Etapa 4. Araia - Alda (22 km)

Ezer ez zaio egiari denbora luzez gailentzen: eraso egingo gaituzte, baina inoiz ez gaituzte gaindituko

Bizikletaz egiteko oso zaila da. Igoeran aldapa oso handia dago, baina okerragoa da goiko zatian egiten den lokatza. Opakuara arte ezin da bidezidorretatik joan: bizikleta alboan dela ibili behar da eta batzuetan markatu gabeko ordezko bideak aurkitzea komeni da. Hobe da beste bideren bat hartzea, Opakua gainera bidez joan ahal izateko eta gero Iturrieta gainera. Lehenengo A-2128 errepidetik Opakuara arte, eta Iturrieta jarraitu. Jaitsiera apur bat zaila izan daiteke bizikletaz egiteko, hori dela eta, nahi izanez gero bizikleta alboan dela jaitsi daiteke edo Kontrastara jaitsi errepidez eta handik Ullibarrira joan. Oinez doazenentzat, neguan kontu handiz ibili behar da eta ez da komenigarria elurrarekin ibiltzea.

Araia: 0 km. Albeniz: 2,2 km. San Roman/Durruma: 4,3 km. Entziako (Bikuña) mendatea: 11,9 km. Mendate Berria: 18,5 km. Uribarri: 20,5 km. Alda: 22 km.

Araiatik Presalde kaletik irtengo gara eta Santsarreka kalean gure ezkerrera dagoen kalea hartuko dugu, eskolarantz eta herriko kultur -etxerantz. Bidegurutzera heltzean, eskumara jo. 100 metrora ondo trazatutako mendi-bidea utzi eta gure ezkerrean hasten den bidexkatik sartuko gara eta zelaien artetik erein gabeko gunera  helduko gara. Bertan, gure eskumara joko dugu Albenizerako bidea hartzeko. Herria gure aurrean ikusiko dugu eta betara joko dugu iristeko inolako arazorik gabe.

Errepidea zeharkatuko dugu eta elizatik pasatuko gara. Tren geltokira goaz, herriaren beste aldean eta gure ezkerretara. Geltokia Albeniz herritik 500 metrora dago.

Trenbidea pasa eta eskuinera hartuko dugu, asfaltatutako bide bat ikusiko dugu eta horrek bide horretatik E-5 autobidearen gainetik igarotzen den zubi batera iritsiko gara. Gurutzatu zubia eta Durruma herrira joango gara. Durruman sartu eta gurutzatu egingo dugu kale nagusian zehar, herriaren bukaeran dagoen iturrira arte. Hemen ezkerrera hartuko dugu eta 70 m inguru egin ondoren, eskuinera hartuko dugu; ganadua pasatzeko ate bat ikusiko dugu, GR-25 adierazten duten zutabe batzuk ere bai; Bikuñarako norabidea da hori.

Hemendik aurrera bidea bitan sardetuko zaigu: Lehenengoz 250 m ingurura eta kasu honetan ezkerreko bidea hartuko dugu, bigarren aldiz hemendik 150 m ingurura eta kasu honetan ere ezkerrekoa hartuko dugu. Hemen GR-25en markak utzi eta Bikuñako mendatera garamatzan bidea hartuko dugu. Bide horri jarraituko diogu, batzuetan zaia izango den arren, oso lokaztuta badago.

Ganaduarentzako langa bat igaro eta itxi egingo dugu. Igotzen jarraituko dugu. Bidegurutze batera iritsiko gara eta GR-282 adierazten duen zutabe bat ikusiko dugu gure aurrean. Eskuinekoa hartu eta igotzeari utziko diogu. GR-282ri jarraituko diogu eta beste langa batera iritsiko gara; honek katea bat du eta pasatakoan itxita utziko dugu hau ere.

