Etapa 17. Fuentes de Ebro – Venta de Santa Lucía (29,6 km)

Saia gaitezen aberatsa bere ondasunen jabe izan dadin, ondasunak bere jabe izan ordez

Bizikletaz egiteko erraza, Los Monegros goi lautadara igotzeko aldapa pixka bat dagoen arren.

Fuentes de Ebro: 0 km. Pina de Ebro: 11,6 km. Venta de Santa Lucia: 29,6km

Fuente de Ebro herria utzi eta Ebroko Santiago Bidea utziko dugu: Loiolako Ignaziok bere Montserraterako erromesaldian hartu zuen Errepide Nagusia jarraitzen du gure Ignazio Bideak, eta Kataluniako Donejakue Bidearen kontrako norabidean doa hain zuzen.

Elizako atean jarri eta kale nagusia hartuko dugu, aurrean duguna, eta hortik jarraituko dugu Ramón y Cajal kalera iritsi arte; kale hori gure ezkerrean dago eta behera hartuko dugu. Kale Nagusian, gure eskuinera eta ia asfaltoan, gezi hori batek aurkako bidean goazela gogoraraziko digu. Errepide nazionalera iritsi eta gurutzatu egingo dugu, kalean aurrera jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte: eskuinekoa hartuko dugu, Lorenzo Pardo Hiribidea. Adi, 250 m-ra eskuinera hartu beharko dugu, Baño kalera. Bide horretatik beti aurrera Abiadurako trenbidearen tunel batera iritsiko gara. Adi, harrobi batera iritsitakoan bidegurutze bat dago: eskuinekoa hartuko dugu AVEren trenbide aldera joateko (ezkerrekoak ohiko trenbidearen azpitik doan tunel batera eramango gaitu).

Tunela igaro eta Zaragoza-Bartzelona trenbidearen gaineko zubi batera iritsiko gara. Gurutzatu eta eskuinera hartuko dugu ohiko trenbidearen paraleloan doan bidea hartzeko. Beti zuzen joango gara, trenbidearen ondoan, hurrengo 3 km-etan. Metro batzuetara zubi baten azpitik igaroko gara eta aurrerago trenbidea pasatzeko igarobide bat utziko dugu gure eskuinera. Beti aurrera jarraituko dugu.

Gure bidearekin bat egingo du eskuinetik datorren batek, baina guk ezkerrera jarraituko dugu. 100 m-an berriro ere ezkerrera egingo dugu, bide berri batean sartuko gara eta berriro ere ezkerrera hartuko dugu metro gutxian. Dena zuzen joango gara Ebro ibaira iritsi arte eta bere bazterretik jarraituko dugu, eskuinera hartuta.

Aurrera jarraituko dugu. A-1107 errepidera iritsiko gara eta ezkerrera hartuko dugu zubiaren gainetik igarotzeko. Hemen Ebroko Donejakue Bidea utzi eta Kataluniako Donejakue Bidean sartuko gara. Pinan sartuko gara, Ebro ibaiaren gaineko zubia igaro eta Ignazioren Bidean hain lagun ona izan dugunari agur esango diogu.

Pina de Ebron sartu eta eliza dagoen plaza aurkitu beharko dugu, gure eskuinera dago, ibaitik gertu. Hemen indarrak hartu beharra dago plazako taberna-jatetxeren batean, ugari baitaude. Ura hartu behar da geratzen zaigun etapa zatirako eta biharko etaparen zati baterako ere bai, beharbada.

Herritik irteteko Fernando el Católico kalea aurkitu beharko dugu, plazatik Elizaren kaletik irtenda. Fernando el católico kalea hartuko dugu, gure ezkerrera dagoena eta berriro ere errepidean izango gara, N-IIra bidean. Pina de Ebro kooperatibako nekazaritzako nabe handi batek adieraziko digu norabidea: oso agerian COOPINA letreroa duela. 1,5 km-ra, Nekazaritzako Kooperatiban gaude eta errepidearen paraleloan doan asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu.

