Calahorra Alfaro
25,6 Kms
Ez da nahikoa nik Jainkoa neure kabuz zerbitzatzea; denen bihotzei lagundu behar diet Jainkoa maitatzen eta hizkuntza guztietan goresten.
Aterpetxea utzi eta Katedralera zuzenduko gara, zorte pixka batekin ura eramango duen Cidacos ibaia gurutzatzeko. Ibaia igarota, 150 m ingurura, asfaltatutako errepide bat (LR-486) hartuko dugu ezkerrera, Azagrara eta Calahorrako hilerrira doana. Bide horretatik jarraituko dugu trenbide baten azpitik pasatzen gaituen arte. Trenbideko zubitik 150 m-ra, errepidea utzi eta eskuinera ikusiko dugun asfaltatutako beste bide bat hartuko dugu, trenbidearen ondotik doana. Etapa askotan zehar gertatu bezala, trenbidea izango dugu herriz herri bidelagun.
Lodosako ubidearen gainetik pasako gara eta errepidean jarraituko dugu, trenbidetik urrunduaz. 4,5 kilometroz asfaltatutako errepidea izan odnoren eta eroritako etxe baten ondoan, eskuinean hasten den lurrezko bidea hartuko dugu. Bide horretan aurrera jarraituko dugu, dauden bidexketako bat bera ere hartu gabe. Trenbidera gerturatuko gara eta trenbidearen paraleloan joango gara Rincón del Sotora iritsi arte. Trenbide-pasagune bat igaroko dugu eta gure eskuinera utziko dugu. Aurrera jarraituko dugu, dena zuzen, bigarren trenbide-pasagune batera iritsi arte, igaro egingo dugu. 100 m-ra ezkerreko bidea hartuko dugu eta aurrera jarrituko dugu, trenbidearen paraleloan, Rincón del Sotar iritsi arte.
Rincón de Soton sartu eta bidea igaroko dugu Errioxako Etorbidera joateko, gero zuzen joango gara eta gero eskuinera hartuko dugu udaletxera iristeko.
Principe Felipe etorbidean zehar irtengo gara Rincónetik eta trenbide-pasagune bat duen bidegurutze batera iritsiko gara. Ezkerrekoa hartuko dugu, Río Alfaro etorbidekoa. Kalea eskuinera doa eta zubi batera iritsiko gara, ureztatzeko kanal baten gainetik igarotzen da errepidea. Zuzen jarraituko dugu asfaltoan, kanala gure ezkerrera utzita.
Errepidearen azpitik igaro eta ureztatzeko kanalaren paraleloan jarraituko dugu, tarte labur batean. Camino del Esportal errepide asfaltatutik joango gara 6 km inguruan, trenbidearen eta N-323 errepidearen paraleloan. Bide honetan aurrera jarraituko dugu galbiderik gabe. Eskuinera 90 gradu dituen bihurgune batean ureztatzeko kanala zubi batetik igaro, trenbidea gurutzatu eta N-232 errepidera iritsiko gara, hor ezkerrera jarraituko dugu Alfarora iristeko.
Alfarora bidean, Pilareko ermitarekin topo egingo dugu, izugarria, tontor txiki batean errepide gainean. Herrian barrura sartu eta biribilgune batera iritsiko gara. Zuzenean igaroko dugu, Alhama ibaia gainetik pasatuz, eta Autobus Geltokira iritsiko gara lehenbizi eta Zezen Plazara gero. Zezen Plaza inguratuko dugu, ezkerrera dugula, eta etorbide horretan aurrera, eskuinera biratuz, zuhaitzez betetako pasealeku batera iritsiko gara, gure ezkerrera Florida Pasealekua izango dugu. Hortxe dugu erromesen Aterpetxea.
ALFARO
Albergue de peregrinos. 12 eserleku eta doan. C/ Paseo de la Florida, 23. Ordutegia: 13:00etatik 22:00etara Tel: 666 041 958 // 601 278 521. Posta elektronikoa: [email protected] Turismo bulegoa: Tel: 941 180 133.
