Etapa 21. Fraga – Lleida (33 km)

Nagusiak bere mendekoak tratatzean alai sentiarazi behar ditu, tristezia orotatik aske eta Jainkoa adimen lasaiarekin zerbitzatzeko gai

Bizikletaz egiteko erraza, Fragako irteeran aldapa handia dagoen arren eta kontuz ibili behar da bidegurutzean.

Fraga : 0 km. Camí Ral: 13 km. Alcarràs: 19,3 km. Butsènit: 25 km. Lleida: 33 km.

Fragatik, Udaletxeko plazatik, Espainia plazatik abiatuko gara. Barron Segoñe pasealekutik, udaletxea aurrez aurre dugula, ezkerrera Obradores Revolt kaleak jarraitzen du aldapan gora, igoera gogor batekin, N-II errepidera eramango gaitu. Bertara iritsita, zubi zuria har dezakegu, horrek hiltegiraino eramango gaitu eta, handik, kalea jarraituz, N-II errepidearen paraleloan, errepidean gora jarraituko dugu eta Fragatik urrunduko gara. N-II errepidearen paraleloan baina eskuineko aldetik ere jarrai dezakegu, dena aurrez aurre, baina gure eskuera utzi gabe.

Errepide Nazionalaren eskuin aldetik zein ezker aldetik, bide asfaltatu bat erakutsiko digun kartel batera iritsiko gara, gure ezkerrera aldapan gora jarraitzen duena: “Acacias Tiro-zelaia”. Hemen N-II errepidetik nahiz mendi-bidetik jarrai dezakegu. Erabakia hartzen, trafikotik urrundu nahi izateak ala hanketako nekeak lagunduko digute (igoera-jaitsiera gogorra dugu aurrean, errepideak 80mko tunel batekin saihesten du).

Zuzenetik jotzen badugu, bi kilometro egingo ditugu N-II errepidearen albotik, zirkulazioaren norabidean beti ere, eta tunel txiki bat igaro ondoren, errepideko karteletan adierazten den “zerbitzu-bidea” hartuko dugu. Ez da A-2 autobidean sartu behar. A-2 autobidea gurutzatzen duen zubian aurkituko ditugu margo gorri eta horiko seinaleak, lurralde honetako hiru ikurrinen koloreak: Aragoikoa, Kataluniako eta Espainiakoa. Zubian behera egin eta biribilgune batera iritsiko gara. Ezkerrera hartuko dugu, tunela A-2 autobidearen azpitik igarotzeko. Kartel batek “Industriagunea” erakutsiko digu eta bide horretatik jarraituko dugu. Industriagunean sartu eta gure eskuinera dagoen lehen kalea hartuko dugu. Dena zuzen jarraituko dugu kalean zehar. Kalearen amaieran, ezkerrera eta eskuinera biratu ondoren, biribilgune batekin topo egingo dugu. Hemendik etorriko dira “Acacias Tiro-zelaitik” abiatu zirenak ere.

Igotzea erabaki badugu, “Acacias Tiro-zelaitik” eta errepideko gezi horiak jarraituz, gailurrera iritsitakoan, bide asfaltatua jarraituko dugu ezkerrera, handik jarraituz bidea bikoizten den toki batera iritsiko gara. Eskuinera ENDESA GAS konpainiaren poste horiak ikusiko ditugu. Haiei jarraituz industriagunera iritsiko gara. Industriagunean sartuta, bertako kale batean aurrera, 2 km aurrerago, biribilgune batera iritsiko gara. Eskuinera dugun A-2 autobidearen paraleloan joango gara. Biribilgunean, N-II errepidea nahiago izan dutenekin aurkituko gara.

Biribilgunean sartuko gara eskuin aldetik, eta bigarren mendi-bide asfaltatua hartuko dugu, “Zerbitzu-bidea” bezala adierazia dagoena. STOP seinale batek, asfaltoan margotua, zein bide hartu behar dugun adieraziko digu, eta Hostal – Jatetxe batean atzeko aldera eramango gaitu. Bertara iritsita, A-2 autobideko zerbitzu-bidea hartuko dugu, gure ezkerrera dagoena. Bi STOP seinale gorrik adieraziko digute berriz ere, ez goazela ongi. Beti korrontearen kontrako norabidean!

Bizikletan joan ezkero, aholku hau ematen dizugu, hertzerik ez duen errepidean ez joan aurkako norabidean. Horregatik aukera hau daukazu, itzuli atzera 200 bat metro, A-2 gainean dagoen zubi bat pasatu, eta hartu lehena ezker aldera. Bide horretan kilometro batzuk jarraitzen baduzu, beti A-2 aren ondoan, Soses parera iritsiko zara eta mapan seinalatutako bidean sartuko zara ostera.

