Etapa 27. Montserrat – Manresa (24,6 km)

Gizakiarentzat ez dago gauza zailik bere borondatea finko badu, bereziki maitasunez egiten den zerbait bada

Bizikletaz egiteko zailtasun ertaina. Santa Ceciliatik jaisteko, hobe da oinezko bidea ez hartzea eta lurrezko bidetik zuzen jarraitzea, gure ezkerrera etxe bat utzi eta uharra gurutzatuko dugu, hor izango dugu oinezkoekin Sant Cristófolera joateko hartzen duten lurrezko bidea. Castellgalítik behera, bizikleta ondoan eraman behar da eta kontuz ibili behar da C-55 errepidean ere.

Montserrat: 0 km. Santa Zezilia Ermita: 3,5 km. Sant Cristofol: 7,9 km. Castellgali Eliza: 14,3 km. Riera de El Xup: 21 km. Santa Caterina Dorrea: 23,5 km. Manresako Koba: 24,6 km.

Montserrateko Mare de Deu agurtu eta Monasteriora iristeko hartu genuen Degotallsen bidea hartuko dugu. Beraz, aurreko egunean egindako bidea egingo dugu berriro alderantziz, eta atzoko errepidera itzuliko gara, baina orain ezkerrera hartuko dugu, berriro ezaguna dugun Santa Zezilia Ermitara zuzenduko baikara. Errepidearen paralelo doan bidexkatik joango gara, tunelaren eskuinaldetik igaro ondoren. Gorenean ikusiko dugu Ermita, errepide ondoan.

Ermitara iritsita, eskuinaldean beherantz doan bide asfaltatua hartuko dugu. Poste batek “GR-4 a Sant Cristofol” bidea adieraziko digu eta bertatik jarraituko dugu. Ermita ezkerrera utziko dugu eta bide asfaltatuan behera jarraituko dugu. Gure bidea errepidearen paralelo doa, baina beraren azpitik. Menditik jaisten diren uharrak igaroko ditugu.

Bizikletan doazen erromesek, hobe asfaltatu gabeko mendi-bidetik jarraitzen badute, bihurguneak eginez, abeltegi batzuetara doana, beti gure ezkerrera izango dugu. Mendi-bide bakoitzean, beti gure eskuinera ateratzen zaiguna hartuko dugu, beti beherantz. Euri-bideraino jarraitu behar dugu eta beste alderaino igaro, asfaltatu gabeko bidetik igotzeko, eta mendi-bidearen amaieran (gurutzatutako burdin batzuek adierazten dute puntua) oinezko erromesekin topo egingo dugu, hauek mendi hegalean behera zuzenean jaitsi baitira.

Oinezko erromesek inolako galbiderik gabe jarraituko dituzte Sant Cristofolera eramango gaituzten GR-4 seinaleak. Hala adieraziko digu mendi-bide bateko bihurgune itxi batean dagoen posteak. Jaitsiera gogorreko mendi-bide bat hartuko dugu: eskuinera hartuko dugu. Bizikletaz doazen erromesek bat egingo dute gurekin. Gezi horiak ikusiko ditugu kontrako norabidean.

Can Prat urbanizazioan sartuko gara “Carrer de les Agulles” kaletik. Marka gorri eta zuriak jarraituko ditugu, beti aurrera kale horretatik. Batzuetan argi-posteetako seinaleak pintura arrosaz estalita daude baina ez dago galbiderik. Bihurgune itxi batera iritsiko gara gure eskuinean, eta bertan Manresarako bidea adierazten duen poste bat, ezkerrean. Kontuz bi bide daude-eta: bide zuzenean GR-4ren seinale gorria eta zuria daude, bidearen eskuinaldeko harri batean. Bide hau gu gatozen errepidearen perpendikularren dagoena da.

Beste bidegurutze bat: eskuinera hartuko dugu, Sant Jaume de Castellbell ermitara zuzentzen duena. Seinale gorri eta zuriak. Gure bidea Sant Cristofol herriko etxeen aurrean amaitzen da, eta hortxe sartuko gara herrian. Ezkerreko bidea hartuko dugu, Sant Jaume de Castellbell norabidea jarraituz. Uhar batera jaitsiko gara, GR-4 bidea jarraituz. Euri-bidea gurutzatuko dugu eta etxe bat utziko dugu ezkerrera. Beste bidegurutze bat: eskuinera hartuko dugu, seinale gorri eta zuriak jarraituz.

