Metatutako alt. igoera: 896m. Jeitsiera: 555m.
Zumarraga: 0km. Legazpiko eliza: 4,3km. Telleriarte: 7,4km. Brinkola: 8,7km. Urtegia: 10km. Biezkornia mendatea: 15,9km. Arantzazu: 19,2km.
Mendira igotzeko gogoz jaiki behar dugu, eta tren geltokitik abiatuko gara. Eraikinaren aurrealdeari begira, eskuinera hartuko dugu, GI-3771 errepidea edo Ipeñarrieta kalea bilatzeko. Kale honetan aurrera jarraituko dugu, herritik irteteko. Trenbide gainetik igarotzen den zubiaren azpitik pasako gara. Gu beti trenbidearen paraleloan joango gara, hau ezkerrera dugula.
Urola ibaia gainetik igarotzen duen zubi bat pasako dugu, trenbidearen ondotik jarraituko dugu. 1,5kman, gure bide asfaltatua moztuta ikusiko dugu eta eskuinera hartuko dugu, angelu zuzenean, GI-2630 errepidera hurbiltzeko. Bertara iritsita, ezkerrera hartuko dugu Legazpiko herrian sartzeko. Beti, fabrikaz betetako kale horretan aurrera jarraituko dugu, eta etxeak beren lorategiekin ikusiko ditugu aurrerago. Bidegurutze batera iritsiko gara, eta eskuinera hartuko dugu, kale Nagusitik, eta Legazpiko parrokia-elizara bidean.
Zuzen jarraituko dugu Aizkorri kaletik eta herritik irtengo dugu. Futbol zelaia eta kirol pistak ikusiko ditugu eskuinera. Biribilgune batera iritsiko gara eta gurutzatu egingo dugu, trenbiderantz hartzeko. Trenbidearen paralelo doan bide asfaltatua hartuko dugu, trenbidea ezkerrera dugula. Gure bidea trenbidearen eta ibaiaren artean doa. Fabrikak eta etxeak gurutzatuko ditugu. Beti aurrera, bidean ikusiko ditugun zubietan ibaia gurutzatu gabe. Beti aurrera.
Kirol-gune batera iritsiko gara, “Pilotaleku” eder batekin pilotan jokatzeko. Burdin erdoildutazko paretak dauzkan frontoiak hartu behar dugun bidea izkutatzen du. Bide asfaltatua bilatu behar dugu, berriro trenbidera hurbilduko gaituena eta gero haren paraleloan jarraitzeko. Bide honek GI-2630 errepidera eramango gaitu, baina ez dugu hartuko, baizik gure ezkerrera hasten den bide asfaltatua hartuko dugu, Telleriarte herrixkaren erdialdera eramango gaituena.
Beti aurrera jarraituz, errepide asfaltatua jarraituko dugu, trenbidearen paraleloan beti eta Brinkolara eramango gaituena. Tren geltokira eramaten duen zubiaren azpitik pasako gara. Zuzen jarraituko dugu aurrera, eta kale horretatik igaroko dugu herrixka hau, GI-3511 errepidera iritsiz, ezkerrera hartuko duguna, Barrendiolako (Barrendiola – Aizkorri) urtegira igotzeko.
Behin urtegira iritsita, gurutzatu egingo dugu, eskuinera hartuz. Bestaldean baso-bide bat hasten da, urtegia inguratzen duena, hortik joko dugu. Bidea GR-120ko seinale zuri eta gorriekin markatua dago. Bidegurutze batera iritsiko gara eta eskuinera hartuko dugu, zuhaitzak dauden aldera igotzeko. Bidea basoan ezkutatzen da. Beti jarraituko ditugu GR-120 seinaleak. Landa inguruko abeltegi txiki batera (Jandoain) iritsiko gara, ezkerrera utziko dugu. Gorantz jarraituko dugu, beti seinaleak jarraituz, sigi-sagan (Z) egingo dugu bidea aldapa menderatzeko. Zuhaitzak atzean gelditu dira eta neguan bagabiltza elurra izango dugu bidelagun.
Biezkornia mendatera iritsiko gara eta Arriurdin mendiak (1.273m) egingo digu diosala. Eskertzen diogu eman digun igoera bikaina. Poste batek adieraziko digu Arantzazurako bidea. Beti seinaleei jarraituz, neguan eta elurrarekin ikusten nahiko zailak izan daitezkeen arren. Bidea ez da garbia, goi-mendietan ohikoa denez. Mendatea igarota, atseden pixka bat eta Santutegirako jaitsiera hartuko dugu. Mendiko aterpe bat aurkituko dugu, egitura semizirkularra duena, iglu baten antzera.
Jaitsierak berak eraman gaitzan utziko dugu. Aterpetik jarraitzen duen mendi-bidea jarraitzen badugu, Arantzazura iritsiko gara. Nolanahi ere, pixka bat azkarrago joan nahi badugu, hain itzulinguru luzerik egin gabe, bihurgune batera iritsitakoan 90°ko bihurgunea hartu eskuinera, zuzen jarraitu hortik eta baso baterantz abiatzen den bide-zidorra hartu. Basoaren ondoren etxe bakan batzuk. Etxeetara iritsitakoan, eskuinera hartu. Hortik beste 150mra beste etxe batzuk gehiago, eta hara iritsitakoan, ezkerrera sortzen zaizkigun bideak hartu. Arantzazura jaisten ari gara, 1km baino ez zaigu falta bertara iristeko.


Castellano
Català
English
Français

Aupa Gente!!!… Este mismo fin de semana he comenzado el camino en bicicleta junto a un buen amigo, y únicamente decir (después de sufrir en Biezkornia arrastrando como burros la bici con las alforjas llenas durante un par de horas…): BICIGRINOS, SUBID POR UDANA jejeje… Por cierto, la subida al refugio de Urbía, también tiene lo suyo… pero la bajada hasta Araia es un gran premio jejeje…
17.05.2010
Hoy se ha marcado con la flecha naranja, distintivo del Camino Ignaciano,esta etapa.
Muy dura para quien está acostumbrsdo a andar por el monte en esta zona. Durísima para quien no está acostumbrado.
La alternaniva para los segundos es seguir por la carretera desde Telleriarte a Oñati pasando por Udana. Desde Oñati por la carretera a Aranzazu. Mas largo el recorrido pero más descansado. Varios handesistido de segruir el Camino después de esta etapa.
Etapa con una dura subida. La pedrera desde Katabera hasta el collado de Biozkornia. Máxima dificultad para bicigrinos, por no decir imposible.
La alternativa para estos es dirigirse por carretera desde Ligazpi a Oñati por el puerto de Udana y luego tomar la carretera a Arantzazu.
Aupa:
Quería saber cómo está la subida desde el pantano hasta el puerto de Biezkornia para subir en bicicleta de montaña con niños.
Mila esker; muchas gracias; moltes gracies.
Pues nno está nada bien: una pendiente muy fuerte que desaconseja subir en bicicleta, a no ser que seas una persona habituada al esfuerzo. Hasta el pantano no hay problema y después el camino bordea tranquilamente un rato; pero cuando empieza a subir, hay que pensar en bajar de la bicicleta y empujar la mayor parte del tiempo. Además llegados a la parte alta de la montaña, no hay camino sino sendero y con piedra suelta. No recomendado.