gabeko ordezko bideak aurkitzea komeni da.
Hobe da beste bideren bat hartzea, Opakua gainera bidez joan ahal izateko eta gero Iturrieta gainera. Lehenengo A-2128 errepidetik Opakuara arte, eta Iturrieta jarraitu. Jaitsiera apur bat zaila izan daiteke bizikletaz egiteko, hori dela eta, nahi izanez gero bizikleta alboan dela jaitsi daiteke edo Kontrastara jaitsi errepidez eta handik Ullibarrira joan. Oinez doazenentzat, neguan kontu handiz ibili behar da eta ez da komenigarria elurrarekin ibiltzea.
Araia: 0 km.
Albeniz: 2,2 km.
San Roman/Durruma: 4,3 km.
Entziako (Bikuña) mendatea: 11,9 km.
Mendate Berria: 18,5 km.
Uribarri: 20,5 km. Alda: 22 km.
Leave a Reply