Alda Genevilla
18,5 Kms
Arriskutsua da mundu guztia bide beretik joanaraztea eta okerragoa gainerakoak norberak neurtzea
Udaletxearen ondoko etxeen atzetik hasten den lurrezko bidetik irtengo gara. Lehenengo bidegurutzean ezker hartuko dugu eta zuzen jarraituko dugu Done Bikendira arte. Arretaz begiratuko diogu herriaren sarrerako parkearen erdian dagoen enbor handiari: Done Bikendiren “maiatza” da. Herriko iturrirantz eta elizarantz, XVI. mende bukerakoa, abiatuko gara. Herritik Uriondo kaletik aterako gara, elizaren atzean justu, eta eskumarantz hartu, GR 282ren marka gorriak eta zuriak jarraituz.
Hemen gaurko aukera biak banatzen dira: erromesak bere ustez aukerarik onena hartu behar du. Batek Santa Cruz-era eramango gaitu, Oteo eta Antoñana herrietatik eta besteak Orbisotik pasarazten gaitu. Helmuga bera da. Antoñanatik joateko Uriondo kalea jarraitu eta eskumarako lehenengo bidea hartu, herriko etxeak bukatzen direnean. Beste aukerak zuzen-zuzen jarraitzen du Uriondo kaletik eta aurrerago azalduko dugu.
Oteo eta Antoñana bidea gutxi trazatuta, baina ondo markatuta dago GR 282 delako. Seinale gorri eta zuriak jarraituko ditugu. Zelaietatik zehar pasatu, mendi- bidexka argiago bat aurkitu arte. Igotzen hasiko gara gure eskumarantz A- 2128 errepidea aurkitu arte, zein gure azpitik geratuko den. Beti bide beretik jarraituko dugu, errepidearekin paraleloan. Jaisteko puntura heldu eta honek asfaltatutako errepidera eramango gaitu eta hau zeharkatu behar dugu: GRren adierazpenak jarraitu Oteorantz.
Bideak errepidearekin paralelo jarraitzen du, baina honen azpitik eta ezkerrara utziz Oteo herria ikustean beste aldera gurutzatu herrira zuzenean joateko. Oteo zeharkatu Beheko kaletik eta zerumugarantz zuzentzen den mendi- bidea hatu. GRren marka gorriak eta zuriak jarraitu.
Laister aurkituko dugun bidegurutzean eskumara hartu daramagun bidea jarraituz. Gure bidearekin bat egiten du beste bide batek eskumatik, baina guk zuzen jarrituko dugu. Gure bidea ondo trazatuta dago eta ez dugu desbiderapenik hartuko Antoñana bistan eduki arte. Momentu horretan desbiderapena hartu eskumarantz eta honek herri erdigunera eramango gaitu. Elizaren atzetik pasatu eta eskumarantz giratu A-132 errepidera hurbiltzeko.
Errepidera heltzean , eskumara jo oinezkoen zubia igotzeko eta duela gutxi berritutako Euskal- Nafartar tren geltoki zaharrera helduko gara. Bagoi batzuek Kanpezura iritsi arte trenaren aintzinako bidetik joango garela gogorararzten digute. Eskumara uzten dugun tren geltokia pasatuta, A-3136 errepide asfaltatura zuzenduko gara eta ezkerrera hartu. Zuzen – zuzen jarraituko dugu beti eta 500 metrora ezkerreran dagoen mendi- bidexka hartu eta zubi txiki batera helduko gara. Seinaleztatuta dago, baina gure norabidearen kontran. Bide horretatik Kanpezura helduko gara.
Bide beretik beti zuzen, A-132 errepdea gurutzten duen zubi batera helduko gara. Zuzen jarraitu, eta orain errepidea gure eskumara geratuko da. Bidegurutze batera helduko gara: hemen Orbistotik joateko aukera hartu zuten erromesekin bat egingo dugu. Batera sartuko gara Santa Cruz-era Arrabal kaletik.
Orbisotik doan bideak zuzen jarraitzen du San Vicente de Aranatik irteten den mendi- bidetik. Ezkerretik bide batek bat egiten du gurearekin, baina guk zuzen jarraituko dugu zelaietarantz. Animalia- baserri bat ezkerrera utzi eta ondo trazatuta dagoen bidetik igoko gara basoan sartuz. Orbisorantz zuzentzen den mendi bizikleta (BTT) batzuen zirkuito baten markak jarraituko ditugu .
Bidea estutu egiten da eta gutxi trazatuta, zelai batera heldu arte, non bidea zabaldu egiten den berriro. Zuzen jarraituko dugu beti, gurutzatzen duten beste biderik hartu gabe. Orbisorantz goaz zuzenean. Herria Kale Nagusitik zeharkatu eta azkenean eskumara giratu eta gero ezkerrera Kanpezurako irteera errepidea hartzeko.