Kooperatiba igarota, eskuinera utziko dugu herriko hilerria. Gure bidea ureztatzeko kanal baten ondora iristen da eta errepidetik urrunduko gara, “Mirador de San Gregorio” izeneko asfaltatu gabeko bidea hartuz. Bide horretan aurrera eginez, ez dugu San Gregoriora doan bidea hartuko, baizik aurrera egingo dugu, industriaguneko asfaltatutako kalera iritsi arte, goian gure aurrean. Eskuinera dagoen kalea hartuko dugu beherantz. Lehen kalean ezkerrera hartu eta aurrera jarraituko dugu, argindar dorre handi batzuetara zuzentzeko. Gezi laranjak ikusiko ditugu kaleko argindar posteetan.

Kaleen bidegurutze batera iritsiko gara, Goi-tentsioko argindar dorre baten ondora. Asfaltatu gabeko bidea eskuinean hasiko zaigu, dorrearen ondoan, eta hori hartuko dugu. Argindar posteak izango ditugu bidelagun, eta zezen handi baten irudiak egingo digu diosala. Zezen beltzaren ondora hurbilduko gara. Zuzen jarraituko dugu N-II errepidera iritsi arte, hau izango dugu gure bidelagun berria.

Ez dugu gurutzatuko, baizik eskuinera dagoen bide batetik desbideratuko gara, aldi baterako N-II errepidetik urrunduko gaitu horrek-eta. Goraka goaz Monegros goi-ordokirantz. Aurrera jarraituko dugu asfaltatu gabeko gure bidetik, landa-zelaietan sigi-sagan aurrera eginez. Ez dugu beste biderik hartuko. N-II errepidetik 2,8 km-ra, Monegrosen goi-ordokiaren gailurrean, eta abeltegi nahiko handi batzuk ikusiko ditugu ezkerrera. Bertara iritsitakoan bikoiztu egiten da bidea: ezkerrekoa hartu eta aurrera jarraituko dugu.

1 km-ra dago beste bidegurutzea, eta eskuinera hartuko dugu. Aurrera jarraituko dugu beste 1,8 km inguru, han beste bidegurutze bat aurkituko dugu, eta ezkerrera hartuko dugu. 1 km-ra dago beste bidegurutzea, eta eskuinera hartuko dugu gure bide aldapa igotzeko. Aurrera jarraituko dugu, gure bidetik, bide nagusia baita, inguruko zelaietatik sartu edo irteten diren alboetako beste bideei kasurik egin gabe. N-II errepidera hurbiltzen ari gara. Bideak Venta de Santa Luciara eramango gaitu, atzeko aldetik iritsiko gara.

Altimetria foto: 
Kartografia: 
Mapa ciudad salida: 

Harrera – Tokiak

Fuentes de Ebro

Taxi Sonia Rubio . Tel: 627 574 290

Pina de Ebro

Ayuntamiento . 976 165 007
Pensión Los Valles . Magisterio Nacional, 7. Tel.:976 165 553 / 675 721 711.
Taxi José M Franco . 618 54 37 67
Venta de Santa Lucía . No hay posibilidades de alojamiento. Consultar autobuses AGREDA con parada en Venta de Santa Lucía y Bujaraloz: autobus diario a las 15:30. www.agredasa.es http://www.fraga.org/docs/agredaFR_LLyZR.pdf

Comments

Before entering the third week I asked Josep' advice, what should I do, because in Venta de Santa Lucia there is no place to stay? Josep mentioned about skipping the steps of Venta de Santa Lucia, taking the bus directly to Bujaraloz. Or callling taxi, if one doesn't want to sleep under the stars. I was still undecided. In my heart there was a little fear, what to do there, without any place to stay? Anyway, I entered the third week. With a big heart, as much as possible. Gradually I understood, why there should be a challenge like this in the middle of the los Monegros. Then I convinced myself, I would face whatever situation that I would find on the way. I understood more the meaning of the third week now, that if I say "yes", then I should be ready to take any risk as consequence. It is equally the same, Jesus has taken the risk, to die on the cross, because he said yes to His Father. The cross is not what Jesus is looking for. It is a risk. With that the fear just vanished away. I walked wholeheartedly facing the challenges of the desierto.

Gehitu iruzkin berria