Arantzazu Araia
18 Kms
El que vive con intensidad en unos momentos se eleva con velocidad sorprendente a un grado tal de virtud que el perezoso no alcanza después de muchos años.
Arantzazuko Amabirjina agurtu eta bertatik abiatzen den bidea, seinale gorri eta zuriak dituena, hartuko dugu. Santutegia eskuinera izango dugu, eta azken etxeetaraino jarraitzen duen errepidea jarraituz utziko dugu atzera. Urbirako bidearen seinaleei jarraituko diegu. Beti aurrera eta gorantz jarraituko dugu. Hiru bideko bidegurutze batera iritsiko gara, iturri bat hurbil duena. Erdiko bidea hartuko dugu (Urbiarako igoera markatzen duen seinalea), beste biak utzita. Aurrerago, pista zabal eta itzaldun batetik minutu batzuk ibili ondoren, Erroiti iturrira ailegatzen gara, Amabirjina Rodrigo Baltzategi artzainari agertu zitzaioneko puntua, legendaren arabera.
Bidea sigi-sagan doa Elorrola lepora bidean. Beti Bide Nagusiko seinale gorri eta zurien bidetik. Mendatera iritsi eta pozik hartzen dugu jaitsierako bidea. Urbiako Andra Mariren Ermitara (1924) iritsiko gara, ezkerrera geldituko zaiguna, gu goazen mendi bidearen ondoan, eta Urbiako aterpera iritsiko gara. Aterpeko tabernan freskagarri on bat har dezakegu uda garaian.
Mendi-bidetik jarraituko dugu, aldendu gabe; bidea ongi markatuta dago eta zabala da. Aurrerago, larretan artzainen aterpe batzuen artean pasatzen gara. Pixka bat aurrerago, Zorrotzarriko monolitoaren ondotik pasako gara, eta horren ondoan ia, Perusaroi mendiko aterpea. Beti aurrera, beherantz doan lurrezko bidetik joan behar da, berriro gora hasteko. Hemen bi aukera ditugu: mendi- bidetik jarraitu eta Araiarantza abiatu edo ezkerretik sartu, basorako bidexka jarraitu eta zutoinek adierazten duten bidea hartu Araiarantz. Basoko bidea ona da oinez doazen erromesentzako. Lehenengo linea-elektrikoetara garamatza eta geroxeago, baso ederrak zeharkatuz, ardi artegietara heltzen gara eta zuzenean Araiako herrira jaisten gara. Heldu baino lehen, herriko igerilekuetarako bidexka har dezakegu.
Mendi- bide zabaletik aurrera egiten badugu beti, Done Jakue bideko zutoin hori batzuk aurkituko ditugu, baina hauek ez dute Araiara eramaten, Zalduondora baizik. Zalantzarik gabe bide zabala, hobea da bizikletentzat.
Zumarraundi izeneko lautada txiki batera iritsiko gara. Eskuinera, bide asfaltatu bat hasten da, hortik Araiara iritsiko gara (bi kilometrotara ezkerraldean oharra dago: “Araia 4km GR-25” baina ez da hori hartzea gomendatzen, bira handia egin behar baita). Beherantz goazela, urtegi batera iritsiko gara: kontuz hemen, hurrengo bidegurutzean ezkerrera hartu behar baitugu, errepidea utzita. Eskuinera utziko dugu Gartzabal baserria. Errepide asfaltatuari jarraituz, Araian sartuko gara, igerilekuak dauden gune baten ingurutik pasa ondoren. Goazen bidean aurrera jarraituz, elizara eta udaletxera iritsiko gara.
ALBENIZ
Refugio casa de la Iglesia . Tel: 945 261 676 (en la etapa siguiente, para grupos de más de 10 peregrinos)
ARAIA
Korta-Albergue de peregrinos. C/ Andra Mari, 23, https://acortar.link/japVMT
Udaletxea Tel: 945 304 006 / 945 314 566.