Herritik 200 metrora, errepidea utziko dugu gure eskumara hasten den bide asfaltatua hartzeko. Lehenengo bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu. Animalia- baserri bat eskumara utzi eta zuzen jarraituko dugu bide beretik. Etxe batzuen ostean, A-2128 errepidera gerturatuko gara. Ezkerrera hartuko dugu eta Santa Kruzerako sarrerako biribilgunera gerturatuko gara. Hemen Antoñanatik datozen erromesekin bat egingo dugu.
Santikurutze Kanpezu herriaren sarrerara iritsi gara. A-132 errepidea igaro eta herrian sartuko gara, Arrabal kaletik, honek plaza nagusira eramango gaitu elizatik eta Yoar kaletik gertu. Kale honetan Torkarako Bideaz galdetuko dugu, mendi-bide horrek eramango baikaitu Genevillaraino. GR adierazten duen zutabe bat eta bideko seinale gorri eta zuriek adieraziko digute zein bide jarraitu. Herritik 200 m-ra, mendi-bide zabala utzi eta gure eskuinera egongo den beste bide bat hartuko dugu, hau ez da bestea bezain garbia. GR seinaleei jarraituko diegu eta basotik igaroko gara. Lau kilometro eta erdi inguru egin ondoren, bidea eskuinera biratzen da, eta NA-743 errepide asfaltatura iritsiko gara. Bide honek eramango gaitu Genevillara.
ALDA
Taxi Juan Francisco Gonzalez Flores (Agurain) . Tel: 945 301 113
Taxi Carlos Pérez (en San Vicente de Arana). 686 391 355 / 659 641 183
GENEVILLA
Ayuntamiento . Tel: 948 444 130.
Landetxea El Encinedo . (osorik alokatzen da). Norte kalea, 2.
Landetxea Usategieta . (erromesentzat, % 10eko beherapena). Tel: 649.851.602 / 948.378.926.
Taxi . 931 780 030
ORBISO
Marivi Landa-turismoa . Herreria kalea 7-9. Orbiso. Tel: 945 415 030.
SAN VICENTE DE ARANA
Ayuntamiento de San Vicente de Arana . Telf.: 945 406 006. Han abierto un refugio para peregrinos.
Restaurante Obenkun 945406123 Bar Vito Etxea 945406065
Taxi Juan Pérez . 945 406 064 / 659 641 183
SANTA CRUZ DE CAMPEZO
Ayuntamiento . Tel. 945 405 443
Ibernalo Landetxea dago . Ibernaloko Andre Mariaren Ermitan, Ibernalo Landetxea dago (herritik 1,5 kilometrotara), baina jatetxea ez da urte osoan irekita egoten, beraz, afaria eta gosaria ekarri beharra dago. Ibernaloko Ermitarako errepidea z/g. Tel: 945 102 271 / 647 911 484
Landetxea . Bada beste landetxe bat ere, baina osorik alokatzen da. Udaletxea. Tel: 945 405 443.
Hostal de peregrinos. Kampezu Aterpea. Calle Arrabal 97, 945 212 051 / 683 776 164 / 657360839 [email protected]
Taxi . 661 830 677
Done Bikendi Harana jaitsi ondoren, Kanpezurako errepidea hartzea, aukera arin eta azkarra izan daiteke. Kanpezura sartzeko bidegurutzera iritsitakoan, bidea jarraitzeko aukera dago bizikletan doazenentzat eta bainu bat hartzeko ibaiko igerilekuetan (puntu honetatik 2 km-ra). Kanpezutik Genevillara, Torka Bidea egingo dugu, seinale gorri eta zuriz ongi adierazitako mendi-bidea da (seinale zuri eta horiekin partekatua). Orbisoko herrixkan ostatatu gaitezken, landetxeak baitaude. Ez dago gure bidean, baina ez da desbideratze handia (Done Bikendi Haranatik 5 km eta Kanpezutik 3 km).
DONE BIKENDI HARANA: Herrixka txikia. Maiatzaren 3tik irailera arte, herriaren sarrerako parkean “zuhaitz babeslea” jartzen da, soro-zelaiak babesteko. Menditik ekarri eta herriko gizonek erritual bati jarraituaz haize-orratz bat jartzen diote, haizea zuzentzeko; enborrean guraize batzuk sartzen dituzte, txingorra edo ekaitza ekarri nahi duten hodeiei aurre egiteko; argizarizko gurutze bat ere jartzen dute, herriko jendearen ahalegina eta lanaren adierazgarri, beraien uzta izateko gogor egiten baitute lan. Zuhaitz sinboliko honen babesteko gaitasuna hazteko, Ostegun Santu egunez erabilitako korporala lotzen zaio. Erritual hori zuzentzearen arduraduna Vicente jauna da eta bere esaten azken 70 urtean ez da inolako zoritxarrik egon eguraldi txarraren ondorioz. Elizan erretaula errenazentista ikusgarria dago. Jatetxe-taberna eta denda daude.
