Fuentes de Ebro Venta de Santa Lucía

29,6 Kms

Saia gaitezen aberatsa bere ondasunen jabe izan dadin, ondasunak bere jabe izan ordez.

Fuente de Ebro herria utzi eta Ebroko Santiago Bidea utziko dugu: Loiolako Ignaziok bere Montserraterako erromesaldian hartu zuen Errepide Nagusia jarraitzen du gure Ignazio Bideak, eta Kataluniako Donejakue Bidearen kontrako norabidean doa hain zuzen.

Elizako atean jarri eta kale nagusia hartuko dugu, aurrean duguna, eta hortik jarraituko dugu Ramón y Cajal kalera iritsi arte; kale hori gure ezkerrean dago eta behera hartuko dugu. Kale Nagusian, gure eskuinera eta ia asfaltoan, gezi hori batek aurkako bidean goazela gogoraraziko digu. Errepide nazionalera iritsi eta gurutzatu egingo dugu, kalean aurrera jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte: eskuinekoa hartuko dugu, Lorenzo Pardo Hiribidea. Adi, 250 m-ra eskuinera hartu beharko dugu, Baño kalera. Bide horretatik beti aurrera Abiadurako trenbidearen tunel batera iritsiko gara. Adi, harrobi batera iritsitakoan bidegurutze bat dago: eskuinekoa hartuko dugu AVEren trenbide aldera joateko (ezkerrekoak ohiko trenbidearen azpitik doan tunel batera eramango gaitu).

Tunela igaro eta Zaragoza-Bartzelona trenbidearen gaineko zubi batera iritsiko gara. Gurutzatu eta eskuinera hartuko dugu ohiko trenbidearen paraleloan doan bidea hartzeko. Beti zuzen joango gara, trenbidearen ondoan, hurrengo 3 km-etan. Metro batzuetara zubi baten azpitik igaroko gara eta aurrerago trenbidea pasatzeko igarobide bat utziko dugu gure eskuinera. Beti aurrera jarraituko dugu.

Gure bidearekin bat egingo du eskuinetik datorren batek, baina guk ezkerrera jarraituko dugu. 100 m-an berriro ere ezkerrera egingo dugu, bide berri batean sartuko gara eta berriro ere ezkerrera hartuko dugu metro gutxian. Dena zuzen joango gara Ebro ibaira iritsi arte eta bere bazterretik jarraituko dugu, eskuinera hartuta.

Aurrera jarraituko dugu. A-1107 errepidera iritsiko gara eta ezkerrera hartuko dugu zubiaren gainetik igarotzeko. Hemen Ebroko Donejakue Bidea utzi eta Kataluniako Donejakue Bidean sartuko gara. Pinan sartuko gara, Ebro ibaiaren gaineko zubia igaro eta Ignazioren Bidean hain lagun ona izan dugunari agur esango diogu.

Pina de Ebron sartu eta eliza dagoen plaza aurkitu beharko dugu, gure eskuinera dago, ibaitik gertu. Hemen indarrak hartu beharra dago plazako taberna-jatetxeren batean, ugari baitaude. Ura hartu behar da geratzen zaigun etapa zatirako eta biharko etaparen zati baterako ere bai, beharbada.

Herritik irteteko Fernando el Católico kalea aurkitu beharko dugu, plazatik Elizaren kaletik irtenda. Fernando el católico kalea hartuko dugu, gure ezkerrera dagoena eta berriro ere errepidean izango gara, N-IIra bidean. Pina de Ebro kooperatibako nekazaritzako nabe handi batek adieraziko digu norabidea: oso agerian COOPINA letreroa duela. 1,5 km-ra, Nekazaritzako Kooperatiban gaude eta errepidearen paraleloan doan asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu.

Kooperatiba igarota, eskuinera utziko dugu herriko hilerria. Gure bidea ureztatzeko kanal baten ondora iristen da eta errepidetik urrunduko gara, “Mirador de San Gregorio” izeneko asfaltatu gabeko bidea hartuz. Bide horretan aurrera eginez, ez dugu San Gregoriora doan bidea hartuko, baizik aurrera egingo dugu, industriaguneko asfaltatutako kalera iritsi arte, goian gure aurrean. Eskuinera dagoen kalea hartuko dugu beherantz. Lehen kalean ezkerrera hartu eta aurrera jarraituko dugu, argindar dorre handi batzuetara zuzentzeko. Gezi laranjak ikusiko ditugu kaleko argindar posteetan.

Kaleen bidegurutze batera iritsiko gara, Goi-tentsioko argindar dorre baten ondora. Asfaltatu gabeko bidea eskuinean hasiko zaigu, dorrearen ondoan, eta hori hartuko dugu. Argindar posteak izango ditugu bidelagun, eta zezen handi baten irudiak egingo digu diosala. Zezen beltzaren ondora hurbilduko gara. Zuzen jarraituko dugu N-II errepidera iritsi arte, hau izango dugu gure bidelagun berria.