Asfaltatutako errepidera iritsiko gara eta ezkerrera hartuko dugu, zubira jaisteko. Castellbell eta Vilar norabidea hartuko dugu. Zubia pasa orduko, jatetxearen ondoan, bide bat agertzen da ezkerrera, aldapan gora. Poste batek adieraziko digu Manresarako bidea.

Asfaltatu gabeko bideak gure eskuinera datorren beste bide batekin bat egiten du. Beti aurrera jarraituko dugu, eta neurri handiko txerri abeltegi batekin topo egingo dugu, ezkerrera. Abeltegiko etxeak igaro orduko, bidegurutze batera helduko gara: ezkerreko bidea hartuko dugu. Poste batek adieraziko digu bidea. GR-4 bidea (seinale gorriak eta zuriak) utzi eta orain seinale urdin eta zuriak jarraituko ditugu. Beste bidegurutze bat: eskuinekoa hartuko dugu. Bideak uhar bat gurutzatzera eramango gaitu, eta hori gurutzatu orduko beste bide bat hasten da eskuinera. Poste batek eskuinera adierazten digu Manresa eta Castellgalirako bidea, beraz eskuinera hartuko dugu.

Gure bideak beste bat gurutzatzen du eta eskuinera hartuko dugu. Aurrerago, beste bide bat hasten da ezkerrera, baina guk geuretik jarraituko dugu. Castellgaliko lehen etxeetara iritsiko gara: Txangozaleen Batasunaren kartel zahar batek adieraziko digu 2 ordu falta zaizkigula Manresara. Ezkerrera dagoen lehen kalea hartuko dugu, seinale zuri eta urdinak jarraituz. “Camino de Montserrat” kalean gaude eta bertatik beti aurrera jarraituko dugu.

Hirigunera hurbiltzen ari gara eta eliza ikusiko dugu goi aldean, gure aurrean. Bertara Sant Antoni kaletik iritsiko gara, eta hemen alde batera utziko ditugu seinale zuri eta urdinak eta Santiago Bidearen seinaleak, San Ignazioren bideak zuzen jarraituko baitu, Elizaren atari-aurretik igaroaz. Beti aurrera jarraituko dugu, eta herriko etxeen amaieran, asfaltatu gabeko bide bat hasten da argindar-poste baten ondotik. Kartel batek adieraziko digu Manresatik Montserraterako X. mendeko antzinako erromes bidean sartu garela. Jaitsiera gogor bat hasiko dugu, C-55 norabidean. Jaisten jarraituko dugu, errepidera iritsi arte, eta ezkerrera hartuko dugu. Kontuz, zirkulazio handia baitago. Errepidetik jarraituko dugu 500m inguru eta euri-bidearen gaineko zubia igaro ondoren, ezkerrera dugun golf zelaia pasata, erdi asfaltatutako bidea hartuko dugu ezkerrera.

Gure ezkerrera dauden golf zelaiaren eta Cornet euri-bidearen ondotik joango gara. Toki honetan 1936an martirizatutako bi mojaren oroitarria dago. Bidegurutzean eskuinera hartuko dugu, euri-bidea ez gurutzatu behar izateko. Can Cornet masiaren aurrera iritsiko gara eta eskuinera jarraitzen duen bidea hartuko dugu, harrobi zahar batera igotzeko. Bidea Z egituran ari da aldapa igotzen. Bideko harri handiak adierazten digute harrobiaren hurbiltasuna, ikustera iritsiko ez bagara ere, bidea ez baita harrobitik igarotzen. Ia gailurrera iritsitakoan, labore-sail batzuen aurrean, bidea ezkerrera biratzen da. 200m barru, gure bidea beste batekin lotzen da, eta ezkerrera hartuko dugu. Metro gutxira izango dugu Manresako hiria gure begien aurrean.

Gure bidean beti aurrera eginez, ezker-eskuin agertzen zaizkigun bideei kasurik egin gabe, Oller del Mas gaztelura iritsiko gara. 1,5 km igaro orduko ezkerretik lotuko zaigu beste bide bat, eta metro gutxira gazteluko atetik 100 m-ra izango gara. Guk eskuinera hartuko dugu eta zutabe baten ondotik igaroko gara, zutabe horrek erromatarren garaiko galtzada batean gaudela jakinaraziko digu eta seguru asko Ignaziok ere hau bera hartu izango zuen Manresara joateko. Gure eskuinera jaisten den bide bat utzi eta etxe batzuen aldera joango gara, gure ezkerrera etxeak utzi eta jarraitu egingo dugu. Jaitsiera labur baten ondoren, beste etxe baten sarrerara iritsiko gara eta puntu honetan erreka aldera jaisten den bidea hartuko dugu ezkerrera. Behera jaitsi eta zubi betetik gurutzatuko dugu.

