Logroño Alcanadre
30,6 Kms
Jaunaren mahastian langileek oin bat lurrean izan behar dute eta bestea airean, bere bidaian jarraitzeko.
Aterpetxea utzi eta La Paz Etorbidetik joango gara, ezkerrera. Frantsesen Donejakue Bidea utzi eta Ebroko Donejakue Bidetik joango gara gaur, beti “kontrako” norabidean.
Rua Vieja kaleko 32. zenbakian dagoen erromesen aterpetxetik San Francisco kalera joango gara Errioxako ospitalearen atzetik. Madre de Dios kalean aurrera joango gara, zuzen. A-13 autobidearen azpitik igaro ondoren ezkerrera hartuko dugu eta gero eskuinera, parkea zeharkatu eta Iregua ibaiaren gaineko zubi batera joateko. Ibaia igarotakoan ezkerrera hartuko dugu eta ezkerrean izango dugun Ebro ibaiari jarraituko diogu. Varea auzoan gauden seinale.
Varean zegoen erromatarren portua, hemendik irten edo hona iristen baitziren Ebro ibaia garraio bidetzat erabiltzen zuten barkuak. Bide asfaltatutik jarraituko dugu, inora desbideratu gabe. GR-99 adierazten duten zutabeei jarraituko diegu. Bidegurutze batera helduko gara, bide asfaltatua duena; abeltegi bat ikusiko dugu gure ezkerrean. Gure bidearen jarraipena bilatuz igaroko dugu bidegurutzea, justu gure aurrean, baina metro batzuk ezkerrera.
Ez dugu gure bide asfaltatua utziko, ureztatzeko kanal baten gaineko zubi batek derrigortutako bihurgune batera iritsi arte. Ezkerrera biltegi txiki bat utzi dugu atzean. GR-99 adierazten duten zutabeei jarraituko diegu. Kanala igaroko dugu arazorik gabe, eta bide asfaltatutik jarraituko dugu, metro gutxi batzuen buruan trenbidera hurbilduko gaituena. 3,2km geroago, gure bidea errepide batera iritsiko da eta ezkerrera hartuko dugu errepidearen gaineko zubi aldera doan igoera gure atzean utziko dugu. Hemen ez dugu GR-99 jarraituko. 300 m lehenago abeltegi bat igaro dugu, ezkerrera, laukizuzen egiturako bi garai modernorekin.
Militarren base batera gerturatuko gara, errepidea 400 m bakarrik jarraituko dugu, eta eskuinera hartuko dugu trenbidea igaro behar baitugu pasagune batetik N-232 errepidean sartzeko, gure ezkerrera. Zoritxarrez ezin dugu beste biderik hartu, eta errepide desatsegin honetatik joan beharko dugu beste 2,6 km-an, Leza ibaiaren zubira iritsi arte. Recajo herrira iritsiko gara eta N-232 errepidetik jarraituko dugu.
Leza ibaiko zubia igarota, errepide nazionala utziko dugu azkenean. Zubia igaro orduko, bide asfaltatua hartuko dugu ezkerrera, eta honek N-232 errepidetik urrunduko gaitu. Bide asfaltatutik trenbidearen azpitik igaroko gara. Bide beretik jarraituko dugu galtzeko arriskurik gabe Doloreetako Andre Mariaren ermitara iritsi arte: “kontrako” norabidean goazenez, ate nagusia ez dago gure norabidean… eta Donejakue Bidea adierazten duen geziak gogoratuko digu Bide horrek gure gibelera jarraitzen duela. Berriro ere GR-99 adierazten duten zutabeei jarraituko diegu.
Herriaren erdira iritsiko gara, angelu zuzenean ezkerrera okertuko gara Las Aguas Gaztelu bikainarekin topo egiteko, oso berriztatua dago, eta plaza zabal bat du bere edertasuna nabarmentzen duena.
Andre Mari Zuriaren elizaren ondotik igaroko gara, gure ezkerrean izango dugu, eta eskuinera hartuko dugu, elizaren atzeko etorbide zabaletik. Norabide berean jarraituko dugu herriaren bukaeraraino; hor bide bat aurkituko dugu ezkerrera, eta bertatik jarraituko dugu. Abeltegiak eta landa-lurrak sigi-sagan igaroaz, gure bidea bi aldiz gurutzatuko da perpendikularrean datozen beste bideekin: bidegurutze bakoitzean beti zuzen jarraituko dugu. Angocillotik irten eta 3,5 km-ra, gure bidea beste batean amaitzen da. Zubitik igaro eta eliza aldera igoko gara Arrubal.
