Tutera Gallur
39,3 Kms
Honetaz ziur egon gaitezke: zenbat eta berekoikeriaz aldentze gehiago eta gure ongizateaz kezka gutxiago, orduan eta espiritualtasunean aurrerago.
Tuteratik irtengo gara “Camino Caritat” kalea hartuko dugu ezkerrera eta trenbidearen gaineko zubira joango gara. Zubiaren ondoan bide txiki bat dago zubira joan eta igarotzeko. Goizeko lehen ordu hauetan, guk, Mediterraneo urrunean sortzen den Eguzkiaren bidea hartuko dugu.
Trenbidea, zubitik igaroko dugu, eta jaitsiera bukatu orduko, eskuineko bidea hartuko dugu, atzerantz bihurgune bat egiten duena eta argindar estazio batera garamatza. Gure bideak zuzen eta zabal jarraitzen du, zailtasunik gabe. Abeltegiak eta baserriak atzean uzten goaz. Beti bide zabaletik, errepideraino iritsiko gara, azpitik igaroko dugu trenbide gaineko zubiaz baliatuz, meandro luze bat eginez. Zubi hori behin atzean utzita, bide gurutze batean aurkituko gara, eta eskuinera hartuko dugu, eta trenbidera hurbilduko gaitu. Kilometro bat inguru eginda, pista asfaltatuta agertuko zaigu. Trenbidea beti eskuinera dugula, bide hau izango dugu “El Carrizal” izeneko eraikin handi baten sarrerako bidera hurbildu arte.
Gure bidea laua, zabala eta bidegurutzerik gabea da. Handik laster, ezkerrera hartuko dugu errepidea. Imperial Kanalaren beste kanal laguntzaile batera hurbilduko gara. Kanal Imperiala izango dugu gaurko bide-laguna. Errepidea ezkerrera dugun kanalaren eta eskuinera dugun trenbidearen artean doa.
“Formigales” zubira iritsiko gara, eta gurutzatu orduko, eskuineko bidea hartuko dugu, bide zabala, “El Bocaleko” eraikinak gure gibelera utziz. Beti uraren bidean jarraituko dugu, hau gure eskuinean dugula. Orain arte erabili ez baduzu, kapela hartzea gomendatzen dizugu: tarte honetan ez duzu zuhaitz askorik ikusiko eta 5 km-ko ibilbidea daukagu aurretik.
Eskuinera hartuko dugu kanala gurutzatzen duen lehenbiziko zubia. Ribaforadan sartuko gara kanala gure atzean utziz. Sartu garen kaleak berak eramango gaitu trenbideraino, herriaren erdigunea gurutzatuz. Trenbidea aurkitutakoan, ezkerrera biratuko dugu, trenbidea gurutzatu gabe. Bide-lagun jator baten antzera “burdinbideak” 10 km inguruan eramango gaitu Cortesera: beti eskuinean, trenbidea dugu gidari. 2 km ingurura-edo, bideak 90°ko bihurgunea egiten du eta trenbidetik urruntzen hasten da. Ez dago okerbiderik, fabrika handi bat baitago, eta 200 m-ra zubi bat ikusten da. Trenbidearen ondotik jarrai daiteke, zubia igaro arte, bidea berriro trenbideren paraleloan agertzen baita.
Beste bi kilometro luze egin ondoren, bidea berriro urruntzen da trenbidetik. Oinez doazen erromesek adi egon behar dute hemen: trenbidearen ondotik jarrai daiteke, beti aurrera, nahiz eta bidea galduta egon 200 m hauetan. Zati hau igaro ondoren trenbidearen paralelo doan lurrezko bidea hasten da. Bizikletaz doazen erromesek hobe lurrezko bidetik jarraitzen badute.Une honetan trenbidetik ia kilometro batera urruntzen utzi behar diogu bideari, bidegurutze bat oso garbi ikusi arte, eskuinera, berriro beste bide zabal batetik trenbidera itzuliko gaituena. Trenbidea eskuinera dugula jarraituko dugu. Azkenik gure bidea angeluan irekitzen da eta trenbidetik urruntzen, trenbidetik pixkanaka urrunduz eta lehen abeltegietara hurbilduz, Cortes herritik hurbil gauden seinale. Gure baserri bideak zuzen jarraitzen du biribilgune handi bat aurkitu arte, Cortes herriko sarreran. Biribilgunean eskuinera biratuko dugu.
Azkenik, herrian sartuko gara eta kale nagusitik jarraituko dugu, pixka bat eskuinera eginez, kale estu batera iritsi arte, ezkerrera, eta honek Gazteluraino eta San Joan Bataiatzailea elizaraino eramango gaitu. Kale horretatik zuzen jarraituko dugu. Kale hau beste batekin lotuko da eta eskuinera jarraituko dugu. San Miguel kalean jarraitu behar dugu, tren geltokira bidean. Trenbidearen parera iritsitakoan, horien azpitik igarotzen da kalea, eta baita gu ere.
