Oharpenak: Gaur, gure bizitzetan gaizkiak duen presentziaz ohartzen hasiko gara. Gure bekatuzko jokabideen mina sentitzera deituak gaude. Gure munduan errealitate hori aurkitu eta “egun triste” bat esperimentatzea da. Ignaziok, aldarte bihozmindu horretan egotera gonbidatzen gaitu, gaur, hausnarketa aldian, gure ibilaldian gaizkiaz hobeto jabetzen lagun diezagun. Bekatua ez zaigu ezezaguna. Jesuitek horrela definitu zuten euren burua: «Zer esan nahi du jesuita izateak? Batek norbera bekatari dela jakitea da, baina Jesusen lagun izatera deitua izan dena, Ignazio izan zen bezalaxe… Zer da Jesusen lagun izatea? Gurutzearen estandartepean gure garaiko borroka erabakigarrian partaide izaten konprometitzea: sinesmenaren eta honek berekin duen justiziaren aldeko borroka da» (Kongregazio Orokorra 32:11-12).
Eskaria: Sortua izan naizen helburuaz eta Jainkoak gonbita egiten didan bokazioaren jakitun izanik, eskatzen dizut, Jesus Jauna, eman diezadazula nire bizitzan, bekatuaren eta nahikari okerren presentzia sakonki ulertzeko gaitasuna, horien lotsa eta nahasmena sentituz irits dezadan horrela nire sendabidea eta barkamena.
Gogoetak: Jainkoaren izadirako planaz gogoetatzen aritu gara, gure harremanak beste pertsonekin eta munduarekin egoera onean daudenean gertatzen den harmoniaz. Gaur, bekatuaren errealitateaz ari gara gogoetatzen, hau da, gure munduko desordena larriez. Bekatua ez da istripu edo akats bat balitz bezala. Baizik, bekatua, gizakia jakinaren gainean besteen bizitzetan (eta berean), benetako helburuaren aurkako nahi okerrek eraginik, desordena eta kaosa eragiten ari denean da: bezeroei bera aberasteko iruzur egiten dien saltzailea, sexu esklabotzarako haurrak saltzen dituen proxeneta, dirua osten duen eta herritarrak miserian uzten dituen gobernuko funtzionarioa, bere seme-alabak maite ez dituen gurasoa. Gaur, gogoeta egingo dugu, ez horrenbeste geure bekatari historia pertsonalean (hori bihar izango da), baizik gure munduan bekatuak duen errealitate gogor eta ankerrean baizik, eta horrek eragiten duen desordenan, minean eta kaosean. Bekatuak ondorioak ditu. Hausnarketa egingo dugu gurutzean jositako Kristoren irudiaren aurrean, Eliza Katoliko batean sartzen garen bakoitzean begien aurrean ikusiko dugun irudia. Kristo historian sartu zen eta gizakion bekatari izaeraren ondorioak jasan behar izan zituen. Kristok gizakiok berrerosi nahi izan gintuen eta gure gaizkirako bidea onbide bilakatu nahi izan zuen. Gogoeta egingo dugu gure kulturak, behar bada, galdu duenaz: bekatu errealitatearen kontzientzia. Orain proposatzen dugu, munduan bertan sortzen diren salerosketa guztietan, eraikitzen doazen bidegabekerien ondorioz, sufritzen ari direnen irudietan zehar joatea. Munduko krisiaren irudiak, porrot egindako iraultzak eta horien arrazoiak berrikusi. Joan pasatzen bekatuaren sustraiek eta munduaren berekoikeriak erakusten dizkiguten irudiak. Sufritzen ari den mundu honetan zehar gabiltzala, otoitz egin, gure bizitzetan inolako lotsarik gabe lanean ari den bekatuaren ikuspegi garbia izan dezagun. Eta eskatu, lotsa senti dezagula gure barruan dagoen hainbeste desordenagatik.
Testuak:
Jeremias 18,1-10. Eltzegilea egiten ari zen buztinezko ontzia bere eskuetan hondatzen bazitzaion beste ontzi bat egiten zuen.
1 Joan 1,05-2,02. Esaten badugu: “Bekaturik ez dugula”, geure burua engainatzen dugu eta egia ez dago gure baitan. Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, fida gaitezke Zuzena den Harengan, gure bekatuak barkatzeko eta gu gaiztakeria orotatik garbitzeko.
Azken hizketatxoa: «Kristo gure Jauna aurrean eta gurutzean josita irudikaturik, hizketatxo bat egin: nola etorri den Egile izatetik gizon izatera, eta betiko bizitzatik aldiko bizitzara, eta horrela ene bekatuengatik hiltzera. Beste horrenbeste neroni begira: zer egin dudan Kristogatik, zer egiten dudan Kristogatik, zer egin behar dudan Kristogatik; eta horrela, gurutzean esekita ikusiz, pentsatu buruak ematen duen guztia. Hitzaurrea, egiaz, mintzatuz egiten da, lagun batek besteari edo morroi batek nagusiari hitz egiten dion bezala; inoiz mesede bat eskatuz, inoiz egindako erruren bat bere bururatuz, inoiz gauzak elkarri kontatuz eta haien argibidea bilatuz. Esan Gure Aita».

Castellano
Català
English
Français

Just discovered this wonderful site. Any chance the Ignatian tips for each stage could form one document that could be downloadable? Any possibility that a guide book might emerge out of this?
Sorry… we are still working and improving day by day…. Right now you can only get the Ignatian Tips “one by one”. We have in mind to put everything in one document… but… not right now. And yes: one guide book would be printed… not in a short term but it will come out… certainly!!