Zumarraga Arantzazu

21,4 Kms

Kanpoko gizakia baino barnekoa diziplinatzen askoz ahalegin handiagoa egin behar dugu, espirituak hezurrek baino lan handiagoa ematen baitu.

Mendira igotzeko gogoz jaiki behar dugu, eta tren geltokitik abiatuko gara. Eraikinaren aurrealdeari begira, eskuinera hartuko dugu, GI-3771 errepidea edo Ipeñarrieta kalea bilatzeko. Kale honetan aurrera jarraituko dugu, herritik irteteko. Trenbide gainetik igarotzen den zubiaren azpitik pasako gara. Gu beti trenbidearen paraleloan joango gara, hau ezkerrera dugula.

Urola ibaia gainetik igarotzen duen zubi bat pasako dugu, trenbidearen ondotik jarraituko dugu. 1,5 km-an, gure bide asfaltatua moztuta ikusiko dugu eta eskuinera hartuko dugu, angelu zuzenean, GI-2630 errepidera hurbiltzeko. Bertara iritsita, ezkerrera hartuko dugu Legazpiko herrian sartzeko. Beti, fabrikaz betetako kale horretan aurrera jarraituko dugu, eta etxeak beren lorategiekin ikusiko ditugu aurrerago. Bidegurutze batera iritsiko gara, eta eskuinera hartuko dugu, kale Nagusitik, Legazpiko parrokia-elizara bidean.

Zuzen jarraituko dugu Aizkorri kaletik eta herritik irtengo dugu. Futbol zelaia eta kirol pistak ikusiko ditugu eskuinera. Biribilgune batera iritsiko gara eta gurutzatu egingo dugu. Trenbidearen paralelo doan bide asfaltatua hartuko dugu, trenbidea ezkerrera dugula. Gure bidea trenbidearen eta ibaiaren artean doa. Fabrikak eta etxeak gurutzatuko ditugu. Beti aurrera, bidean ikusiko ditugun zubietan ibaia gurutzatu gabe. Beti aurrera.

Kirol-gune batera iritsiko gara, pilotan jokatzeko “Pilotaleku” eder bat du. Pilotaleku hau berezia da, burdinazko hormak baititu. Mirandaola parkean gaude. Hemen burdina lantzen ari ziren langileei materiala urtu eta gurutze bihurtu zitzaien. Mirarizko gertakizun hau 1580an izan zen eta urtero ospatzen da maiatzaren 3an. Zutabe batean dago Telleriarterako bidea adierazita, gure ezkerrera. Bide honek GI-2630 errepidera eramango gaitu, baina ez dugu hartuko, baizik eta gure ezkerrera hasten den bide asfaltatua hartuko dugu, Telleriarte herrixkara doana.

Beti aurrera jarraituz, errepide asfaltatua jarraituko dugu, trenbidearen paraleloan, eta Brinkolara iritsiko gara. Tren geltokira eramaten duen zubiaren azpitik pasako gara. Zuzen jarraituko dugu aurrera, eta kale horretatik igaroko dugu herrixka hau, GI-3511 errepidera iritsi arte. Zutabe batean dago adierazita GR-120, Barrendiolako (Barrendiola – Aizkorri) urtegira igotzeko.

Behin urtegira iritsita, gurutzatu egingo dugu. Bestaldean baso-bide bat hasten da, urtegia inguratzen duena, hortik joko dugu. Bidea GR-120ko seinale zuri eta gorriekin markatua dago. Bidegurutze batera iritsiko gara eta eskuinera hartuko dugu, zuhaitzak dauden aldera igotzeko. Bidea basoan ezkutatzen da. Beti jarraituko ditugu GR-120 seinaleak. Artegi batzuetara iritsiko gara, gure eskuinetara ikusiko ditugu eraikin horiek. Gorantz jarraituko dugu, beti seinaleei jarraituz, sigi-sagan (Z) egingo dugu bidea aldapa menderatzeko. Zuhaitzak atzean gelditu dira eta neguan bagabiltza elurra izango dugu bidelagun.

Biozkornia mendatera iritsiko gara eta Arriurdin mendiak (1.273m) egingo digu diosala. Eskertzen diogu eman digun igoera bikaina. Zutabe batek adieraziko digu Arantzazurako bidea. Beti seinaleei jarraituko diegu, neguan eta elurrarekin ikusten nahiko zailak izan daitezkeen arren. Bidea ez da garbia, goi-mendietan ohikoa denez. Mendatea igarota, atseden pixka bat eta Santutegirako jaitsiera hartuko dugu. Mendiko aterpe bat aurkituko dugu, egitura zilindrikoa du.

