Venta de Santa Lucía Bujaraloz
21,3 Kms
Burugabekeria da Jainkoa zerbitzatzeko aukera alde batera uztea etorkizunean zerbait handiagoa egiteko itxaropena dugulako, baliteke eta bat irabazi gabe bestea galtzea.
Jaiki orduko erabaki bat hartu beharrean gaude: N-II errepidetik jarraitu, eskuinera, edo atzerako bidea egin gezi laranjek markatutako bidea jarraituz, honek N-II errepidetik urrunduko baikaitu. Lehen aukerak 1kmko bidea egin ondoren eramango gaitu behar dugun puntura; bigarrenak ere puntu berera eramango gaitu baina 3km eginda. N-II errepidea saihestea da bigarrenaren abantaila, baina hemen ere asfaltoa aurkituko dugu 1,5kman. Erromesak berak erabaki beharko du zein bide hartu.
N-II errepidetik jarraitzen bada, zuzen jarraitu, trafikoarekin kontua handia izanez. Bigarren aukera hartu dutenekin topo egiteko puntua Quintotik datorren errepidearen eta Venta de Santa Luciara doanaren bidegurutzea da.
Bigarren aukera jarraitzen bada, asfaltatu gabeko bidetik, eskuinera hartu behar dugu, N-II errepidetik urrunduko gaituen bidea hartuz. Dena aurrera jarraituko dugu, desbideratu gabe, Quintora doan A-1105 errepidera iritsi arte. Ezkerrera hartuko dugu hemen eta N-II errepidera itzuliko gara.
N-II errepidetik 50mra, asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu, eskuinera, eta zuzen jarraituko dugu bide hau gurutzatzen duten beste bideei kasurik egin gabe. Zalantzarik balitz, N-II errepidearen ahal den paraleloen jarraitu behar dugu, hau izango dugu gidari gure ezkerretik. ELF gasolina zerbitzugunearekin.
Gasolina zerbitzugunetik irteten den asfaltatu gabeko bidea jarraituko dugu eta orain arteko norabide berean. Beti N-II errepidea gure ezkerrera paraleloan dugula. Gasolina zerbitzugunetik 4,8kmra, gure asfaltatu gabeko bideak N-II errepidea gurutzatzen du eta orain errepide horren paraleloan jarraituko dugu, baina eskuin aldetik. Aurrera jarraituz eta inora desbideratu gabe, N-II errepidearen konpainian helduko gara Bujaralozera. Santiago kaletik iritsiko gara Plaza Nagusira.
BUJARALOZ
Ayuntamiento . Tel: 976 173 175
Hostal El Español** . (reducción de precio para los peregrinos y desayunos a partir de las 6:30h). Tel: 976 173 192 / 976 173 043.
Hostal La Parrilla Monegros II . Tel: 976 173 230.
Hostal Las Sabinas . Tel: 976 179 328. (descuento para los peregrinos)
VENTA DE SANTA LUCÍA
Taxi Carlos (Bujaraloz) . Tel: 608 782 616 (5 eta 8 eserlekuentzako taxi)
Taxi José Mª Franco (Pina de Ebro) . Tel: 618 543 767
Agian motzegia irudi daiteke etapa hau, baina aurreko etapa luzearen ondoren ez da gaizki etortzen etapa laburragoa egin eta atsedena hartzea. Erosioak “ia basamortu” bilakatu du lurralde hau, baina gizakiak salbatzeko ahaleginean dihardu bere ureztatze behartuarekin. Lautada handiek hartuko gaituzte gure bide lehorrean zehar. Ez dugu zuhaitzik, ez itzalik aurkituko bidean. Ciervo Hostalean ez dugu ostaturik aurkituko, jatetxea bakarrik daukagu.
BUJARALOZ: Herri txikia da, 1.000 biztanle ingurukoa, bere eliza barrokoa Santiago Apostoluari eskainia da, herriko zaindaria San Agustin bada ere. Esaten dute, garai batean, San Fabian eta San Sebastian izan zirela Bujaraloz herriko zaindariak. Baina zaindari hauek, Afrikatik etorritako oti izurritearen aurrean ezer egin ez zutenez, Bujaralozko biztanleek otiaren aurka borrokatuko zuen beste zaindari bat aukeratu zutela. Herritar bakoitzak, kutxa batean, nahi zuen santuaren izena sartu zuen kutxan, paperean idatzita. Hiru aldiz atera omen zuten, zoriz, papertxoa kutxatik eta hiruretan San Agustin irten omen zitzaien. Baina bitxia bada ere herritarrek ez zuten San Agustinen izenik jarri, ezta paper bakar batean ere. Monegroseko “hiriburua” deitzen zaio, eta 31 udalerri daude guztira, Monegros eskualdean. Jatetxea, supermerkatua, botika eta banketxea daude.
Bujaraloz hegoaldera, 10 km ingurura, paisaia berezia aurkituko dugu, urmael gaziak han eta hemen, udan, gatzezko lamina zabalak agertzen direna ura lurruntzearen ondorioz. Laguna de la Playa izeneko urmaela da garrantzitsuena (2-3 km-ko azalera du), Sastagorako errepidean.