Zutabe batean “San Vicente de Arana (Done Bikendi Harana), 17 km” ikusiko dugu. Horko seinale gorri eta zuriei jarraituko diegu, baina kontuz ibiliko gara amildegitik gertu. Kontu berezia izan behar da lainoa dagoen egunetan. GR markak aurkitu beharko ditugu. Hemen ez dago biderik, basoko bidexka bat besterik ez. Zuhaitzetako eta harrietako seinaleei begiratu beharko diegu.

Opakuako mendatera iritsiko gara eta Zezama lautadara. Hemen GR-282 utzi eta 90 gradu biratuko gara gure ezkerrera ukuilu baten ondotik igarotzeko, egurrezko hesia du eta gure ezkerrera utziko dugu eraikina. Traktorearen arrastoei jarraituko diegu. Zezamako belardia igaro eta artegi baterantz joango gara, horma txiki bat du atearen ondoan eta zuhaitz batzuk igaro ondoren ikusten da. Artegia igaro eta eskuinera hartuko dugu eta 500 m-ra, apur bat igo ondoren, lur zurizko bide bat ikusiko dugu, egoera onean dago.

Bide horretatik jarraituko dugu asfaltatutako errepide baten bidegurutze batera iristeko. Gure aurrean, bide estu bat dago, ukuilu batetik datorrena. Entzia eta Iturrieta Etxaldean gaude. Beti aurrera egingo dugu traktoreen arrastoetatik. Bidea belardi batean galtzen da, baina nola sardetzen den antzeman daiteke. Hemen eskuinekoa hartuko dugu lur zuriko bide batera iritsi arte, hor eskuinera hartuko dugu. Horrela, A-2128 errepide asfaltatuan sartuko gara eta ezkerrera hartuko dugu. Ezkerrera jo eta 50 metrora, metereologia-estazio baten ondoan, eskumara hasten den bidea hartuko dugu. Gutxi trazatutako bidexketatik aurerra egin eta norabide bera mantentzen saiatuko gara. Kilometro 1en ostean, zelai batera helduko gara eta gure ezkerrara hartuko dugu 90 gradu inguru eta horrela, Iturrieta Garairarako errepiderantz garamatzan ondo trazatutako bidetik aurrera egingo dugu.

Behin A-3114 errepidera helduta, 500 metro hartu eskumara Iturrieta Garaiara igotzeko eta bertan, ezkerrera hasten den mendi- bidea hartuko dugu. Bide hori hartu eta errepidetik aldenduko gara eta beti aurrera, bi kilometro baino gutxiagoan Mendate Berrira iritsiko gara. Etapa hau hasi genuenetik 18 km inguru egin izango ditugu eta 4 faltako zaizkigu Aldara iristeko.

Kontuz hemen: ez dago seinalerik, eta gogoratu gure mendi-bideak bihurgune itxi bat hartzen duela ezkerrera. Puntu horretan, aurrera jarraitu, Harana Bailarara bidean. Bide-zidor ez oso garbi bat ikusiko dugu geure aurrean, hortik jarraitu. Ganaduentzako langa bat eta seinale zuri eta horiak izango ditugu tokia identifikatzeko lagungarri. 1,2 km ingurura soroetara iritsiko gara, eta urtegi batera, eskuinera ikusiko dugu hau. Beti aurrera jarraituko dugu, alboetako biderik hartu gabe, eta Uribarri herrira iritsiko gara. Herrirako sarreran, ezkerrera, Santa Maria Ermita ikusiko dugu. Herria igaro eta Uribarriko elizaren ondotik pasako gara, eskuinera dugula. Kale Nagusiaren amaieran dago San Kristobal Ermita. Puntu honetan kalea sardetu egiten da eta guk eskuinera hartuko dugu, zuzenean Aldara jotzeko, hau baita gaurko gure helmuga.

