Alagón Zaragoza
30,5 Kms
Jauna, emadazu zure maitasuna eta grazia eta behar bezain aberats izango naiz, ez dut besterik eskatzen.
Alagon erditik hasiko dugu gure bidaia, Chacón kaletik Geltokiko kalera bidean, trenbideak igarotzen duen zubi batera goaz, herriaren kanpo aldean. Kalea errepide bihurtzen da trenbidea igarotzeko zubira zuzentzeko. Eta gurutzatu behar dugun bigarren zubiaren aurrean utziko gaitu, AP-68 autopistarena oraingoan.
Autopista igaro orduko, eskuinera hartuko dugu bidea, asfaltatua hasieran, baina gero pista bilakatzen dena. Bide hau autopistaren paralelo doa, bide luze batez gure eskuinetik izango duguna. Autopista gainetik igarotzen duen zubi batera iritsiko gara, bina ez dugu pasako, erreferentziatzat hartuko dugu, ezkerrera ikusiko dugun bidea hartzeko, eta autopistatik urrunduko gaitu angelu zuzen batean.
Lurrezko bidea amaitu eta asfaltoa hasten da, horrek markatuko du gure bidea.Zuzen jarraitu eta gure eskuinera Jalón ibaia ikusiko dugu. Jalón ibaira gerturatu eta ezkerretik jarraituko diogu. Ibaia gurutzatu eta handik gutxira bide batek ibaitik urrunduko gaitu eskuinera dagoen bihurgune estu batean. Asfaltatutako bidean zuzen jarraituko dugu Torres de Berrellénera iritsi arte.
Garfilán kaletik sartuko gara eta udaletxe aldera joango gara. Aragón kalean eliza ikusi eta azkenik Cervantes kaletik utziko dugu herria, eta Sobradieleko Bidetik irtengo gara landa ingurura. 600m ingurura, ureztatzeko kanal bat igaroko dugu eta jarraitu egingo dugu bidea. Gaur egungo kanaletako asko musulmanen garaikoak dira. Bi kilometro aurrerago, bidea bikoizten den puntu batera iritsiko gara, kanala bi bideen erditik doala. Ezkerreko bidea hartuko dugu, kanala eskuinera duela, eta horren paraleloan jarraituko dugu Sobradiel herrixkara iristeko.
Eliza bilatuko dugu, parkean, eta gure ezkerrera utziz jarraituko dugu. Pino kaleak herriaren irteerara eramango gaitu. Beti pista asfaltatutik jarraituko dugu, hortik 1,6 km-ra angelu zuzena osatzen duen bihurgune bat egingo du eskuinera eta zubi batera eramango gaitu, berriro AP-68 autopista igarotzeko. Hori gurutzatu eta biribilgune batekin topo egingo dugu. Bigarren irteera hartuko dugu, industrialde barrura zuzen eramango gaituena. 100 m ingurura, pista asfaltatu bat (asfaltorik gabea gero) hartuko dugu, azken enpresaren hormaren ondotik. Casetaseko tren geltokia gure eskuinera egongo da. 200 m ingurura Magrisa fabrika ikusiko dugu eskuinera. Hortik 2 km-ra, pista honek Utebora eramango gaitu, trenbidea gurutzatu gabe eta Casetas herrian sartu gabe. Utebo herria ikusiko dugu urrun eta bere eliza aldera abiatuko gara.
Angelu zuzenean biratuko dugu ezkerrera, Joaquin Costa kalean. Gero Miguel Hernandez kale bihurtuko dena. Herriaren erdira zuzenduko gara. Plaza igaro eta lorategi batean eskuinera biratuko dugu, Antonio Machado kalean sartzeko. Kale honi jarraituz irtengo gara herritik, eta kilometro batera autopista gurutzatzera eramango gaitu, zubi batetik.
Zubia jaitsita, zuzen jarraituko dugu, ureztatzeko kanal baten paraleloan, eskuinera dugula, pixka bat aurrerago gurutzatuko dugu, berau ondoan, ezkerrean dugula aurrera jarraitzeko. Bidea “saltoan” dabil kanal batetik bestera, orain eskuinean izango dugu. Beste 100m bakarrik jarraituko diogu, eta zuzen jarraituko dugu gure pistatik, hurrengo herriko Monzalbarba kalera iritsi arte. Ezkerrera biratuz Nuestra Señora la Sagrada kaletik sartuko gara (erromatarren galtzada garai batean) eta herria zuzen igaroko dugu, alderik alde.
