Etapa 26. Igualada – Montserrat (27 km)

Pertsonak zaintzeko hobe dira santutasun apur bat eta gorputzeko osasun ona, santutasun handia eta gorputzeko osasun kaskarra baino

Bizikletaz egiteko zailtasun ertainekoa: Montserratera igotzeko aldapa dezentea dago. Oinezko ibilbideari jarraituz gero, bizikletari bultza egin beharko diogu. Hobe da El Bruc-eko errepidetik igo eta Monasteriora Can Massana gainetik joatea, asfaltatutako errepideari jarraituaz.

Igualada : 0 km. Castelloli: 9,5 km. Sant Pau de la Guardia: 16 km. Can Massana: 18,2 km. Santa Cecilia Ermita: 23,4 km. Montserrat Monasterioa: 27 km.

Igualadatik irtengo gara Santa Maria elizatik abiatuta. Santa Maria del Roser kalea hartuko dugu Udaletxeko Plazatik eta Elizatik abiatuz. La Soledak kaletik jarraituko dugu, dena zuzen jarraituz, lehenbizi Avinguda de Caresmar izango da eta gero, ezkerrerako angelu txiki batean Avinguda de Montserrat. Igualada – Bartzelona trenbidea gainetik igaroko dugu. Behera jarraituko dugu Montserrat Etorbidea jarraituz, eta eskuinera dagoen lehen errepidea hartuko dugu. Biribilgune handi batera eramango gaitu, gurutzatu eta zuzen jarraitzeko. Jatetxe handi bat utziko dugu leku garai batean, gure eskuinera. N-II errepidea jarraituko dugu, hain ezaguna zaigun. Errege Bidea da.

Gure aurrean 2 km-ko ibilbidea dugu industrialde batean zehar. Bi biribilgune igaroko ditugu eta hirugarrengoan ezkerrera hartuko dugu, gure ezkerrera ateratzen den lehen errepidetik, errepide nazionaletik pixka bat urrunduz, errepideko ibilgailuen endredorik gabe. Poste adierazle batek adieraziko digu Montserraterako norabidea.

Beti zuzen, errepide asfaltatutik, A-2 autobide azpitik pasako gara, eskuinera duguna. Zubi batera iritsiko gara eta berriro gurutzatuko dugu A-2 autobidea, orain gainetik. Zubiaren bestaldean, ezkerrera biratuko dugu bide asfaltatutik. Biribilgune batera iritsiko gara, zuzen gurutzatuko dugu eta bide asfaltatutik jarraituko dugu. Eskuinera dugun bide asfaltatua hartuko dugu, A-2 autobidean sartu beharrik ez izateko. Can Alzinan sartuko gara. Poste adierazle batek lagunduko digu horretan.

Beti zuzen jarraituz, A-2 autobidearen paralelo doan errepide beretik, Castelloli herrira ari gara hurbiltzen. Herrian sartuko gara eta errepide bera jarraituz igaroko dugu, beti aurrera. Herritik irten eta zuzen jarraituko dugu. Ezkerrera egindako bihurgune baten ondoren, errepidea A-2 gaineko zubi batera iristen dela ikusiko dugu. Ez dugu zubia hartuko eta eskuinera dugun pistatik jarraituko dugu, A-2 autobidearen paraleloan. 600 m-ra A-2 gaineko zubia hartu beharko dugu: bertara igo gaitezke, zubia baino pixka bat lehenago ezkerrera dagoen bidezidorra hartzen badugu, zubiko errepidera eramango gaitu. Poste batek behar bezala adieraziko digu bidea.

A-2 autobidea gurutzatu eta Can Massanako gainera eramango gaituen errepidean gaude. Santiago Bidearen gezi horiak eta poste adierazleak ditugu bidelagun. Goranzko bidea dena errepidez egin dezakegu Can Massanaraino. “Oinez” doazenentzat, badaude igoerako bihurguneak laburtzen dituzten bidezidorrak. Lehen bihurgune itxia eskuinera igarota, 100 m-ra, bidezidor bat dugu ezkerrera, asfaltotik urrundu eta basoan barneratuko gaituena. Poste adierazle batek erakutsiko digu bidea eta gorantz jarraituko dugu.