Jaitsierak berak eraman gaitzan utziko dugu. Aterpetik jarraitzen duen mendi-bidea jarraitzen badugu, Arantzazura iritsiko gara. Nolanahi ere, pixka bat azkarrago joan nahi badugu, hain itzulinguru luzerik egin gabe, bihurgune batera iritsitakoan 90°-ko bihurgunea hartu eskuinera, zuzen jarraitu hortik eta baso baterantz abiatzen den bide-zidorra hartu. Basoaren ondoren etxe bakan batzuk. Etxeetara iritsitakoan, eskuinera hartu. Hortik beste 150mra beste etxe batzuk gehiago, eta hara iritsitakoan, ezkerrera sortzen zaizkigun bideak hartu. Arantzazura jaisten ari gara, 1km baino ez zaigu falta bertara iristeko.

GR-120 seinaleei jarraituko diegu beti.

ARANZAZU

Hostal “Goiko Benta Ostatua” . Tel: 943 781 305
Hotel Santuario de Arantzazu*** . Tel: 943 781 313
Hotel Sindika* . Tel: 943 781 303
Oficina de Turismo . Tel.: 943718911 / 943796463 turismo@debagoiena.eus
Refugio de Peregrinos . (56 camas) Tel: 943 780 500 / 656 743 148


LEGAZPI

Hotel Mauleon** . C/ Nafarroa, 16. Tel: 943 730 870
Oficina de Turismo del Alto Urola (Lenbur) . Tel: 943 730 428 Ayuntamiento Tel: 943 737030
Taxis . Tel: 943 73 00 21


TELLERIARTE

Casa rural Pastain . Tel: 943 730 672 (capacidad 12 personas)


ZUMARRAGA

Taxi Ivan Molina . Tel: 620 511 533
Taxi X. Gaztañaga . 679 443 483 / 943 725 912

Etapa gogorra, Brinkolatik gorakoa aldapa latza baita. Neguan kontu handia izan behar da elurrarekin eta hotzarekin.

LEGAZPI: 8.700 biztanleko udalerria. Bere bizitza, burdinaren eta beronen transformazioaren inguruan mugitzen da. Udaletxetik gertu Jasokundeko Andre Mariaren eliza polita ikus dezakegu, XIV. mendekoa. Baita Bikuña jauregia ere, XVI. mendean eraikia. Jatetxeak, supermerkatuak, botikak eta banketxeak daude.

TELLERIARTE: Herrixka txikia, baserri sakabanatuekin. Herrixka igarota, Urola ibaiaren ondoan, “Elorregi jauregia” dorretxea dago. Ermita eta jauregia XVI. mendekoak dira, baina errementeria 1384koa da.

BRINKOLA: Herrixka txikia, baserri sakabanatuekin. Ez du erromesentzako zerbitzurik.

ARANTZAZU: Euskal Herriko gune espiritualetako bat, erreferentzia ezinbestekoa gure erromesaldi ignaziotar honetan. Frantziskotarren ordenak, mendeetan gorde du, leku honetan Amabirjina arantza baten gainean artzain bati agertu zitzaioneko tradizioa, artzainak harriturik esan baitzuen: “Arantzan zu?”. Esperientzia horren ondorioz, leku hori Mariaren debozioko eta erromesen gune bihurtu zen, Loiolako Ignaziok bere autobiografian jasotzen duen bezalaxe. XVI. eta XIX. mendeetan santutegia hiru aldiz berreraiki zen, suteek hondatu baitzuten. 1959an, basilika berri bat egitea erabaki zuten. Burdinazko ateak Eduardo Txillidarenak dira. Informazio gehiago nahi duenak jo beza santutegiko webgunera. Goiko Benta Ostatua San Ignazioren garaian ere bazegoen (1500ekoa da eraikina) eta antzinakoen arabera, hor ostatatu zen San Ignazio Arantzazura joan zenean. Jatetxeak ere badaude.

Oharpenak:

Prestamen-otoitzaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu, gure barne erromesaldiaren funtsezko helburua baita. Gogora dezagun hitzen batean edo uneren batean “hondoa” ukitzen bada, hobe dela aurrerago ez jarraitzea, baizik une espiritual horretantxe gelditzea, sakontasun horrek hitz egin diezagun. Gaur, otoitzean denbora tarte luze bat hartzea gomendatzen da Arantzazuko santutegira iritsitakoan, Ignaziok egin zuen bezalaxe. Esker onezko otoitza, gure bizitza osoarengatik, orain arte jaso ditugun dohainengatik, eta ez ahaztu azkena, ez baita txikia hemen egon ahal izatea!