Albergue juvenil Alhama . C/ Puerta de Milagro. Tel.: 941 291 100.
Ayuntamiento . C/ Las Pozas 14. Tel.: 941 180 133.
Hotel HM Alfaro* . C/ San Antón, 32. Tel.: 941 180 056 (descuento del 12% para peregrinos)
Hotel Palacios** . Ctra. Zaragoza, 57. Tel.: 941 180 100. Reducción de precio para los peregrinos con credencial. Menu del peregrino en el restaurante.
CALAHORRA
Taxis . Tel: 941 130 016 / 618 019 156
RINCÓN DE SOTO
Ayuntamiento . Tel: 941 160 013
RINCON DE SOTO: San Migel eliza (XVI. mendekoa, geroagoko berriztatze lanekin). Herri honetan jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta banketxeak daude.
ALFARO: San Migel Goiaingeruaren Kolegio-eliza (XVI-XVII. mendekoa) dotore nagusitzen zaigu bere 3.000m² pasako azalerarekin. 1976tik da monumentu nazionala, merezi du barrutik ikusteak, Aldare Nagusiko erretaula barrokoa da (XVIII. mendekoa), eta garai berekoak dira Doloretako Andre Mariaren erretaula eta “Amabirjina erromesaren” eskultura, Errioxako hiri honetatik hainbeste erromes pasa izanaren erakusgarri, eta Kristo gotikoa San Jose kaperan. Beste eliza batean, San Frantziskorenean, gordetzen da oihal barroko handi bat, Santiago Apostolua Clavijoko batailan agertu omen zeneko kontaketa adieraziz. Garaiaren arabera, zikoinak ikusiko ditugu hiriko eraikinik garrantzitsuenen puntaren puntan: “zikoinen paradisua” ere esaten zaio hiri honi. 10.000 biztanleko herri honek jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak, bankuak eta turismo bulegoa eskaintzen dizkigu (Espainia Plaza, 1. Tel: 941 180 133. Asteartetik larunbatera goiz eta arratsaldez irekita. Igandeetan goizez bakarrik).
Oharrak: Meditazio hauen xedea ez da Jesusen “ekintzak” biltzea, baizik eta “Jesus argiago ikustea, sakonago maitatzea, gertuagotik jarraitzea”. Ez ahaztu “prestatzeko otoitza”, esperientzia osoaren amaierako fruitua baita.
“Bigarren aste” honetan Ignaziok beste mota bateko otoitza sartzen du: ebanjelioko misterioen kontenplazioa.
Kontenplaziozko otoitza. Ignaziok kontenplaziozko otoitzean jarduteko eskatzen digu, treba gaitezen. Irudipenezko otoitz mota honetan gure zentzumenek ere parte hartzen dute. Hona hemen gida txiki bat: «Ebanjelioko testua irakurri ondoren alde batera utziko dugu. Narrazioa errepasatzen hasiko gara mantso-mantso, eszena ahalik eta osoena irudikatuko dugu. Non gertatu da? Begiratu eszenako eta inguruko gauza guztiei. Nor dago? Zein dira agertzen diren horiek guztiak? Zer giro egiten du? Hotza ala beroa? Zer usaindu dezaket? Orduan are gehiago sartuko gara eszenan, bertako pertsonaia bat gehiago izango gara. Jende multzoan dagoenetako bat edo historiako pertsonaiarik nagusienetako bat izan gaitezke. Neure burua eszenan sentitutakoan, utzi narrazioari aurrera egiten eta doan tokira joaten. Eszenaren barruan gaudela, hitzak eta ekintzak ez dira testuko errepikapen grabatuak izango. Eszenaren barruan askatasunez irudikatuko dugu eta egon nahi dugun tokira joango gara, otoitzean agertu nahi zaiguna hartuko dugu, narrazioko pertsonaien hitz eta keinuetan agertzen zaiguna, edo guk hitz egin dezakegu, gure barneko erreakzioaren esperientzia partekatu. Testuko zehaztasunek garrantzia galduko dute, esperientzia baita garrantzitsua, horrek mugitzen du orain gure bihotza. Amaitzeko, otoitz egingo dugu, Gure Jaunarekin hitz egingo dugu, bihotzetik bihotzera, adiskidetik adiskidera, nahi dugun moduan, jaso ditugun graziengatik eskerrak emateko.»
