Etapa 2. Zumárraga - Arantzazu (21,4 km)

Kanpoko gizakia baino barnekoa diziplinatzen askoz ahalegin handiagoa egin behar dugu, espirituak hezurrek baino lan handiagoa ematen baitu

Bizikletentzat oso zaila. Oso aldapa handiko igoera du eta ia bide guztian bizikletari bultzaka joan beharra dago. Beharbada hobe da Arantzazura Oñatitik joatea, bide hau luzeagoa da, baina errazagoa ere bai igotzeko. Gainera, ez dago argi Parke Naturaletik bizikletaz igarotzerik dagoen, motordun ibilgailuekin igarotzerik ez baitago. Oinez doazenentzat, neguan oso kontuz ibili beharreko tokia da eta elurra egindakoan ez joatea hobe da.

Zumarraga: 0 km. Legazpiko eliza: 5,1 km. Telleriarte: 8,3 km. Brinkola: 9,7 km. Urtegia: 11,2 km. Biezkornia mendatea: 16,6 km. Arantzazu: 21,4 km.

Mendira igotzeko gogoz jaiki behar dugu, eta tren geltokitik abiatuko gara. Eraikinaren aurrealdeari begira, eskuinera hartuko dugu, GI-3771 errepidea edo Ipeñarrieta kalea bilatzeko. Kale honetan aurrera jarraituko dugu, herritik irteteko. Trenbide gainetik igarotzen den zubiaren azpitik pasako gara. Gu beti trenbidearen paraleloan joango gara, hau ezkerrera dugula.

Urola ibaia gainetik igarotzen duen zubi bat pasako dugu, trenbidearen ondotik jarraituko dugu. 1,5 km-an, gure bide asfaltatua moztuta ikusiko dugu eta eskuinera hartuko dugu, angelu zuzenean, GI-2630 errepidera hurbiltzeko. Bertara iritsita, ezkerrera hartuko dugu Legazpiko herrian sartzeko. Beti, fabrikaz betetako kale horretan aurrera jarraituko dugu, eta etxeak beren lorategiekin ikusiko ditugu aurrerago. Bidegurutze batera iritsiko gara, eta eskuinera hartuko dugu, kale Nagusitik, Legazpiko parrokia-elizara bidean.

Zuzen jarraituko dugu Aizkorri kaletik eta herritik irtengo dugu. Futbol zelaia eta kirol pistak ikusiko ditugu eskuinera. Biribilgune batera iritsiko gara eta gurutzatu egingo dugu. Trenbidearen paralelo doan bide asfaltatua hartuko dugu, trenbidea ezkerrera dugula. Gure bidea trenbidearen eta ibaiaren artean doa. Fabrikak eta etxeak gurutzatuko ditugu. Beti aurrera, bidean ikusiko ditugun zubietan ibaia gurutzatu gabe. Beti aurrera.

Kirol-gune batera iritsiko gara, pilotan jokatzeko “Pilotaleku” eder bat du. Pilotaleku hau berezia da, burdinazko hormak baititu. Mirandaola parkean gaude. Hemen burdina lantzen ari ziren langileei materiala urtu eta gurutze bihurtu zitzaien. Mirarizko gertakizun hau 1580an izan zen eta urtero ospatzen da maiatzaren 3an. Zutabe batean dago Telleriarterako bidea adierazita, gure ezkerrera. Bide honek GI-2630 errepidera eramango gaitu, baina ez dugu hartuko, baizik eta gure ezkerrera hasten den bide asfaltatua hartuko dugu, Telleriarte herrixkara doana.

Beti aurrera jarraituz, errepide asfaltatua jarraituko dugu, trenbidearen paraleloan, eta Brinkolara iritsiko gara. Tren geltokira eramaten duen zubiaren azpitik pasako gara. Zuzen jarraituko dugu aurrera, eta kale horretatik igaroko dugu herrixka hau, GI-3511 errepidera iritsi arte. Zutabe batean dago adierazita GR-120, Barrendiolako (Barrendiola – Aizkorri) urtegira igotzeko.

Behin urtegira iritsita, gurutzatu egingo dugu. Bestaldean baso-bide bat hasten da, urtegia inguratzen duena, hortik joko dugu. Bidea GR-120ko seinale zuri eta gorriekin markatua dago. Bidegurutze batera iritsiko gara eta eskuinera hartuko dugu, zuhaitzak dauden aldera igotzeko. Bidea basoan ezkutatzen da. Beti jarraituko ditugu GR-120 seinaleak. Artegi batzuetara iritsiko gara, gure eskuinetara ikusiko ditugu eraikin horiek. Gorantz jarraituko dugu, beti seinaleei jarraituz, sigi-sagan (Z) egingo dugu bidea aldapa menderatzeko. Zuhaitzak atzean gelditu dira eta neguan bagabiltza elurra izango dugu bidelagun.

