Datu interesgarriak

Etapa gogorra gaurkoa, Arantzazutik gora igoera gogorra izan dugulako eta baita gero jaitsiera ere, aldapatsua izan baita Araiara iristeko. Aizkorri-Aratz mendi-zerraren parkean gaude, hemen baitaude Kantauri eta Mediterraneo isuriak bereizten dituzten mendirik garaienak (Aitxuri 1.551m). Eguraldi baldintzekin kontu izan. Behe-lainorik ez badago, bidea pista zabaletatik igarotzen da, tarte batean ezik (mendatearen inguruan, 1.180mra), bide-zidorra hartxintxarrez prestatua baitago (oso baldintza onetan, behe-lainoarekin eta ikusteko moduan) eta hain zuzen biderik zabalenak zuzen aurrera jarraitzen duen puntuan. Kilometro bat edo bi aurrerago, berriro arreta jarri behar dugu: pista utziko dugu, bailarara jaisten baita nabarmen, bidexka ez oso garbi eta belartsu batetik jarraitzeko, San Adriango tuneletik datorren Santiago Bidearekin bat egiteko aukera emanez. Santiago Bidea hartuta, bere gezi horiak jarraituko ditugu, Zalduendo edo Araiako bidegurutzera eramango gaituena (igerilekuak eta herria). Gu Araiara goaz, ezkerreko bidetik.

ARAIA: Asparrena udalerriko herrigune nagusia da, elkarren artean hurbil dauden 10 herrixka biltzen baitira bertan. 1.500 biztanle pasarekin, Araia da udalerri honetako zerbitzuen gunea. Udaletxea barroko estilokoa da, Asparrena Anaidiko armarriarekin. San Pedro eliza XV. mendekoa da, eta erretaula neoklasikoa du barruan. Herri honek jatetxea, supermerkatua, botika eta bankua eskaintzen dizkigu.

PrintFriendly

Leave a Reply