Bidearen Historia

Erromes-bideak, elkarren aurkako norabidean gurutzatzen

Navarreten geldialdia egin ondoren, Ignaziok jarraitu zuen Errege Bidea, gaur egun, “Santiago bidea” deitzen duguna bera da, Katalunia, Aragoi, Nafarroan zehar Errioxan sartzen den bidea hain zuzen. Ez dakigu, bere garaian Santiagora bidean zihoazen zenbat erromes gurutzatu ote ziren Ignaziorekin, baina behin baino gehiagotan sentituko zen “korrontearen aurkako” norabidean zihoala, Ignaziok ez baitzuen bere antzera erromes zihoazenen norabidea jarraitzen. Ignazioren ezaugarrietako bat da hau: errespetatu egin behar da bakoitzaren kontzientzia eta bidea… baina “geziek adierazten duten norabidearen aurka joan behar bada”, joan egin beharko da… beti ere Jainkoaren aintza handienerako.

Gaur, Ignazioren korrontearen aurkako esperientzia bizitzea proposatzen dizugu, gida honekin. Beste erromes batzuekin gurutzatuko zara, haiena ere gure bide bera baita… baina korrontearen aurka, bidean aurkituko dituzun Santiagora Bidea adierazten duten gezi horien kontrako norabidean. Loiolako Ignazioren antzera, gu beste ikusmuga, beste helmuga baten bila gabiltza. Behar bada, Jerusalemera iritsi nahiko dugu berak bezalaxe, zergatik ez? Baina aurretik, Manresaraino iristeko eskatuko dizugu, Leize-zuloraino, eta Ignaziok bezala zure bizitzan geldialdi bat egin dezazula, konturatzeko, Jainkoak nola erakusten digun ibiltzen, “gure irakaslea balitz  bezala”, eskutik helduta.

Ignaziorentzat, Jerusalem, Jesusekin adiskidetzeko, harekin harreman pertsonala izateko lekua zen. Gogojardunetako bere esperientzian oso indartsu sentitu zuen lotura pertsonal hori. Ez da kristau-balio batzuekin edo mundua berrerosteko proiektu interesgarri batekin bat egitea bakarrik. Ignaziok aurkitzen duen funtsezkoena “Jesukristo gure Jaunaren zerbitzurako” deia da.

Ignazioren Bidean zehar denbora eta tarte espirituala izango duzu, behar bada, zure “Jerusalema” aurkitzeko, edo zuretzat “Erreinuarentzat lan egitea” eta “Jesukristo zerbitzatzearen” arteko aldeak esan nahi duena aurkitzeko. Edo agian, Ignazioren Bidea aukera ona izan daiteke, zure bizitzan “gorago igotzen” eta “urrunago iristen” uzten ez dizuten “aingura” horietatik askatzeko. Esperientziaz esan diezazukegu Bideak badituela bere ezustekoak: eskuzabaltasunez eramaten uzten bazara, eskuzabaltasunez jasoko duzu baita ere.

Zorte on!


BIDEA


IRAGANEAN


INAZIOREN ESPAINIAKO ALDIAN


ESKERRAK EMATEA

Biderako Aholkuak

Alderdi praktiko, ziurtatuak, egiaztagiriak, garraiobideak, ostatua…


Presta zaitez

Bizitza, erromesaldia

Gogojardunak eta erromesaldia Ignazio Bidean, Lau Aste, Ignazio Bideko otoitz-gida, Ignazio Bidea arnastuz, Sarrerako otoitza…


Esperimenta itzazu

Erromesaren Bulegoa

Esperientziak, Jarduerak, Agentziak, Kredentzialak, Bidea Errespetua, Elkarteak, Aholkuak Erromesentzat…


laguntzen dizugu