Eskaria:

Jauna, zure Maitasuna nire bizitzan sentitzeko grazia eman diezadazun nahi nuke, eskerrak emateko ekintza sakon baten bidez.

Gogoetak:

Arantzazuko Andre Mariaren santutegira hurbiltzen goazen bitartean, bigarren eguna hartuko dugu, otoitzean, gure zoriontasun historian sakontzeko. Ibilian eta otoitz eginez, gure grazia eta ontasunen historiaren uneak gogoratuko ditugu, batez ere, une honetan gure bizitzan inflexio-puntu gisa bizi izan ditugunak. Izan al ziren uneren batzuk, erabaki garrantzitsuren bat, Jainkoaren presentziarekin batera hartutakoa edo estualdi handiko uneak Harekin gaindituak? Izan al ziren, agian, uneren batzuk, Jainkoa ez zegoela sentitutakoak? Jainkoa ezin zela presente egon uste genezakeenak? Baina Hura beti hor egon zen, Lagun onena bezala, Aita seguru bat bezala, Ama samur bat bezala. Manten ditzagun bihotzean une hauek guztiak eta senti dezagun, gure iragan bizitzako pertsona eta gertakizunekiko esker onez betetzen gaituela: Jainkoa beti ari da lanean gure inguruan. Zergatik ez aurkeztu une eta pertsona hauek guztiak Jainkoari eta eskerrak eman guzti-guztiei Haren esku eta Haren beso izan direlako?

Testuak:

Lukas 1, 46-55. Handiesten du nire arimak Jauna.

Lukas 12, 22-34. Jauna, zuk badakizu nik zer behar dudan. Ez dut zertan kezkaturik.

Azken hizketatxoa:

Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Mariarekin seme edo alaba batek bere amarekin hitz egingo lukeen bezala hitz eginez. Orain, bere santutegitik gertu gaudenez, egindako bide-zati honetan aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.

Ignaziok ez dio kalterik egin nahi bere etorkizunaz arduratzen zen bere familiari, baina bere bidea hartu beharra dauka eta hori nabarmentzen da Arantzazuko ermitan egindako lehen geldialdi honetan.

«Eta horrela, mandeme baten gainean zihoala, haren anaia batek, Oñatiraino joan nahi izan zuen harekin batera, berari jakinarazia baitzion Arantzazuko Amabirjinaren aurrean gaubeila bat egin nahi zuela. Gau hartan, biderako indar berriak hartzeko otoitz egin ondoren, Oñatin utzi zuen anaia, bisitatzera joan zen arreba baten etxean, eta Navarretera abiatu zen».

Zer pentsatu ote zuen Ignazioren anaiak Oñatin elkarrengandik bereizi zirenean? Zer hitz egin ote zuen Ignaziok Arantzazuko Amabirjinarekin otoitz-gau hartan? Bide berri bat irekitzen ari zitzaion aurrean, gure Jaunari hobeki zerbitzatzeko nahiak bakarrik gidatzen zuena. Guk ere balia dezagun une hau eskatzeko, babesa eman diezagun gure Biderako gidaritza seguru bat eta gurekin batera erromes doan Jainkoaren presentzia aurkitzen laguntzeko. Eska dezagun maite ditugun guztien babesa, Ignaziok ere egingo zuen bezala, seguru asko, bere familia osoa Amabirjinari eskainiz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Bizikletentzat oso zaila

Oso aldapa handiko igoera du eta ia bide guztian bizikletari bultzaka joan beharra dago. Beharbada hobe da Arantzazura Oñatitik joatea, bide hau luzeagoa da, baina errazagoa ere bai igotzeko. Gainera, ez dago argi Parke Naturaletik bizikletaz igarotzerik dagoen, motordun ibilgailuekin igarotzerik ez baitago. Oinez doazenentzat, neguan oso kontuz ibili beharreko tokia da eta elurra egindakoan ez joatea hobe da.

Zumarraga: Km 0.
Legazpiko eliza: Km 5,1.
Telleriarte: 8,3.
Brinkola: Km 9,7.
Urtegia: Km 11,2.
Biezkornia mendatea: Km 16,6.
Arantzazu: Km 21,4.

Bidea

Etapa eskema

Altimetria

Arantzazuko eguraldian

Arantzazu
20°
overcast clouds
humidity: 77%
wind: 3m/s NNE
H 15 • L 13
23°
Thu
31°
Fri
27°
Sat
32°
Sun