CALAHORRA: Gutxienez bi mila urteko tradizioa duen herria da, Asturicatik Tarracorako erromatar galtzadaren topaleku berria da. Erromatarrek Calagurris eta zeltiberiarrek Kalakoricos deitu zuten herri honi, baskoniar jatorria aitortzen diote gehienek. Raso plazan zegoen antzinako Foro Erromatarra. Zeledonio eta Emeterio erromatar legionarioak martirizatu zituzteneko (300 urtea) oroigarria da kristauentzat. Calahorra apezpiku-hiria izan zen IV. mendetik, eta eragin handiko leku bihurtu zuen horrek, bere apezpikutzaren eremu zabalean, zenbait mendez. 714 urtean, musulmanek bereganatu zuten, eta hauek ere utzi zuten beren arrastoa nekazaritzan eta hirigintzan. Erromes tradizio handiko herria da, Santa Maria Katedraleko (XVI. mendekoa) Bataioko Ponteak adierazten duenez, maskorrez, kuiaz eta Santiagoren irudiz hornitua baitago. Aipagarria da, baita ere, Kristo Hilzorian eta “Pilotako Kristorena” daudeneko kaperak. 23.000 biztanle pasa ditu, eta herri oso garrantzitsua da. Herri honetan aurki daitezke, jatetxeak, bizikleta tailerrak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak, bankuak eta turismo bulegoa (Angel Olivan kalea, 8. Tel: 941 105 061. Asteartetik larunbatera irekita, goiz eta arratsaldez. Igandetan goizez bakarrik).
Idioma
-
-
Recent Posts
Recent Comments
- Jaume B on Alojamiento
- Equipo Camino Ignaciano on Proyectos realizados
- Pere Perpinya on Pioneers – Pioneros
- Pere Perpinya on Proyectos realizados
- Fermín Lopetegui on Alojamiento
Archives
Categories
Meta

Castellano
Català
English
Français
