Ignazioren arrastoak 2

Oharpenak: Prestamen-otoitzaren garrantzia azpimarratzen jarraitzen dugu, gure barne erromesaldiaren funtsezko helburua baita. Gogora dezagun hitzen batean edo uneren batean “hondoa” ukitzen bada, hobe dela aurrerago ez jarraitzea, baizik une espiritual horretantxe gelditzea, sakontasun horrek hitz egin diezagun. Gaur, otoitzean denbora tarte luze bat hartzea gomendatzen da Arantzazuko santutegira iritsitakoan, Ignaziok egin zuen bezalaxe. Esker onezko otoitza, gure bizitza osoarengatik, orain arte jaso ditugun dohainengatik, eta ez ahaztu azkena, ez baita txikia hemen egon ahal izatea!

Eskaria: Jauna, zure Maitasuna nire bizitzan sentitzeko grazia eman diezadazun nahi nuke, eskerrak emateko ekintza sakon baten bidez.

Gogoetak: Arantzazuko Andre Mariaren santutegira hurbiltzen goazen bitartean, bigarren eguna hartuko dugu, otoitzean, gure zoriontasun historian sakontzeko. Ibilian eta otoitz eginez, gure grazia eta ontasunen historiaren uneak gogoratuko ditugu, batez ere, une honetan gure bizitzan inflexio-puntu gisa bizi izan ditugunak. Izan al ziren uneren batzuk, erabaki garrantzitsuren bat, Jainkoaren presentziarekin batera hartutakoa edo estualdi handiko uneak Harekin gaindituak? Izan al ziren, agian, uneren batzuk, Jainkoa ez zegoela sentitutakoak? Jainkoa ezin zela presente egon uste genezakeenak? Baina Hura beti hor egon zen, Lagun onena bezala, Aita seguru bat bezala, Ama samur bat bezala. Manten ditzagun bihotzean une hauek guztiak eta senti dezagun, gure iragan bizitzako pertsona eta gertakizunekiko esker onez betetzen gaituela: Jainkoa beti ari da lanean gure inguruan. Zergatik ez aurkeztu une eta pertsona hauek guztiak Jainkoari eta eskerrak eman guzti-guztiei Haren esku eta Haren beso izan direlako?

Testuak:

Lukas 1, 46-55. Handiesten du nire arimak Jauna.

Lukas 12, 22-34. Jauna, zuk badakizu nik zer behar dudan. Ez dut zertan kezkaturik.

Azken hizketatxoa: Otoitzean hausnartutakoaren lapurpena egin, Mariarekin seme edo alaba batek bere amarekin hitz egingo lukeen bezala hitz eginez. Orain, bere santutegitik gertu gaudenez, egindako bide-zati honetan aurkitutako puntuez hitz egin berarekin.

PrintFriendly

Leave a Reply