Hotel Andamur San Roman ** . 2 Araiako km, San Roman errepidetik. Tel.: 945 31 47 83
Taxi Berasategui . Tel: 699 445 403
EGUINO
Casa de Oración Haiztur . (fuera del Camino a unos 5 km de Araia) San Esteban Kalea, 1. Tel: 945 31 46 37 e-mail: [email protected]
IBARGUREN
Landetxea Legaire Etxea . C/San Martín, 2. Tel: 626 895 798. (Bidetik kanpo, ez oso urrun)
SAN ROMÁN
Hotel Andamur . (en la etapa siguiente, Polígono Okiturri) Carretera N-I, Tel: 945 314 783
Pensión El Ventorro . Al otro lado de la gasolinera Andamur. Tel: 945 304 372.
ZALDUONDO
Casa rural Aizkomendi . Errotalde Kalea, 5 Tel:679 908 531
Casa rural Arkauzetxea . C/ Errotalde, 5 Tel: 679 908 531
Casa rural Eikolara, Barrio Arbinatea, 8 Tel: 945 386 898 // 629 407 767
Etapa gogorra gaurkoa, Arantzazutik gora igoera gogorra izan dugulako eta baita gero jaitsiera ere, aldapatsua izan baita Araiara iristeko. Aizkorri-Aratz mendi-zerraren parkean gaude, hemen baitaude Kantauri eta Mediterraneo isuriak bereizten dituzten mendirik garaienak (Aitxuri 1.551 m). Eguraldi baldintzekin kontu izan. Behe-lainorik ez badago, bidea pista zabaletatik igarotzen da, tarte batean ezik (mendatearen inguruan, 1.180 m-ra), bide-zidorra hartxintxarrez prestatua baitago (oso baldintza onetan, behe-lainoarekin eta ikusteko moduan) eta hain zuzen biderik zabalenak zuzen aurrera jarraitzen duen puntuan. Kilometro bat edo bi aurrerago, berriro arreta jarri behar dugu: pista utziko dugu, bailarara jaisten baita nabarmen, bidexka ez oso garbi eta belartsu batetik jarraitzeko, San Adriango tuneletik datorren Donejakue Bidearekin bat egiteko aukera emanez. Donejakue Bidea hartuta, bere gezi horiak jarraituko ditugu, Zalduondo edo Araiako bidegurutzera eramango gaituena (igerilekuak eta herria). Gu Araiara goaz, ezkerreko bidetik.
ARAIA: Asparrena udalerriko herrigune nagusia da, elkarren artean hurbil dauden 10 herrixka biltzen baitira bertan. 1.500 biztanle pasarekin, Araia da udalerri honetako zerbitzuen gunea. Udaletxea barroko estilokoa da, Asparrena Anaidiko armarriarekin. San Pedro eliza XV. mendekoa da, eta erretaula neoklasikoa du barruan. Herri honetan jatetxea, supermerkatua, botika eta banketxea ditugu.
Adi: datorren etapa Aldan amaituko da eta han ez dago ez dendarik ez jatetxerik, beraz, hurrengo egunerako jatekoa eraman beharra dago.
Oharpenak: Prestamen-otoitzaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu eta hori hausnartzen denbora hartzea komeni da. Gogora dezagun Ignaziok esaten digula gehiago asetzen duela “gauzak barrenean sentitu eta gozatzeak” asko jakiteak baino, eta beraz ez dugu presarik izan behar. Gaur gure Sustraiaren eta Oinarriaren inguruan begiratu behar dugu, gizon-emakumeok zein Xedetarako izan garen eginak. Ikuspegi globala izatea ezinbestekoa da, aurrerago zehazteko.
Eskaria: Jauna, zure Maitasuna nire bizitzan sentitzeko grazia eman diezadazun nahi nuke, eskerrak emateko ekintza sakon baten bidez. Lagun iezadazu Jauna, nire bizitzaren oinarria zure nahiaren arabera aurkitzen.