ANTOÑANA: Kanpezuko udalerrian dagoen herrixka txikia da. Basoetan boilurra bildu eta landatzen da. 1182an Nafarroako Antso Jakitunak fundatu zuen herri gotortu gisa. Herriko egiturak presentzia historikoa mantentzen du, hala nola, harrizko jauregiak, Arquillos kalearen azpialdean dagoen Etxe- Dorrea, antzinako harresira atxikita, XIII. mendekoa. Eliza, Done Bikendi Martiriaren izenean eraikia, aurreko eliza- gotorlekuaren ordez altxatu zuten. Ataria eta aurrealdea XVIII. mendekoak dira eta dorrea estilo neoklasikokoa. Herriaren irteeran Euskal- Nafartar Trenaren Museoa dago. Aintzina trenak Lizarra eta Gasteiz elkartzen zituen. Egun, 25 kilometro inguruko burdinbide berdea da eta txirrindulari ugari ibiltzen dira bertatik.
ORBISO: Herrixka txikia da eta urre garaia XVI. mendean bizi izan zuen. Eliza San Andresen izenean eraiki zen eta barroko garaiko dorre ederra du, bi gorputzekoa, kupula oboide batek errenatatua eta linterna zilindrikoa, XVII. mendeako bigarren erdialdekoa. Tenplua, oin karratuduna, XVI. mendean egin zen, eta barruan Done Jakueri eskainitako erretabloa dago. Honek erromesak handik pasatzean santuari zioten debozioa adieraz dezake. Erromesentzako zerbitzu gutxi dago, baina bai ostatua.
SANTIKURUTZE KANPEZU: Bost herrixkak osatzen duten udalerriaren buru da. Kanpezuko lurretan barduliarrak bizi izan ziren Kristo aurreko 18. urtean. 823 urtean Abd-Al-Karin jeneral arabiarrak suntsitu zuen Kanpezuko bailara, auzoak hondatu eta uztak errez. Bailara hau Gaztelako Alfonso VI.a errege zela eraiki zen berriro. XII. mendean herria gotorlekua zen eta harresiz inguratuta zegoen. Nafarroako eta Gaztelako erresumak sarri borrokatu ziren herri hau berenganatzeko, bere kokapen estrategikoa zela eta. Nafarroako Erresumarena izan zen 1200 urtera arte, urte horretan bereganatu baitzuen Alfonso VII.a Gaztelako erregeak. 1368 urtean, berriro Nafarroako Erresumaren menpera pasa zen, baina Gaztela jabetu zen berriro 1377 urtean. Bere gotorlekuen zenbait hondakin gelditzen dira plazan oraindik, baina ia erabat suntsituta gelditu ziren independentziako gerra eta gerra karlisten ondoren. Igokundeko Andre Mariaren eliza nabarmentzen da bertan, eta Euskadiko Monumentu Historiko dago izendatua. Tenplua gotikoa bada ere (XVII. mendekoa), XIII. mendekoa da (Portada Pietatearen erliebeekin) bere lehen eraikuntza. Ate nagusia XVI. mendekoa da, bere kapiteletan San Joan eta Amabirjinaren erliebeak dituela, Jesusen hilobian. Elizako korua, errenazentista gotikoa da, XVI. mendekoa. Herri honetan jatetxeak, supermerkatuak, bankua eta osasun-etxea daude. Taxi zerbitzua: 661 830 677.
GENEVILLA: Herrixka txikia da, baina San Estebani eskainitako eliza polit bat du. XII. mendean eraikia da, eta gero XVI. mendean berriztatua, gotiko errenazentista garaiko osagai arkitektonikoekin. Bere barruan erretaula nagusi zoragarri bat du, Nafarroako bi erretaula onenetakoentzat hartua da bere estiloan. Naiarako dukea izan zen 1549an erretaula zoragarri hau eraikitzeko dirua eman zuena eta seguru asko beste batzuk eraikitzeko ere eman izango zuen, hala nola, Lapoblacionekoa. Genevillan, bertako babarrun zuri bikainak dasta daitezke, herri honetako plater tipikoa baita, herritarrek era tradizionalen prestatzen dutena. Dena dela, adi herrian ez baitago ez taberna-jatetxerik ez dendarik, beraz, bazkaria-afaria-gosaria Kanpezutik eraman behar da edo Kanpezura joan taxiz.
