Oharpenak: Prestamen-otoitzaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu eta denbora hartzea komeni da hori hausnartzen. Gogora dezagun Ignaziok esaten digula gehiago asetzen duela “gauzak barrenean sentitu eta gozatzeak” asko jakiteak baino, eta beraz ez dugu presarik izan behar. Gaur gure Sustraiaren eta Oinarriaren inguruan begiratzen jarraitu behar dugu.
Eskaria: Eskatzen dizut, Jauna, nire ekintza guztiek Zugan aurki dezatela argia, eta zure graziaren bidez burutuak izan daitezela, nire asmo eta ekintza guztiek beti Zugan izan dezatela hasiera eta Zugatik amai daitezela zorionez.
Gogoetak: Aurreko hausnarketek gogoratu digute non egon den Jainkoa, zer izan den eta zer izaten jarraituko duen: presentzia leiala gure bizitzako bidean. Gaur gure arreta, ikuspegi orokorrera mugitzen da, koadro handiagoa, zabalagoa hartzen du, gure gizadiaren “bizitzako bidearen” zentzuaz: Zein da Jainkoak gizakiontzat duen asmoa? Zein da mundu honetako gure erromesaldiaren xedea? Gogojardunetan erantzuten die Ignaziok galdera hauei, erantzun soil baina sakonez : «Pertsona Jainko gure Jauna goresteko, jauresteko eta zerbitzatzeko egina da eta, horren bidez, bere arima salbatzeko; eta lur gaineko beste gauzak pertsonarentzat eginak dira, zein xedetarako egina izan den pertsona, huraxe erdiesten lagun diezaioten».
Adierazpen hau xumea baina sakona da. Jainkoak Harekin bat egiteko (“arima salbatzeko”, dio Ignaziok) sortu gintuen. Mundu honetan lurreko gauza zoragarriak goretsiz eta eskertuz hurbiltzen gara Jainkoagana, eta erakusten dugun miresmenez gizadiarenganako eta Jainkoak sortu dituen dohainekiko errespetu sakonean, eta geure hurkoak zerbitzatuz Jainkoa zerbitzatzeagatik.
Benetako askatasun espiritualaren jabe naiz, Jainkoaren maitasunak oso osorik harrapatzen nauenean, nire bihotzaren nahi guztien eta horietatik sortzen diren ekintza, maitasun, pentsamendu eta erabaki guztiak Jainkoarengana, nire Aita/Amarengana, eta haren zerbitzu eta goresmenerako zuzentzen direnean bakarrik.
Hasi gaitezen gogoeta egiten geure kasa: badakigu zertarako den kafe-makina bat; zertarako dira gizakiak?
Testuak:
104. salmoa. Niri deitzen didan Jainkoa da ni eta beste gainerako dena egin zuena, Berak maitatu egin ninduelako.
Hasiera 22:1-18. Abrahamen sinesmenaren testuak zalantzan jartzen du nire sinesmenaren askatasuna, eta neure askatasuna bera.
Markos 12:28-34. Jainkoa Maitatzea da nire Sustraia eta Oinarria.
Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Jesusekin, lagun batek beste batekin hitz egiten duen bezala hitz eginez. Egindako bide-zatian aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.

Castellano
Català
English
Français