Gure bidea jarraituko dugu, pixka bat eskuinera eginez, errepide zuzen, asfaltatu, luze bat jarraituko dugu. Honek biribilgune batera eramango gaitu, eta hemendik N-232 errepidea azpitik igaro ahal izango dugu. Zuzen jarraituko dugu, beste bigarren biribilgune bat gurutzatuz, eta gure aurreko errepide zuzena hartuz. Mallen herrira eramango gaitu honek.
Gure ezkerrera, plaza-lorategi triangeluar batera iritsitakoan, ezkerrera hartuko dugu plaza inguratuz. Kale hori Aingeruen Andre Mariaren elizan amaitzen da. Zaragoza ibilbidea hartuko dugu eta, y 100 m-ra ezkerrera hartuko dugu N-232 errepidera doan kale batera. Gurutzatu egingo dugu Malléngo industriagunera joango gara. Industriagunetik igarotzen den kalean aurrera zuzen joango gara eta amaieran eskuinera hartuko dugu, eta lehenengo bidegurutzean, soilik 50 m-ra, ezkerreko bidea hartuko dugu.
Trenbideko tunela igaroko dugu eta 300 m-ra Kanal Inperiala izango dugu. Eskuinera hartuko dugu eta gugandik gertu dagoen zubitik igaroko gara. Kanalaren ezkerreko aldetik jarraituko dugu Gallurrera iritsi arte. 7 km Kanal ditugu egiteko.
Beti Kanalaren ondoan, zubi urdin batek gurutzatzen du Kanal Inperiala. Igo eta beste aldera igaroko gara, hor daude herriko igerilekuak. Gure aurrean dago tren geltokia eta ondoko eraikinean erromesen aterpetxea eta jatetxe bat daude. Etaparen amaiera.
GALLUR
Albergue de peregrinos . (32 plazas. Junto a la estación de tren). Tel: 876 150 145.
Ayuntamiento . Tel.: 976 864 073. Entrada gratuita en las piscinas municipales presentando la credencial del peregrino.
Hostal El Colono . (precio especial peregrinos) 976 864 275.
MALLÉN
Albergue Peregrinos . Paradero 3, Tel: 976 850 374 // 618 998 839
Ayuntamiento . Tel.: 976 850 005. En las piscinas municipales la entrada es gratis para los peregrinos con credencial.
Hostal Pinocho . c/ Tudela, 4. Tel.: 976 850 225.
RIBAFORADA
Ayuntamiento . : 948 864 005.
TUDELA
Taxi Aranguren . Tel: 948 821 199
Taxis de Tudela . Tel: 948 822 027
EL BOCAL: Aragoiko Kanal Inperialaren abiapuntua da, horregatik ematen zaio “Bocal Real” izena. Kanal Inperialaren proiektua 1528koa da, Karlos V. Enperadorearen ideia izan zen eta, XVIII. mendean, Ramon de Pignatelli jaunaren agindupean amaitu, kanala Zaragozatik aurrerago eramanda hil baitzen, baina bere ametsa bete gabe, hots, kanala itsasoraino luzatzea zen bere asmoa. Hortik gertu dago Enperadorearen Jauregia, bere lorategian Nafarroako haritzik zaharrena duela. Era berean, El Bocal igarota, Konporta Etxera iristen da, 1790an eraikitako urtegi berriarekin. “El Bocal” bisitatu beharrekoa da, bere lasaitasun eta paisaiaren edertasunagatik. Urtegi Zaharra eta arrasto mudejarrak dituen Jauregia bisita daitezke. Eraikina inguratzen duen lorategia lehengo mendekoa da.
RIBAFORADA: 3.000 biztanleko herria. Nafarroako Santxo Azkarraren agindupean zaldun tenplarioek eraikia izan zen 1157an, eta Santiago Bideko erromesak babesteko zereginari loturik zegoen. 1313an Jerusalengo San Joanen Ospitaleko erlijiosoek hartu zuten txanda. San Blas eliza nabarmentzen da, adreiluz eta harri landuz egina, XII. mendekoa eta XVI. eta XVII. mendeetan berriztatua. Plaza horretan bertan ikus daitezke tenplarioen armarriak, eraikinen aurrealdean. Udalerri honetan dago Dehesako Andre Mariaren Ermita. Herriak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.
CORTES: Herri erdian gaztelua eta XII. mendeko bere dorrea nabarmentzen dira, XVI. mendean berriztatua. San Joan Bataiatzailearen eliza, gotiko – errenazentista estilokoa eta dorre mudejarra duela. 3.000 biztanle ditu eta jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.