Ez dugu gurutzatuko, baizik eskuinera dagoen bide batetik desbideratuko gara, aldi baterako N-II errepidetik urrunduko gaitu horrek-eta. Goraka goaz Monegros goi-ordokirantz. Aurrera jarraituko dugu asfaltatu gabeko gure bidetik, landa-zelaietan sigi-sagan aurrera eginez. Ez dugu beste biderik hartuko. N-II errepidetik 2,8 km-ra, Monegrosen goi-ordokiaren gailurrean, eta abeltegi nahiko handi batzuk ikusiko ditugu ezkerrera. Bertara iritsitakoan bikoiztu egiten da bidea: ezkerrekoa hartu eta aurrera jarraituko dugu.

1 km-ra dago beste bidegurutzea, eta eskuinera hartuko dugu. Aurrera jarraituko dugu beste 1,8 km inguru, han beste bidegurutze bat aurkituko dugu, eta ezkerrera hartuko dugu. 1 km-ra dago beste bidegurutzea, eta eskuinera hartuko dugu gure bide aldapa igotzeko. Aurrera jarraituko dugu, gure bidetik, bide nagusia baita, inguruko zelaietatik sartu edo irteten diren alboetako beste bideei kasurik egin gabe. N-II errepidera hurbiltzen ari gara. Bideak Venta de Santa Luciara eramango gaitu, atzeko aldetik iritsiko gara.

FUENTES DE EBRO

Taxi Sonia Rubio . Tel: 627 574 290

PINA DE EBRO

Ayuntamiento . 976 165 007

Pensión Los Valles . Magisterio Nacional, 7. Tel.:976 165 553 / 675 721 711.

Taxi José M Franco . 618 54 37 67

Venta de Santa Lucía . No hay posibilidades de alojamiento. Consultar autobuses AGREDA con parada en Venta de Santa Lucía y Bujaraloz: autobus diario a las 15:30.

www.agredasa.es http://www.fraga.org/docs/agredaFR_LLyZR.pdf

Hastera goazen etapak ez dira Ignazio Bideko samurrenak. Loiola inguruko eta Euskal Herriko etapak gogorrak izan ziren bidearen gorabehera gogorrengatik eta neguko hotzarengatik. Orain, “Monegroseko basamortua” deiturikoan sartuko gara. Kontu izan behar dugu, “korrika”, ahalik azkarren igarotzeko tentaldian ez erortzeko. Etapa gogorrak dira, eta bere martxan igaro behar direnak: ez behar baino azkarrago, ezta motelago ere. Ignazio Bideko etaparen batean norbaitek zerupean lo egiteko gogo erromantikorik balu, ia derrigorrezkoa izango du “Monegroseko basamortuan”. Ura ere urri aurkituko dugu: egunero dutxatzeko ohitura, betetzen zaila izango da. Erromes bakoitzak aukeratu behar du bere martxa.

Etapa honetan Ebroko Santiago Bidea utzi eta Kataluniako Santiago Bidea edo Cami de Sant Jaume hartuko dugu. Ohikoa denez, “korrontearen kontra” jarraituko dugu bidea. Guk, Venta de Santa Lucia jatetxean amaituko dugu etapa hau, 28 km nahikoa direla uste baitugu. Aukera badago, beste 11 km gehiago egin eta Ciervo jatetxera iristeko, baina hostal zahar honetan ere ez dago ostatu aukerarik.

PINA DE EBRO: Kataluniako Santiago Bideko azken herria da (lehenbizikoa guretzat). San Salvador frantziskotarren komentuak (XVI-XVII. mendekoa), Zaragozara iritsi baino lehen ere ikusi izan dugun mudejar estiloa gordetzen du. 2.000 biztanle pasako herri honetan, jatetxea, botika, supermerkatua eta banketxea daude. Udaletxea: 976 165 007.

VENTA DE SANTA LUCIA: Jatetxea. Ez dago ostatu aukerarik. N-II, 372,3 km-an. Tel: 976 162 001. Komenigarria da Pina de Ebrotik jatetxera deitu eta irekita egongo den ziurtatzea; bertan ura eta afaria lortu daitezke. Erantzunik jasotzen ez bada, hobe da ura eta janariak Pinan erostea eta landa zabalean afaltzeko eta gosaltzeko prestatzea. Se puede tomar el autobús en Venta (a las 15:35, www.agredasa.es) y dirigirse a Bujaraloz, saltando la etapa siguiente. Esta línea de autobús cubre todas las localidades entre Zaragoza y Lleida, por lo que es muy conveniente para los peregrinos.

Oharrak: Ez dezagun “prestatzeko otoitza” ahaztu. Gure gogo-jardunen “hirugarren astean” gaude. Jesusek bere “bizitzako erromesaldian” gero eta zailtasun handiagoei egin behar die aurre eta Ignaziok zailtasun horietaz ohartzeko eskatzen digu. Gure erromesaldiko zatirik “lehorrenean” sartuko gara, Jesusek gugatik egindako ahalegin eskuzabala kontuan izan behar dugu. Gure bihotza “triste” dago, Jesusekin Jerusalemera baikoaz bere bizitzan azkeneko aldiz. Gure amaierako elkarrizketan Jesus barnetik ezagutzen jarraituko dugu, gurutzean hilko da, errugabea izan arren. Tristezia horretaz hitz egingo dugu gure “adiskidearekin” otoitzeko azken elkarrizketan eta egunean zehar.