A-2a gurutzatzen duen zubi baten azpitik pasako gara. Aurrez aurre jarraituko dugu, beti ere zerbitzu-bidetik, biribilgune batera iritsiz. Aragoiko Autonomia Erkidegotik Kataluniako lurretara igaroko gara puntu horretan. Poste adierazle batek erakutsiko digu bidea. Hemendik Montserrateraino, bidelagun onak izango ditugu Kataluniako Generalitateko poste hauek. Gure ezkerrera dagoen bigarren bide asfaltatua, hartuko dugu, estua eta aldapatsua. Erdi ezkutuan dagoen urmael bat dugu eskuinaldera eta hori inguratzen duen eskuineko bidetik jarraituko dugu aldapan gora.

Gorenera igota, gure mendi-bidea beste mendi-bide asfaltatu batekin lotzen da, ezkerrera hartuko duguna. Baina 100 m igaro orduko berriro eskuinera biratuko dugu eta asfaltatu gabeko mendi-bidea hartuko dugu. Bideko posteek garbi adieraziko digute. Lehenik eskuinera eta gero ezkerrera biratuko dugu, Goi-tentsioko dorrea eta zuhaiztia dagoen aldera. Jaitsiera aldapatsu bat izango dugu. Aurrera jarraituko dugu gure bidean, ezker-eskuin biratuz doana, bide asfaltatu batera iritsiz. Hor aurrera jarraitu eta berriro A-2ko autobideko biribilgune batera eramango gaitu.

 Ez gara sartuko biribilgunean, baizik aurrera jarraituko dugu eta hortik hurbil dagoen zubi batera joko dugu, bertatik A-2 autobidea gurutzatzeko. Zubiaren hasieran kartel bat aurkituko dugu “Cami Realean” gaudela adieraziz, hortik igaro baitzen Loiolako Ignazio ere, Manresan izango zuen esperientziara bidean. Zubia igaro eta biribilgunera iritsita, ezkerrera egingo dugu eta A-2ra zuzenduko gara, eskuinera dugun autobidearen paralelo dagoen zerbitzu-bidea hartzea komeni baitzaigu. Metro gutxira Katalunia eta Aragoi Hostala eta CAMPSA gasolindegia igaroko ditugu, A-2aren bestaldean, gure ezkerrera. Zerbitzu-bidetik jarraituz beste zubi batekin topo egingo dugu, eta azpitik igaroko dugu.

Zerbitzu-bidetik jarraituko dugu eta, jaitsiera baten ondoren, biribilgune zabal batera iritsiko gara, hor eskuinera hartuko dugu. N-II errepideko 448 kilometroan gaude. A-2tik bereizten gaituen N-II errepidearen bazterbidetik jarraituko dugu, eta industria-nabeak dauden lekura eramango gaitu. Biribilgune batean, burdinazko eskultura moderno baten (gorenean Eguzkia duela) ondotik igaroko gara, CEMESA fabrikaren ondotik hain zuzen. Une honetan gauden CEMESAren biribilgunetik 150mra dagoen mendi-bidea hartuko dugu eskuinera. Poste batek adieraziko digu Lleidarako bidea. Mendi-bidea asfaltatu gabea izango da eta Torres de Segrera doan errepidera eramango gaitu. Gu gauden tokitik 250 m-ra hartuko dugu, eskuinera eta gero mendi-bide asfaltatua hartuko dugu, ezkerrera, honek Alcarrasera eramango gaitu. Kataluniako gobernuak jarritako posteek erakutsiko digute bide segurua.

Beti aurrera, inongo bidegurutzerik hartu gabe eta gure mendi-bidearen bihurguneak jarraituz, Alcarrasera iritsiko gara Clamor kaletik. Seguimos por la Travesia Clamor y cruzamos la carretera Nacional II. Todo recto por la calle Jacint Verdaguer y tomamos la primera a la derecha. Seguimos recto por la calle Joan XXIII hasta llegar a la calle Dr. Castells que tomamos a la derecha. Gure gibelean, Alcarraseko eliza dugula ohartuko gara. Passeig del Riu kaletik goaz eta lehen bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu Avinguda Onze de Setembrera bidean.

Avinguda Onze de Setembrera iritsita, poste adierazle batek erakutsiko digu Butsenit herrirako bidea. Eskuineko bide asfaltatua hartuko dugu eta laster ezkerrera biratuko dugu nekazaritzako nabe batzuen aurretik jarraitzen duen mendi-bidetik. Bide honi jarraituko diogu eta N-II errepidera eramango gaitu berriro. Bertara tunel baten parera iritsiko gara, eta hau hartu gabe, eskuinera hartuko dugu eta N-II errepidearen paraleloan jarraituko dugu. Gure eskuinera Merkatalgune handiak ikusiko ditugu eta beste biribilgune batera iritsiko gara. Poste adierazle batek esango digu gure eskuinera dagoen bide asfaltatua hartu behar dugula.