Oharrak: Jesusekin jarraitzen dugu, Gurutzerako bidean. Ez dezagun ahaztu “prestatzeko otoitza”; orain inoiz baino gehiago eskatu behar dugu gure bizitza Jaunaren borondatera bideratzeko, salbazio eta zorion iturri bakarra baita. Gogoan izan amaierako elkarrizketa oso garrantzitsua dela: Jesus sufritzailearen barne ezagueran sartzen ari gara eta horrek emango dio indarra gure bizitzako konpromisoari. Hau gure “adiskidearekin” eztabaidatuko dugu amaierako otoitzean eta egunean zehar.
Eskaria: Aitari eskatzen diot Kristoren minean mina eta Kristoren larritasunean larritasuna sentitzeko dohaina izan dezadala eta Kristok bere bizitzaren amaieran nigatik jasandako nahigabe guztiengatik malkoak isuri eta min sakona senti dezadala.
Hausnarketak: Jesusekin hainbeste egunez ibili ondoren, badakigu bere bizia arriskuan dagoela. Berak ere badaki. Jendeak ez du ulertzen. Jainkoaren Erreinua bizirauteko borrokan dabil, baina arerio indartsua du. Profetak esan bezala, gure bihotzak harriz eginda daude eta ez gaude hori aldatzeko prest. Indartsu sentitzen gara gure gune gogorrarekin eta Jaikoaren bihotz samur errukitsua ez da guretzat erakargarria. Jesus aurrez aurre jartzen zaigu, baina ez diogu entzun nahi. Jesus haserre dago, baina ezin du hori aldatu. Bere ikaslea naizenez, ez nago egoera horretan eroso. Ez dut ulertu ere egiten. Nekatuta nago. Jesusek ikusi egiten nau eta berarekin joateko eta lasaitzeko esaten dit. Jerusalemen ez da gauza errazik izango.
Jerusalemen egin zuen Jesusek lurreko azken afaria bere ikasleekin batera. Irismen handiko keinu baten bidez, ia keinu harrigarri baten bidez, Jainkoaren erreinuan buru izateko zerbitzarien izaera azpimarratu zuen berriro ere Jesusek: Jesus, Jauna, zerbitzari bihurtu zen eta afariko gonbidatuen oin zikinak garbitu zituen. Irudika dezakegu Jesus guri oinak garbitzen? Afarian ogia hartu, zatitu eta bere ikasleekin elkarbanatu zuen eta “egizue hau nire oroigarri” eskatu zien. Pentsa dezagun historian zehar zenbat toki eta garaitan errepikatu den Eukaristiako une jakin hau. Kristauek Jesus gogoratzeko modua izateaz gain, bizitzaren komunikazioa ere bada, Jesusekiko lotura intimoa: Jesusek eskaintzen dizkigun ogia eta ardoa gugatik emandako bere gorputza eta odola dira.
Gogora dezagun Ignaziok kontenplaziozko otoitzera gonbidatu gaituela, garatzen diren eszenetan geure burua sartu eta otoitz egitera, Ebanjelioko historietan zuriz dauden espazioak beteta. Nekaldiari buruzko kontakizunak ere mota honetako otoitza egiteko oso egokiak dira. Azken Afariari dagokionez, Ignaziok esaten digu “pazko arkumea jan eta afaria amaitutakoan, oinak garbitu zizkien eta bere Gorputz eta Odol Santuak eman zizkien ikasleei… ikus ezazu afariko jendea eta ondoren, norbere buruaz hausnartzean, saiatu horretaz probetxuren bat ateratzen. Entzun esaten dutena… ikusi egiten ari direna”.
Testuak:
Markos 8:34-38. “Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat”
Mateo 11:25-30. Xumeak baino ezin du ezagutu Mesias. Munduak ezin du ulertu. Jesusek eskaintzen duen laguntasuna eta intimitatea nahi ditut bihotzez, pozik hartu dut bere atsedena partekatzeko gonbita, Berak nire karga partekatzen duen bezala. Jesusen eta bere herriaren zerbitzura eta maitasunera jarri nahi dut erabat neure burua.
Mateo 26: 26-29. Afaltzen ari zirela, Jesusek ogia hartu, bedeinkatu, zatitu eta bere ikasleei eman zien esanez: “Hartu ezazue eta jan, hau nire gorputza da”.
Joan: 13:1-17. Oinak garbitu zizkienean, bere soingainekoa hartu, berriro mahaian eseri eta esan zien: “ulertzen duzue egin dizuedana?”.
Amaierako elkarrizketa: gaixoak edo hilzorian daudenak zaintzean bezala, gure presentzia gure hitz baldarrak edo zalantzakorrak baino garrantzitsuagoa da askotan eta hori pentsatu behar dugu Jesukristori lagun egiten ari garen honetan ere. Elkarrizketa hau adiskideen arteko solasaldia bezala deskribatu izan dugu, baina orain deskripzio hori zabaldu eta sentimenduaren sakontasuna, maitasuna eta errukia sartuko ditugu han “egon besterik” ez egiteko. Berriro ere bere ikurraren pean hartzeko eska dezakezu, Gurutzearen ikurraren pean. Amaitzeko, esan Aita Gurea.
Leave a Reply