Eskaria: Aitari eskatzen diot Jesus ekar diezadala bere erronka entzun eta uler dezadan, bere abenturaren zirrara sentitu eta Bera eta bere herria zerbitzatzeko grina bizia sentitu, bere zortea eta sufrimendua partekatuta.

Hausnarketak: Ebanjelioan Jesus Galileatik Jerusalemera doa erromes; hor egingo du Azken Afaria, nekaldiaren ondoren hil aurretik. Ia hiru urte egin ditu bere ikasleekin, baina azken bidaia honek argi utziko du oraindik ez duela bere mezua erabat igortzerik lortu. Jainkoaren erreinuan handiena zein izango den eztabaidatuko dute, esaterako. Jesus beste behin saiatuko da azaltzen Jaunaren erreinuko buru izatea besteak zerbitzatzea dela. Ez dute ulertzen -edo beharbada ez dugu entzuten eta onartzen- Jesusen bideak sufrimendua eta sakrifizioa berekin dituela: norbere buruari uko egin behar zaio. Kontenplaziozko irudimenarekin Jerusalemerako bidaia luze honetan Jesusekin batera joango gara erromes. Galderak egingo dizkiogu eta otoitz egingo dugu gure begiak ireki eta Bere mezua argiago ikus dezagun eta gure belarriak Bere deia entzuteko ireki daitezen.

Jesus ahul eta nekatuta sentitzen da ibilian. Ikasleak ur eta janari bila doaz, baina Bera herritik kanpo geratuko da. Eguzkia goian dago eta bero egiten du. Samaria. Joanen ebanjelioak emakume samariar bat etorri zela aipatzen du. Judutarrak eta samariarrak arerio gogorrak ziren. Jesus putzu baten ondoan dago, ura atera nahi du, baina ez du ateratzeko ezer. Laguntza behar du. Jesus egarri da eta emakumeari ura eskatu dio. Ondorengo elkarrizketan Jesus nor den jakingo du emakume samariarrak eta Kristo bezala onartu ere bai, ura behar duen gizon nekatu eta ahula izan arren.

Nor naiz? Nor da Jesus? Jesusekin topo egitean, geure buruak sakonago ulertzen laguntzen digu Jaunak eta prozesu horretan Jauna ere sakonago ulertuko dugu. Ignaziar Bidea “Monegroetatik” igaro da, basamortuko klimaren antzekoa da horkoa. Eskualde beroa da, hautsez betetako paisaia lehor honetan Jesusen eta bere entzuleen errealitatean eta irudikapenean ura zein garrantzitsua zen pentsa dezakegu. Janaririk eta urik gabe, ez dago bizirik. Ebanjelioetako irudirik sinbolikoenetako bat daukagu aurrean: Jesus betiko biziaren ura da, inoiz lehortzen ez den iturria, ur ugaria. Jesusekin topo egitearen nahitaezko ondorioa da eraldaketa pertsonala: ezinduen bizitza aldatu zuen bezala aldatu zion emakume samariarrari ere berea. Gerturatu gaitezen putzuaren ondoan dagoen Jesusengana, emakume samariarrak egin zuen bezala: nor naiz ni? eta nor da Jesus? Zer esaten dit Jesusek? Zer erantzuten diot?

Testuak:

Markos 10, 32-45. “Zuen artean lehenengo izan nahi duena, izan bedi zuen zerbitzari”.

Joan 4:6-15. “Ur honetatik edaten duena, berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango.”

Joan 6:30-44. Jesus bizia ematen duen ogia eta ura dela sinesten dut eta Aitari erregutzen diot Berarengana gehiago hurbil nazala, janez eta edanez bizi berria izan dezadan.

Amaierako elkarrizketa: meditatutakoaren laburpen bat egin otoitzeko tartean, Jesusekin adiskide batekin bezala hitz eginda. Egindako bide zati honetan aurkitutako puntuez bihotza ireki berari. Hala sentituz gero, bere ikurrinaren pean hartzeko eskatuko diogu Jesusi. Amaitzeko, Aita Gurea esan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Bizikletaz egiteko erraza

Los Monegros goi lautadara igotzeko aldapa pixka bat dagoen arren.

Fuentes de Ebro : Km 0.
Pina de Ebro: Km 11,6.
Venta de Santa Lucía: Km 29,6 km

Bidea

Etapa eskema

Altimetria

Santa Luziako Salmentako eguraldian

Venta de Santa Lucía
27°
few clouds
humidity: 47%
wind: 6m/s E
H 23 • L 23
27°
Sat
24°
Sun
26°
Mon
30°
Tue