Etapa 10. Alcanadre – Calahorra (21,5 km)

Jainkoa duenari ez zaio ezer falta, beste ezer izan ez arren

Bizikletaz egiteko zailtasun ertainekoa: ez dago gorabehera handirik, baina zati batzuetan harri zolteak daude eta nekezagoa da aurrera egitea.

Alcanadre: 0 km. N-123 bidegurutzea: 7,2 km. Trenbide gaineko zubia: 9,3 km. Calahorra: 21,5 km.

Aterpetxea gure ezkerrera utzita Los Pilares kalera joko dugu. Kale honetatik zuzen jarraituko dugu, nahiz eta bihurgunetxo bat egiten duen lehenbizi ezkerrera eta gero eskuinera. Horrela igaroko dugu herria LR-260 errepidera iritsi arte, eta perpendikularrean gurutzatuko dugu errepidea. Asfaltoa bukatuko zaigu eta gurdibide batean sartuko gara. Bide honi jarraituko diogu, beti zuzen, gure eskuinean utziko dugun biltegi baten ondotik.

Eguzki-plakak dituen zentral bat ikusiko dugu eskuinera. Puntu honetatik 1,3 km-ra, eta bideko punturik garaienean, sardetu egiten da gure bidea: eskuinekoa hartuko dugu, geure pareenean duguna. Bideak eskuinera biratzen du eta jarraitu egingo dugu bertatik, alboko beste biderik hartu gabe.

AP-68 autopista gurutzatuko dugu zubi garaitik, eta handik jaitsi orduko, ezkerrera hartuko dugu, autopistaren paralelo doan asfaltatu gabeko bidea hartuz. N-123 errepideak moztuko digu bidea. Eskuinera jarraituaz gurutzatuko dugu eta autopistara sartzeko bihurgunea pasata, gure bidean sartuko gara berriro. Autopistaren paraleloan jarraituko dugu, bidearen beste aldera pasatzeko tunelera iritsi arte. Eskuinera hartu eta jarraitu egingo dugu trenbidera iritsi arte, eta zubi baten bidez gurutzatuko dugu. Zubia igarota, asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu, eskuinera. Bideak trenbidearen paralelo mantenduko gaitu. Lodosako Kanalera iritsiko gara eta eskuinera jarraituko dugu.

Asfaltatutako bide batera iritsiko gara eta perpendikularrean gurutzatuko dugu. Gure aurreko bide asfaltatua hartuko dugu. Lurrezko bidetik jarraituko dugu hare-harrizko harrobi batera iritsi arte. Bidegurutzean, gure bidearen jarraipena dena jarraituko dugu, ia geure aurrean duguna. Lurrezko bide hau errepide batean amaitzen da. Hori hartuko dugu eskuinera, eta trenbidea gurutzatzen duen zubira eramango gaitu honek.

Jada ez dugu bide asfaltatua utziko Calahorrara iritsi arte. Biribilgune bat gurutzatu eta zuzen jarraituko dugu. Murilloko errepidetik sartuko gara, eta gero ezkerrera hartuko dugu San Millan kaletik, Diego Camporredondo plazara bidean. Zuzen jarraituko dugu Ruiz y Menta kaletik Mercadal Pasealekura iritsi arte, eta eskuinera hartuko dugu. Pasealeku amaieran ezkerrera hartuko dugu Martires kaletik, gero Grande kalea eta ondoren Mayor bihurtuko zaiguna. Raso Plaza berezia gurutzatuko dugu, eta aurrerago, 300 m ingurura, Dra. Garcia plazaren ondoan dago San Frantziskoren komentua eta eliza, erromesen Aterpetxe berriaren kokalekua.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Alcanadre

Taxis Pachicho . Tel: 948 693 055
Taxis Pradejon . Tel: 619 964 141

Calahorra

Albergue de Juventud . Albergue de Juventud (para grupos a partir de 15 personas). Paseo de las Bolas s/n. Tel.: 941 105 071. Es obligado hacer una reserva en la Oficina Local de Juventud. Tel.: 941 146 511.
Albergue de peregrinos San Francisco . C/ Rasillo de San Francisco s/n. (18 plazas), al lado del convento de San Francisco. Tel.: 941 590 511 / 637 736 108
Ayuntamiento . Tel.: 941 105 050
Ciudad de Calahorra . C/ Maestro Falla, 1. Tel.: 941 147 434.
Hostal Gala . (descuento del 10% para peregrinos con credencial). Avenida de La Estación, 7. Tel.: 941 14 55 15.
Parador de Calahorra**** . Paseo del Mercadal, s/n. Tel.: 941 130 358.

Comments

Logroño-Calahorra [camino ignaciano en bicicleta tipo gravel] El Camino Ignaciano que va de Logroño a Alcanadre y Calahorra puede ser complicado para las bicis de carretera o tipo gravel (de cicloturismo por carretera). Un trayecto alternativo podría ser la llamada “carretera del Ebro” que pasa por Navarra, la Na-134. Es una carretera secundaria autonómica, muy recta, con un buen arcén y sin casi circulación, a mi parecer, es preferible a la nacional N-232 que pasa por La Rioja, y que también enlaza Logroño con Alcanadre y Navarrete. La nacional cuenta con bastante más tráfico y alarga algo el trayecto. Además, aunque no estén como puntos de referencia en el Camino Ignaciano, se pasa por los pueblos de Mendavia, Lodosa, Carcar, Andosilla y San Andrés, que bien valen una visita (y en verano están en fiestas). Aviso para los ciclistas que opten por carreteras en vez del Camino: no olvidéis ir con una prenda visible – reflectante- casco, luz delante y luz detrás (aunque sea de día). Aunque estuve tentada de seguir mi camino, decidí hacer etapa en Calahorra. Fui al albergue San Francisco. Un lujo de albergue atendido por una persona excepcional, Miguel, quien no escatimó tiempo ni energía para darme las explicaciones necesarias tanto del lugar como sobre la ruta a seguir para mi próxima etapa.

Excelente acogida en el albergue San Francisco. Muy bueno el restaurante adjunto y con una magnifica vista. Hasta con una bebida de cortesía nos recibieron. El albergue moderno , amplio y limpio. Muchas gracias.

He pasado por Calahorra el mes de Abril del 2017 y el albergue de peregrinos San Francisco está abierto y magnificamente atendido

ESPAÑOL Nos han notificado que el Albergue de Peregrinos San Francisco en Calahorra está cerrado. No es una información oficial. CATALÀ Ens han notificat que l'Alberg de Peregrins de San Francisco a Calahorra està tancat. No és una informació oficial. ENGLISH We have been notified that the Albergue de Peregrinos de San Francisco in Calahorra is closed. This information is not official. FRANÇAIS Nous avons été informés que l'Albergue de Peregrinos de San Francisco à Calahorra est fermé. Cette information n'est pas officielle. DEUTSCH Wir wurden informiert, dass der Albergue de Peregrinos de San Francisco in Calahorra geschlossen ist. Diese Information ist nicht offiziell.

Gehitu iruzkin berria