Navarrete Logroño

13 Kms

Hobe zuhurtzia handia eta ohiko santutasuna, santutasun handia eta zuhurtzia txikia baino.

Gaur Donejakue Bideko geziei jarraituko diegu, baina kontrako eran. Erromesen Aterpetxetik abiatuko gara, Cruz kaletik, herri osoak inguratzen duen mendixkaren inguruan egiten duen bihurguneari jarraituaz. Burgoserako errepidera iritsiko gara. Hau gurutzatu eta asfaltatutako bide bat aurkituko dugu, eskuinaldera, bihurgune baten ondoren.

San Juan de Acre (1185) erromesen ospitale zaharraren hondakinetara iritsiko gara. Kartelak erakutsiko digu ospitaleko elizaren kokapena. Zubi batek lagunduko digu AP-68 autopista igarotzen. Beti, A-12 Navarreteranzko autopistaren irteerako errepidea gurutzatzera eramango gaituen bidea jarraituko dugu. Aurrera jarraituko dugu Burgoserako errepidea aurkitu arte, eta ezkerrera hartuko dugu.

250 m-ra errepidea utz dezakegu eta errepidearen paralelo doan asfaltatutako bide bat hartu, ibilgailu gutxiago izango dugu-eta. Beti autopistaren paraleloan, baina puntu batean urrundu egiten da, itzulitxo bat egiten baitu landa-sailak inguratuz. Logroño alderako seinaleei jarraituko diegu. La Grajera parkearen sarreran ezkerrera hartuko dugu lurrezko bidean: Iturri bat eta aulki batzuk daude, atseden hartzeko. Asfaltatu gabeko bide batetik joango gara sigi-sagan. Laku artifizialera eta La Grajera Mendatera eramango gaitu.

Jatetxe-taberna batek hartuko gaitu eskuzabal. Zuzen jarraituko dugu, gentozen norabidean jarraituz, lakua inguratzen duen gurdibide bat aurkitu arte. Eskuinera hartuko dugu, eta lakuaren ikusmiraz goza dezakegu. Donejakue Bidearen geziek esango digute “kontrako” norabidean goazela. Errepide batera iritsiko gara eta ezkerrera hartuko dugu, baina 100 m besterik ez, hurrengo bihurgunera arte bakarrik. Bihurgune horretan gure aurrean dugun bidea hartuko dugu, bide ertzean zuhaitzak ikusiko ditugu lerroan.

Zubi batek errepidearen bestaldera eramango gaitu, eta handik denbora batera, autopista igaroko dugu tunel batetik. Bestaldera joanda, eskuinera jarraituko dugu parke batean zehar, lehenbiziko kalera (Prado Viejo) iritsi arte, kale hau gurutzatu eta zuzen jarraituko dugu gora San Miguel parkera iritsi arte.

Parkeko seinaleei jarraituaz Burgos Etorbide handira iritsiko gara, eskuinera hartuko duguna, eta bide honek zuzen eramango gaitu 2 km-an Logroñon zehar. Marques de Murrieta kalera iritsiko gara, izena aldatu arren, norabidea ez dugu aldatuko ordea. Juan Carlos I. Galtzada Nagusia gurutzatuko dugu. Alfereces Provisionales plazara iritsiko gara eta Los Portales kalean barrura joko dugu, dorre barrokoekiko Santa Maria la Redonda (XV. mendekoa) katedralera iritsi arte. Herrerias kaletik, Travesia del Palacio kalera iritsiko gara, eta ezkerrera hartuko dugu. Erromesen Aterpetxea 100 m eskasera dugu (katedraletik 200 m-ra).

LOGROÑO

Albergue de peregrinos. (100 plazas). C/ Rua vieja, 32. Tel.: 941 248 686.

Albergue de Peregrinos Albas. Plaza Martínez Flamarique, 4 bajo Tel: 941 70 08 32

Albergue de Peregrinos Check in Rioja. C/ Los Baños, 2 Tel: 941 27 23 29

Albergue Logroño. C/ Capitán Gallarza, 10 Tel: 941 25 42 26

Albergue parroquial de Santiago. C/ Barriocepo, 8, 1º Tel: 941 20 95 01

Albergue Santiago Apóstol. C/ Ruavieja, 42 Tel: 941 25 69 76 / 670 993 560

Asociación Juvenil Ayedo. Plaza Alférez Provisional, 1. Tel.: 941 229 014.

Ayuntamiento . Tel.: 941 277 000

Hostel Entresueños. C/ Portales, 12 Tel: 941 271 334

Hotel La Numantina. C/ de Sagasta, 4. Tel.: 941 251 411.

Pensión El Camino. C/ Industria, 2. Tel.: 606 735 862 / 941 206 314

NAVARRETE

Taxi Navarrete. Tel: 656 684 950

LOGROÑO: Bere 130.000 pasa biztanlerekin Errioxako hiriburua da. Frantsesen Donejakue Bidearen (Navarretetik ekarri dugun bidea) eta Ebroko Santiago Bidearen (hemendik aurrera jarraituko duguna) elkargunea da. 
Turismo bulegora
egindezakegun bisitan eskuratuko dugu bertako monumentuen eta bisita ditzakegun leku interesgarrien informazioa (Escuelas Trevijano Eraikina. Portales kalea, 50. Tel 941 273 353). Aipagarriak dira San Bartolome eliza (XII-XIII. mendekoa, XV. mendean berriztatua), erromanikoko kainoi-gangarekin. Eliza aurrea gotikoa da eta dorrea mudejar estilokoa. Santa Maria del Palacio eliza, Gaztelako Alfonso VII.ak emandako jauregi baten gainean eraiki zen, eta horregatik hartzen du “La Imperial” izena ere; hau izan zen Hilobi Santua ordenaren lehen egoitza Gaztelan. Erretaula nagusia Bruselako Arnao espainiar eskultore errenazentistarena da. Santa Maria de la Redonda eliza gotikoa, XII. mendeko eliza erromaniko baten hondakinen gainean eraikita dago, eta 1959an “konkatedral” izendatu zuten. Aipagarriak dira  eraikin honen dorre bikiak, Martin de Berriatuak egin zituen estilo barrokoan. Logroñon bizikleta-tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak ere aurki ditzakegu.

