Etapa 6. Genevilla – Laguardia (27,3 km)

Gainerakoentzako baliagarria izan nahi baduzu, hasi zeure burua onartzen; besteentzako pizten den sua, gure etxean aurrez piztuta egon behar da

Bizikletaz egiteko erraza, baina bi tokitan hobe da errepidea hartzea: Cabredotik irten eta portua igotzerakoan hobe Lapoblacion alderako norabidea hartu eta gero, Menaotik aurrera, hobe Kripanera zuzenean joan, errepidez, nahiz eta lurrezko bidea ere ibiltzeko modukoa izan.

Genevilla: 0 km. Cabredo: 2,5 km. Lapoblacion: 8,7 km. Kripan: 16,5 km. Guardia: 27,3 km.

Ignazio Bideko etaparik gogorrenak amaitzen ari garela pentsatuz jaikiko gara gaur. Genevillatik irten eta Cabredo mendaterako norabidea hartuko dugu. Cabredora zuzen doan mendi-bidea hartuko dugu, asfaltatutako errepidearen paraleloan doana. Plaza nagusitik, elizaren ondotik pasatuz, eskuinera lehenbizi eta gero ezkerrera hartuko dugu, ongi bereizten den mendi-bidetik abiatzeko. Kontuz, 50 m-ra hasten baita gure bidea, ezkerrera eta ez da orain arteko bidea bezain zabala eta garbia. GR-1 zutabeak Cabredorako norabidea adierazten du. Bide hau jarraituko dugu zuzen, seinale zuri-gorriei jarraituaz Cabredora iritsi arte.

Zuzen zuzenean hiria gurutzatuko dugu eta azkenengo etxeen ondoan, Marañonera doan errepidea ikusi arren, guk ezkerretik agerian ez dagoen lurrezko bidea hartzen dugu. Hemen GR1 jarraitu Marañonerantz, asfaltutako errepidetik paraleloan dagoen bidetik. Seinale gorriek eta zuriek gidatuko gaituzte eta zuhaitzez betetako bidetik aurrera egingo dugu, zelaiak inguratuz. Cabredotik kilometro 1era, kontuz Marañonerako norabidea ematen duen zutoinarekin: eskumako bidea hartu behar dugu eta ezkerrekoa utzi. Behera egiten duen bidetik jarraitu eta berehala, zelai zabaletara helduko gara. Bide bat gurera lotzen da ezkerretik, baina guk zuzen jarraituko dugu 100 metro gehiago soilik.

Marañon herria gure aurrean ikusiko dugu. Kontuz hemen, GRak Marañonera zuzenean garamatzalako eta guk ezkerrera jo behar dugulako, 45 graduko angulua egiten duen bidea hain zuzen. Ez dago seinalerik, beraz, kontuz ibili behar dugu ez galtzeko. Bide honek gora egiten du Lapobalcionera gararamatzen muinora.

Laster bihurgune bat eta eskumakoa bidea hartuko dugu. Bideak gora egiten du zelaien alboan. Ezkerrera baserri bat ikusiko dugu. Gure bidea Marañonetik eta ondo trazatutako beste batean amaitzen da. Ezkerrera jo eta gora egiten jarraituko dugu. Kontuz: lehen kurban , guk zuzen jarraituko dugu.

Bidea bidexka batera izan arte igotzen da. Hartu eta beti zuzen. Bidexka ondo markatuta dago, baina ez da bide zabala jadanik. Igo mendixka muino eta NA 7211 errepideraino. Errepidera heltzean, eskumara jo eskuman hasten den bideraino. Bertatik igo eta lehenengo bidegurutzean ezkerrera. Bide honek zuzenean Lapoblacioneraino eramango gaitu.

Herri hau alderik alde igaroko dugu errepide hau jarraituz, eta beti aurrera, jaitsieran. 600 m-ra, mendi-bide bat hartuko dugu, eskuinera eta Meano herrira eramango gaitu. Ez gara herrira sartuko, baizik lehen bidegurutzean gure ezkerrera hartuko dugu eta gero eskuinera, herria goiko aldetik inguratzen duen kaletik igarotzeko. Herritik irtetean nahiko handia den baserri batera zuzenduko gara, baina ez gara bere bidetik sartuko, gure eskumara dagoenetik baizik.

Bide zuzena erraza da ezagutzeko, harrizko bankuak baitauzka jendea jesartzeko. Ez dugu bide hori utzi behar. Bideak gora egiten du harrizko harrobi bateraino zeinek haranaren bista ederrak dituen. Eskumatik datorren bide batek bat egiten du gurearekin, baina gu beti zuzen.

Aurrerago, bidegurutze batera helduko gara eta Errioxako Uraren etxola gure eskumara ikusiko dugu. Zuzen jarraituko dugu bide beretik. Bihurgune itxi batera iritsiko gara, ezkerrera. Bihurgunean bertan, bide batek gorantz jarraitzen du, baina gu behera goaz, geure bidetik. Metro gutxira bidegurutze bat dago eta ezkerrekoa hartuko dugu. Kripan aldera goaz.