MALLEN: Aragoiko Autonomia Erkidegoan gaude jada. Berez, Aragoi eta Nafarroa lotzen zituen bideko “marka” bat da. Jatorri zeltiberiarra du eta erromatarrek hemen kokatu zuten Tarraco Asturicarekin lotzeko galtzada. San Joan Ospitalekoen ordenak eraiki zuen Aingeruen Andre Mariaren eliza, bertan hiru estilo bereiz ditzakegularik: erromanikoa (XII. mendea), gotikoa (XIII. mendea) eta barroko berantiarra (XVIII. mendea). XVI. mendera arte, Santiago Apostoluari eskainitako kapera bat izan zuen. Herri txikia da, baina bizikleta tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.
GALLUR: Inguru horretan zenbait giza kokaleku izan dira neolitiko garaitik, baina Ebro ibarra erromatarrek okupatu ondoren ugaritu ziren. Kokaleku horiek pagus bezala ezagutzen ziren, eta horietako baten bilakaerak eman zuen herriaren egungo toponimoa, pagus gallorum bezala ezagutzen baitzen kokaleku hau, hots, galiarren kokalekutzat, galiar jatorrikoak baitziren bere biztanleak. Musulmanek presentzia handia izan zuten bertan, 1119an Jaime I.aren tropa aragoiarrek, herri mozarabiar bihurtu zuten, biztanle aragoiar eta andaluziarrekin. San Pedro eliza, jatorri galiar – erromatarrekoa, nabarmentzen da herriaren gorenean. Eraikuntza bere osoan eraikin neoklasikoa da (XVIII. mendekoa) eta dorrea XX. mendekoa. Alfonso I.ak (XII. mendean) eraikitako antzinako gaztelua zegoen gaurko eliza dagoen tokian. Bisita bat merezi du Ebroren gaineko burdinazko zubiak, puntu honetan beste ibaiadar bat hartzen baitu: Barba ibaia. Herriak 3.000 biztanle pasa ditu eta bizikleta tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak, bankuak eta turismo-bulegoa eskaintzen ditu.
Oharrak: “prestatzeko otoitza” azpimarratzen jarraitzen dugu. Gaur gogo-jardunetako ohiko kontsiderazio batean sartuko gara: ikurrinen hausnarketa. Ignazio santuak kontrastezko ariketa bat eskaintzen digu, Jesusen jarraipen honetan gure bizitzak nora hartuko ote duen ikusteko. Egunean zehar gogo-jardun honen grazia lor dezagula eska dezakegu eta grazia hori kontuan izan;Jesusek berarekin batera erromes nahi gaituela ere senti dezakegu. Ignaziok gogo-jardunetan aipatzen duen “elkarrizketa hirukoitza” berak esan bezala egin daiteke edo gure bihotzak esaten digun bezala, egiten ari garen erromesaldiaren arabera.
Eskaria: Jesusen laguna naizenez, Jainkoari eskatzen diot gaizkiaren iruzurrak ezagutzeko gai izan nadila, dohain hori eman diezadala eta Jesukristo, nire egiazko buruzagi eta Jauna, egiaz ezagutu dezadala eta imitatzeko grazia izan dezadala.
Hausnarketak: datozen egunetan Jesusen lurreko ministerioaz hausnartuko dugu, Erreinuko balioak landu eta bizitzeko moduaz. Gaur “bi ikurrinen” meditazioa esaten zaion batera gerturatuko gara. Jesus irudika dezakegu bere bidaia hasteko prestatzen, bidegurutze batean geldirik. Jesusek ez du zalantzarik hartu behar duen bideaz eta Berarekin bat egiteko eskatzen digu. Jesusen “bideko” balioek xumetasunera gonbidatzen gaituzte (baita pobreziara ere), eta horrek askotan desohorea eta umiltasuna ditu berekin: hau da, beraien bizitza Jainkoarekin partekatu eta Beragandik dena konfiantzaz espero dutenek bezala jarraitu behar diogu. Beste “bidea” aberastasunarena da, ohorea du eta harrotasunez betetzen gaitu: hau da, gauzak eduki eta munduan garrantzitsu izan eta sentiarazten gaituen prestigioa aukeratu, horrela geure bizitzako jainko bihurtzen gara eta “munduan bakarrak” izaten gara. Erromesaldi espiritual honen hasieran oinarrizko erabaki bat hartzera gonbidatu gaitu Ignaziok: gure Printzipioari eta Oinarriari leial izatea. Orain ez dugu berriro aukeratu beharrik, gogoratzen ari zaigu, Jesusen bidearen ikuspegi argiagoa izan baitezakegu orain eta gure nahia egiazta dezakegu, munduko bideak ez bezalakoa hartu dugu. Nor gara: dauzkagun gauzak eta ospea al gara? Ala Jainkoak maitatutako izaki sentitzen gara? Zergatik gara garrantzitsuak: besteek gutaz dakitenagatik ala Jainkoak aukeratu gaituelako? Gure karga arintzera gonbidatzen gaitu Jesusek, bizitzako erromesaldi espiritual honetan bere ondoan askatasun osoz ibiltzera.
