etapa 0

Loiola

Euskadi
Harrera-Tokiak
Loiola
iruzkinak
Euskadi

Lurralde honek aurkitzaile ausartak, mundu berriak eraiki dituzten pertsonak eta erronka handiei aurre egindako ekintzaileak eman ditu. Euskaldunek beren arrastoa utzi dute historian zehar, pertsonaia hilezkorrekin, hala nola, Joan Sebastian Elkano, munduari itzulia eman zion lehen marinela; Urdaneta eta Legazpi, Mexiko eta Filipinar Uharteen artean, Pazifiko Itsasoko bidea irekitzen aitzindari izandakoak; Joan Garai, Buenos Aires hiriaren sortzailea; Loiolako Ignazio, Jesusen Lagundia sortu zuena edo Frantzisko Vitoria, Nazioarteko Zuzenbidearen aitzindaria.

Espiritu ekintzaile hori, mendeetan zehar mantendu izan da, herri honen industrialdeetan, merkatuetan, finantza erakunde indartsuetan eta, munduko ozeano guztiak gurutzatu dituzten itsas untziterian.

Erromesak igaro beharko dituen mendateek, ibilbide atseginekin, baso berdeekin eta aldapa gogorrekin, aukera emango digute, halako gizon-emakume gogor eta sortzaileak non sortzen diren sekretua ezagutzeko. Natur ingurua maite dutenek, asko gozatuko dute Euskadin. Oso begi-bistakoa baita, bere paisaia gorabeheratsuen aberastasuna eta edertasuna, bai parke natural izendatutako tokietan eta baita gainerako leku askotan ere.

Harrera-Tokiak

AZKOITIA 

 

Hotel Larramendi Torrea. Tel: 943 85 76 66 – www.larramenditorrea.com 

Casa Rural Zulueta. Tel: 617 28 76 69 – www.agroturismo-zulueta.es 

Casa Rural Landagarre. Tel: 943 85 33 30 – www.landagarre.com 

Albergue Abaraxka. Tel: 679 46 44 73 – www.abaraxka.eus 

 

AZPEITIA 

 

Albergue jesuitas Loyola. Tel: 943 025 000 www.loyola.global/es/albergue

Albergue Jesús-María. Tel: 943 811 034 www.jesus-maria.org/loyola/

Hotel Larrañaga. Tel: 943 81 11 80 – www.hotel-larranaga.com 

Hotel Loyola. Tel: 943 15 16 16 – www.hotelloiola.com 

CEL Loyola. Tel: 943 02 50 25 – www.loyola.global/es/cel

Casa Rural Txanpardin. Tel: 658 73 81 53 – www.txanpardin.com 

Albergue Xoxote Aterpetxea. Tel: 943 58 10 07 – www.xoxotekoaterpea.com

Loiola

Santutegi zoragarri honetan hasten da gure Ignazio Bidea. Turistak eta erromesak nahasten dira Loiolako etxe barruan, baina historian izandako, eleberrietako gizona, original eta eraginkorrenetakoa jaio zen etxea bisitatzean eta bere bizitza birbideratu zuen giroa sentitzean, erromesaren profila nabarmenduko da agian, edozein turistak ohi duen jakin-minaren azpitik.

Ignacio Loyola iristen zaurituak

Hemen hasten dugu gure erromesaldia, Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko lurretan zehar. Gipuzkoako Dorretxe zaharrean, 1941 urtean jaio zen Loiolako Iñigo Lopez, eta bertan has gaitezke santu erromes honen esperientzia sentitzen eta pozez betetzen gaituen barneko egia hori berresten, uste osoa baitugu gure bizitza Jainkoagandik datorrena eta Harengana bidean doana. Gauza asko gertatu zitzaizkion hemen 1521ean Iñigori, 30 urte zituela, artean “soldadu harro eta hutsala”, “arma-joko eta emakume zalea”. Hemen gertatu zitzaizkion gauza hauek hasi ziren, hain zuzen ere, Loiolako Iñigo erromes bihurtzen: gorputza zein bihotza zauritutako soldadu gisa sartu zen, Iruñeko bere defentsaren ondoren, eta erromes bihurtua atera zen Jainkoarengana.

Ez dugu presarik izan behar bidean. Barne-biltze espiritualerako tarte batek, Azpeitia eta Azkoitia arteko barne prestaketako denbora batek lagunduko digu Euskal Herriko mendien erronkari aurre egiten eta beren barruko sekretuak aurkitzen. San Ignaziok presta gaitzala hastera goazen bidaiarako.

Jesuitek, ahal duten neurrian, abegikor hartzen dituzte erromes guztiak. Ezinbestekoa da Loiolako Santutegiko web gunea bisitatzea. Ezinbestekoa erromes agiria aurkeztea). Turistak: bisitariek Santutegi: aterpetxean. Loiolan lo egiteko, Jesus Mariaren aterpetxea beste aukera bat da.

Azpeitia [Azpeitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren behealdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski] Gipuzkoako erdialdeko udalerria da, Urola Erdia eskualdean. 70,4 km² ditu, eta 2010an 14.708 biztanle zituen. Iparraldean Zestoa; ipar-mendebaldean Deba; mendebaldean Azkoitia; hego-mendebaldean Zumarraga; hegoaldean Ezkio-Itsaso eta Beasain; eta ekialdean Errezil eta Beizama mugakide ditu. Azpeitia, Donostiatik, 44 km-tara dago. San Ignazio Loiolakoa Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen. Hantxe dago Loiolako Santutegia, XVII. mendean Ignazioren omenez eraikitako barroko estiloko basilika. Santutegira, erromes eta turista asko jasotzen ditu urtean zehar. KareharrizkoIzarraitz mendikatearen hegoaldearen magalean zabaltzen da Azpeitia kokatuta dagoen bailara zabala. Azpeitiarantz jaisten den mendi-hegaletik begiratuta, Erlo, Xoxote eta Kakuta mendi-tondorrak nabari daitezke. Xoxoteko mendi-aterpetxea bertaratzen direnen bilgunea da. Gutxienez bost bide badaude Azpeititik bertara.

Azpeitiko udaletxearen web horrialdea bisitatu bere historia eta kultur ondarea hobeto ezagutzeko.

iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

document.getElementById( "ak_js_1" ).setAttribute( "value", ( new Date() ).getTime() );

Loiolako eguraldian

Galeria

Etapako Argazkiak




















EUSKADIKO ETAPAK

Loiola
Euskadi

Loiola

Loiola – Zumarraga
Euskadi

18,2 km

1

Zumarraga – Arantzazu
Euskadi

21,4 km

2

Arantzazu – Araia
Euskadi

18 km

3

Araia – Alda
Euskadi

22 km

4

Alda – Genevilla
Euskadi

18,5 km

5

Genevilla – Laguardia
Euskadi

27,3 km

6

Laguardia – Navarrete
Errioxa

19,6 km

7


ehen etapa