Datu interesgarriak

Agian motzegia irudi daiteke etapa hau, baina aurreko etapa luzearen ondoren ez da gaizki etortzen etapa laburragoa egin eta atsedena hartzea. Erosioak “ia basamortu” bilakatu du lurralde hau, baina gizakiak salbatzeko ahaleginean dihardu bere ureztatze behartuarekin. Lautada handiek hartuko gaituzte gure bide lehorrean zehar. Ez dugu zuhaitzik, ez itzalik aurkituko bidean. Ciervo Hostalean ez dugu ostaturik aurkituko, jatetxea bakarrik daukagu.

BUJARALOZ: Herri txikia da, 1.000 biztanle ingurukoa, bere eliza barrokoa Santiago Apostoluari eskainia da, herriko zaindaria San Agustin bada ere. Esaten dute, garai batean, San Fabian eta San Sebastian izan zirela Bujaraloz herriko zaindariak. Baina zaindari hauek, Afrikatik etorritako oti izurritearen aurrean ezer egin ez zutenez, Bujaralozko biztanleek otiaren aurka borrokatuko zuen beste zaindari bat aukeratu zutela. Herritar bakoitzak, kutxa batean, nahi zuen santuaren izena sartu zuen kutxan, paperean idatzita. Hiru aldiz atera omen zuten, zoriz, papertxoa kutxatik eta hiruretan San Agustin irten omen zitzaien. Baina bitxia bada ere herritarrek ez zuten San Agustinen izenik jarri, ezta paper bakar batean ere. Monegroseko “hiriburua” deitzen zaio, eta 31 udalerri daude guztira, Monegros eskualdean. Jatetxea, supermerkatua, botika eta bankua eskaintzen zaizkigu.

Bujaraloz hegoaldera, 10km ingurura, paisaia berezia aurkituko dugu, urmael gaziak han eta hemen, udan, gatzezko lamina zabalak agertzen direna ura lurruntzearen ondorioz. Laguna de la Playa izeneko urmaela da garrantzitsuena (2-3kmko azalera du), Sastagorako errepidean.

PrintFriendly

Leave a Reply