Oharpenak: Badakigu oso garrantzitsua dela prestamen-otoitzaren inguruan gogoeta egitea. Gogora dezagun ez dugula presarik izan behar hausnartzen ari garenean. Gaur aintzat hartu nahi ditugu, gure Jainkoak bere maitasuna komunikatzeko erabiltzen dituen “bitarteko” guztiak, eta “bitarteko” hauei eman behar zaien erabilera.
Eskaria: Eskatzen dizut, Jauna, nire ekintza guztiek Zugan aurki dezatela argia, eta zure graziaren bidez burutuak izan daitezela, nire asmo eta ekintza guztiek beti Zugan izan dezatela hasiera eta Zugatik amai daitezela zorionez.
Gogoetak: Gaur, giza bizitzaren xedeaz egingo dugu gogoeta, Gogojardunetan Ignaziok esaldi honetaz dioena hausnartuz: «eta lur gaineko beste gauzak gizonarentzat eginak dira, zein xedetarako egina izan den gizona, huraxe erdiesten lagun diezaioten». Eta Ignaziok berak argitzen dizkigu esaldi honetan dauden zenbait inplikazio zail: «Horra zergatik gizonak haietaz baliatu behar duen bere xederako laguntzen dioten adina, eta haietatik aldendu hartarako galarazten dioten adina. Horregatik, gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian; halako gisaz non geure aldetik ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, bizitza luzea laburra baino, eta berdin gainerako guztian; bakar-bakarrik irrikatzen eta hautatzen dugula ongiena garamatzana sortuak izan garen xedera».
“Ezaxola” izatea, Ignazioren hitzetan, “aske”izatea da, hau da, aske sentitu behar dugu “sortua” edo gizatiarra besterik ez den gauza baten loturetatik, mendetasunetik, esklabotzatik edo horren liluratik, gure bidean benetako xedearen oztopo gertatzen baitzaigu hainbat aldiz. Hau da, ezaxola izatea da bizitza ederra bizitzeko obsesioz existitzera ez iristea, gure bizitza geure buruaren zerbitzu huts eta Jainkoaren planerako balio ez duela bilakatuko baitugu. Aske izan nahi dugu gure benetako xederako aske izaten utziko ez digun edozertatik. Jainkoa maitatzea jarri nahi dugu edonolako giza atxikimen hutsaren gainetik. Bizitza orekatua, bizitzara ordenatua bizi behar dugu; hau da, harreman egokia izan, pertsonekin, diruarekin eta gauzekin, haien esklabo bihur ez gaitzaten, ez gaitezen bizi munduari kateaturik. Lurreko gauzek gure xedea lortzen laguntzen diguten bezala, gure helburutik urrundu ere egin gaitzakete, horiekin kontzentraturik eta itsuturik bizi baldin bagara, gure helburu nagusiaz baino gehiago. Ezin ditugu mundu honetan sortutako gauzak, gure bizitzako helburuarekin nahasi eta haiek gure Jainko bihurtu.
Gai honetan miresten ditugun pertsonen zerrenda bat egin dezakegu. Zer da haiengan gehien miresten duguna? Behar bada iraganean beren santutasunagatik nabarmendu diren pertsonengan pentsa dezakegu, edo oraingo pertsonengan, eta dirudienez bizitzeko era osasuntsu, orekatu eta aske honetan bizi direnak. Une hau ez da geure buruak epaitzeko eta geure akatsen kontzientzia hartzeko unea. Momentuz, gure sustraiaren eta oinarriaren zentzu garbia, eta gure bizitzan amesten ditugun idealen zentzu garbia, garatzeko ahaleginean ari gara.
Testuak:
8. salmoa. Zer da gizaki ahul bat, Zu hartaz hainbeste arduratzeko?
Erromatarrei 8,5-6.12-18. Jainkoaren Espirituak gidatutako guztiak dira Jainkoaren seme-alaba. Espirituaren arabera bizi direnek Espirituan dute beren burua.
Filipoarrei 1:21-26; 3:7-16; 4:10-13. Hemen eta orain, zenbateraino identifika naiteke San Pauloren jarrerarekin?
Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Jesusekin, lagun batek beste batekin hitz egiten duen bezala hitz eginez. Egindako bide-zatian aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.
Bizikletaz egiteko erraza
Bi aukera daude deskribapenenan adierazten den bezala:
Alda: Km 0.
San Vicente de Arana: Km 3,3.
Oteo: Km 6,8.
Antoñana: Km 11,2.
Santa Cruz de Campezo: Km 18,7.
Genevilla: Km 23,5.
Alda: Km 0.
San Vicente de Arana: Km 3,3.
Orbiso: Km 10,4.
Santa Cruz de Campezo: Km 13,5.
Genevilla: Km 18,5.
Leave a Reply