Etapa 18. Venta de Santa Lucía – Bujaraloz (21,3 km)

Burugabekeria da Jainkoa zerbitzatzeko aukera alde batera uztea etorkizunean zerbait handiagoa egiteko itxaropena dugulako, baliteke eta bat irabazi gabe bestea galtzea

Bizikletaz egiteko erraza.

Venta Santa Lucia : 0 km. Gasolina zerbitzugunea: 11,4 km. Bujaraloz: 21,3 km.

Jaiki orduko erabaki bat hartu beharrean gaude: N-II errepidetik jarraitu, eskuinera, edo atzerako bidea egin gezi laranjek markatutako bidea jarraituz, honek N-II errepidetik urrunduko baikaitu. Lehen aukerak 1kmko bidea egin ondoren eramango gaitu behar dugun puntura; bigarrenak ere puntu berera eramango gaitu baina 3km eginda. N-II errepidea saihestea da bigarrenaren abantaila, baina hemen ere asfaltoa aurkituko dugu 1,5kman. Erromesak berak erabaki beharko du zein bide hartu.

N-II errepidetik jarraitzen bada, zuzen jarraitu, trafikoarekin kontua handia izanez. Bigarren aukera hartu dutenekin topo egiteko puntua Quintotik datorren errepidearen eta Venta de Santa Luciara doanaren bidegurutzea da.

Bigarren aukera jarraitzen bada, asfaltatu gabeko bidetik, eskuinera hartu behar dugu, N-II errepidetik urrunduko gaituen bidea hartuz. Dena aurrera jarraituko dugu, desbideratu gabe, Quintora doan A-1105 errepidera iritsi arte. Ezkerrera hartuko dugu hemen eta N-II errepidera itzuliko gara.

N-II errepidetik 50mra, asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu, eskuinera, eta zuzen jarraituko dugu bide hau gurutzatzen duten beste bideei kasurik egin gabe. Zalantzarik balitz, N-II errepidearen ahal den paraleloen jarraitu behar dugu, hau izango dugu gidari gure ezkerretik. ELF gasolina zerbitzugunearekin.

Gasolina zerbitzugunetik irteten den asfaltatu gabeko bidea jarraituko dugu eta orain arteko norabide berean. Beti N-II errepidea gure ezkerrera paraleloan dugula. Gasolina zerbitzugunetik 4,8kmra, gure asfaltatu gabeko bideak N-II errepidea gurutzatzen du eta orain errepide horren paraleloan jarraituko dugu, baina eskuin aldetik. Aurrera jarraituz eta inora desbideratu gabe, N-II errepidearen konpainian helduko gara Bujaralozera. Santiago kaletik iritsiko gara Plaza Nagusira.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad entrada: 

Harrera – Tokiak

Bujaraloz

Ayuntamiento . Tel: 976 173 175
Hostal El Español** . (reducción de precio para los peregrinos y desayunos a partir de las 6:30h). Tel: 976 173 192 / 976 173 043.
Hostal La Parrilla Monegros II . Tel: 976 173 230.
Hostal Las Sabinas . Tel: 976 179 328. (descuento para los peregrinos)

Venta de Santa Lucía

Taxi Carlos (Bujaraloz) . Tel.: 608 782 616 (5 eta 8 eserlekuentzako taxi)
Taxi José Mª Franco (Pina de Ebro) . Tel: 618 543 767

Gehitu iruzkin berria