Etapa 7. Laguardia – Navarrete (19,6 km)

Inoiz ez esan edo egin ezer Jainkoari atsegingo ote zaion, berez ona izango ote den eta gure albokoarentzat onbiderakoa izango ote den geure buruari galdetu arte

Bizikletaz egiteko erraza.

Laguardia: 0 km. Lapuebla de Labarca: 9,9 km. Fuenmayor: 14,5 km. Navarrete: 19,6 km.

Herri eder honetatik aterako gara Laguna de Prao de la Paúl. Balsa kalea jaitsi eta zuzen urmaelara  helduko gara. Berata iristean inguratu eta eskumara hartu. Urmaela amaierara iristean, errepiderantz urruntzen den mendi- bidea hartuko dugu. Ezkerrera jo eta gero eskumara, Z bat eginez, A-124 errepidera heldu eta zeharkatzeko. Metro gutxira, ezkerrera errepide bat ikusten dugu eta “Bodegas Ubide”ak seinaleztatzen dituen kartelak. Asfaltatutako errepidea hartu eta 3,3 kilometro aurrera egin.

Eskumara Uribe Upeltegiak utzi eta zuzen jarraitu beti asfaltatutako gure errepidetik, desbiderapenik hartu gabe. Asfaltatutako beste errepide batek gurearekin bat egiten du eskumatik, baina guk zuzen jarraituko dugu. Mendi- bide batek gurea zeharkatuko du. Asfaltatotik jarraitu beti eta Laguna da Carravalseca zeharkatzen joango gara.

Urmaeletik 500 metrora, bidebanatzea aurkitzen dugu. Eskumara hartu (etxe bat dago ezkerreko errepidean, hartuko ez duguna). 1,5 kilometroan beste bidebanatze batera helduko gara eta oraingoan asfaltoa utzi eta gure eskumara dagoen errepidea hartuko dugu. Errepide hau jarraituko dugu beti, bertatik pasatzen den ez bigarren mailako errepide, ez bidegurutzerik hartu gabe. 3 kilometroan Labarca herria ikusten dugu eta bertara zuzenduko gara Diezmo kaletik.

Beti aurrera gure bide zabal eta ongi zehaztutik, Lapuebla de Labarcara iritsiko gara. Herria alderik alde pasako dugu elizaraino, Ebro ibaitik hurbil dago. Errepideraino jaitsiko gara, ibaiaren ondora, zubitik beste aldera igaro behar baitugu, La Estación industrialderako bidean.

Errepidean (LR-251) aurrera jarraituko dugu. Trenaren tunel aldera igoko gara, baina iritsi baino lehen lurrezko bide bat hartuko dugu gure ezkerrera, trenbidearen paraleloan doa bide hori 600 m inguruan. Trenbidea igaro eta aurrera jarraituko dugu. Garai batean Lapuebla eta Fuenmayor lotzen zituen bidean egongo gara, Ebro ibaia txalupaz igaro ondoren. Seguru gaude Ignaziok behin baino gehiagotan ibili izango zela ibaiaren ondoko bide honetan, garai bateko El Tormenal herrixkaren ondotik igarotzen den bidean. Lehenengo bidegurutzean eskuinekoa hartuko dugu eta bigarrenean ezkerrekoa. Beti aurrera, ez daukagu inolako galbiderik. Fuenmayorrera iritsiko gara eta asfaltatutako errepidetik, Plaza Nagusira eta Santa Maria elizara iritsiko gara.

Herria gurutzatuko dugu N-232 errepidea bilatzeko, Navarreteko errepidearekin (LR-137) egiten duen bidegurutzea, hain zuzen ere. Bidegurutze horretara iritsi eta gurutzatutakoan, ezkerrera hartuko dugu, asfaltatu gabeko bidearen bila, Navarreterako errepidearen paraleloan doana, baina trafikotik urrun. Gure bidea bidegurutzetik 150 m-ra dago, eta nabarmena da uraren kanal baten ondoan dagoelako. Hori hartuko dugu, eskuinera, eta zuzen jarraituko dugu, inora desbideratu gabe. Zutabe batean “Camino Viejo a Navarrete” ikusiko dugu.

Oinez jarraituko dugu, uraren kanala beti gure ezkerrean dugula, gure bidearen paraleloan. Azkenera iritsiko gara: AP-68 autopistak behartzen gaitu eskuinera biratzera, errepidera iristeko eta zubiaren azpitik pasatzeko. Zubia igarota, 250 m-ra, ezkerrera hartuko dugu, asfaltatu gabeko bide bat, eta autopistako ordainketa hesi ingurura hurbilduko gaitu. Autopistako hesien ondotik pasako gara, hauek ezkerrera ditugula, eta aurrera jarraituko dugu asfaltatu gabeko bidetik.

