Ignazioren arrastoak 28
Gure Ariketa Espiritualen azken gogoeta.
Oharrak: gogo-jardun hauek estilo pertsonala eman digute. Erromes bakoitzak bere “barne erromesaldian” aurrera egiteko eta etapak gainditzeko modua aurkitu behar du. Nahi izanez gero, Manresako Covan ignaziar espiritualitate honetan aurrera egiteko material ugari dago. Beti da ona aholkua eskatzea!
Eskaria: Aitari eskatzen diot jasotako dohainen ezagutza intimoa eman diezadala eta horiengatik guztiengatik eskerronez beteta, gauza guztietan Aita Jainkoa maitatu eta zerbitzatu dezadala. Loiolako San Ignazioren esperientziak nire bizitzan bideratu nazan ere eskatuko dut.
Hausnarketak: Gaur atzoko meditazio bera hartu behar dugu, baina amaitu dugun erromesaldian zentratuko gara: Ignaziar Bide osoa Jainkoaren Maitasuna adierazteko hainbat moduren esperientzia izan da. Meditazioko denboran gure Bideko etapa guztiak gainbegiratuko ditugu Maitasunaren kontenplazio honetatik. Eskerrak eman eta gure eguneroko mundura itzultzeko prestatuko gara.
MAITASUNA LORTZEKO KONTENPLAZIO.
Hasteko, bi gauza esan behar dira:
Batetik, maitasuna ekintzetan jarri behar da hitzetan baino gehiago.
Bestetik, maitasuna bi aldeen arteko komunikazioa da, hau da maitatzen duenak maitatuari eman eta jakinarazi egin behar dio zer daukan edo zer dezakeen eta gauza berak maitatuak maitatzen duenari ere. Beraz, batek jakituria badu, ez duenari emango dio, ohorea, aberastasuna baditu ere besteari emango dizkio.
Ondoren: sarrerako otoitzera itzuliko naiz eta dena Jainkoaren borondatearen arabera ordenatu dadila eskatuko dut.
Jarraian egingo dudanaren kontenplazioan jarriko naiz. Aita Jainkoaren, Jesus Semearen eta nigan gizatasuna sortu duen Maitasun Espirituaren aurrean nagoela irudikatuko dut.
Gaurko nahia kontziente egiten jarraituko dut: Jainkoari eskatuko diot jasotako dohain ugariren barne ezagutza izan dezadala eta horregatik guztiagatik esker onez beteta, Jainko Erregea maitatu eta zerbitzatu dezadala gauza guztietan.
Eta kontenplazioarekin hasiko naiz. Hasteko gogora ekarri behar ditut Jainkoarengandik jasotako onurak, erromesaldian jasotakoak, hasieratik onak iruditu zaizkidanak eta orain ez hain txartzat ditudanak. Eta honekin neure buruaz hausnartuko dut, arrazoiz eta justiziaz hartuko dut kontuan nik neure aldetik Jainko Erregeari eskaini eta eman beharrekoa, hau da, nire gauza guztiak eta ni neu gauza horietan.
Gainera, nahi izanez gero, kontsekuente izan nahi duen hark eskaintza hau egingo duela izango dut kontuan: Hartu, Jauna, nire askatasun osoa, nire oroimen, nire adimen eta nire nahimen osoa. Zuk eman didazu; zuri, Jauna, bihurtzen dizut, dena zurea da, egizu osoro nahi duzuna. Eman niri zure maitasun eta grazia, hori nahikoa dut eta.
Lehenengo puntua amaitutakoan, Ignaziok bigarren bat proposatzen digu: Jainkoa topaketa, gauza, inguruan dudan guztian, nire barnean nola zegoen presente ikustea, gauza bera nigan pentsatuta ere, egiten dudanean nola bizi naizen eta noren zerbitzura jartzen dudan. Puntu hau amaitzeko, aurreko puntuko eskari bera egin: Hartu, Jauna, nire askatasun osoa, nire oroimen, nire adimen eta nire nahimen osoa…
Hirugarrena da Jainkoak nola egiten duen lana eta nola saiatzen den nigatik bidean aurkitu ditudan gauza eta izaki guztietan. Ondoren neure buruaz pentsatu eta nik maitasun horren truke egin dezakedanaz. Puntu honen amaieran ere, aurreko puntuko eskaintza bera egin: Hartu, Jauna, nire askatasun osoa, nire oroimen, nire adimen eta nire nahimen osoa…
Laugarrena: nire erromesaldian ondasun eta dohain guztiak goitik nola etorri diren ikusi, eta nire indarra Jainkoaren ahalmen amaigabetik zetorren eta nigan eta munduan jaso ditzakedan justizia, ontasuna, errukia eta beste gauza on guztiak ere bai, eguzki izpiak etortzen diren bezala, iturrietatik urak irteten duen bezala, etab. Ondasun guztien jatorria kontuan izan ondoren, neure buruarengan pentsatuaz amaitu, goitik jasotzen dudana nola itzultzen dudan ikusi. Puntu hau amaitzeko ere, aurreko puntuko eskaintza bera egin: Hartu, Jauna, nire askatasun osoa, nire oroimen, nire adimen eta nire nahimen osoa…
Amaierako elkarrizketa: meditatutakoaren laburpena egin otoitzeko unean, Jesusekin adiskide batekin bezala hitz eginda. Otoitzean aurkitutako puntuez egia esan berari. Amaitzeko, “Aita Gurea” esan.