Aita Jesuitak: San Ignazio parrokian, bertan lan egiten duten aita jesuitak aurki ditzakegu, eta gogo onez zigilatuko digute gure egiaztagiria, parrokiako zerbitzu-ordutegian iristen baldin bagara. Huesca kalea, 39 (Duques de Najera kaletik eta Plaza del Primero de Mayotik gertu). Tel: 941 203 504.

Oharpenak: Gure bizitzetan gaizkiak duen presentzia kontuan hartzen jarraituko dugu, baina gaur guztiz beste era batera: gaur gure Aitaren errukira irekiko gara. Ignaziok gonbidatzen gaitu, Jainkoaren erruki mugagabearekin topo egitearen ezustekoa esperimentatzera, gure bekatari errealitatean. Gaurko gure Bideko jarrera, bekatari damutuarena da, baina batez ere izugarria maitatua sentitzen den bekatariarena.

Eskaria: Aita maitea, nire bekatua barru-barruan ezagutzeko dohaina eskatzen dizut eta esperimenta dezadan, horrela, zure maitasun sakona, konbertitzeko gero eta nahi handiagoa eta Jesusi jarraitzeko gogo bizi berritua.

Gogoetak: Gizakiaren bekatuaz eta geure bekatuaren errealitateaz egin dugu gogoeta. Gaur Jainkoaren errukiaren presentzia harrigarriaz egingo dugu: maitatuak gara eta barkatuak erabat. “Damutu zaitezte eta sinetsi Berri Ona”. Biak doaz eskutik helduta, hau da, lehenbizi onartu gure bekatu errealitatea, eta benetan damutu gure bizitzan eta munduan konponduezina eta desordena sartu izanaz. Eta gero berri ona jaso: Jainkoa errukitsua da, beti izan da eta beti izango da. Axola duena ez da gure leialtasuna (gutako inor ez da gai guztiz leiala izateko), baizik gurekiko Jainkoak duen leialtasuna. Gure bidelagun dugun Jainko bera da: harrotasun handieneko uneetan denek txalotzen gaituztenean eta unerik lotsagarrienetan, denek, arrazoiz, arbuiatzen gaituztela dakigunean. Guk ezin dugu Jainkoaren maitasuna irabazi: eta ez dugu egin behar ere! Jainkoaren maitasuna libreki ematen da, hain libreki izan ere, ezinezkoa iruditzeraino! Parabolako aitak, haserre egoteko arrazoi guztiak izan arren, ez du inolako  erresuminik: semeak aitari ofentsa egin dio eta alferrik galdu du hark hainbeste lan eginda aurreztutakoa. Gu gizakiontzat ia ezinezkoa da bere harrera onartzea ere. Berez, seme nagusiak ezin du onartu aitaren eskuzabaltasuna.

Gure bekatari bizitzan, ez gaude bakarrik. Barkatuak izan gara. Maitatuak izan gara. Eta honek damutzera eramaten gaitu, gure bizitzak zuzendu nahi izatera. Baina Jainkoaren grazia eskatu behar dugu zuzenketa egokiak proposatzeko: modu egokia ez dugu geuk bakarrik aukeratu behar. Eska diezaiogun Jesusi. Otoitz egin dezagun, oso osorik onartu nahi izatea eskatuz, Jainkoak hainbesteko askatasunez eskaintzen diguna: barkamena. Gerarazten duten erruez zamaturik bizi da gutako asko. Jainkoak bere Maitasunean ibiltzeko eskatzen digu eta esperimenta dezagula eskaintzen digun askatasuna.

Testuak:

Lukas 15: 11-32. Nire seme hau hilda baitzegoen eta piztu egin da, galdua zegoen eta aurkitu egin dugu.

Lukas 5: 17-26. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen: “Gizona, barkatuak dituzu bekatuak”.

Joan 8: 2-11. Eta Jesusek esan zuen: “Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz eta ez egin berriro bekaturik”.

Erromatarrei 5: 1-8. Jainkoak bere maitasuna isuri digu, oraindik bekatari ginela, gure alde hil baitzen Kristo.

Azken hizketatxoa: Jesusekin, lagun batek besteari hitz egiten dion bezala hitz eginez, maitasun handiz esperimentatu, une honetan bizirik egotearen gauza miragarria, Jainkoaren Maitasunean salbatzera deitutako mundu batean bizirik sentitzea. Bekatuaren suntsipenaz gogoeta egin ondoren, kreazioa eta historia kontenplatuz, hitz egin Jesusekin, jaso dugun barkamenaren graziaz. Errukizko hizketatxoa da, arrazoituz eta Jainko gure Jaunari orain arte bizitza eman didalako eskerrak emanez, eta aurrerako hobekuntza aginduz bere graziare­kin. Gure Aita esan gogoz, eta amaitu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Bizikletaz egiteko erraza

Navarrete: Km 0.
La Grajera: Km 6,5.
Logroño: Km 13.

Bidea

Etapa eskema

Altimetria

Logroñoko eguraldian

Logroño
21°
clear sky
humidity: 49%
wind: 4m/s SW
H 26 • L 24
30°
Fri
32°
Sat
33°
Sun
36°
Mon