Etapa 25. Cervera – Igualada (38,6 km)

Saihestu egoskorkeria oro, baina zerbait ona hasitakoan, heldu eta ez joan ihesi nekearen edo etsipenaren ondorioz

Bizikletaz egiteko erraza eta La Panadellatik Igualadara aldapa behera zoragarria.

Cervera: 0 km. Pallerols: 12 km. Panadella: 16 km. Santa Maria del Cami: 23,8 km. Jorba: 31,6 km. Igualada: 38,6 km.

Cerverari agur esan eta N-II errepidera zuzenduko gara. Santiago Bidearen gezi horiek, Cerveratik irteteko beste bide bat adierazten dute, Kale Nagusia jarraituz, baina 2,5 km “estra” egitea eskatzen du horrek, eta nahiago dugu horiek aurreztea etapa luzea baita datorkiguna. Hala bada, Paeriako sarreratik Santa María kalean behera joango gara eta geroago ezkerrera hartuko dugu eta Muralla kaletik hiritik irteteko atera gerturatuko gara; ezkerrera jaitsiko gara, harresiari jarraituaz.

Sant Francesceko askara iritsiko gara eta eskuinera biratuko gara Ondara ibaiaren bideari jarraitzeko. Atseden guneetatik eta ur-errota zahar batetik igaroko gara. Zutabeek adieraziko digute Vergóserako bidea.

Vergós erdigunera iritsi eta eskuinera hartuko dugu, San Salvador elizaren aurretik igaroko gara eta errepideari jarraituaz irtengo dugu herritik eta N-II errepidera iritsiko gara. Gure ezkerrera tunel bat ikusiko dugu eta gurutzatu ere egingo dugu; gero eskuinera dagoen errepidea jarraituko dugu, A-2 autobidearen paraleloan. Beti paraleloan jarraituz, beste tunel bat aurkituko dugu, baina ez dugu gurutzatuko. Beste 700m egin ondoren, gure bidea ezkerrera biratzen da A-2tik urrunduz.

Bideak bihurgune zabala egiten du eskuinera, berriro A-2ra zuzenduz, eta hau azpitik igaroko dugu. Ohiko zementu lantegi bat utziko dugu gure ezkerrera eta A-2 autobidea azpitik igaroko dugu. Biribilgune batera iritsiko gara, zuzenean gurutzatuko dugu, eta hala Sant Pere dels Arquellseko etxeetara zuzenduko gara. Herrian sartzean, zelai txiki batean, ezkerrera, “aparkatutako” erreakzio hegazkinek harrituko gaituzte. Aurrera jarraituko dugu Sant Pere iturrira iritsi arte. Leku honetan ezkerrera biratuko dugu angelu zuzenean.

Iturritik 200 m-ra, landa ingurura irtenda, bikoiztu egiten da bidea. Gurea ezkerrekoa da. Hortik jarraituko dugu bide bihurgunetsuan beti aurrera. 1,6 km-ra aurkituko dugu L-203 errepidea, eta ezkerrera hartuko dugu. N-II errepidera hurbilduko gara. Errepidean sartzeko puntuan, angelu zuzenean eskuinera dagoen kalea hartuko dugu eta Sant Antoli i Vilanova herrian sartuko gara.

Herria alderik alde zeharkatuko dugu, eta errepide bera jarraituz irtengo gara herritik. Zuzen jarraituko dugu hurrengo herrira, Pallerolsera iritsi arte. Errepide bera jarraituz igaroko dugu herria. Errepidean aurrera jarraituko dugu zuzen.

Adi orain!! Errepideak 90°-ko bihurgunea egiten du ezkerrera eta hortik 100 m-ra eskuinera biratzen du. Beste 150mra 90°-ra gure ezkerrera dagoen bidea hartuko dugu. Eskuinera dugun zuhaizti baten ondotik pasako gara. Beti zuzen aurrera, gure bide zabala utzi gabe. Zuhaizti batzuek igaroko ditugu, gure bidearekin gurutzatzen diren bideak hartu gabe. 1,7 km-ra, Panadella Zerbitzugunera iritsiko gara.

N-II errepidera hurbilduko gara. Panadellako gasolindegi eta jatetxeen aurretik igaroko gara, eta biribilgunera zuzenduko gara, hura gurutzatu eta jaitsiera hasiko zaigu, beti ere N-II errepidea jarraituz. N-II errepidetik 5 km-ko jaitsiera egin ondoren Porquerises herria ikusiko dugu, pixka bat hondoratua.

Ez daukagu N-II errepidea jarraitu beste erremediorik, Loiolako Ignazioren Errepide Nagusia, eta baita beste askorena ere, errepide hau erabili baitzuten orduan, eta erabiltzen baita orain ere, guk bezalaxe. Bide horretatik Santa Maria del Camira iritsiko gara.

N-II errepidean beti, zubi batek lagunduko digu A-2 autobidea gurutzatzen, berriro A-2 autobidea gurutzatuko dugu, baina azpitik oraingoan. A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu eta gasolindegi baten aurretik pasako gara. Zuzen aurrera jarraituko dugu. Biribilgune batera iritsiko gara. Eskuinera hartuko dugu, N-II errepidea jarraituz.

