Metatutako alt. igoera: 313m. Jeitsiera: 539m.
Cervera : 0km. Pallerols: 11km. Panadella: 15,2km. Santa Maria del Cami: 22,4km. Jorba: 30km. Igualada: 37km.
Cerverari agur esan eta N-II errepidera zuzenduko gara. Santiago Bidearen gezi horiek, Cerveratik irteteko beste bide bat adierazten dute, Kale Nagusia jarraituz, baina 2,5km “estra” egitea eskatzen du horrek, eta nahiago dugu horiek aurreztea etapa luzea baita datorkiguna. Hala bada, Santa Maria elizaren sarreratik, Costa de Sant Cristofol bilatuko dugu eskuinera, Costa de Sant Francesc d’Asisek jarraitzen diona, eta zuzen zuzenean N-II errepidera eramango gaituena. Zuzen jarraituko dugu eta Cervera atzean utziko dugu.
1,5kmra tunel bat ikusiko dugu, baina ez dugu gurutzatu behar, eta errepidean jarraituko dugu, Vergosera iristeko. Ez gara herrian sartuko, baizik justu bere aurretik eta ezkerrera, beste tunel batetik pasako gara. Hori gurutzatu eta eskuinera dagoen errepidea jarraituko dugu, A-2 autobidearen paraleloan. Beti paraleloan jarraituz, batzuetan bidea pixka bat galtzen bada ere. Beste tunel bat aurkituko dugu, baina ez dugu gurutzatuko. Beste 700m egin ondoren, gure bidea ezkerrera biratzen da A-2tik urrunduz.
Bideak bihurgune zabala egiten du eskuinera, berriro A-2ra zuzenduz, eta hau azpitik igaroko dugu, zubi batek altxatzen baitu autobidea. Biribilgune batera iritsiko gara, zuzenean gurutzatuko dugu, eta hala Sant Pere dels Arquellseko etxeetara zuzenduko gara. Herrian sartzean, zelai txiki batean, ezkerrera, “aparkatutako” erreakzio hegazkinek harrituko gaituzte. Aurrera jarraituko dugu Sant Pere iturrira iritsi arte. Leku honetan ezkerrera biratuko dugu angelu zuzenean. Horma batean dagoen karteltxo batek adieraziko digu Santiagorako bidea. Gu kontrako norabidean goaz.
Iturritik 200mra, landa ingurura irtenda, bikoiztu egiten da bidea. Gurea ezkerrekoa da. Hortik jarraituko dugu bide bihurgunetsuan beti aurrera. 1,6kmra aurkituko dugu L-203 errepidea, eta ezkerrera hartuko dugu. N-II errepidera hurbilduko gara. Errepidean sartzeko puntuan, angelu zuzenean eskuinera dagoen kalea hartuko dugu eta Sant Antoli i Vilanova herrian sartuko gara.
Herria alderik alde zeharkatuko dugu, eta errepide bera jarraituz irtengo gara herritik. Zuzen jarraituko dugu hurrengo herrira, Pallerolsera iritsi arte. Errepide bera jarraituz igaroko dugu herria. Errepidean aurrera jarraituko dugu zuzen.
Errepideak 90°ko bihurgunea egiten du ezkerrera eta hortik 100mra eskuinera biratzen du. Beste 150mra 90°ra gure ezkerrera dagoen bidea hartuko dugu. Eskuinera dugun zuhaizti baten ondotik pasako gara. Beti zuzen aurrera, gure bide zabala utzi gabe. Zuhaizti batzuek igaroko ditugu, gure bidearekin gurutzatzen diren bideak hartu gabe. 1,7kmra, Panadella Zerbitzugunera iritsiko gara.
N-II errepidera hurbilduko gara. Panadellako gasolindegi eta jatetxeen aurretik igaroko gara, eta biribilgunera zuzenduko gara, hura gurutzatu eta jaitsiera hasiko zaigu, beti ere N-II errepidea jarraituz. N-II errepidetik 5kmko jaitsiera egin ondoren Porquerises herria ikusiko dugu, pixka bat hondoratua.
Ez daukagu N-II errepidea jarraitu beste erremediorik, Loiolako Ignazioren Errepide Nagusia, eta baita beste askorena ere, errepide hau erabili baitzuten orduan, eta erabiltzen baita orain ere, guk bezalaxe. Bide horretatik Santa Maria del Camira iritsiko gara.
N-II errepidean beti, zubi batek lagunduko digu A-2 autobidea gurutzatzen, berriro A-2 autobidea gurutzatuko dugu, baina azpitik oraingoan. A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu eta gasolindegi baten aurretik pasako gara. Zuzen aurrera jarraituko dugu. Biribilgune batera iritsiko gara. Eskuinera hartuko dugu, N-II errepidea jarraituz.
A-2 autobidearen paralelo jarraituko dugu. A-2 gainean dagoen biribilgune garai batera iritsiko gara. Biribilgunean sartuko gara eta A-2 autobidea igaro ondoren, N-II errepidearekin lotzen den irteera hartuko dugu, gure norabidean beti ere. N-II errepidetik Jorbara iritsiko gara. Errepide honi jarraituz igaroko dugu herria eta herriaren amaieran, bide asfaltatua ateratzen da, eskuinera. Hori hartuko dugu. Errepide zaharra da, N-II errepidearen nahiko paralelo doana, baina atseden pixka bat emango digu, hainbeste ibilgailu eta asfaltoko ibilaldian. Futbol zelai bat ikusiko dugu eskuinera. Ez dugu errepidea utziko, eta eskuinera dauden Sant Geniseko etxeetara zuzenduko gaitu.
Herrian sartu eta Kale Nagusitik igaroko dugu. Errepide bera jarraituko dugu, A-2 autobidera hurbildu eta zubi batetik gurutzatzen duena. Aurrera jarraitu eta A-2 autobidearen bestaldean biribilgunea ikusiko dugu. Aurrez aurre gurutzatuko dugu eta Igualada herriaren norabidean jarriko gara herrian sartzeko.
Sant Jaume Sesoliveres Errepidean gaude, B-222 errepidean hain zuzen. Zuzen jarraituko dugu errepidetik, Igualadara jaitsiz. Biribilgune bat pasatu eta zuzen jarraituko dugu. Angel Guimera Etorbidean aurkituko gara. Zuzen aurrera jarraituko dugu hurrengo biribilgunera arte, Anoja ibaiaren zubiaren ondoren. Zuzen gurutzatu eta Angel Guimera etorbide beretik jarraituko dugu, gure eskuinera gasolindegi bat agertu arte. Eskubitik abiatzen gara, Prat de la Riba kaletik. Kale honetan zehar, ezkerrerantz, erromesarientzako aterpea dago. Gure kalea mozten duen kalea gurutzatu eta Sant Ignasi kalean aurkituko gara. Zuzen jarraituko dugu bertatik. Sant Domenech kalera aldatzen da. Creu plazara iritsiko gara. Plaza horretatik ateratzen da l’Argent kalea, Santa Maria elizara eramango gaituena.


Castellano
Català
English
Français
