Ignaziar Bidearen Lehen Jubileu urtea dela eta, Erromesen Bulegoak erromesek bizi izandako zenbait esperientzia espiritualez osatutako liburua bultzatu du. Sarreran, Ignaziar bidea bilaketa pertsonalean dauden guztiek egin beharreko barne- bide gisa ulertzeko pistak ematen dira. Esperientzia zehatzek ibilbidearen ia 700 kilometroak argiztatzen dituzte. Momentuz soilik ingelesez dago. Hona hemen: “The Ignatian Way: A healing walk to freedom”, Ignaziar bidea: askatasunerako osasun bidea.