Calvario kalean zehar joango gara eta herritik irtengo dugu ureztatzeko kanal baten paraleloan doan bide asfaltatu batetik, 60 m-ra dago gure ezkerrera. Eskuinera okertzen den pista hartuko dugu, eta trenbidera eramango gaitu. Geroago etxe batzuk utziko ditugu ezkerrera eta tunel bat eskuinera. Aurrera jarraituko dugu.
Eskuinera dugun trenbidearen paraleloan jarraitzen du bideak, eta Ebro ibaia hurbiltzen zaigu bere meandro ugari horietako batean. Ibaiak trenbidea gurutzatu nahi duela dirudien puntu batean, pasabidea ikusiko dugu trenbidea gurutzatzeko, eta ezkerrean izango ditugu orain Ebro ibaia eta trenbidea. Trenbidearen paraleloan, bide asfaltatu batera iritsiko gara, eskuinera okertuko dena angelu zuzena eginez, eta hortik 100 m-ra, gailurrean ikusiko dugu Aradongo Ermita zuria. Seguru asko Aradón mendietan bizi diren putre handiak ikusiko ditugu.
Puntu honetan behera egingo dugu trenbidearen azpitik igarotzeko. GR-99k markatzen duen bideari jarraituko diogu. Lurrezko bidean ongi egindako bihurgune baten ondoren, GRak zuzen jarraitzen du, baina guk gure lurrezko bideari jarraituko diogu, trenbidearen ondotik. Puntu honetatik aurrera trenbidea gure eskuinean izango dugu Alcanadreko geltokira iritsi arte, geltoki hori erromesen aterpetxea ere bada.
Herrira iritsitakoan, gora doan lehenengo kalean, eskailera batzuen ondoren, iturri bat dago eta zuzen jarraituz gero elizara iritsiko gara.
AGONCILLO
Ayuntamiento. Tel.: 941 431 007
Hostal El Molino. Ctra de Zaragoza. Km 12. Tel.: 941 431 316.
ALCANADRE
Ayuntamiento Tel.: 941 165 004.
Hiriko aterpetxea. 8 ohe. C/ Profesor Regadera, 1. Urte osoan zabalik. Ordutegia: 13:00etatik 22:00etara Tel.: 666 041 958 // 941 165 004.
Casa Rural. La Casa Azul, C/Trasera de Pilares, 29 Tel. 686 730 187 // 669 461 501
Hostal Cedipsa . Carretera de la Estación, 0. Tel: 948 693 183
ARRÚBAL
Albergue de peregrinos. junto a la iglesia (30 plazas). Tel: 941 431 223
Ayuntamiento. Tel.: 941 431 103.
LOGROÑO
Taxi Logroño – Francisco Javier Saenz . Tel: 660 590 912
Taxi Logroño – Radio Taxi 24h . Tel: 941 505 050
AGONCILLO: Herri txikia. Aipagarriak dira Aguas Mansas Gaztelua, XIII. eta XIV. mendeetan harlanduz egina, eta Andre Mari zuriaren eliza. Gazteluko ate nagusian Calatravako Gurutzearen armarria ikus dezakegu. Herri honetan jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta banketxeak daude.
ARRUBAL: Herri txikia. El Salvador eliza XVI. mendekoa da gehien bat, eta XVII. mendean amaitu zen. Herri honetan jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta banketxeak daude.
ALCANADRE: 750 biztanle inguruko herria da. Izen toponimiko honek arabiar jatorria adierazten du: Al-Cana-Dre hitzak, «zubiak», «arkuak», etab., esan nahi du, Ebro ibaiaren gaineko zubi baten hondakinak daude, herriaren ondoan. Santa Maria elizan (XVI-XVIII. mendekoa) dago Aradóngo Ermitan (XII. mendekoa) zegoen irudi erromanikoa. Herri honetan tipikoa da erromatarren akueduktua (I. mendekoa). Herrira iritsi aurretik erraz ikusi ahal izango ditugu Aradónen bizi diren putreak. Batzuek 8 kg pisatzen dute eta 2,5 m neurtzen dute. Herrian, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta banketxeak daude.
Oharrak: Gaur gogo-jardunetako “bigarren astean” sartzera goaz. Sarrera nagusia meditazio baten bidez egingo dugu, Kristo Erregek berari jarraitzeko egiten digun gonbita sentitzera inbitatzen gaitu meditazio honek. Hiri handi batean gabiltzanez, “lurreko erreinu” baten edertasunak ikus ditzakegu eta Jainkoaren Erreinua irudikatu. Gaur gure bizitzaren orientazioaz meditatutako dugu: Jesusekin goaz ala beste buruzagi batzuen atzetik?