Beti aurrera jarraituko dugu, soroetara eta A-3220 errepidera iritsi arte, hor eskuinera hartuko dugu. Bidegurutzean eskumara jarraituko dugu eta Kripan herrian sartuko gara. Erdigunera zuzenduko gara eta udaletxera heltzean gure eskumara joko dugu eliza ondotik pasatzeko. Elizaren atzeraino joango gara eta zuzen joko dugu asfaltatutako errepidetik, horrela, herritik aldenduko gara.

Kontuz: herritik 800 metrora, gure ezkerrera dagoen kurban, bidetik irten eta eskumara eta txarto seinaleztatutako mendi- bidean sartu. Mendi- bideak ez dauka seinalerik, beraz, kontuz ibili zelaia zeharkatzean, eta bilatzen dugun erreferentzia- puntua A- 3228 errepidea da, gure eskumara. 700 metroan Dolmen Los Llanos adierazten duen seinalearekin hasten den errepidera helduko gara.

Errepidea zeharkatu eta Los Llanosera zuzenduko gara. Historiaurreko dolmena pasatu, ezkerrera geldituko da eta zuzen jarraituko dugu lehen bidegurutzeraino. Angelu zuzena egin ezkerrera eta jaitsiko gara. Hurrengo bidegurutzean eskumara jo asfaltatutako errepidetik eta Unueva parkera zuzenduko gara  (iturri bat dago, baina batzuetan ez da urik egoten). 400 m-ra bide bat gurutzatuko dugu. Aurrera jarraituko dugu. Bi bihurguneren ondoren beste bidegurutze batera iritsiko gara. Ezkerrera hartuko dugu. Berriro bidegurutzea eta orain eskuinera. Hurrengo bidegurutzean, ezkerrera hartuko dugu. Aurrera jarraituko dugu eta ezkerrerako bidea utziko dugu. Gora jarraituko dugu, aurrera. Bidegurutzea berriz ere, eta eskuinera hartuko dugu. Bidegurutze berria, baina zuzen jarraituko dugu. Bidegurutze berria eta ezkerrekoa hartuko dugu. Asfaltatutako errepide batera iritsiko gara, ezkerrera etxe bat utzi ondoren. Gure eskuinera dagoen errepidea hartuko dugu eta bide horretatik irten gabe Guardiara iritsiko gara. Errepidea gurutzatu eta gure ezkerrera jarraituko dugu, herrian sartzeko.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Cabredo

Refugio Peregrinos . Nagore: 948 444 009 // 667 521 264

Genevilla

Taxis Genevilla . Tel: 931 780 030 / 661 830 677

Laguardia

Agroturismo Señorío de las Viñas . (en Laserna-Laguardia) Tel: 945 621 110 / 629 644 710.
Ayuntamiento . Oficina de Turismo. Tel.: 945 600 845
Casa Rural Legado de Ugarte . Tel: 945 600 114 / 699 621 841
Casa Rural Legado de Zabala . (alquiler íntegro) Tel 945 600 114 / 699 621 841
Hospedería Los Parajes*** . Calle Mayor, 46-48 Tel: 945621130.
Hostal Biazteri . Berberana, 1 Tel: 945600026.
Hotel Castillo El Collado** . Paseo El Collado Tel: 945621200.
Hotel Eguren Ugarte * . (en Páganos-Laguardia) Tel: 945 600 766.
Hotel Marixa* . Sancho Abarca, 8 Tel: 945600165.
Hotel Posada Mayor de Migueloa** . Calle Mayor, 20 Tel: 945621175
Hotel Villa De Laguardia**** . Paseo de San Raimundo, 15 Tel: 945600560.
Larretxori landa-turismoa . (9 plazas) Portal de Páganos s/n Tel: 945600763.
Taxi Laguardia . Tel: 627 700 409

MEANO

Casa Rural Atalaya. . (5 gelak, 60 €). Tel: 660 095 113

Comments

Ya tienes razón Carlos: desde Kripan hasta Laguardia es un tramo que pone a prueba los ánimos de los peregrinos y peregrinas. El trazado es complicado: o bien aceptas de hacer el "tobogán" de subidas y bajadas (más de 3) que implica el pasar directamente hacia El Villar (algo costoso con el Sol de mediodía y cargado con mochila), o bien sigues el trazado actual marcado con las flechas naranja, que mantiene el nivel sin bajar a las torrenteras, pero que para ello ha de hacer esos zig-zag que mencionas. Las dos opciones están señalizadas detrás de la iglesia de Kripan, y las dos opciones llegan a Laguardia con una diferencia mínima de menos de 500 metros entre ellas. Hay que elegir: "tobogán" o "zig-zag".

