Datu interesgarriak

Berriz ere ez dugu ez zuhaitzik ez itzalik aurkituko gure bidean.

PEÑALBA: Herri txiki honek jatetxea, supermerkatua, botika eta bankua eskaintzen dizkigu.

CANDASNOS: 500 biztanleko herri txikia da. Igokundeko Andre Mariari eskainitako eliza nabarmentzen da. XII. mendean hasi ziren eliza hau egiten, erromaniko estiloan hasieran, harlandua erabiliz (harginen arrastoak ikus daitezke bertan). Erromaniko estiloan egin ziren, planta bakarra eta abside erdizirkularra, baina XIV. mendeko gotikorako trantsizioa da, eliza honen gauza azpimarragarriena, tenpluaren garaieraren erdi aldetik gora adreiluz eraiki baitzuten, eta absidearen inguruan, erdizirkularretik poligonora igarotzen da, bere leihoek puntadun arkuak dituztelarik tarte horretan. Herriak jatetxea, supermerkatua eta botika eskaintzen dizkigu.

PrintFriendly

Leave a Reply