Eskaria: nire muga guztiekin eta Aitaren maitasuna nigan sentituta, Jesusen ondoan, bere kide eta laguntzaile bezala, oinez ibiltzera deitua izateko grazia eskatzen dut.
Hausnarketak: Jainkoaren maitasun errukitsuaren kontzientzia sakonak (atzo eskatutako grazia handiak), maitasun horri erantzuteko nahira eramaten du askotan. Jesusek bere lanean berarekin ibiltzera gonbidatu gaitu eta horri buruz meditatutako dugu. Jainkoak Jesusen ondoan lanean aritzeko deiaren meditazioa gure giza bekatuak ukitzen dituen meditazioaren ondoan jarri zuen Ignaziok gogo-jardunetan; ondoan jartzea garrantzitsua da: Jainkoak Bere ondoan lanean jardutera deitzen gaitu garen bezala ezagutu eta maitatu ondoren. Bekatari maitatu bezala deitzen digu, Paulok azaltzen digun bezala, Jaunari berarekin adiskidetzeko eskatu ondoren: «baina berak esan dit: “Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean”. Gustora harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.» (2 Korintoarrei 12,9). Bekatariak izan arren, gure bekatuak ukitutako mundu horretan ahaleginak egitera deituak sentitzen gara eta bakearen eta justiziaren alde lana egitera, jaso dugun maitasun errukitsuarekin. Justizia den Jainkoan sinesten dugu, Bera Maitasuna baita. Gure munduko justiziarako bidea eta federako bidea banaezinak dira. Fedea eta justizia zatiezinak dira Ebanjelioan. Erabat ohartzen gara zenbatetan eta nola egin dugun bekatu Ebanjelioaren aurka, baina gure nahia Ebanjelioa duin aldarrikatzea da, ez da nahi hori aldatu; hau da, maitasunean, pobrezian eta umiltasunean aldarrikatu nahi dugu. Hau esan zuen jesulagunen 32. Kongregazio Orokorrak.
“Betiko Erregearen deia” meditazio ospetsuan, Ignaziok dio oso konbentzigarria litzatekeela egiazko errege duin baten deia, gure munduan soilik fedea eta justiziagatik lanean ari den batena. Gogoeta honen ondoren Jesusengana zuzenduko gara, bere deia are baliotsuagoa baita, Kristo gure Jauna delako, betiereko Erregea, Berak pertsona bakoitzari egiten dio dei eta esaten du: “Nire nahia mundu guztiaren onena lortu eta Betiereko Maitasunaren Erreinua eraikitzea da”. Ignaziok ikusten du Kristorekin joan nahi duen orok, Berarekin egin beharko duela lana, minean jarraituta Erreinu horretako aintzan ere jarraitu ahal izateko.
Erregearen deia berari lagun egiteko deia da, Berari buruz gehiago ikasteko, bere maitasuna eta Berarekin dugun batasuna bere herriaren zerbitzuan esperimentatzeko. Eta Errege hau gutako bat bezala dator gugana, gure zortea partekatzeko erabat prest. Gaur deituak izatearen harrigarrian eta deialdiaren maitasunezko izaeran zentratuko gara; bihar deialdi horri guk emandako erantzunean zentratu gaitezke.
Testuak:
102. Salmoa. Larrialdian otoitza.
Lukas 5,27-32. Jarraitu niri.
Mikeas 5,1-4. Buru berriak Jaunaren indarrez gidatuko du herria.
Amaierako elkarrizketa: Adiskide bat bestearekin aritzen den bezala hitz egingo dugu Jesusekin ere. Erreinuari buruzko gogoetetako hausnarketak eta emozioak eta jarraipenaren balioa bilduko ditugu. Jesusekin eztabaidatuko dugu eta hala sentitzen badugu, bere ibilian gu ere hartzeko eskatuko diogu.
Bizikletaz egiteko erraza
baina kontuz Recajo eta Agoncillo arteko N-232 errepideko 2,6 km-an.
Oinez doazenek errepidearen ezkerretik joan behar dute eta ez dute gurutzatu behar, baina bizikletez doazenek gurutzatu beharra dute eta ez da hain erraza. Gurutzatzeko modurik errazena aurkitu beharra dago, herriren batetik igarotzen denean edo
Logroño: Km 0.
Varea: Km 2,6.
Recajo: Km 9,8.
Agoncillo: Km 14.
Arrúbal: Km 18.
Ermita de Aradón: Km 25,2.
Alcanadre: Km 30,6.
Leave a Reply