Herritik irten orduko, Monzalbarbako bidetik Nuestra Señora la Sagrada Ermita aurkituko dugu. Errepideak 90°ko angelua egiten du eskuinera, baina guk pista asfaltatutik jarraituko dugu zuzen. Almozarako bidean gaude. Kilometro batzuez hortik jarraituko dugu. Gure eskuinera utziko dugun bidea zubi batera doa eta zubi hori autobidearen gainetik igarotzen da. Guk zuzen jarraituko dugu, autobidea gurutzatzeko beste bide batera iritsi arte. Gero jaitsiko gara tunela eta azken zubia igarotzeko, horrela autopisten korapiloa saihestuko dugu, eta Zaragozara heldu garela esango digu. Dena zuzen jarraituko dugu, Ebro ibaiaren ondora iritsi arte. Angelu zezenean biratuko dugu gure eskuinera, eta ibaiaren ondotik joango gara pasealekuan zehar.
Ezkerrera izango dugun ibaiaren ondoko bidetik jarraituko dugu. Argi ez badaukagu ere: Expo Zaragoza – 2008 izan zena dugu aurrean, uraren inguruko nazioarteko erakusketa izugarria. Zaragozan sartuko gara. Bide guztiak dira onak hemen Ebro ibiaren ondoan baldin bagabiltza. Alderdi zaharra eta Pilar plaza, ibiaren ondoan daude (beti gure ezkerrera izango dugu), Santiago Zubia igarota eta Harrizko Zubia baino lehen.
ALAGÓN
Autotaxi Ferruz . Tel: 976 854 063
Taxi Aguilar . Tel: 653 706 707
Taxi Angel . Tel: 657 529 269
MONZALBARBA
Ayuntamiento . Tel.: 976 462 315
TORRES DE BERRELLÉN
Albergue de peregrinos . (8 plazas).
Ayuntamiento: 976 653 101. En el Café Aroa (Avenida Goya, 8) también tienen las llaves del albergue. Tel: 976 653 287.
UTEBO
Ayuntamiento . Tel.: 976 770 111.
Hotel El Águila*** . Ctra. Logroño, km 13,4. Tel.: 976 771 100
Hotel Europa . Ciudad de Ponce 4, Tel.: 976 792 900
Hotel Las Ventas*** . Ctra. Logroño, km 10,5. Tel.: 976 770 482.
Pensión Arade . , Las Parras 4, Tel.: 616 997 358
Pensión Don Juan . San Lamberto 14, Tel.: 650 770 575
Pensión Silvano . Cuenca, 2. Tel.: 976 770 584 – 679 232 122
ZARAGOZA
Albergue Juvenil Baltasar Gracián . C/ Franco y López, 4. Tel.: 976 306 690
Albergue Juvenil de Zaragoza . C/ Predicadores, 70. Tel.: 976 282 043.
Hostal San Jorge* . Calle Mayor, 4. Tel.: 976 397 462.
Hotel Las Torres*** . Plaza del Pilar, 11. Tel.: 976 394 250.
Hotel Sauce . Calle Espoz y Mina, 33, Tel: 976 205 050 / 900102146
Pensión Iglesias . c/ Verónica, 14. Tel.: 976 293 161
Pensión Manifestación . Tel.: 976 295 821 / 666 114 096.
TORRES DE BERRELLEN: Castellarreko Andre Mariaren ermita, XI. mendekoa, XX. mendean berriztatua. Gazteluaren hondakinek erakusten digute, lur hauek Sancho Ramirezek eta Pedro I.ak, XI. mendean musulmanei berreskuratutako lurrak direla. Herrian jatetxea, botika, osasun-etxea, supermerkatua eta banketxea daude.
SOBRADIEL: 1140an Ramon Berenguer, Aragoiko Printze eta Bartzelonako Kondeak, Sobradielgo gaztelua eta herria, Artal bere mendekoari, bere biztanle eta sailekin eman zionetik 1945 urtera arte, Sobradielgo Kondeen maizter izan ziren herri honetako biztanleak. Herri horretako nekazariek, 1945 urtetik aurrera erosi zituzten lurrak eta horrela egin ziren lantzen zituzten lurren jabe. Sobradielgo Kondeen jauregiaren ondoan (gaur Udaletxearen egoitza), eliza barrokoa XVII. mende amaierakoa, adreilu gorriz eraikia eta Santiago Apostoluari eskainia. Herrian jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta banketxeak daude.
UTEBO: Ezin da bisitatu gabe utzi Jasokundeko Andre Mariaren eliza, bere kanpandorre mudejar zoragarriarekin (alderdi gotiko-mudejarra XVI. mendekoa da eta alde barrokoa XVIII. mendekoa). Kanpandorrea lauki egiturako oinetik oktogonal egitura dotoreko beste batean bilakatzen da. Azulejo dekorazioak ez du berdinik. Merezi du 13.000 biztanleko herri honetako kaleetan zehar paseo bat emateak, XVI. eta XVII. mendeko etxe eta jauregiak bisitatuz. Bere zeramika eta mosaikoek erromatar erroak ekartzen dizkigute gogora, Cesaraugusta (Zaragoza) Asturicarekin (Astorga hiria, penintsula iparraldean) lotzen zuen bidearen 8. markan kokatzen baitu. Herri honek jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatua, bankua eta bizikleta-tailerrak eskaintzen dizkigu.