Berriro errepidera iritsiko gara. Hura gurutzatu eta bidezidorretik jarraituko dugu. Berriro errepidera iritsiko gara, gurutzatu eta gorantz jarraitzen duen bidezidorra bilatuko dugu ezkerrera. Pista zabala da, Montserrat Parc urbanizaziora hurbilduko gaitu. Errepidearen bidegurutzetik 500 m-ra, pista utzi eta urbanizazioko lehen etxeetara eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu.

Kale asfaltatura iritsiko gara: Castelloli kalea. 100 m-ra, gure ezkerrera hartuko dugu Verge de Montserrat etorbidetik. Handik berehala eskuinera biratzen hasiko da, bihurgune samur batean. Urbanizazioaren ertzetik doan Etorbide berean jarraituko dugu. Beti aurrera, ondoko beste kalerik hartu gabe. Urbanizazioaren amaierara iritsiko gara, eta han bidegurutzea: gure aurrean dagoena hartuko dugu eta Sant Pau de la Guardiara iritsiko gara.

Herria igaro eta bi bidetan bereizten den asfaltatu gabeko pista batetik irtengo gara. Pista zabaletik jarraituko dugu. Ezkerrera dugun Sant Pau hilerriaren aurretik pasako gara. Pistan, gora jarraituko dugu, une batzuetan pixka bat galdu ere egiten dena. Errepidera eta Can Massana gainera hurbiltzen ari gara. Azkenik geure bidezidorretik ikusiko dugu, errepidearen gainetik agertuko zaigu: igoera gogorra izan da!

Errepidera jaitsi eta gure ezkerrera hartuko dugu Can Massanako bidegurutzera arte. Errepide horretatik jarraituko dugu beti Montserraterako norabidean (erromesentzat ez da inondik eta inora ere gomendagarria mendeko bidexkak hartzea).

 Helmugatik oso kilometro gutxira, Santa Cecilia ermita (XI. mendekoa) ikusiko dugu, eta Monasteriora eta Montserrateko Amabirjinarengana jarraitzeko adorea emango digu. 2 km aurrerago, “Cami dels Degotalls” kartelak, eskuinean, monasteriorako bidea adieraziko digu. Oinezko erromesentzat oso gomendagarria da bide horretan gora joatea, azken ahalegina arinduko baitigu.

Azkenik Montserrateko hirigunera helduko gara. Plazaraino igoko gara, Monasterioaren aurrean hain zuzen: erromesen zerbitzua plazan dago, gure ezkerrera.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 

Harrera – Tokiak

Castellolí

Ayuntamiento . Tel: 938 084 000. Han inaugurado un refugio nuevo.
Taxi Castellolí . 686 229 384

Igualada

Taxis Igualada . Tel: 609 478 219

Montserrat

Hotel Abad Cisneros*** . Tel: 938 777 701
Refugio del Monasterio para peregrinos . En el Centre de Coordinació Pastoral. Tel 938 777 766 (hay que llegar antes de las 17:30). Información del Monasterio. Tel: 938 777 765.

Sant Pau de la Guardia

El Celler de la Guàrdia . Hostal - refugio - restaurante. Tel: 937 710 323.

Comments

[Camino Ignaciano en bicicleta tipo gravel] Para este tramo las bicicletas de carretera o cicloturismo pueden seguir el camino hasta la Collada del Bruc. Atención, después de la urbanización Els Pinyarets y hasta enlazar con el inicio de la carretera del Bruc, hay unos metros de subida de piedras que obliga a descabalgarse de la bici, son sólo unos metros, pero es siempre más seguro que optar por tomar el arcén de la autovía. Las bicicletas suben sin problema la collada del Bruc, hasta Can Massana y luego dirección Montserrat. A medida que se sube, las vistas son cada vez más impresionantes y la llegada a Montserrat es épica….

Gehitu iruzkin berria