Done Bikendi Harana jaitsi ondoren, Kanpezurako errepidea hartzea, aukera arin eta azkarra izan daiteke. Kanpezura sartzeko bidegurutzera iritsitakoan, bidea jarraitzeko aukera dago bizikletan doazenentzat eta bainu bat hartzeko ibaiko igerilekuetan (puntu honetatik 2kmra). Kanpezutik Genevillara, Torka Bidea egingo dugu, seinale gorri eta zuriz ongi adierazitako mendi-bidea da (seinale zuri eta horiekin partekatua). Orbisoko herrixkak ostatua eskaintzen du landetxetan. Ez dago gure bidean, baina ez da desbideratze handia (Done Bikendi Haranatik 5km eta Kanpezutik 3km)
DONE BIKENDI HARANA /SAN VICENTE DE ARANA: Herrixka txikia. Ez du jatetxe-tabernarik.
SANTIKURUTZE KANPEZU / SANTA CRUZ DE CAMPEZO: Bost herrixkak osatzen duten udalerriaren buru da. Kanpezuko lurretan barduliarrak bizi izan ziren Kristo aurreko 18. urtean. 823 urtean Abd-Al-Karin jeneral arabiarrak suntsitu zuen Kanpezuko bailara, auzoak hondatu eta uztak errez. Bailara hau Gaztelako Alfonso VI. errege zela eraiki zen berriro. XII. mendean herri hau gotorlekua zen eta harresiz inguratua zegoen. Nafarroako eta Gaztelako erresumak sarri borrokatu ziren herri hau berenganatzeko, bere kokapen estrategikoa dela eta. Nafarroako Erresumarena izan zen 1200 urtera arte, urte horretan bereganatu baitzuen Alfonso VII.a Gaztelako erregeak. 1368 urtean, berriro Nafarroako Erresumaren menpera pasa zen, baina Gaztela jabetu zen berriro 1377 urtean. Bere gotorlekuen zenbait hondakin gelditzen dira plazan oraindik, baina ia erabat suntsituta gelditu ziren independentziako gerra eta gerra karlisten ondoren. Igokundeko Andre Mariaren eliza nabarmentzen da bertan, eta Euskadiko Monumentu Historiko dago izendatua. Tenplua gotikoa bada ere (XVII. mendekoa), XIII. mendekoa da (Portada Pietatearen erliebeekin) bere lehen eraikuntza. Ate nagusia XVI. mendekoa da, bere kapiteletan San Joan eta Amabirjinaren erliebeak dituela, Jesusen hiletak egiten. Elizako korua, errenazentista gotikoa da, XVI. mendekoa. Herri honek jatetxeak, supermerkatuak, bankua eta osasun-etxea eskaintzen dizkigu.
GENEVILLA: Herrixka txikia baina eliza polit bat du San Estebani eskainia. XII. mendean eraikia da, eta gero XVI. mendean berriztatua, gotiko errenazentista garaiko osagai arkitektonikoekin. Bere barruan erretaula nagusi zoragarri bat du, Nafarroako bi erretaula onenetakoentzat hartua da bere estiloan. Genevillan, bertako babarrun zuri bikainak dasta daitezke, herri honetako plater tipikoa baita, herritarrek era tradizionalen prestatzen dutena.

Castellano
Català
English
Français