MONZALBARBA: Gure Bidean, antzinako parrokia-elizaren dorre-mudejar zoragarriak egiten digu diosala. Bera bezala inguruan dituen beste eraikinak ere XVI. mendekoak dira. Musulmanen eragina oso nabarmena da ibilbide zati honetan, orain arte adierazi izan dugun bezala. Jatorrian, bereber musulmanen kokalekua izan zen, Abdul Jabbarrek eraikia, bere kanpalekua, Santa Catalina ibai-uhartean kokatu baitzuen. Herriaren izenak, “manzil-barbar”, kokaleku berberea esan nahi du. Herrian jatetxeak, osasun-etxea, supermerkatuak eta banketxeak daude.
ZARAGOZA: Hiri ikaragarria, Pilareko Basilika gure Bideko itsasargi modura duela. Daukagun tarte labur honetan, ezinezkoa da 2.000 urte pasako (13. urtea K.A.) herri honetaz esan daitekeena biltzea edo zer bisita daitekeen adieraztea. Ezinbestekoa da Amabirjinari bisita egitea, espainiar lurretan Santiago Apostoluak izandako istorioa gogoratzen diguna. Kristautasunean Maria gurtu zen lehenengo tokian dago basilika. Zaragozatik igarotzean, bertan dauden hainbeste erromes ospitaleek erakusten dute Errege-bide honen tradizio santiagotarra. Merezi du alde zaharrean galtzea eta Aljaferia Jauregia bisitatzea, gaur egun Gobernu Autonomikoaren egoitza. Hirian, bizikleta-tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatua, banketxeak eta turismo bulegoa daude (basilika ondoan Tel: 902 142 008 / 976 201 200).
Aita Jesuitak: Pignatelli Zentroan aurki ditzakegu, espiritualitate zentro honetan lan egiten baitute aita jesuitek, eta adeitsu zigilatuko dizkigute gure egiaztagiriak, harrera-orduetan iristen baldin bagara. Konstituzio Pasealekua, 6. Tel: 976 217 217.
Oharrak: Jesusekin oinez jarraitzen dugu, argiago ikus dezagun, sakonago maitatu ea gertuagotik jarraitu. Ez dezagun ahaztu “prestatzeko otoitza” otoitz egiten hasi aurretik eta egunean zehar. Gogoan izan behar dugu amaierako elkarrizketa gero eta garrantzitsuagoa dela: Jesusen barneko ezagutza horretan sartzen ari gara eta horrek eman dio indarra gure bizitzako konpromisoari. Hau eztabaidatuko dugu gure “adiskidearekin” otoitzeko azken elkarrizketan eta egunean zehar.
Eskaria: behar ditudan hiru gauza eskatuko dizkiot Aitari, Berak bakarrik eman baitiezazkidake: Jesusen ezaguera intimoagoa, gutako bat bihurtu baita; niri didan maitasunaren esperientzia pertsonalagoa, goxotasun handiagoz maita dezadan; eta Jesusekin elkartasun estuagoa, gizateriari salbazioa eramateko misioan.
Hausnarketak: Jesus sendatzen ikusi ondoren, bada miretsi beharreko Jesusen beste irudi bat: predikatzailearena. Oso berritzailea izan zen! Eta egiaz gizon askea! Miretsi dezagun Jesusen mezuaren argitasuna eta garbitasuna eta Erreinua aldarrikatzean zuen ausardia, horrek zekarren arriskuaz ohartzen zen arren. Jesusek ez zuen Jaunaren Erreinuko justiziaz zuen ikuspegia aldatu. Ez zuen hipokresia onartzen, joko bikoitza. Arbuiatu egiten zituen legearen letra bere egiazko espirituaren gainetik jartzen zuten erritualak eta kokapen legalistak.
Jesusek itun berria aldarrikatu zuen, bere bizi plana, bere ekintza plana, guk, bere jarraitzaileok, mundu hau konpontzen lagun diezaiogun, Jainkoak gizakientzat aurreikusitako mundua, elkar maitasunez hartuta. “Mendiko hitzaldia” edo “Erreinuaren manifestua” goiz iritsi zen Jesusen ministerioan. Hitz hauek lehen ere entzunda gaude, baina ezagunak izatea ez dadila deiaren kaltetan izan. Hitzaldia adeitsu entzunda Jesusen Hitzaren hazia erein bedi nigan eta sustraitu bedi. Irudika dezagun mendian bildutako jende xumearen erdian eserita bere “bidea” azaltzen. Orduan, eta orain, bere bidea gehiengoaren iritziaren kontra doa: kultura garaikideak eta publizitate kontsumistak eskaintzen dituzten baloreak ez bezalakoak bizitzera eta edukitzera gonbidatzen gaitu. Bere garaian, bere munduari kontraesanda bizi izan zen Jesus.