Erreka igaro eta eskuinera biratuko dugu 50 m ingurura eta bide batean gora joango gara, bide horri jarraituko diogu harrizko horma baten ondotik. Gora iritsitakoan ezkerrera hartu eta etxe batzuen aldera joango gara eta zuzen jarraituko dugu bidegurutze batera arte, argindar zutabe handi batzuk ditu ondoan. Bidegurutzean eskuinera hartuko dugu, El Xup auzotik urrunduz.

Aurrera jarraituko dugu. Bidea eskuinera biratzen da bat-batean, abeltegi batean sartzeko: guk aurrera jarraituko dugu, bide zahar bat jarraitzeko, ez oso ongi markatua eta labore-sailen artetik igarotzen dena. 200mra sardetu da bidea eta biderik estuena hartuko dugu, eskuinera zuzen jarraitzen duena

Gure bide-zidorrak bide asfaltatua gurutzatzen du. Zuzen jarraituko dugu Santa Caterina dorrera bidean, zelatatzeko antzinako dorrea; zuzenean Santa Caterinara joko dugu. Ezkerrera dugun parking batek lautuko digu bertara eramango gaituen bidea.

Dorretxera iritsita, geure aurrean ikusiko dugu Manresa. La Seu Basilika eta Sant Ignasi Kobako Gogojardunen Etxea. Behean ibaian zubi zaharra ikusiko dugu eta gurutzatuko, Loiolako Ignaziok orain 500 urte gurutzatu zuen bezalaxe.

Dorretxetik behera, honen aurretik ateratzen den bidea hartuko dugu Kobara bidean. Jaitsiera gogorra da, eta ia Guiako Amabirjinaren Ermitaraino eramango gaitu, eskuinera ikusiko duguna. Tradizioak esaten du, Ignazio puntu honetara iritsita, Amabirjinaren omenezko erromeria ospatzen ari zirela herritarrak eta, pentsatzekoa da, Ignazio, behar bada, Guiako Amabirjinarengana zuzenduko zela bere bidean ongi gidatua izan zedin. Errepidea hartuko dugu ezkerrera, trenbidearen gainetik zubia gurutzatzeko. Cardoner ibaiaren errepidera jaitsiko gara, eta eskuinera biratuko dugu Zubi Zaharrera zuzentzeko.

Zubia gurutzatuko dugu, leku sinbolikora iristen ari denaren hunkipenez. Gure aurrean dugu Sant Ignasi Kobaren eraikina. Zubiaren barrenean, pixka bat gure ezkerraldera, Kobara doan kale bat dago.

Erromesek, lehenengo, Manresako antzinako Jesusen Lagundiko ikastetxera jo behar dute, Sant Ignasi kaleko 36a, egiaztagiriari zigilua jartzeko eta bukaerako ziurtagiria lortzeko Erromesen Arrerako Bulegoan. Bertara heltzeko, zubi zaharra zeharkatu, eta Sant Marc baselizaren ondotik igoko gara, Sant Ignasi bidetik, eta La Seu a nuestra baseliza ezkerrean utzita. 400 metrotan Sant Ignasi plazara helduko gara eta Rapteko baselizara. Manresako Udaletxeko Erromesen bulegoa metro gutxira dago.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Castellbell i el Vilar

