Etapa zaila izan da: Beneditarren Monasteriora eta Montserrateko Amabirjinaren Basilikara dagoen 450mko desnibela igotzea ez da pasiera samur bat. Baina igoerako ahalegina ongi saritua gelditzen da Montserrat mendiaren edertasunarekin eta ignaziotar familiarentzat hain leku sinbolikoa den horretara iristearen pozagatik. Bizikletan doazenek, ez dute Montserrat mendiko bidezidorra hartuko, errepidea baizik Can Massanatik aurrera, jaitsiera zoragarria baita neurri handi batean Benediktarren Monasteriora.
CASTELLOLI: Herri txikia. Bere izena X. mendeko Auli Gazteluaren hondakinengatik hartu du. Jatetxea, supermerkatua, botika, osasun-etxea eta bankua eskaintzen ditu.
SANT PAU DE LA GUARDIA: Urbanizazio honek ez du zerbitzurik eskaintzen.
MONTSERRAT: Mendi hau oso leku zoragarria gertatzen da, bere izenak oso ongi jasotzen duen bezala: “Mont serrat” zerra tankerako mendia. Leku honen historia zehatza, hain garbi ez badago ere, badirudi IX. Mendean, kaperak, jada leku honetan eraiki zirela (San Aciscoloren kapera, monasterioko lorategian, garai honetako hondakinak ditu).
XI. mendean sortutako beneditarren monasterioa, Montserrat mendian erne zen, gure ibilaldian ikusi ditugun mendiko loreak sortzen diren bezala. Beneditar komunitatearen bizitasuna, beren liturgietan (Monasterioko Eukaristia, 11:00etan) eta Kataluniako espektro soziopolitiko osoan ikus dezakegu beren presentziaren isla. Beren presentzia eta Montserrateko Amabirjina izan dira sinesmenaren eta erromesen arretaren erreferente mendeetan zehar. Amabirjinaren aurrean, eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari orain arte egindako Bide osoarengatik, eta laguntza eskatuko diogu, Manresara, Ignazioren azken hirira, eramango gaituen azken etaparako.
Tradizioak dioenez, Amabirjina Beltzaren estatua ospetsua San Lukas ebanjelariak tailatua izan omen zen, Kristok ondoko I. mendean eta zenbait denboraz Koba Santuan musulmanei ezkutatua eduki omen zuten. Historialarien ustez estatua hau XII. mendekoa da. Monasterioari eta bereziki estatuari zuzendu zaizkio erromesak mendeetan eta mirarizko sendaketa ugari egotzi ere bai (Montserratek zenbait urtetan bi milioi biztanletik gora ere izan ditu). 1592an sagaratu zuten basilika nagusia, gero eta handiagoa zen erromesen uholdeari erantzuteko, ia erabat hondatuta gelditu baitzen Napoleonen erasoaldiaren (1811) ondoren, eta berriro eraikia izan zen 1850eko hamarkadatik aurrera.
Amabirjina Beltza ez dago egur beltzean tailatua, baizik eskaintza gisa ipinitako argizari kearen ondorioz da bere kolore beltza, estatuak duen bernizarekin batera eratu baitu kolore hori urteen joanean.
Jaitsierako bide luzeak eramaten du Cova Santara (Koba Santura), Amabirjina Beltza aurkitu omen zuteneko leku tradizionalera. Haitzuloa XVII. mendean eraiki zuten eta gurutze formako oinarria du. Funikular bat ere har dezakegu, eta haitzuloaren erdibidean utziko gaitu. Mendiko zenbait bidezidorretatik dauden ikusmirak ikusgarriak dira, nahiz eta Loiolatik bertara bide osoa egin duten erromesak barkatuak senti daitezkeen, ikusmira eder batengatik mendi horien aldapak igotzeko gogorik ez badute.
Museu de Montserrat bildumak erretaula gotikoak eta Greco, Monet eta Picassoren obrak eskaintzen ditu. Espai Audiovisual horrek monjeen bizitza eta espiritualtasuna ilustratzen ditu erakusketa multimedien bidez.
Basilikaren fatxada nagusia 1901ekoa da, Kristori eta 12 apostoluei eskainia. Basilikaren barruan, oharrak jarraitu “Cambril de la Mare de Deu” lekura Ama Beltzaren santutegia bisitatzera iritsi arte. Basilika sarrerako patioaren bestaldean, areto bat dago Amabirjinaren zinopari eta grazien mezuak erakusten direna, Amabirjinagandik jasotako eta berari egosten zaizkion faboreen lekuko.
Gune horrek jatetxeak, supermerkatuak, botikak, osasun-etxea, bankua eta informazio-bulegoa eskaintzen ditu (Tel: 938 777 777).

Castellano
Català
English
Français