A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu. A-2 gainean dagoen biribilgune garai batera iritsiko gara. Biribilgunean sartuko gara eta A-2 autobidea igaro ondoren, N-II errepidearekin lotzen den irteera hartuko dugu, gure norabidean beti ere. N-II errepidetik Jorbara iritsiko gara. Errepide honi jarraituz igaroko dugu herria eta herriaren amaieran, bide asfaltatua ateratzen da, eskuinera. Hori hartuko dugu. Errepide zaharra da, N-II errepidearen nahiko paralelo doana. Futbol zelai bat ikusiko dugu eskuinera. Ez dugu errepidea utziko, eta eskuinera dauden Sant Geniseko etxeetara zuzenduko gaitu.

Herrian sartu eta Kale Nagusitik igaroko dugu. Errepide bera jarraituko dugu, Igualdara bidean A-2 autobidera hurbildu eta zubi batetik gurutzatzen duena. Aurrera jarraitu eta A-2 autobidearen bestaldean biribilgunea ikusiko dugu. Aurrez aurre gurutzatuko dugu Santa Margarida de Montbui aldera eta Igualada herriaren norabidean jarriko gara herrian sartzeko.

Sant Jaume Sesoliveres Errepidean gaude, B-222 errepidean hain zuzen. Zuzen jarraituko dugu errepidetik, Igualadara jaitsiz. Biribilgune baten ondotik igaro eta zuzen jarraituko dugu. Angel Guimera Etorbidean aurkituko gara. Sant Jaume de Sesoliveres ermita izango dugu ezkerrera, goian. Angel Guimerá etorbidea alde batera utzi eta Felicia Matheu kalean sartuko gara eta horrela ez dugu errepidetik jarraitu beharrik izango. Sant Jaume Serras kalean aurrera zuzen, gero Z erako bira bat emango dugu eskuinera eta ezkerrera, Les Alzines kaletik. Zuzen aurrera jarraituko dugu hurrengo biribilgunera arte, Anoja ibaiaren zubiaren ondoren. Zuzen gurutzatu eta Angel Guimera etorbide beretik jarraituko dugu, gure eskuinera gasolindegi bat agertu arte. Eskubitik abiatzen gara, Prat de la Riba kaletik. Kale honetan zehar, ezkerrerantz, 200 m ingurura, erromesentzako aterpea dago lantegi zahar baten barruan. Gure kalea mozten duen kalea gurutzatu eta Sant Ignasi kalean aurkituko gara. Zuzen jarraituko dugu bertatik. Sant Domenech kalera aldatzen da. Creu plazara iritsiko gara. Plaza horretatik ateratzen da l’Argent kalea, Santa Maria elizara eramango gaituena.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Cervera

Auto Taxi Sala 24h . Tel: 608 608 130
Taxi Agramunt . Tel: 973 923 327

Igualada

Ayuntamiento . Tel: 938 031 950.
Hotel América*** . Av. Mestre Montaner, 44-45. Tel: 938 031 000.
Pensión Canaletas . Av. Mestre Montaner, 60. Tel: 938 032 750
Refugio de peregrinos . Refugio de peregrinos. Calle de Prat de la Riva, 47. Tel: 938 045 515 (capacidad 12 personas). Recepción y recogida de llaves en la residencia de ancianos que se encuentra a 150 m, en la Avenida Gaudí, 26. Horario de recepción de 8 a 22h.
Taxi Enric Subirana . 630 538 033
Taxi Marcial . 938 045 503
Taxiradio Igualada . Tel: 938 070 308
Taxis Igualada . 609 478 219

Jorba

Albergue de peregrinos . Ofrecen servicio de comidas. Plaza de la Fuente, 3, tel. 93 809 41 01

La Panadella

Hostal Bayona . (con precio especial para los peregrinos, si se pide). Tel: 938 092 011. Algunos restaurantes ofrecen también alojamiento.

Comments

[Camino Ignaciano en bicicleta tipo gravel] De Cervera a La Panadella, si se sigue el Camino Ignaciano el ciclista de carretera encontrará bastante grava y piedra suelta que dificultará la rodada. Para los que opten por hacer carretera, a la salida de Cervera se puede tomar la N-II hasta Sant Antolí i Vilanova y después la LV-2032 hasta Pallerols, de ahí, una calle con una cuestecita bastante pronunciada nos llevará de nuevo a la N-II que nos acercará a la Panadella. Desde ahí, se sigue el Camino Ignaciano hasta Igualada. A partir de Santa María del Camí hay una pista ciclista que nos acercará hasta Jorba y luego sin problema hasta Igualada. Para quienes deseen hacer etapa en Igualada, el escaso alojamiento de la localidad es un problema. Igualada sólo cuenta con un hotel (reconocido y más o menos recomendable) que es bastante caro y en donde los precios varían según la oferta y la demanda (es la localidad en donde pagué más caro el alojamiento!) También hay un hostal, pero por lo que me indicó la gente de Igualada, no es recomendable alojarse ahí (aunque este local aparezca en la guía del Camino Ignaciano). La otra opción es alojarse en el albergue de peregrinos.

Gehitu iruzkin berria