Biozkornia mendatera iritsiko gara eta Arriurdin mendiak (1.273m) egingo digu diosala. Eskertzen diogu eman digun igoera bikaina. Zutabe batek adieraziko digu Arantzazurako bidea. Beti seinaleei jarraituko diegu, neguan eta elurrarekin ikusten nahiko zailak izan daitezkeen arren. Bidea ez da garbia, goi-mendietan ohikoa denez. Mendatea igarota, atseden pixka bat eta Santutegirako jaitsiera hartuko dugu. Mendiko aterpe bat aurkituko dugu, egitura zilindrikoa du.

Jaitsierak berak eraman gaitzan utziko dugu. Aterpetik jarraitzen duen mendi-bidea jarraitzen badugu, Arantzazura iritsiko gara. Nolanahi ere, pixka bat azkarrago joan nahi badugu, hain itzulinguru luzerik egin gabe, bihurgune batera iritsitakoan 90°-ko bihurgunea hartu eskuinera, zuzen jarraitu hortik eta baso baterantz abiatzen den bide-zidorra hartu. Basoaren ondoren etxe bakan batzuk. Etxeetara iritsitakoan, eskuinera hartu. Hortik beste 150mra beste etxe batzuk gehiago, eta hara iritsitakoan, ezkerrera sortzen zaizkigun bideak hartu. Arantzazura jaisten ari gara, 1km baino ez zaigu falta bertara iristeko.

GR-120 seinaleei jarraituko diegu beti.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 

Harrera – Tokiak

Aranzazu

Hostal “Goiko Benta Ostatua” . Tel: 943 781 305
Hotel Santuario de Arantzazu*** . Tel: 943 781 313
Hotel Sindika* . Tel: 943 781 303
Oficina de Turismo . Tel.: 943718911 / 943796463 turismo@debagoiena.eus
Refugio de Peregrinos . (56 camas) Tel: 943 780 500 / 656 743 148

LEGAZPI

Hotel Mauleon** . C/ Nafarroa, 16. Tel: 943 730 870
Oficina de Turismo del Alto Urola (Lenbur) . Tel: 943 730 428 Ayuntamiento Tel: 943 737030
Taxis . Tel: 943 73 00 21

Telleriarte

Pastain landetxea . Pastain landetxea. Tel: 943 730 672. ‎(capacidad 12 personas)

Zumarraga

Taxi Ivan Molina . Tel: 620 511 533
Taxi X. Gaztañaga . 679 443 483 / 943 725 912

Comments

Comentar de esta etapa la belleza de sus bosques, con àrboles altos y rectos, un trayecto que da para observar i meditar.. sólo con el silencio del caminar, del respirar.. Mucha subida para llegar a Brinkola, impresionante llegar a la cima.. Y después hacia Arantzazu. La tarde, para visitar el templo, la Virgen, i poco más ya que llovió por la tarde. Todo bien señalizado. En el albergue, nuevo de pocos dias, nos atendió Joseba, muy correcto y servicial, lo que le agradecemos sinceramente.

En esta etapa hay información muy interesante a añadir. La ruta atraviesa el Parque de Mirandaola, donde se encuentra uno de los elementos patrimoniales más importantes de Gipuzkoa, la Ferrería de Mirandaola y la Ermita de la Santa Cruz de Hierro, que conmemora el famoso milagro. En el parque también está la Oficina de Turismo, un bar restaurante, Fuentes, merendero, etc...para más información consultar en www.lenbur.com

Hemos ido en bici desde Loyola a Arantzazu por Oñate y son los mismos kilometros que por Biozkorna. Eso si, guardar energía para los últimos 9 kms de la subida a Arantzazu; y el alto de Udana se hace fácil; a rebufo de Purito Pastor.

Es dia 9 de Abril.Despues de pasar noche en el Caserio Pastain al borde del Urola, en Telleriarte,donde fuimos atendidos magnificamente por la simpática y hospitalaria Juanita,salimos al camino con lluvia desde el principio.A la altura del pantano ya arrecia. Brutal la subida a Biozkornia,de las más duras que hecho con 1 mochila petada a la espalda.Breve parada en los corrales abandonados para comer algo(de pie)y descansar de la lluvia que no nos da tregua .Parece que nunca se acaba.Rampas de más del 20% que hay que atacar zigzagueando.En el ultimo tramo,ya por la roca pelada,la nieve nos llega por los tobillos;buscamos las marcas desenterrándolas mientras el agua-nieve nos azota racheado.Empezamos a preocuparnos.Judith expresa lo que yo llevo rato pensando:"Ahora sé porqué nos hemos encontrado".El Barranco a la izquierda,en esas condiciones,asusta.Por fin la cima.La bajada al Santuario nos trae nuevos peligros:las caidas.El agua de lluvia (y del deshielo) lo embarra todo.Yo me la pego 2 veces y Judith 1;hay suerte,salvo el orgullo nada queda tocado.La llegada a Arantzazú nos alegra el corazón y nos hace olvidarnos de todo.

Gehitu iruzkin berria