Datu interesgarriak

AGONCILLO: Herri txikia. Aipagarriak dira Aguas Mansas Gaztelua, XIII. eta XIV. mendeetan harlanduz egina, eta Andre Mari zuriaren eliza. Gazteluko ate nagusian Calatravako Gurutzearen armarria ikus dezakegu. Herri honek jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.

ARRUBAL: Herri txikia. El Salvador eliza XVI. mendekoa da gehien bat, eta XVII. mendean amaitua. Herri honek jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.

ALCANADRE: 750 biztanle inguruko herria da. Izen toponimiko honek arabiar jatorria adierazten du: Al-Cana-Dre hitzak, «zubiak», «arkuak», etab., esan nahi du, Ebro ibaiaren gaineko zubi baten hondakinak daude, herriaren ondoan. Santa Maria elizan (XVI-XVIII. mendekoa) dago Aradongo Ermitan (XII. mendekoa) zegoen irudi erromanikoa. Herri honetako tipikoa da erromatarren akueduktua (I. mendekoa). Herriak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.

PrintFriendly

Leave a Reply