Gogoetak: Gure bizitza osoa bidaia espirituala izan dela gogoratzen hasiko gara. Bidean goazela, denbora bat hartuko dugu gure historia gogoratzeko, hau da, otoitzaren bidez bidaiatzen utziko diogu gure adimenari. Gogoratuko ditugu eta Jainkoari utziko diogu gure iraganeko une gakoak erakuts diezazkigun, era guztietako argazki-albuma, mingarriak batzuek, alaiak besteak: gure bizitzako une honetara ekarri gaituen historia da. Nor naiz ni? Nola iritsi naiz puntu honetara nire bizitzan? Zein pertsona, leku edo unek izan dute eragin garrantzitsua, eta lagundu dute, ni orain naizen hau moldatzen? Bidelagun izan ditzagula azaleratzen diren irudi hauek, eskerronezko edo saminezko sentimenduekin batera.
Seguru asko, une ederrekin batera izango dira lotsa sentimenduak ekartzen dizkiguten pertsonak edo bizitzako alderdiren batzuk, ahaztu nahi ditugun uneak eta inola ere uste ez dugunak Jainkoak onar ditzakeenik. Aurkez diezazkiogun Jainkoari une horiek, geure burua onartzeko bidean hazten lagun diezagun. Ez dugu geure buruarekin erabat adiskidetuta sentitzeko edo gaur dena “konponduta” utzi beharrik sentitu behar: gaur azaleratutako jendea, uneak eta sentimenduak, hazi gerta daitezke Jainkoarekin egingo dugun gure bidean, gure erromesaldia garatzen goazen heinean. “Gure bizitza osoa Jainkoari aurkezteko” prozesua ari gara bizitzen, eta horrek alaitasunez eta eskerronez betetzen gaitu, baina damuz eta lotsaz ere bete gaitzake. Bilatzen ditugun fruituak, eskerrona, ulermena eta norbere buruaren onarpena dira, eta baita Jainkoak onartuak garela ulertzea ere. Pentsa dezagun geuregan «urrea garbitzen» ari bagina bezala, datozkigun ideia guztien artean gure bizitza iragaziz, «urrea» bakarrik gelditu arte, gehiago ikas dezakegun edo geu hazi gaitezkeen bizitzako alderdiak, Jainkoak gogoeta egiteko gidatzen gaituen egoerak ere aurkituz
Testuak:
Oseas 11,1-9. Niganako Haren maitasuna samurtasunez beterik dago.
139. salmoa, 1-14.17-18. Beldurrez eta miresmenez gogoratzen dut, nola Jainkoak zaindu izan nauen une alai eta mingarrietan, arrakasta eta porrot garaian, leialtasun garaian eta baita desleiala izan naizenean ere.
Gogojardunak, 5: «Gogojardunak hartzen ari denari on handia egiten dio haiei ekiteak bere Egile eta Jaunarekiko adore handiz eta esku zabal-zabalez, bere nahimen eta askatasun osoa eskainiz, Jainko handia balia dadin bai haren pertsonaz, bai daukan guztiaz, bere borondate txit santuaren arabera».
Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Jesusekin, lagun batek beste batekin hitz egiten duen bezala hitz eginez. Egindako bide-zatian aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.
Bizikletaz egiteko zaila
igotzerakoan bizikletari bultza beharra dago. Gainera, ez dago argi Parke Naturaletik bizikletaz igarotzerik dagoen, motordun ibilgailuekin igarotzerik ez baitago.
Oinez doanentzat, neguan oso kontuz ibili beharreko tokia da eta elurra egindakoan ez joatea hobe da.
Bi aukera daude deskribapenenan adierazten den bezala:
Arantzazu: Km 0.
Refugio de Urbia: Km 5.
Araia: Km 16,3 (basoko bidetik)
Arantzazu: 0 km.
Urbiako Aterpea: 5 km.
Zumarraundi lautada: 11,5 km.
Araia: 17,7 km. (bide zabaletik)
Leave a Reply