Altimetria foto: 
Kartografia: 

Harrera – Tokiak

Alda

Ayuntamiento . Tel.: 945 406 006
Casa Rural Biltegi Etxea . Carretera, 3. Tel. 945 406 042 / 656 762 793. Deitu beharra dago, bertan dituzten 12 ohetakoren bat libre dagoen ala ez jakiteko. Beste aukera Done Bikendi Harana hurbiltzea da eta taxia hartu Kanpezura joateko (ikus hurrengo etapa). Izarpean lo egitea da beste aukera. Erromes bakoitzak daki zein diren bere baldintzak.
Taxi y Autobus Juan Pérez (San Vicente) . Tel: 659 641 183 // 686 391 355

Araia

Taxi Elizondo (Agurain) . Tel: 608 871 820
Taxi Juan Francisco Gonzalez Flores (Agurain) . Tel: 945 301 113

Comments

Sin duda, para mi gusto la etapa más bonita de las de Euskadi. Sólo por el hayedo de cuento de hadas que veréis ya merece la pena alguna que otra cuesta justo antes.

Estoy totalmente de acuerdo con el comentario de jose Luis Iribe, en relacion al tramo de la carretera A2128, relacionado con alguna carencia de señales en este sendero.. Mi GPS. no lo suelo ver asiduamente, pero en este tramo lo tuve que abrir, para poder seguirlo lo mas rapido posible,, De todas maneras tampoco es muy problematico, se puede ir marcha atras i seguir por la carretera. Yo pasé por este tramo la primera semana de diciembre del 2015. Saludos de Iñaki Zuri BAkea,. desde Barcelona.

I am following the suggestion in the web. All went well except the second day. From Zumarraga to Arantzazu it was raining the whole day. That was really a great challenge climbing so high. Then the next two days were also climbing high. It is not for those who are afraid of mountains and the silence. I am in Alda right now. A very tiny village. Lucky that the casa rural is empty. I am the only guest. Without booking I got a room to stay. In fact I didn't make any advance booking except for Loyola and Manresa. Perhaps I should do for Montserrat.

De acuerdo con Anónimo el Mar. Luego de la estación meteo y la valla entré en el bosque y un poco por suerte, otro porque encendí el gps google maps, encontré el camino que me llevaba al Alto de Iturrieta. Pero pasé un buen rato buscando, perdida. Luego, al llegar a Puerto Nuevo, no vi el camino con la puerta de ganado y seguí....subiendo hasta una estación de antenas repetidoras...unos 2 km más. Fui regresando y finalmente detecté una piedra plana a mi izquierda, apoyada en el suelo, con una flecha naranja pintada en aerosol, poco visible. Creo que en este punto cambiaría la redacción de las indicaciones. La pondría así (las mayúsculas son mi agregado): "...una vuelta muy cerrada a la izquierda. NO TOMAR LA CURVA. ANTES DE ELLA, VEREMOS A NUESTRA DERECHA UNA PIEDRA PLANA, PINTADA CON FLECHA NARANJA, QUE APUNTA AL SENDERO. HEMOS DE TOMARLO, EN LUGAR DE TOMAR LA CURVA.". La expresión "seguir de frente" me confundió mucho, ya que en América Latina esa expresión significa "seguir por el camino donde estamos". Definitivamente, sería bueno que todo el tramo Araia-Alda estuviera más señalado. Espero que sirva.

The section between the A-2128 and the High of Iturrieta is not well signposted. No trouble finding the weather station across the road, but once you step on the way, after the fence for cattle, there disappear all the orange signs and there you enter a beautiful forest without any indication. Not recommended if you do not bring the map of Google Maps on your smartphone and you don't follow it with your GPS on. As it is not well signposted, the safest option is to continue down the road to the turnoff on the A-3114 to the High of Iturrieta.

El tramo entre la carretera A-2128 y el alto de Iturrieta no está bien señalizado. No cuesta encontrar la estación meteorológica al otro lado de la carretera, pero una vez entras en el camino, después de la valla para el ganado, allí desaparecen las señales naranja y poco más allí entras en un hermoso bosque de hayas sin indicación ninguna. No es recomendable si no llevas el mapa de Google Maps en tu Smartphone y lo sigues con tu GPS. Si no se señaliza bien, lo más seguro es la opción de seguir por la carretera hasta el desvío en la A-3114 hacia el Alto de Iturrieta.

Gehitu iruzkin berria