Para mi gusto la peor etapa de las seis primeras. Desde que pasas Lapoblación, hasta llegar a Laguardia, tienes la sensación de estar haciendo una gymkana, es el problema de coger una ruta de senderismo y llamarla Camino. Constantemente hace desvíos incomprensibles, parece que no quiere llegar a Laguardia. Creo que esta etapa merece ser repensada, ya me extraña que Ignacio hiciera su camino en zigzag

Este es el trayecto mas largo de momento, pero le iniciamos con ilusión tras pasar la noche en Genevilla. Seguimos el camino, pasamos por Kripan, encontramos el dolmen de Los Llanos, la fuente de Unueva, donde nos refrescamos y descansamos un poco. A partir de aquí nada estaba muy claro falto de señales, seguimos las instrucciones de esta guia, y a partir de las dos curvas, ibamos dudando. Al final al llegar a la carretera seguimos por ella hasta Laguardia. Cabe tener en cuenta que a partir de la fuente ya no haya sombras, y con el sol y el calor es un poco más duro. Estaria bien mejorar la señalización.

Un comentario, en Cabredo no hay refugio de peregrinos. Hay un salón municipal donde te dejan dormir. Pero no hay camas, ni mantas. Ni ducha. Tampoco hay restaurante ni tiendas .

Si no hay alojamiento en Genevilla y se hospeda uno en Ibernalo, Sta. Cruz de Campezo, la etapa hasta Laguardia llega a los 34 kilómetros. La salida de Kripan, cuando abandona el camino, se introduce en un monte bajo, difícil de orientarse, buscando las marcas, para llegar al dólmen de los LLanos. Y desde el parquecillo de La Unueva con fuente y mesas con sombras de plataneros y chopos,de Elvillar de Álava, hasta Laguardia quedan 7,5 kilómetros sin ninguna sombra.

Es en esta etapa donde he tenido problemas con las señales. Las otras 8 etapas que he hecho han ido muy bien y ha sido una gran experiencia personal. Incluso cuando me perdí, también fue útil para mis reflexiones.

Coincido con los comentarios de José Luis. Cuando dejas la carretera de cemento y subes a tu derecha, según las señales, toda idea de camino desaparece. No se ve nada. Yo tuve peor suerte. Llegué a salir como unos 500 m. más allá de donde tenía que haber salido. Suerte que pasó un motorista al que le pregunté y pude retroceder la carretera sin mucha complicación. Sí que ayuda en la guía la referencia a la carretera. En esta misma etapa, después de este tramo que comento también me perdí en las explicaciones del último párrafo: lo de "seguir de frente", lo de "después de dos curvas"... no sé qué me pasó, no estaba centrado.... no vi nada, totalmente desorientado...... Me retrasé mucho. Habría que repasarlo.

Kripan output is clear, the descent from the road behind the church also, to find the bend on a 800 m stretch from town just in a concrete section is easy ... but as you go up on the path full of herbs found in the curve in front of you, the whole idea of a dirt road or trail disappears. You must find your way going up and down while maintaining a soft right turn and finally head up to the road. The path is very lost. You must endure this for 700m.

La sortie de Kripan est claire, la descente de la route derrière l'église c’est également claire, trouver la courbe après 800 m juste au tronçon de route en béton est facile ... mais il n’y a pas de sentier devant vous mais une montée pleine d'herbes qui commence dans la courbe : toute idée de chemin ou sentier disparaît. Il faut monter tout en maintenant un tour large à droite, descendre et monter une autre fois vers la route. Le chemin est tout à fait perdu. Il faut marcher comme ça pendant 700m.

La salida de Kripan es clara, la bajada por la carretera detrás de la iglesia también, el giro a 800 m en un tramo de carretera de cemento se encuentra... pero en cuanto subes por el camino lleno de hierbas que se encuentra en la curva, allí ya desaparece toda idea de camino o de sendero. Hay que subir y bajar manteniendo siempre un giro suave a la derecha y dirigirse subiendo a la carretera. El camino está muy perdido. Lo bueno es que sólo son 700m.

Atención con el trazado que no está bien señalizado, o mejor dicho le falta mucho. Sobretodo la salida de Kripan hacia el Dolmen de Los Llanos seguro que te pierdes porque no hay nada. Es un terreno salvaje. Suerte que sólo son unos metros y no es largo.

En Lapoblacion no hay oportunidad de refrescarse en algun bar, pero si la iglesia esta abierta como me paso a mi (era Domingo), el Padre Jesus me enseno el retablo precioso y muy historico de la iglesia. En el siguiente pueblo de Meano, si uno se desvia del Camino, has mucho mas oportunidad de descansar y usar los servicios.

El Hotel Pachico de Laguardia no está en funcionamiento y no está previsto que vuelva a abrir.

Gehitu iruzkin berria