Asociación Taxistas del Valle . 938 28 24 75

Manresa

Alberg del Carme . Pl. Milcentenari, s/n. Tél. 938 750 396 A los peregrinos ignacianos se les aplica un 10% de descuento presentando la credencial
Apartaments Grup Urbi . C/ Codinella, 9. Entresol 2ª. Tel: 93 876 82 41 - 606 99 35 37
Apartaments la Farola . C/ Canyelles, 5 Tel: 938 73 13 00
Apartaments Manresa . Tel: 660 551 333
Apartaments Turístics . www.manresaapartments.com / rentals@manresaapartments.com / Tel: 660551333
Apartamentu . http://www.somiarte.com/#!bb/ctac / somiartetaller@gmail.com / Tel: 630 538 838
Casa d’Exercicis, La Cova de Sant Ignasi . Passatge de la Cova, s/n Tel: 938 720 422. Es indispensable llamar para reservar habitación y fijar el número de días de alojamiento disponibles. Tan sólo en 2009 pasaron 32.000 personas por la Cova y 5.000 participaron de sus actividades: ¡no contemos con encontrar habitación fácilmente!
Hostal Turó de la Torre . C/. Sallent, s/n Polígon Els Dolors Tel. 93 873 32 86
Hotel 1948 . Carretera de Santpedor 54 – 58, Tel. 938 748 216.
Hotel Els Noguers** . Avinguda Països Catalans, 167, Tel. 938 743 258.
Pensión La Masia . Plaça Sant Ignasi, 22, Tel. 938 724 237
Pensión Roser Manila Sant Andreu . Carrer Sant Andreu, 9, Tel. 938 725 908.
Radio Taxi Manresa . Tel: 938 744 000
Taxi Manuel Artero . 630 91 89 00
Taxis Manresa . Tel: 938 770 877

Montserrat

Taxi Marcel . 607 329 946

Comments

[Camino Ignaciano en bicicleta tipo gravel] El camino recomendado para las bicicletas de cicloturismo implica deshacer una parte del camino que hemos hecho para llegar a Montserrat, es decir, tomar la carretera hasta Can Massana y de ahí bajar hasta Manresa. Es más seguro que bajar directamente de Montserrat a Santa Cecilia y luego a Monistrol de Montserrat y Manresa. Ésta opción no es recomendable ya que implicaría tomar un tramo de nacional (la c-55) en donde hay mucho tráfico, no hay casi arcén y la visibilidad es complicada. La llegada a Manresa es muy emotiva y el paso por la Cova es casi obligado. La credencial nos la sellan en la misma Cova, en donde también nos darán el certificado de peregrino.

The 28th day is a day for praying in the Cova, joining the 7.30 a.m. mass in the Cova in Catalan. Fr. Magriñas introdoced me to the small group, who were at the mass. I went to the St. Lucia's Hospital then down to the river Cardoner. In general I received a special grace: the health and the happiness. During the whole pilgrimage there was not any problem with my health. Even tiredness in legs were not so serious. In my understanding there are two big currents during the pilgrimage. The one is from God's love, coming down, inviting me to come. Then the second current is an answer from my part, to make myself ready to do any mission for spreading His love. I started the Camino, then experienced the difficulties on the way, and yet there were many helps. By the time, the joy and the high spirit surpassed all challenges and difficulties. There was a source of energy from within, which supported both my tiny legs. In fact I was bringing more than what it should be. I am only 64 kg, when I started. Now I think I loss about 4 kg. According to the rules, the weight of the carrier is about 10% of the body weight. However I was carrying about 20%. The pain on the shoulders was changing from right to left, from left to right. But I could bear it to the end. I think I am ready now to do any mission, to walk to any palce, where God wants me.This spiritual freedom makes my inner feeling so light. Now, it finished. Thank you for the support. I am very sorry that I couldn't meet Josep personally. I learned from Vera in Verdú, that Josep will guide a group, starting from Friday in Verdú. It means will finish in Manresa by Monday. I will not see Josep in Barcelona on Sunday. Hopefully Next time! I have a confidence that Camino Ignaciano will be soon known to many, and become the source of inspiration for anyone who want to search for meaning of life. I wish you a lot of spiritual fruit for guarding and improving the Camino Ignaciano.

Today is the 28th day. I arrived in Manresa yesterday, walking down from Montserrat. On the Spirituality Center Maria Theresa has been waiting, giving the key of the room in the Jesuit Community. Fr. Sugrañes was about to leave to the parish, where he usually serves. I met in the lobby. Fr. Magriñas welcomed me, and showed the rooms in the community. It was a beautiful ending, the hospitality of the house of Manresa. From the whole Camino Ignaciano I got a lot of consolation. During the walks I have got good surprises. People helped me in many ways. I think they are the real hands of God, handing over the helps for me. The owner of the Hostal San Miguel speaks English very well, since he has been in the USA, working there. He said "Camino Santiago is now a tourism. But Camino Ignaciano is a pilgrimage".

Me gustaría agradecer la hospitalidad recibida en el camino y dar las gracias a un grupo de peregrinos del Camino Ignaciano que nos hizo compartir momentos privilegiados a su lado en la ciudad de Manresa. Ha sido la primera vez que hago un camino y sé lo que significa la hospitalidad. En este camino Ignaciano tan desconocido para muchos ha resultado ser el camino más especial y sentido que he hecho.

Gehitu iruzkin berria