Testuak:
Mateo 23: 11-12, 23-24. Zuetako handiena izan bedi zerbitzari. Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du eta bere burua beheratzen duena, goratu.
Mateo 5: 1-48. Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien ikasleei…
Joan 12:44-50. Neure burua uzten dut Jesusi entzuteko: bere mezuan Aitaren ahotsa entzuten dut.
Amaierako elkarrizketa: meditatutakoaren laburpen bat egin otoitzeko tartean, Jesusekin adiskide batekin bezala hitz eginda. Egindako bide zati honetan aurkitutako puntuez bihotza ireki berari. Hala sentituz gero, bere ikurrinaren pean hartzeko eskatuko diogu Jesusi. Amaitzeko, Aita Gurea esan.
Zaragozako alde zaharrean ibiliaz hiri honetan pertsona batek utzitako aztarnak aurkituko ditugu, ez da oso pertsona ezaguna, baina bai garrantzi handikoa: san José Pignatelliz ari gara, jesuita eta Fuentesko kondeen familia nobleko seigarren semeaz.
1773an Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia kendu egin zuen eta José Pignatelli Erroman hil zen 1811ko azaroaren 15ean; ez zuen Jesusen Lagundia berrezartzen ikusi -1814an gertatu baitzen- nahiz eta berrezarpen horren alde gogor borrokatu, hala ere, 1797an Lagundiko gainerakoekin batera botoak berritu ahal izan dituen, Errusian Lagundia bizirik zegoelako. Jose Pignatelliren bizitza abenturaz eta sufrimenduz josita egon zen.
1737ko abenduaren 27an Zaragozan jaio zen mutiko hark ez zuen asko usteko bizitzak zer nolako zailtasunak zituen berarentzat. Lau urte zituela hil zitzaion ama eta familiak Napolira joan behar izan zuen. Handik bost urtera hil zen aita hiri hartan eta familia Zaragozara itzuli zen anaia nagusiarekin. Orduan hasi zen Jesusen Lagundiko ikastetxean ikasten anaia Nikolasekin batera eta handik urte batzuetara Lagundian sartzea erabaki zuen.
1753an sartu zen nobiziatuan eta prestakuntza, ikasketa eta apostolutza urteak bizi izan zituen 1767an jesuitak Espainiatik bidali zituzten arte. Sortzez Garbiaren ikastetxe-egoitza 1767ko apirilaren 3an hartu zuten; orduan desegin zen bere bizimoduko erritmoa eta oso etapa desberdina hasi zuen. Etxeko jangelan eduki zituzten hiritik bota arte; soinean zutenarekin irten eta Tarragonara joan ziren estatu pontifikaletarako itsasontzia hartzeko. Baina estatu horietan asiloa ukatu zieten eta bidaia gogorra hasi zuten itsasontziz, hartuko zituzten tokiren baten bila. Handik zazpi hilabetera amaitu zen kalbarioa Ferrarako portuan.
Espainiatik bidali zituztenean hasi zen Jose, biografoen esanetan, bere anaia jesuiten kontsolamendu, babes eta laguntzaile izaten. Jesuita gaztea zen eta bere profesioa egin gabe zuen arren une zailetan agintea hartu zuen –probintziako buruak bere kideen buru jarri zuen juridikoki- kanporatutako gizon haiei lagun egin zien, eroso jarri, elikatu eta artatu egin zituen pilatuta, janaririk gabe eta, batez ere, inon ere hartu nahi ez zituztela toki batetik bestera gaitzetsita eta arbuiatuta zebiltzala.
Bere familiak eta anaiak bide erosoagoa hartzeko esaten zioten, baina berak Lagundiari leial iraun zuen amaierara arte, bere kideen ondoan egon zen unerik zailenetan. Bolonian, elizbarrutiko apaiza zela, Lagundia erabat berreskuratzeko borrokan aritu zen, hori gertatu baino lehen hil zen arren.
Bizikletaz egiteko erraza
Alagon: 0 km.
Torres de Berrellen: 7,3 km.
Sobradiel: 10,9 km.
Utebo: 16,5 km.
Monzalbarba: 19,7 km.
Autopisten korapilo nagusia: 24 km.
Zaragoza (El Pilar): 30,5 km.
Leave a Reply