Loiola Zumarraga
18'2 Kms
Besteak hobetu nahian hasten den gizakiak denbora galtzen du, bere buruarekin hasten ez bada
Gure Ignazio Bidea hastera goaz, animoz eta eskuzabaltasunez beterik, dena espero baitezakegu gure ignaziotar erromesaldi honetatik. Atzean utzi ditugu Santutegia eta San Ignazioren Etxea. Santutegiko aparkalekutik abiatzen den bide asfaltatua hartuta, Urola ibaiaren paraleloan goaz Azkoitira bidean. Loiolako Santutegiko lorategien ondotik goaz, ezkerrera ditugu hauek. Beti aurrera jarraituz, Azkoitira iritsiko gara eta Trenbidearen Etorbiderantz joko dugu, ibairanzko bidean.
Urola ibaira iristean, ez dugu gurutzatuko eta honen paraleloan jarraituko dugu, ibaia eskuinera dugula, beti aurrera. Kaleak bidegorria du, eta berriro ibaiaren ingurura eramango gaitu. Ibaia gure eskuinera dugula jarraituko dugu, gasolindegi batera eta lantegi batzuetara iritsi arte. Zubi bat ikusiko dugu geure aurrean: azpitik igaroko dugu eta zuzen jarraituko. Zubia igaro ondoren, bide bat hasten da gure ezkerretik. Hori hartu eta IBARMIA fabrika ondotik pasako gara, hau eskuinera dugula.
Beti zuzen, bide beretik. Bideak bihurgune bat egiten du eskuin aldera, 90°-ko angelua eginez, baina guk zuzen jarraituko dugu, zubi baten azpitik igarotzen den bigarren mailako pista batetik. Ibaia eta GI-631 errepidea zubi batetik gurutzatuko dizkigu. Beti aurrera jarraituko dugu, eta 800 m-ra, berriro errepidea gurutzatuko dugu. Lehenengo tunelak ikusiko ditugu eta ez dira azkenak izango, askoz gehiago baitaude bide honetan!
Beti zuzen, bide asfaltatu honetatik, errepidearen paraleloan, beste zubi batera iritsiko gara, bi aldiz gurutzatzen du. Metro batzuk aurrerago, beste zubi bat GI-631 errepidearen gainetik. Beti bide honi jarraituz, errepidea gurutzatuko dugu berriro. Aizpurutxo auzoa utziko dugu eskuinera. Beti aurrera jarraituko dugu eta gure bideak errepidetik datorren beste batekin bat egingo du. Guk aurrera jarraituko dugu, errepidearen paraleloan doazen bideen bila; hau eta ibaia baino pixka bat gorago doazen bideen bila. Zubi eta tunel gehiago aurkituko ditugu aurrerago. Aurrera jarraituko dugu eta harrobi bat utziko dugu eskuinera.
Bidea bitan banatzen da eta eskuinekoa hartuko dugu, errepidearen eta Urola ibaiaren paraleloan jarraitzeko. Beste tunel bat eta gure ezkerrera dauden etxe batzuetara iritsiko gara. Beste tunel bat eta gure bidea azkenik GI-631 errepidera iritsiko gara, ezkerrera hartuko dugu (bidexka paraleloa), Urretxura hurbiltzeko. Errepidearen ondotik jarraituz, ur araztegi bat ikusiko dugu, eta beti errepidearen paralelo doan bideari jarraituz, Urretxu-Zumarragan sartuko gara, ibaia gurutzatu ondoren. Urola ibaiak bereizten ditu bi herri hauek. Erromesak bi herrietan aurkituko du non ostatatu.
AZCOITIA
Albergue Peregrinos ABARAXKA . (50 camas) Altamira 5, Tel: 679 464 473
AZPEITIA – LOYOLA
Taxi Mendicibal 676 68 48 50 / Taxi José Ignacio 639 14 67 07 / Taxi José Luis 603 32 40 55 / Nazabal 943 81 13 84 / Taxi Sasieta 639 336 363 / Taxi Vallina 943 39 38 48 / Taxi Martin 669 394 565
URRETXU
Urretxuko Aterpetxea. Herritik 4 kilometro eskasera, mendi hegalean gora igota, Santa Barbara ermitaren ondoan dago, Urretxuko Aterpetxea, 56 ohe eta prezio erosoekin. Tel: 943 723 387
Pensión Juana Elgarresta . Ipearrieta, 2 Tel: 943 722 250.
ZUMARRAGA
Ayuntamiento . Tel: 943 72 90 22.
Etxeberri Hotela . Etxeberri Hotela. Etxeberri kalea, z/g. (herriaren sarrera-sarreran) Tel: 943 721 211
Pensión Balentiña . Urola, 6-8. Tel: 943 725 041
Pensión Urola** . Antonino Oraá, 2. Tel: 943 533 008/ 679 525 259
Pensión Zelai** . Legazpi, 5. Tel: 670 264 922
Taxi Gaztañaga . 679 443 483 / 943 725 912
Taxi Ivan Molina . 620 511 533
Ignazio Bideko lehen etapak direnez, etapa laburrak dira. Zerbait gehiago nahiko bazenu, aukerak badaude eta hurrengo etapetan ere bada zer aukeratua. Bakoitzak berari dagokion bidea egin dezala, baina Ignaziok esango ligukeen bezala “ez dago presaka ibili beharrik, izan ere, arima ez da asko ibiltzez asetzen eta okitzen, baizik gauzak barrenean sentitzeaz eta gozatzeaz”. Aintzat hartzeko alderdia da hau, gure Ignazio Bideko lehen zati honetan: zoritxarrez, oso gutxi dira aterpe merkeak, beraz 40 edo 50 € aurreikusi beharra dago gau bakoitzeko. Behin Errioxara iritsita, izango dugu ostatu merkeagoak aurkitzeko aukera.