Uraren kanal bat igaroko dugu eta bidegurutzean eskuinera hartuko dugu. Aurrera jarraituko dugu eta zubi batera hurbilduko gara, A-12 autopistak goratzen duena. Azpitik pasako gara, eta beti aurrera jarraituko dugu, Navarretera hurbiltzeko. Azkenik Ignazioren esperientziari hain loturik dagoen herri honetara iritsiko gara.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Fuenmayor

Ayuntamiento . Tel: 941 450 014.
Hostal Labranza** . Avenida de la Estación, 1. Tel: 941 451 028
Pensión Fuenmayor . Avenida de la Ciudad de Cenicero, 7. Tel: 941 450 152
Pensión Úbeda . Calle Úbeda nº15, Tel: 663 77 96 29 (Erromes Prezio berezia 15 - 18 €)

Lapuebla de Labarca

Ayuntamiento . Tel: 945 607 051.
Casa Rural Barkero Etxea . (capacidad 10 personas) C/ Mayor, 25 Tel: 945 627 218
Casa Rural Kandela Etxea . Mari Cruz Saenz Diaz, 14 Telf: 669 217 711

Navarrete

A Posada Ignatius . Plaza del Arco, 4, tel: 941 124 094
Albergue Asociación Riojana de Amigos del Camino de Santiago . 941 260 234 / 941 239 201.
Albergue Buen Camino . C/ La Cruz, 2 Tel: 681 252 222 / 941 44 03 18
Albergue La Casa del Peregrino . C/ Las Huertas nº 3 Tel: 630 982 928
Albergue municipal . (40 plazas). C/ de la Cruz s/n. Tel: 941 440 776
Albergue Pilgrim's . C/ Abadía, 1 Tel: 941 44 15 50
Alberque Turístico El Cántaro . (capacidad 12 personas) C/ Herrerías, 16. Tel: 941 441 180.
Ayuntamiento . Tel: 941 440 005
Hostal Villa de Navarrete* . C/ la Cruz, 2. Tel: 941 440 318.
Hotel Rey Sancho*** . Calle Mayor Alta 5, Tel: 941 441 378
Hotel San Camilo *** . Carretera de Fuenmayor 4, Tel: 941 441 111
Taxi . 656 684 950

Comments

[camino ignaciano – en bicicleta gravel] Los últimos km del camino que llega a Navarrete son de tierra y podremos encontrar algunas piedras sueltas, eso, sumado al hecho de que es mayormente bajada, puede hacernos perder el equilibrio, recomiendo no embalarse e ir con cuidado. Para los ciclistas es fácil estar tentado en hacer km y “quemar” etapas, sobre todo si es verano y el sol aprieta. Pero recomiendo visitar Navarrete. San Ignacio vivió años en Navarrete, en donde sirvió al duque de Nájera, y donde también estuvo en 1522 al hacer el Camino que le llevaría a Manresa. La ermita, el palacio de los duques de Nájera, la Iglesia de la Asunción, etc., el lugar bien vale un alto en el camino! Y, además, podremos reponer fuerzas y refrescarnos en la fuente de la iglesia parroquial. En Navarrete, me encontré casualmente con David, encargado de atender la ermita y la Iglesia, quien tomó de su tiempo para explicarme la historia y la impronta ignaciana del lugar. La casualidad quiso que en esos días tuvieran una reliquia de San Ignacio traída desde Manresa. Lástima que en Navarrete, tan importante lugar ignaciano, no se cuente con un sello propio del camino ignaciano. Pero la hermandad con los pelegrinos del Camino de Santiago hace que no importe en absoluto poner un sello jacobeo en nuestra credencial ignaciana.

Buenos días, Mala señalización en los pueblos.Los ayuntamientos tendrían que colaborar un poco más. Es una pena la pobre motivación en general del camino. Es necesario llevar el track o GPS para no perderte. Por cada 10 señales del Camino de Santiago encuentras 1 del camino Ignaciano.

Muchas gracias por tu comentario María Emilia. Sabemos de la mala señalización en Laguardia. No es nuevo de este año. A veces hay voluntarios que nos ayudan a señalizar las flechas naranja que indican el camino, pero alguien las borra. Haremos llegar tu comentario a la oficina de turismo y a la Diputación de Álava, que se responsabilizaron en la señalización. Lamentamos los kilómetros de más que te pudo ocasionar este enojante episodio.

Mal señalizada la salida de Laguardia. Gracias a una persona que nos indicó el camino a seguir.

Es curioso después de Laguardia, las señales están borradas (las que están en los postes de madera, lijadas finamente; las que están sobre piedra, se ha puesto como cemento para taparlas). No sé qué puso pasar. La primera señal que vi (dos flechas naranjas en un poste de luz frente al ascensor) nos lleva a la balsa, pero ya las siguientes están borradas como dije. Sólo se vuelven a ver antes de empezar a bajar hacia La puebla de la Balsa. Tengo fotos por si interesa comprobar lo que digo. En esta etapa no te pierdes, porque está muy bien explicada y, aunque borradas, las señales se notan, aunque algunas no se ve si son flechas o cruces.

Para esta etapa hay que revisar la traduccion en Ingles puesto que "el gran muro de piedra" se has traducido como "an old sandpit" que significa caja de arena! Aqui tambien me despiste puesto que hay varios muros de piedra, todos que quedan a la izquierda y casi todos dos con bifurcaciones. No esta tan bien indicado aqui como en la etapa de Euskadi. Tuve una gran aventura en los vinedos! aparte de tener mi GPS conmigo (ojo, el GPS siempre te envia automaticamente a la carretera) tuve suerte de encontrarme a dos "angelitos" que me apuntaron en la direccion que buscaba.

Gehitu iruzkin berria