Hiru esaldiren inguruan laburbil genezake San Pedro Claverren pertsonaia aparta.
1.- 1580ko ekainaren 26an izan zen bataiatua, Parrokiako Artxibategian gordetzen den bataioen erregistro liburuan egiazta daitekeenez. Orduko parrokoak hitz hauekin jaso zuen: “Jainkoak bihur beza kristau on”. Eta bita hala gertatu ere.
Apaiz egin nahi izan zuen eta Bartzelonatik joan zen 17 urterekin. Han jesuitak ezagutu zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen 22 urte zituela. Gero, hiru urtez egon zen Palma Mallorkako Ikastetxean. Alonso Rodriguez, santu ospeko atezaina izan zuen bere lagun eta maisu, bere bizitza oso sakon markatu ziona eta mende bat lehenago aurkitutako Ameriketako lurraldeetan lan egitera bultzatu zuena. 1610eko apirilaren 15ean itsasoratu zen Sevillatik, eta Indietako Cartagenan, gaurko Kolonbian, porturatu zen.
2.- Pedro Claverren bizitzak historiako une ilun batera eramaten gaitu, esklabotzak ilunduriko garaira hain zuzen. 1622ko apirilaren 3an adierazi zuen bere konpromiso ospetsua: “Esklabo beltzen esklabo betirako”. Sinatu eta bete egin zuen.
Zalantzarik gabeko maitasun gizatiar eta ebanjelikoaren eredua eman zuen bere esklabo maiteentzat. Beti hartu izan zituen arreta guztiak merezi dituzten gizakitzat. Beltzekin zetorren ontzi bakoitzeko agertzen zen portura eta bihotz zabalez eta irribarre zabalez egiten zien ongietorria, arropak, jatekoa, zer edana eta gozokiak banatzeaz batera. Berak idatzi zuen bezala, hitzez ez, baizik bere esku eta ekintzen bidez hitz egiten zien. Alferrik zen beste era batera hitz egitea. Gaixoen ondoan belaunikatzen zen eta garbitu egiten zituen, eta gizakiak gaixo bat pozteko egin ditzakeen maitasun adierazpen guztiak egiten zizkien. Maitasunetik eta gizakiaren duintasunaren errespetutik egiten zuen bere lana. Beltzak zaindu egiten zituen materialki, sinesmenean hezten zituen eta bataiatu ere egiten zituen. Zerbitzariaren uste sendotik beti ere , “esklaboen esklaboarenetik”.
3.- Leon XIII. Aita-santuak kanonizatzerakoan esan zuen: “Kristoren bizitzaz aparte, inoren bizitzak ez nau Pedro Claverrenak bezain sakon hunkitu”.
Behartsu eta aske bizi izan zen munduan 74 urtera arte, sufritzen dutenekin sufrituz, beltzen artean zuri, beti esklaboen esklabo. Katalan hau, hitz gutxikoa baina emankorra izan zen heroismoan.

Castellano
Català
English
Français