AZKOITIA: 11.000 biztanle pasako herria da. Loiolatik hain gertu dagoenez, erromesaldia hasi aurretik ezagutu dezake erromesak, hori da gure proposamena, Loiolako Santutegian egindako prestaketa pertsonaleko garaian. Udaletxeko plazatik gertu dago Amabirjinaren Jasokundeko eliza zoragarria. Herrian badaude erdi-aroko dorretxeak ere, Ignazioren familiarena esaterako. Idiakez dorreak edo Etxe Beltzak, horma belztua erakusten du, Bigarren Gerra Karlistan jasandako sute baten ondorioz. Herri honi “euskal pilotaren sehaska” deitzen zaio, oso sustraitua baitago bertan euskal kirol ospetsu hau.
AIZPURUTXO: Herrixka honek zenbait baserri ditu, bi mendi hegaletan sakabanatuta. Ez dago erromesentzako zerbitzurik.
URRETXU: 6.800 biztanleko herria da. Iparragirre kalean, XVI. mendeko oinetxe ospetsuak aurki ditzakegu, ongi zainduak; etxe hauek guztiek antzeko egitura izateaz gain, antzeko materialez eginda daude (harlanduarekin). Aipatzekoa da San Martin Toursekoaren eliza, harriz eta egurrez egindako eraikin luxurik gabea, bere barruan osagai errenazentistak, gotikoak eta barrokoak ditu. Udala, XVII. mendeko antzinako etxe-jauregi batean dago. Eremu arkeologiko babestu izendatuta dago Urretxu; bere Mineral eta Fosilen Museoan, 1.000 mineral pasa ditu katalogatu eta sailkatuta, eta baita bost kontinenteetako fosil ugari ere. Herrian jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta banketxeak daude.
ZUMARRAGA: 10.000 biztanle pasako herria da. 1660an eskuratu zuen hiribildu izaera, independente izaten hasiz. XIX. mendean, Zumarragak nahiko garrantzia hartu zuen Madril-Irun trenbidearen geltokia bertan ezarri zelako. Igokundeko Andre Mariaren eliza zoragarria du, XVI. mendean eraikitzen hasitakoa. Euskal gotiko egiturako eraikina da, eta barrokoak ditu aurrealdea, dorrea eta erretaula nagusia. Euskadiko plazaren erdian, Migel Lopez de Legazpi, Filipinar Uharteen kolonizatzailearen estatua bat dago, udaletxea ere plaza horretan dago Urola ibaia bere gibelean duela. Ikustekoa da gizon eta emakumeek indar erakustaldietan batetik bestera mugitzen duten harritzarra ere. Herrian jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta banketxeak daude. Udalean berariazko zigilu bat prestatu dute Ignaziotar Biderako.
Oharpenak: Gure bidea leun hasiko dugu, baina gaian sartzen dagoeneko. Oso komenigarria da denbora tarte bat hartzea prestamen-otoitzari buruz hausnartzeko. Hitzen batean edo uneren batean “hondoa” ukitzen bada, hobe da aurrerago ez jarraitzea, baizik une espiritual horretantxe gelditzea, sakontasun horrek hitz egin diezagun. Ignaziok esaten digu gehiago asetzen duela “gauzak barrenean sentitu eta gozatzeak” asko jakiteak baino.
Eskaria: Jauna, zure Maitasuna nire bizitzan sentitzeko grazia eman diezadazun nahi nuke, eskerrak emateko ekintza sakon baten bidez.
Gogoetak: Espiritualtasuna honela definitu izan da: «bizitzan zehar bidaiatzea, Jainkoaganako bidaia bihurtuz». Era horretan, bidaia espiritual bihurtzea espero dugu Espainian zehar egindako gure bidaia.
Inguratzen gaituenaren kontenplazioa eginez hasiko gara, Loiola inguruko paisaia eder hauetan. Patxadan ibiliko gara, gure bizitzako denbora bat Jainkoarekin, munduarekin eta geure buruarekin topo egiteko hartu ahal izatea den dohainaz jabetuta. Zorte handia da “gogojardun” hauek egin ahal izatea! Gure bihotza esker onez beterik dago gure erromesaldia hasterakoan. Geure sorreratik bertatik Maite eta gidatzen gaituen Hark berak ekarri gaitu hona. Eta uste sendo horrekin, ibiltzen hasiko gara. Jainko Aita/Ama dago ikusten dugun guztian eta, bere presentziak, eskerronez betetzen gaitu.
Testuak:
Isaias 55:1-11. Jainkoak beregana hurbiltzeko gonbita egiten dit niganako bere maitasunean.
Salmoa 63. Jainkoari erantzuten diot, harekin topo egiteko nire nahia adieraziz.
Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Jesusekin, lagun batek beste batekin hitz egiten duen bezala hitz eginez. Egindako bide-zatian aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.
Bizikletaz egiteko erraza
Loiola: Km 0.
Azkoitia: Km 3,5.
Aizpurutxo: Km 10,7.
Zumarraga: Km 18,2.
(120 BH oinez Loyola batetik)
Leave a Reply