Datu interesgarriak

Lehen etapa luzeada, baina merezi du gaua pasatzeko ostatu on bat izateak. Animatu gaitezke ardoaren eskualdean sartu garela eta Ardoaren Ibilbidea jarraitzen ari garela jakitean. Kontuz erromesak! Ez da behar baino gehiago edan behar!

CABREDO: Herri txikia.

LAPOBLACION: 160 biztanleko herrixka. Ez du zerbitzurik.

LAGUARDIA: 2.500 biztanle inguruko herri zoragarria, justu Ebro ibiaren ibarrera iritsita. 2mko garaiera duten bere harresiek eta bere Plaza Nagusi gotortuak, berriz ere, Loiolako Ignazioren garaiko historiara garamatza. Diotenez, herri honetako lurpea, zulatua dago eta upelategi ugari dituzte bertan, eskualde honetako ardoa bertan ontzen joateko. Erregeen Santa Maria eliza, XII. mendean hasi ziren eraikitzen eta XVI. mendean amaitu zuten obra. Eraikin honetan nabarmentzen da bere portada gotiko izugarria, harrian egina, XIV. mende amaieran. Bikain gordeta dagoen bere polikromia, XVII. mendekoa da, erretaula nagusia bezalaxe, azken hau Joan de Bascardok egina da. San Joan Bataiatzailearen eliza XVIII. mendekoa da. Herri honek jatetxeak, botikak, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen dizkigu.

PrintFriendly

Leave a Reply