Asfaltatutako bidetik jarraituko dugu. Poste adierazle bat aurkituko dugu bidezidor bat adieraziz, euri-bide baterantz. Zubi estu bat igaro eta ezkerrera jarraituko dugu behi-granja baterantz. Abeltegiaren atetik hurbil, bidezidor bat gure eskuinera. Hori hartu eta nekazaritzako industria-nabe batzuetara iritsiko gara. Butsenit herrira iristen ari gara. Hortik jarraituz, herrira sartzeko errepidera iritsitakoan, eskuinera hartuko dugu eta herri-barrura sartuko gara. Lehen hezkuntzako eskola bat igaro eta Igokundeko Andre Mariaren Elizara iritsiko gara. Angelu zuzen bat eginez eskuinera hartuko dugu, jaitsiera aldapatsua duen bide batetik, eskolako jolastokiaren ondoan.

Bideak Segre ibaira eramango gaitu. Ibaia jarraituko dugu, beti gure eskuinera dugula. Eguraldia ona bada, zikoinak, ahateak eta antzarak ez dira faltako ibiltariaren bidean! Ibaiaren bihurguneak jarraituko ditugu. Trenbidearen azpitik igaroko gara. Beti aurrera, Segre ibaiaren paraleloan jarraituz, bide asfaltatu batera iritsiko gara eta eskuinera hartuko dugu. Poste batek adieraziko digu. Azkenik Lleidako hiriburura iritsiko gara. Segre ibaiaren paraleloan jarraituz, N-II errepidearen gaineko zubia igaro eta Avinguda de Alcalde Arenytik sartuko gara.

 Gure ezker aldean dago Sant Ignasi parrokia, aita jesuitek gidatua, oso agerian ez badago ere, eraikuntza baten behe-etxean baitago, igaro dugun zubitik 400 metro eskasera, ibaiaren bidea jarraituz (“Maristen pasarela” igarotakoan galdetu).

Caminamos todo recto por la avenida del Alcalde Areny y llegamos a la Estación de Autobuses de Lleida. Girando a nuestra izquierda, seguimos por la Avenida de Catalunya y tomamos a la derecha en la calle Sant Antoni. Seguimos recto por esa calle y llegamos a la Catedral de Lleida, a la Oficina de Turismo y al Ayuntamiento de Lleida. Final de etapa.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Alcarràs

Ayuntamiento . Tel: 973 790 004.
Hotel Can Peixan . Av de Catalunya, 78 Tel: 973 791 012.
Hotel Restaurant Casa Miquel . A 2km del pueblo en dirección a la autopista A-2, Carretera Valmanya, Km. 2, Tel: 973 791 627.

Fraga

Taxi Fraga 24h . Tel: 931 780 030
Taxi Romera SL . Tel: 974 471 673

Lleida

Albergue de Sant Anastasi . Rambla d’Aragó, 11. Tel: 973 266 099 (precio de temporada baja para los peregrinos acreditados).
Hotel Catalonia Transit*** . Tel: 973 230 008.
Hotel Goya . c/ Alcalde Costa 9 Tel: 973 266 788
Hotel Real Lleida*** . Avinguda de Blondel, 22. Tel: 973 271 031
Tele Radio Taxi Lleida . Tel: 973 203 050 / 680 203 050

Comments

[Camino Ignaciano en bicicleta tipo gravel] La salida de Fraga tiene fuertes desniveles y sube, sube un poco. Si se opta por ir por carretera, habrá que estar atento, muy atento porque al dejar el camino de los pelegrinos de a pie (poco antes de pasar el campo de tiro) no tendremos indicaciones (y en pleno verano no suele haber mucha gente a quien preguntar la ruta). La mejor opción por carretera es la vía de servicio de la autopista, que nos allanará el camino hasta que volvamos a encontrarnos con el Camino Ignaciano al llegar a una rotonda (atención entonces con las indicaciones del Camino Ignaciano) Después, el camino es de tierra y con alguna piedra suelta, pero es asequible para una bicicleta tipo gravel y además, después de tantos km por carretera siempre es reconfortante hacer tramos por donde reencontrar nuestras ignacianas “flechas naranjas”. Después de Alcarràs se puede tomar la carretera asfaltada (la antigua carretera). Esta carretera goza de poco tráfico, doble sentido, amplio arcén y pocas curvas. Pero aún así, no deja de ser una carretera y los ciclistas deben circular con sumo cuidado. En Lleida no hay que dejar de visitar la Parroquia de San Ignacio en donde además de recibir una muy buena acogida y tener el sello de la parroquia para nuestra credencial, tendremos la oportunidad de escribir nuestras reflexiones en el libro de honor de los pelegrinos. La Seo con sus impresionantes vistas y todas las maravillas del casco antiguo de la ciudad también valen un paseo.

Gehitu iruzkin berria