Mota honetako ariketa Gizakundearen misterioa kontenplatuaz hasiko dugu gaur. Ez dezagun etsi, mota honetako otoitza zaila irudituz gero: gure biziarekin otoitz egiteko eskatzen zaigu, beraz, bakoitzaren bidea Jainkoaren aurrean dago! Ignaziorentzat otoitz egiteko modu hau oso erabilgarria zen; ona litzateke, beraz, apur bat tratatzea.
Eskaria: Gizakundearen miraria etengabe baloratzeko eskatzen dugu Maria eta Joseren eta hauen erantzunaren bidez. Jesus gure artean dagoela notizia ona da, paregabea, eta hori sinetsi eta onartzeko grazia izan dezagula eta hor dugun zatia onar dezagula. Jainkoa gizaki eginda jaio izanaren miragarria sakonago baloratu.
Hausnarketak: Eman diezaiogun egungo ikuspuntua gizakundearen mirariari, gugan egia bihurtzen saiatuta. Gure elizetako Jaiotzetan aingeru itxurako Jesus agertzen zaigu, txukuntasunez inguratua, gurasoei, artzainei eta erregeei irribarre eginez. Baina tradizioak dio Jesus bidaia luze eta deseroso baten ondoren jaio zela, utzitakoa eta zikina izango zen toki batean. Gurasoak bidaiatzeaz nekatuta egongo ziren eta bakarrik sentitzeaz gain kezkatuta ere egongo ziren halako toki desegoki eta ezezagun batean jaio zelako haurra, familiakoen babesik gabe. Bakearen Printzea gure artera etorri zen baina ez guk pentsa dezakegun eran, gure munduan gizon izateko zailtasuna jaio zenetik esperimentatu zuen Jesusek. Orain guk ere senti ditzakegu erromes bidaiari sentitzearen gorabeherak, Jesusen familiak bezala: Eta galtzen banaiz? Eta bidean zerbait txarra gertatuz gero? Egongo al da ostatu egokirik? Eta gaixotzen banaiz zer? Irudika ditzakegun gorabehera horiek guztiak 100 aldiz biderkatu eta Jesusen garaian kokatuko gara eta geure burua maite dugun norbaiten ondoan eta haur jaioberri batekin irudikatuko dugu.
Ignaziok gonbidatzen gaitu: «Gure Ama, Jose eta Jesus haurra jaiotzaren ondoren ikustera. Ni esklabo pobre, txiki eta lotsagarri bihurtzen naiz haiei begira eta beraien beharrak zerbitzatzen ditut han banengo bezala, errespetu eta begirune guztiz. Egiten ari direna izango dut gogoan, adibidez oinez doaz edo lanean ari dira, Jauna ongi jaiotzea nahi baitute, txirotasunik handienean jaio arren; eta jaioberri hori hainbeste gose, egarri, bero, hotz, zauri eta irain jasan ondoren, gurutzean hilko da! Eta hau guztia nigatik!».
Testuak:
Mateo 1:18-25. Gizakundearen misterioari begira, Joseren sentimenduetan eta legea eta maitasunaren artean duen borrokan sartuko gara.
Lukas 2:1-20. Maria bere semeaz erditu zen, zapian bildu eta askan jarri zuen, ostatuan beraientzat tokirik ez zegoelako. Barneko bakez, bere jaiotzean presente, Jesus pozez eta eskerronez hartuko dut, Aitak niri eta bere herriari egindako dohaina baita.
Amaierako elkarrizketa: «Otoitz batekin amaituko dugu, Gure Jaunarekin hitz egingo dugu, adiskidetik adiskidera, bihotzetik bihotzera, jaso berri ditugun graziengatik gure eskerrona adieraziko dugu. » Aita Gurearekin amaitu.
Leave a Reply