Gogoeta honen xedea da Jesusen eta gaizkiaren “estrategiez” kontzientziatzea, gure erabakiak hartu aurretik askotan gure aurrean izaten ditugun “espiritu” horiek zehatz bereizi ahal izateko: nora noa? Jesusekin noa? Ignaziok esaten duen bezala: “Gure hurrengo jardunean Kristo gure Jaunaren nahia ikusiko dugu eta, beste aldean, gaizkiarena, giza izaeraren etsaiarena… Irudika ezazu etsai horien guztien buruak Babiloniako lautada zabalean dei egiten diela bereei… eta jendearengana igortzen dituela aberastasunak nahi izateko tentatzera, munduko ohore hutsalera errazago iristeko eta azkenean gero eta harrokeria handiagora. Eta hortik munduko desastre guztiak ziurtatuta daude. Era berean, jarri egiazko buruzagi gorenean begiak, Kristo gure Jaunak bereei dei egin die… eta pertsonak guztiak erakartzera igorri ditu; lehenengo pobrezia espiritual akatsik gabekora eta Errege Jainkotiarra zerbitzatu nahi bada eta horretarako nahia badu, baita egiazko pobreziara ere; ondoren, gezurrezko ohoreen ordez mesprezua eta gaitzespena nahi izatera erakarriko dute jendea, hor lortzen baita egiazko umiltasuna. Eta hortik lortzen dira munduan jarraitzen duten ekintza on guztiak. “Bi ikurrin hauek gogoan izan eta gure bihotzarekin aukeratu behar dugu: Jesusekin joan behar dut? Hala sentitzen al dut? Hala nahi al dut?”
Testuak:
1 Timoteo 6,6-10. Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.
Galaziarrei 5,16-25. Espirituarekin eta gabe egotea zer den jakin nahi dut.
Efesoarrei 6,10-20. Gudu espirituala.
Amaierako elkarrizketa hirukoitza: «1 gure Andrearekin elkarrizketa, bere seme eta Jaunaren graziak har nazan, bere ikurraren azpian har nazan, hasteko, pobrezia espiritualean eta bere maiestatea zerbitzatuko banu eta hautatu nahiko banindu, baita ekintzazko pobrezian ere; ondoren irainak eta laidoak jasan eta horietan imitatu, pertsona inoren bekaturik gabe eta bere maiestatea nahigabetu gabe eta honekin Agur Maria bat. 2. elkarrizketa. Semeari ere gauza bera eskatu, Aita lor dezadan eta honekin Kristoren Anima esan. 3. elkarrizketa. Aitari ere gauza bera eskatu, eman diezadan eta Aita Gurea esan.»
Anima Christi otoitza. XIV. mendeko otoitza da. Oraindik ere askotan erabiltzen da Jaunartzean Jesukristoren Gorputz eta Odol Santuak hartu ondoren. Ignaziok askotan erabili zuen eta horregatik dator bere gogo-jardunetan.
Kristoren anima, santutu nazazu.
Kristoren gorputza, salba nazazu.
Kristoren odola, ase nazazu.
Kristoren saihetseko ura, garbi nazazu.
Kristoren mina, sendotu nazazu.
O Jesus ona! entzun nazazu.
Zeure zaurien artean gorde nazazu.
Ez utzi niri, arren, Zugandik alde egiten.
Etsai gaiztotik, gorde nazazu
Nere heriotzako orduan, dei nazazu.
Eta Zugana joateko agindu iezadazu.
Zure Santuekin gorets zaitzadan
gizaldi guztietan.
Amen.
Bizikletaz egiteko erraza
nahiz eta Ribaforada eta Cortes artean bi puntutan beste bide batzuk hartu beharra egon, bi puntu horiek inguratzen dituzten lurrezko bideak hartu behar dira, baina beti trenbidea erreferentzia hartuta. Ezin da galdu. Oinez doazen erromesek errazagoa dute bidexketatik eta trenbidearen ondoko harrizko bideetatik joateko.
Tutera: Km 0.
El Bocal: Km 8,7.
Ribaforada: Km 13,5.
Cortes: Km 26,2.
Mallén: Km 29,8.
Gallur: Km 39,3.
Leave a Reply